Taupaden erritmoak bat eginda goaz airean, mundutik urrun, inora.
Ni zuretzat, zu niretzat, segundo batzuetarako soilik izanda ere. Ez dago ezer, biok bakarrik. Zuria, beltza… ezer ez.
Azalak epeltasuna igorriz, eguzki izpiaren antzera, laztan ikusezinak…
Begiak itxi, belarriak gortu, ixilik, mutu. Ukitu besterik ez, nabaritu.
Oroitzapenek, ihes, lekua uzten diote mundu berriari. Mundu hutsa. Mundu betea.
Zure besoen maitasun beroak babestuta, esklabu naiz, indarrez estutua, txoria bezain aske ordea.
Pozak, emozioak, erosotasunak eragindako malko bakarra, ahoak marrazten duen irriaren lagun.


IBAI AL KUBO - Abrazo II
Usaindu zaitut, sentitu… horrela nahi dut beti. Horrela hilko nintzateke, geldiro-geldiro… gustora… loak hartu… desagertu.
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Idatzi artikulu bat