Bertsoak ordenatu.

amati 1456130736446 Gure bloga | 2014-10-28 15:19

Gizartearen aurrean hauek

badute mila bertute,

euren gorputza zer-nola zaindu

pasa dute hainbat urte

hau ikusita nik ez jaterik

inork ez dezala uste

nahiz eta liraina egon naiteken

gutxio jatean truke

baserritarrek gutxienez atze

zabalak maite dituzte. (ber)

 

Neurri guztiak ondo mantentzen

dabiltza ahaleginean

eta kezka bat sortarazi

didate gaur barrenean

itsusia naiz askoren ustez

ederren aldamenean

baina nik nere kasa jarraitu

nahi det eundoko planean

haragiak zer balio du ba

non heldu ez dagoenean?(ber)


Utzi iruzkina: