Goizeko seiak, eta negu gorrian bakardadeaz gozatzen, jaka jantzita, hori bai.
Hezetasuna, ihintza eta hotza hezurretaraino sartzen zaizkit, naturaren freskotasuna izatean sentitzeko aukera.
Niretzat bakarrik da hau guztia. Kalean argi gutxi batzuk, isiltasuna, eguna gau bihurtu bezain laster nagusitu da, jende guztia ohean bero-bero, lotan edo bikote baten konpainiaz gozatzen, adibidez.
Ni, bakarrik nago orain munduan, txoriek begiak ireki eta niretzat abesten dute, ez beste inorentzat.
Paseo bat, hiria-natura edo natura-hiria, aldaketa premia, pentsatzeko denbora, edo ez pentsatzekoa, berdin du horrek orain, goiza eta denbora niretzako soilik direlako.
Laister eguzkia irtengo da ekialdetik, eta nik ikusiko ditut itsututa utziko nauten bere lehen izpiak.. Esnatu! Nik ikusiko ditut lehen izpiak, munduko beste hainbat pertsonarekin batera. Milaka kilometrora eta izar berdinari begira. Hain gara txikiak…
Kafe bat; amets-errealitate egoeratik ateratzeko, goiza lasai hartu, nahi dudanerako erabili eta bazkaria: zaporeen fusioa, festa! Nahi dudana!
Lagunekin gelditu, barreak egin lehertzeraino eta agur esateko irribarre bat, besterik ez.
Berriro ilunduko du eta ohean sartuko naiz, liburu ezagutu berri baten orrialde batzuk irakurrita, begiek ixtea erabaki aurretik. Lotan, hotza kalean eta ni ametsetan, bigarren eguna bizitzea tokatzen zait oraingoan… eta ez naiz nekatzen. Inoiz.
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Idatzi artikulu bat