Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/07/25 22:55:39.355 GMT+2

...inozentzia...

Bi begi borobil,
gris eta alai,
niri begira arretaz,
zabal zabalik,
ezer ez galtzeko.

Irribarre bat,
handia, irriñoa,
trukean ezer,
eskeini baino ez,
dena niretzat.

Harrituta zaude,
ez nauzu ezagutzen,
arrotza naiz,
baina aurpegi txikian,
barreak dirau.

Amets baten barnean,
logale eta esna,
begiak ireki ezinik,
loak har zaitzan,
gogorik ez.

Eta inozentziak hartu nau,
samurtasuna piztu du nigan,
txiki zara baina handiegi,
sentsazioak kontrolatzeko.

Barrea nire ahoan ere,
harridura, arroztasuna,
hurbiltasuna, samurtasuna berriz...
zure negarrak, barreak,
alaitasunak eta haserreak,
azal leun berriak,
inozentziak eta barrabaskeriak,
guzti horiek, denek,
hunkitu egiten naute.

Eta negar egin nahi dut, oihu,
barre algara bota,
esan nahi dut behingoz,
inori esan ez diodana,
maite zaitut...

Nork: Sugoi.2007/07/25 22:55:39.355 GMT+2
Etiketak: poemak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru