Tira... sustoa horretan gelditu da azkenean, askok esaten zidaten bezala. Ostiralean ekografia egiten izan ginen eta ongi zaudela esan ziguten, ez zarela oso handi jaioko, baina zure neurriak egokitzat hartzen dutenaren barruan daudela.
Halako batean, neurriren bat hartzen ari zela, ginekologoak "asko mugitzen ari da, ez dakit hau neurtzerik izango dugun... baina horregatik bada, seinale ona". Eta hori guk ere pentsatzen genuen joan aurretik, ez zitekeela ahul egon hainbeste mugitzen zen norbait. Lasaiago ekingo diogu falta zaigunari, beraz.

Argazki hau (34 aste) eta aurrekoaren artean hilabeteko aldea dago, gutxi gorabehera.
Erantzunak
Ni ere Sustatuko artikuluaren bitartez engantxatu nintzen zure blogera. Zorionak eta animo!
Oraindik ama izateko urte batzuk falta bazaizkit ere, oso gustura irakurri ditut zure post guztiak, segi horrela!
Nork: KP.2007/09/10 11:48:17.753 GMT+2
Neu be berandu enterau naz zure blogaz, baina "Sustatu"ri esker jakin izan dot. Bejondeizula!
Geuk zuek pasatzen zabilziena pasau genduan orain dala urte eta erdia-edo, eta polita da zuen bidez gogoratzea. Geuk be blogeratu genduan esperientzia, umoreagaz eta azaletik. Bederatzi hilabete, bederatzi atal idatzi genduan: "Aita gai euskaldun baten memoriak". Egia esan hamar izan ziran, Maider animau zan-eta "Ama gai euskaldun baten memori"en kapitulu bat idazten.
Ondo segi!
Nork: patxi lurra.2007/09/10 22:28:12.270 GMT+2
www.asapala.org/mahatsorriak/patxilurra
animo zure azken txanpa honetan!
eta disfrutau!
Nork: asier.2007/09/14 15:03:32.668 GMT+2
http://eibar.org/blogak/sarasua