Atzo Sopelako jaietara joan nintzen aspaldiko abestiak gogoratu eta abestera, momentu zaharrak oroitarazten dizkizute horietakoak, izan ere, udaletxeko plazara etorri zitzaizkigun Gozategi anaiak. Behintzat hori pentsatu nuen nik hasiera batean, baina ez, ez ziren Gozategi anaiak, bakarra gelditzen baitzen, gainerako guztiak berriak zirelarik. Garai batean, nik dakidala, tirada nahikoa zuen trikitixa talde honek, haiek erromeriarekin herriko festak alaitzen zituztelarik, kristonak ziren!
Baina atzo emandako kontzertuan ez ziren zoriontzeko moduan egon, egia esan, nahiko sosoa izan baitzen. Euren errepertorioa txikia balitz bezala, bi abesti errepikatu egin zituzten bukaeran, non ikusi da hori? Ez al litzateke hobe beste kanta batzuk abestea? Adibidez, 'nor nori nork', 'kalanbreak' edo 'madrilgo postalak'. Gainera, ia ez zegoen jende gazterik, danak ziren ume eta gurasoak... ez zegoen jai girorik kasik. Eta pentsatu nuen zein frustrantea izan behar duen horrek, batez ere lehenago hainbeste pertsonak egin dutenean dantza zure musikarekin. Tristea izan behar zuen taldearentzat, atzo heldu eta hiru lau katu dantzatzen ikusteak, masa bat ikusi ordez.
trikitixak antza ez du jadanik lehen beste jende mugitzen... aspaldi gelditu omen zen atzean, eta ez du beraz, giro atseginegirik sortzen... pena bat, nik primeran pasatzen dut fandango, arin-arin eta jauziak dantzatzen (oso ona ez naizen arren :-), baita trikitixa instrumentu nagusitzat duten kantak abesten ere... benetan, pena bat soilik punkean eta rockean estankaturik gelditzea, diskoteketan jartzen duten musikaz ez hitz egitearren.
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"
Idatzi artikulu bat