Amen batean garbituta!

amodiotanttak 1456130837794 Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-06-08 18:01

Azkar egiten zuen lan hasi berriak. “Ezin dut kale egin bezero berriei”, esaten zuen bere baitan. Gauzak arin-arin altxatzen zituen, pisurik edukiko ez balute bezala.

Ordenagailuen pantaila lumaren pisua zeukan bere eskuetan eta zer esan mahai handian mugitu behar zuenean. Hura bai dantza!

10 minututan sukalde erdia primeran zegoen. Ordu erdia pasa orduko arropa guztiak ondo tolestuta gordeta zeuden armairuetan.

Gero xaboia bota lurrean (eta bezeroen entzumenean), eta bi lasterketetan lurra dirdiratsu geratzen zen.

Presaka ibili behar zen, laster ziren etxekoak etxean eta. “Din-don-din”. Etxeko txirrina bere izugarrizko soinuarekin familiaren etorrera ohartarazten zuen.

Korrika eta presaka hurbildu zen atera, baina iritsi orduko Jon, 45 urteko gizona, dagoeneko barruan zen.

Ez zuen jokamolde finak Jon langileak. Inoiz ez zuen gure garbitzailea agurtzen. Baina hain ederra zen Oiartzunen jaiotako abokatu hura...

Bost minutu geroxeago historia errepikatzen zen. Txirrina entzun, eta iristerakoan Maribel zapatak kentzen ari zen sarrerako armairuan uzteko. Ez agurrik, ez irribarrerik.

Eta ezer esan gabe, gehienetan musuka hasten ziren. Muxuak eta muxuak ez direnak.

Nahiko nazkatuta zegoen Prontxia gure langileak. Bihar bertan deitu behar zion “Mamu garbiketak. Ez zara konturatuko eta etxea primeran izango duzu beti!” enpresari.

Nahiago zuen bisitariak zirikatzea mendi tontorreko jauregian etxe hartan geratzea baino.


Utzi iruzkina: