Goiz altxatu, dutxatu, jantzi eta gauza guztiak prestatu Balmasedara joateko. Dena egin dut jadanik, garrantzitsuena ahaztu gabe noski, argazki kamera!
Zoritxarrez egun txarra tokatu zaigu eta horrek ez dio gehiegi lagunduko Zubi zaharra ikastolari, Enkarterrietan dagoen bakarra; baina espero jende dexente gerturatzea bertara, euriaren gainetik ondo pasa eta ikastola honi laguntzera.
Euskararen aldeko jai hauetan denetarik ikusi ohi da, gehienetan jaia euskara baino gehiago, hala ere, horrelako egunak aproposak izaten dira txipa aldatzeko eta neuronak euskalduntzeko. Giro atsegina eta jendea ezagutzeko aparta antisozialak ez bagara!
Ala ba, ni banoa metroa hartzera, primeran pasatzeko asmoarekin, anima zaitezte oraindik etxean zaudetenok ere, eguraldi txarrak ez gaitzala geldiarazi! Agur ta ondo segi!
--------------------------------------------------------------------

Banago berriro etxean, egun ikaragarria pasa eta gero. Lau lagun soilik joan bagara ere primeran pasa dugu, bai kontzertutan, bai bertso saioan eta bai dantzan. Egun polita benetan eguraldiak lagundu ez gaituen arren. Datorren urtean gehiago eta hoebto.
Orain momentuz, daukadan burukominarekin ikastera, eguna ondo bukatzeko... ai ama!
"Oso gustuko dut amestea, ametsek momentu batean desiratzen duzuna nolabait bizitzeko aukera ematen dizute, ametsek ilusionatzen gaituzte eta ilusio edo desirak praktikan jartzeko indarra eta gogoa eman diezagukete. Nork ez du amets goxo bat izan noizbait eta esnatzerakoan gauza bera amesten jarraitu nahi izan? Ametsak, errealitate birtuala dira, teknologiarik gabeko errealitate birtuala, itxi begiak eta ireki adimena eta irudimena!"


Idatzi artikulu bat