Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/11/03 03:04:36.332 GMT+1

Betiko zai naukazu Igone...

Goizaldeko ordu biak dira eta lo egin ezinik nabil, bihar klasera joan behar dudan arren. Ez dakit zergatik baina, gaur gauean zutaz gogoratu naiz eta inoiz baino gehiago sentitzen dut zure falta. Zure azken besarkada behar dut, gogor gorra; zurekin azken elkarrizketa; bizitza nolakoa izango litzatekeen jakitea, oraindik hemen egongo bazina, nire ondoan, betikolez larregi urrundu barik; zer egongo zinateke egiten? Nondik ibiliko zinen? ... Gaur arte ez dut ulertu, ez dut onartu, eta ziur bihar ere berdin egongo naizela berriro, aurrera jarraituz. Baina gaur ezin dut. Ez naiz begiak itxi eta besterik gabe loak har nazan uzteko gai. Angustia izugarria somatzen dut, barneak pilo bat pisatzen dit, bihotza berunezkoa banu bezala.

Ezingo dut inoiz ahaztu hil zinela esan ziguteneko goiza. Ikaragarria da garunak momentu txarrak ondo gordetzeko duen gaitasuna, gorrotagarria... Dena gogortazen dut, egun hartako gertakizunen segidan ez da denborarekin ia detailerik galdu. Nolabait, nire begiekin pelikula baten eszena grabatu banu bezala, soilik gainazaleko kolore eta formei arretarik jarri ez niela...

2004ko Azaroaren 18a zen, ostirala. Ni ez nengoen gure gelan, ondokoan baizik, bertan ematen genuelako letretako matematika Nerearekin. Zortzirak pasata ziren jada, hori ere ezingo dut ahaztu, Nerea beti garaiz zetorrela eta kezkatzen edo behintzat harritzen hasiak baikinen. Harritu ez gintuena zu ez agertzea izan zen, azken finean, askotan galtzen zenituen klaseak... Azkenean heldu zen Nerea, korrika zurbil, paniko eta pena arteko aurpegiarekin; orduan bai, kezkatu ginen.. Komentatu zuen, totelka, jakingo genuela gaixorik jarri zinela aurreko bi egunetan (askok ez genekien ezer). Horren ostean askatu zuen bomba, hitzek ahal izan zuten moduan irten zirelarik... "ba, hil da...". Zuriñeren oihu-negarrak gelako isiltasuna hautsi zuen eta gainerako klasekide gehienen malkoek jarraitu zituzten bereak. Nik ezin nuen negarrik egin. Aulkian geldi geratu nintzen, berria jaso aurretiko postura berean. Dena kanpotik ikusiko banu bezala, astiro gertatzen ari zen guztia, oso astiro... Atzera begiratu eta Ainhoa ikusi nuen isilik negarrez, aurrean, Itxaso ni bezain izoztuta zegoen. Nola zitekeen? Azteazkenean zurekin egon ginen eta tripako min tonto ura kenduta ondo zeunden... edo behintzat hori ematen zuen. Ezin zen egia izan...

Baina bazen. Inoiz gertatu zaidan gauzarik egiazkoena gainera, hainbeste ezen guztiz bizirik baitut oraindik oroitzapen hori, segundu bakoitza... Gela husten hasi zen eta, egiten ari nintzenaz gehiegi konturatu gabe, bakarrik egoteko lekuren bat bilatzen nuen begiradarekin, erdi galduta hain ezagunak nituen pasabideetatik. Laborategiko atean paretan egiten zuen hutsunea aurkitu eta bizkarra horman jarrita gorputza erortzen utzi nuen pixkanaka. Ez neukan indarrik Igone; babeslekua topatzerako agortu zitzaidan indar guztia. Eta lurrera erortzearekin batera hasi ziren malkoak ere masailetan behera irritatzen, nahita ere eutsi ezin nielarik. Momentu horretan dena zen niretzat ezezagun: irakasleak, ikaskideak, lagunak! Baita ikastola bera ere. Nire baitan ezkutatu nahi nuen dordoken gisan, baina argi geratu zait askotan dordoka izateko oskola falta zaidala... Noraezean hasi nintzen oinez ikastola osoan zehar, eta behin kalean, besarkada batekin egin nuen topo. Eman zein eskatzeko gai izan ez nintzen besarkada hura. Ez zuen axola nork ematen zidan. Beso horien artean babestuta betiko geratu nahi izan nuela baino ez dut gogoratzen jada.

Hurrengo egunetan ez nuen gehiago negarrik egin. Ez nuen ezer sentitzen. Ez zaitez haserretu; ez nintzen gai. Niregan pena eta tristura bilatzen nituen etengabe. Orduro. Egunero. Alperrik. Ez nuen ezer aurkitzen edo ez nuen ulertzen. Ez nekien. Blokeo bat neukan. Hain izan zen gogorra kolpea... bapatean etorri zitzaidan eta ez nintzen asimilitzeko kapaz izan. Elizan esateko diskurtsoa prestatu genuenean ere ez. Ez nintzen gertatu zenaz konturatzen hileta egunean zure gurasoak ikusi nituen arte. Bufff, gehiegizkoa izan zen. Negar malkotan itoko nintzela uste nuen. Gaur egun ez dakit oraindik nola lortu nuen zu omentzen zintuzten hitzok esatea... zotin artean...

Hala ere uste dut ez dudala lortu benetan ulertzea. Heriotza ulertezina da bizi denarentzen. Badirudi, Igone, bidai luze batean zaudela orain, inkomunikatuta, oso urrun... baina laster bueltatuko zarela irribarrea ahoan, bizi dituzun abentura guztiak kontatzeko irrikitan. Nik beti itxarongo zaitut, eta espero dut zure bidai horretatik argazki asko ekartzea, ziur barre pilo egingo dugula! Ez du inporta etorriko ez zarela jakiteak, ez bada hori sentitzen dena. Nahi gabe bada ere jarraituko dut zain. Ezin delako heriotza ulertuz bizi. Ezin da, jakinik, ez zarela. Inon. Inoiz ez berriro. Jada ez. Ez zara zure ama bizirik mantentzen saiatzen dena. Edo zai naukan laguna. Ez zara oroitzapena sikiera, inor ez baita oroitzapen... Zu ez zaude. Amaitu zinen, akabo. Zutaz hitz egiteak ez dauka zentzurik, hizkuntz akatsa da! Baina jasanezina da guzti hori. Gogorra. Zaila edo, are ezinezkoa. Beraz, niretzako badute hartzailerik hitz hauek. Abentura artean hartuko duzu tartetxo bat botila batek zein edozein postarik eramandako hitzok irakurtzeko, nik bidaliko ez dizkizudan hauek. Jasoko dituzu nonbait, badakit hori. Eta lasai, ez naiz haserretuko erantzunik ez jasotzeagatik. Ez idatzi. Gorde istorioak batera gaudenerako Igone, amets edo oroitzapenetan, desioetan... Gustura entzungo ditut. Atsegin handiz...


Nork: Sugoi.2009/11/03 03:04:36.332 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2009/10/06 14:49:15.877 GMT+2

Etorri zara...

Gaur zutaz gogoratu naiz eta ez dakit zergatik. Gaur, fakultatera heltzean ikusi zaitudala iruditu zait, baina ez zinez zu, soilik zure antza pixkat duen norbait. Klasean, filosofo artean galduta, atzera eta aurrera betikolez, zurekin egoteko gogoak sartu zaizkit aspaldiko partez, bapatean, pixka bat hitz egin, beste barik. Mezuren bat bidaltzea ere pentsatu dut, badakizu, zelan, nondik zabiltza, ikasten jarraitzen al duzu...

Eta klasetik irten naizenean, han zeunden, ohiko den bezala, jende guztia agurtzen. Aspaldiko! Irribarre bat eta bi muxu, zuregan normalak diren adeitasun eta pozez. Baina ni dardarka utzi nauzu. Kortesiasko bi muxuengatik... edo, agian zure agurraren berotasunagatik. Jendaurrean mintzatu behar den hizlari berria bezala, zure aurrean txikitu naiz. Nire eguneroko hitz egiteko erraztasuna desagertu da eta hitz bakoitza kontrolatzen ez dudan hizkuntzaren batean bagenbiltzalez pentsatu behar izan dut. Eskuak izerditan, aurpegia gorri ziurrenik eta hankak eta ahotsa dardar batean, korrika irten nahi nuen, edo ostrukek bezala burua lurpean sartu.

Etorri zara, berriz. Eta ez dakizu zein alai eta pozik nagoen, soilik elkarrekin egon garelako momentu batez. Berriz, etorri zara. Eta ez dakizu zein urduri eta triste nagoen, berriz, ezin zaitudalako jada gogotik aldendu.

Zure aurrean ez naiz ni, ez dakit nor, baina ni ez. Begietara begiratu eta ume lotsatia bihurtzen naiz, izkutatzeko amatxuren hankaren bila. Badakit badakizula. Nabaritzen da ezta? Orduan konturatu zinen eta gaur ez da ezer aldatu, zu guztiaz ohartzen zara. Ez al zara ba pentsalaria! Behintzat, batera gaudenean gorputza kontrolatu ahal izango banu! Eta nik uste nuen autokontrol handia nuela... Beti ez naiz pentsatzen dudan hori, ez nekien, oraindik ere horrela jarriko ninduzunik. Hori ere berria da.

Baina tira, berdin dio denak. Berriz alde egingo duzu eta berriz bueltatuko zara eta... berriz jarriko nauzu honela, pozik, triste, alai, urduri... Agian hori izango da maitasuna, kontraesana. Edo, agian, oroitzapenen arratoak baino ez dira horiek. Dakidan bakarra da zurekin egon nahi dudala orain, izerdiak eta dardarak irrigarri usten nauten arren.

Nork: Sugoi.2009/10/06 14:49:15.877 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2009/09/26 21:41:05.237 GMT+2

Ezinezko sekretuak

- Kaixo!

- Iep! Zelan?

- Ondo esan biherko, edo, en fin, betikolez. Ezta gitxi! Da zeu, zelan zabiz?

- Ondo! Kexa barik...

- Eztait ba, keinu tristea igerri dotzut.. zehozer pasa da ala?

- Ez ez, ezta ezebez pasa, ondo nau.

- Ja... badakit ondo ez zauzena, garbi da hori! Eztozu gura neure sorbaldarik? Je!

- Ezin dotzut konta. Beno, ez zeuri. Orokorrean dinot, ezinot konta.

- Zerba?

- Erokerixa dalako.

- Da? Noiztik da hori ba txarra?

- Bufff... teorian ezta txarra; teorian, geure burua progresista da autonomotzat dogunok eztekogu eroekaz problemarik. Gitxienez, geurera hurbiltzen eztizen artean.

- Eztot ulertuten bapateko pesimismo hori. Ezta ba hainbesterako izengo!

- Etzait derrepentean okurritu eh! Pentsau, danok gara transgresore, danok gorroto dogu sistema, da erresistentzixa be eiten dotzagu. Barrutik, noski! Zainen bidez edo! Sisteman arauen kontra berba eiten dogu baia dan dana iruntsi da barneratzen dogu azkenian. Danok gabiltza bardin, bizitza danak fotokopixa txarrak diz.

- Baia, erresistentzixak eztau iraultza esan gura derrigor, sistemari kontra eiteko ezta beharrezko aktibista filantropo hoietako bet izetea. Gauza txikitan be badau erresistentzixa eitea.

- Bale bale. Bai. Erresistentzixa gauza txikitan be badau. Ados. Baia enabil horretaz. Pentsau arau moraletan. Kontrakulturan barrun gauzenok be segitzen doguz ia danak. Da, nonork arau horrei benetan ezetz esaten badotze ekintzen bidez, ordun eztau inork ondoan gureko zoroa bihurtuko dalako bapatian.

- A ver, a ver. Ze esan nahi dozu? Galdu naz! Eztait zer ikusi dekon horrek pasatzen jatzunagaz... konteuko dostazu ala zer?

- Ezin dodala ba! Benetan esaten dotzut. Inork ez leuke sinistuko, danok bardina esango zeunkie, txorrada galanta dala!

- Baia a ver, noztik da hain garrantzitsua jendeak pentsetan dauena? Gainera, neuk eztot eritzia besteon usteen ganen eraikitzen.

- Ja... hori dinogu danok. Benetan epaitu biher dogun arte. Ordun bakotzaren eritzia danon bardina bihurtuten da.

- Etzaitut epaituko. Esatea be soberan dau!

- Kontako baneutsu be, alferrik.

- Eztakizu! Ein froga ia?

- Eztot biher. Ziur nau, ezertarako ezta izengo mamuak askatzia, mamu honek gitxienez ez.

- Bueno.. ba gura dozun modun. Baia eztot uste oso ona danik guztia zeutzat gordetzia eh!

- Debekuez maitemintzea. Hori da benetan txarra!

- Eh? Da, oin zer dinozu?

- Ezebez ezebez. Nahiko esan dotzut jada.

...

Oharra: barkatu bizkaitar zaretenoi hanka sartzeengatik, baina holako zehozer idazteko gogoa nuen. Espero dut akats gehiegirik ez izatea...

Nork: Sugoi.2009/09/26 21:41:05.237 GMT+2
Etiketak: elkarrizketa | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2009/09/26 08:06:25.357 GMT+2

Salvador Dalí - Mecano (Irudiak: Luis Buñuel)

Nork: Sugoi.2009/09/26 08:06:25.357 GMT+2
Etiketak: zinea dali musika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/25 21:34:37.311 GMT+2

Desvelada

Seis y media en la radio.
Acabo de despertar de un sueño agradable,
aunque, la verdad, o lo recuerdo.
De fondo, Bob Marley,
y a su ritmo mis latidos,
garabatos de tinta en tono de reggae.

No quiero estudiar,
todavía el sol no se ha desperezado,
ni siquiera los pájaros han hecho sus gorgoritos
y aquellos que aman la normalidad
están aún por derrumbarse en sus camas,
luchar contra el ajetreo del mar
y por fin, conciliar el sueño.

Alejada del gentío y las risas,
el calor, la humareda y el desenfreno,
busco también la embriaguez
entre humo y papeles,
entre lápices y fuego.

No sé si es hora ya de despertar,
o, al contrario, de volver a soñar,
el cuerpo es quien manda, mi yo incontrolado.
Mientras tanto no me queda más
que disfrutar de la absoluta soledad de esta madrugada.

Nork: Sugoi.2009/09/25 21:34:37.311 GMT+2
Etiketak: goizaldea erderaz poemak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/25 17:20:05.892 GMT+2

An Essay on Man - Alexander Pope

Go, wondrous creature! mount where science guides,
Go, measure earth, weigh air, and state the tides;
Instruct the planets in what orbs to run,
Correct old time, and regulate the sun;
Go, soar with Plato to th' empyreal sphere,
To the first good, first perfect, and first fair;
Or tread the mazy round his follow'rs trod,
And quitting sense call imitating God;
As Eastern priests in giddy circles run,
And turn their heads to imitate the sun.
Go, teach Eternal Wisdom how to rule--
Then drop into thyself, and be a fool!

¡Ve, criatura maravillosa! Sube donde la ciencia te guía,
Ve, mide la tierra, pesa el aire y fija las mareas;
Instruye a los planetas qué orbitas seguir,
Corrige al viejo Tiempo y regula al Sol;
Ve, elévate con Platón hasta la empírea esfera,
Hasta el bien primero, hasta la perfección y la justicia primigenias;
O recorre el laberinto que recorrieron sus seguidores;
Y perdido el juicio clama imitando a Dios;
Igual que corren vertiginosos círculos a los sacerdotes orientales
Que giran sus cabezas para imitar al Sol.
Ve, enseña a la Eterna Sabiduría cómo gobernar, Luego vuelve en ti y sé un estúpido.

Nork: Sugoi.2009/09/25 17:20:05.892 GMT+2
Etiketak: erromantizismoa poemak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/08 12:02:52.334 GMT+2

George Carlin on religion - "Religion is bullshit"

Nork: Sugoi.2009/09/08 12:02:52.334 GMT+2
Etiketak: monologoak goerge_carlin umorea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/09/06 12:08:52.470 GMT+2

Quinta sinfonía...

Tendré que volver a dormir,
no consigo hacer nada,
siento que mi cuerpo se hunde...
La gravedad me hace caer
y me precipito al vacío lentamente,
sin control, dando vueltas.

Todo se vuelve negro de repente,
el corazón late acelerado
desconocedor de sus motivos.
La tensión se desploma
y me invade la somnolencia,
pero mis parpados, resisten.

Un poco más...

Beethoven... sigo.

Mis movimientos se ralentizan,
entorpezco y
el pulso se me dispara
los pensamientos e ideas
vuelan a su libre albedrío,
desordenados, y fugaces.

Violencia y alegría
tensión, calma.
En fin, ebriedad musical.
Aumenta el drama,
enfermamos de dolor,
y, muy despacio, morimos.

Nork: Sugoi.2009/09/06 12:08:52.470 GMT+2
Etiketak: cannabis erderaz poemak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/09 10:53:25.226 GMT+2

Badago jendea...


Badago egunero teleberria ikustean haserretu edo tristetu ohi den jendea...

Badago, lagun, senide eta are ezezagunei ere ondo edo gaizki zer dagoen esaten dien jendea...

Badago bere moral zurruna gainontzekooi inposatu nahi digun jendea...

Badago ere, bere saloiko besaulkian eserita bere ingurukoen insensibilidadea epaitu eta kritikatzen duen jendea...

Badago ezker ukabila altxatuta eskuin eskuaz McDonaldsen erositako hamburgesa ansiedadez jaten duen jende mordoa ere...

Jende horrek guztiak elkartasuna exijitu ohi du, esfortzua, eta baita ausardia ere. Gaitzestu egiten du batzuetan injustizia, eta gaitzesten ez duenaz gaizkiesaka ibiltzen da. Sakrifizioaz hitz egitera ere iristen dira batzuk...

Baina horrelako jendea ez da ohartzen maiz, mundua salbatu guran ondokoak lurperatzen dituela pixkanaka, konturatu gabe. Ez da ohartzen, injustiziarik handiena maite zaituen pertsonari egiten zaiona dela edo sakrifiziorik handienak zaindu zaituen senide edo lagunak merezi duela.

Batzuetan jendea ez da ohartzen... batzuetan, jendea, ez da konturatzen...

Nork: Sugoi.2009/07/09 10:53:25.226 GMT+2
Etiketak: hipokrisia mundua jendea | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2009/06/27 17:56:13.179 GMT+2

The voca people

Nork: Sugoi.2009/06/27 17:56:13.179 GMT+2
Etiketak: musika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)