Isicen naiz. Hemen. Nago. Orain ez naiz.
Esan dudana da arrazoia, bai, argudioa.
Narama. Ni. Nora. Nahi. Duen. Harek. esan. Dudana. Da.
Esanen. Dudana. Izanen. Da. Arrazoia. Bai. Argudioa.
Isilcen. Naiz. Orain ez naiz. Isilcen. naiz. Hemen.
Nago. Egon.
Bai. Argudioa.
Horregatik nire eskuaren azken mugimentua
izanen da nire testamentuaren
(hil eta buruan emanikoaren)
firma.
Firmacen dut nire argudioa izen honekin
(salduko ez dudan gauza bakarra):
Gabriel Aresti.
(Eta ez da nire errua).
Bizia da testamentua.
Isilcen. Naiz. Ez naiz. Isilcen. Bai. Diot.
Gabriel Aresti

"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Idatzi artikulu bat