Estraperloan

Utzidazu esaten lekukoek ez dutela beti berdin ikusten

08-06-25

estraperloan 1456132389315 Estraperloan | 2008-06-26 21:45

Inoiz ez zion egiarik esan. Ez eta agurraren orduan. Masail banatan musu bana Eta laster arte sotil bat.   Behin ere ez zuen eskutik heldu, Edo adatsa laztandu. Ahots goxo eta hizkera leun haiekin Konformatu zen.   Ezin izan zion inoiz ilargirik hitz eman, Ozeanoetan galduriko uharte bakartirik eskaini, Edo Balendin deunaren egunean Bonboi kutxarik kurtsiena erregalatu.   Baina aski zuen elkarrekin egondako uneekin Lapurtutako irri bakoitza garaipen bat zen berarentzat. Txikitasun horiek egiten zutelako sentitzen zuena horren handi...  Horren handi non, azkener...


Udaberri hartan gorrotoa erein arren, Maitasuna bildu zuten ordainetan.    


Auto ilaretan

1
estraperloan 1456132389315 Estraperloan | 2008-03-25 22:05

Auto ilaretan Marrei segika Hutsuneei zirika Asfalto beltzetan.   Inoiz lotu ez ziren amoranteak ziren.   Errotuladore Bati gora-behera Batetik bestera Gorri, berde, more.   Gurarik gertuen margotu zintuen.   Lainotik lainora Salto ta irrintzi Infernuan bizi Ginen hain gustora.   Bekatuz bekatu Zer ba engainatu?   Teilatuetan oinak Zoruan burua Agurtuz negua Eginik eginak.   Otsaila hartako Hogeita hamarrerako.   Putzu lohi bateko Zapaburu artean Kilimak oinpean Ume izateko.   Agurturik trenak Eta amets denak.   Esadazu astiro Baina esadaz...


Berdinetik berdinera

1
estraperloan 1456132389315 Estraperloan | 2007-10-16 22:51

Pentsatu dut ze arraiogoazen behingo etxerahonek edukiko du etamarratxo batzuk jartzera,berak ze arin dioenohartzera ohartzera,itxaron ezazu pixkatprestatu behar dut zera.Etxea ondo prstatutadaukat neskato gainerazuk ezagutuko duzunik daukat kriston bainera, horregatik egin zazusalto uretara aurrerabehingoz arituko garaberdinetik berdinera   Unai Iturriaga


Ehun aldiz agur

estraperloan 1456132389315 Estraperloan | 2007-10-11 22:14

Ehun aldiz aguresaten deneandorre bat jausten daetorkizunean.Gure mundua denontzi galduarenondoko penarenhiriren batean. Ehun aldiz agur esan ez banizu ez nizun inoiz esanta ehun aldiz ehun, ez naiz sekula joan izan.Horregatik aguresan banizun ez nizun ezer esaninor ez dago ziur, edo ez du nahi ziur izan. Arima galdu zait, gogorik ez daukatez dut ezer salbu, azken puntu txar bat.Odol tanta bat naiz, zapi zuri batenzure malkoeigezurrak esaten. Ehun aldiz agur esan ez banizu ez nizun inoiz esanta ehun aldiz ehun, ez naiz sekula joan izan.Horregatik aguresan banizun ez nizun ezer esaninor ez d...


Zauriak

estraperloan 1456132389315 Estraperloan | 2007-10-04 22:52

Zauriak, zauriak osatzeko izan ohi dira Baina nik zauri hau behar nuen Eta irri batekin baino ezin dut osatu, Bai, aske sentitzeak eragiten duen irriarekin…   Digitalizazioaren aro honetan dena digitalizatu da, Sentimenduak kableen barrutik doaz, Ferekak antza pantaila baten aurrean egonez sentitzen dira Eta maitasun kopurua GBetan neurtzen da.   Pagoei jada ez zaie hostorik erortzen udazkenean Eta umeek, negar egitearen plazera galdu dute... Coca-Colak munduko esplotatzaile handiena izateari hutsi dio Eta Iraken ez dago bonbarik...   Gauzak aldatzen dira edo aldatzen doaz,...


Egunak

estraperloan 1456132389315 Estraperloan | 2007-10-03 21:45

Hileak dira ez zeniola bizitarik egiten. Udaberrian ikusi zenuen azken aldiz. Urtaro horretako txatxukeri erromantikoek bihotza ukitu zizuten antza eta urreratzea erabaki zenuen. Ez zeneukan bere berri jakiteko gogo askorik. Bazenekien non zegoen. Urte 2 dira ez dela lekuz aldatu. Gainera, Anderrek ematen dizu bere berri elkar ikusten duzuenetan. Badakizu jakin, Anderrek inoiz ez dizula barkatu. Anaia, anaia da. Badakizu baita ere modu bakarra dagoela Anderrekiko harremana lehengora bueltatzeko. Baina beno, gaur etortzea erabaki duzu. Edo erabakiarazi dizute. Ez da gutxi.   Trenean ez...


  Bizitza baten tokatzen zaigu zortez edo zoritxarrez ez nazazue zorotzat hartu eskatzen dizuet mesedez norabiderik ezin aurkitu txalupa galdu baten lez nola, norentzat eta zergatik…? faltsukeriarik behintzat ez.   Zeinen gustura joango nintzake itsaslabarren artera, itsaso urdinak dakarren kresal usain gazia usaintzera eta holako momentu baten amildegi  hortatik behera, jaiotakoan kendu zidaten askatasuna hartzera.   Bizi nahi nuke giltzapeturik neronen bakardadean noizbait izuri nituen malko gutxi hoien babesean denaren errudun zu zarela senti arazten dizunean zerbait ...


 Eternitatea neurtzerik bada erlojuaren orratzekin, denbora zaindu ahalko bagenu gure ilusio galduekin… Zenbat iraungo lukeen galdezka hainbat zartada eta hainbat min, eskuetan zehar barneratu eta ametsa gurea egin.   Tik-tak hotsean murgiltze horretan paradisu ala infernu? Galdera ororen erantzun oro ziur jakingo bagenu. Zeri itxaron, noren zain egon... baina ez zen sekula heldu, igaro ziren itxaropenak eta bertan ginen usteldu.   Itsasoa eta lurraren arteko marra horretan oina pausatu, preso dagoen lore bakoitza bere arantzatik askatu, gatzaren gozoa eta belardiaren gazi...


Emaidazu eskua eta hau gertatu zenekolekura eramango zaitutbaina zuk nahiago dena ederki ikusteabegiak itxitazin egidazu ez dela berriz gertatukobaina soilik ezpainakmugitzen dituzu ezta?Utzidazu esaten lekukoek ez dutelabeti berdin ikusten.Orain ez dago ilusio faltsurikzure itxaropenak zoroen solaspausa.Zerraldoa bahitua izan da kaleandenen aurrean eta zu mutu zaude orain.Zeinek ulertuko dunagitsuak ixilik jarraituko dira.Zeinek pagatuko du inozentzigalduaren preziua.Atraku bat izan da eta ez da inoizezer errekuperatukoeta nork daki mendekua bilatzeaegokia den ala ez.Ez dago ilusio faltsurik.


estraperloan 1456132389315

Hitzak luzeak izan daitezke, laburrak, hitz potoloak edo antzuak. Pentsakerak, sentimenduak... aldiz, ugariak kantitatez eta infinituak tamainuz. Hitzen errepublikako biztanleak joan eta etorri egiten dira, haizeak bezala eraman ditzake urak. Hitzez sortu ginen, herrira heltzeko. Eta behin herrira heldurik ahaztu genituen hitzak. Baina ele denek ahaztuak izan arren ere bertan diraute, eta zelan berbaz berba baino ezin daitekeen eratu herri tippi bat, hitzez-hitz baino ezingo litzateke sortu txoko hau. Hitzetik hitzera, ideiatik ideiara, berba bakarrez bihotz anitza sortuz. Ongi etorri Estraperlira. Estraperli, herri euskalduna.

Kategoriak