Argi hau ez da inoiz itzaliko

Lana: 8 ordu Lanera joan-etorria: 45 minutu Bazkaria (3 aldiz): 3 ordu Lo egin: 8 ordu Kirola: gutxinenez 30 minutu Erosketak egin: 60 minutu/7 egun: 10 minutu ... Aisialdia: Telebista ikusi: 2 ordu Txakurra atera: 40 minutu (20+20) Amodioa egin: 10 minutu eta listo! :-D Liburua irakurri: 45 minutu. ... Egizu batuketa. “Atzean utziko dugun mundua”  fikziozko liburutik ateratako zatitxo bat.


“Ring,ring” Bai, esan? Kaixo, ZakiliWorld enpresatik deitzen dizut. Ah, bai, proiektua nola doan galdetzeko? Ba tira, hementxe gaude ea… Ez, ez. ¿¿ Gauza da ez dugula biharko behar, hurrengo asterako baizik Nola? Bai, ikusi dugu jende majua zaretela, eta lan gehiegi egiten duzuela. Gaitera, noiz izan da lagunekin taberna batean topo egin duzun azken aldia? Eta bikotearekin bueltatxo bat eman duzun azken eguna? Uff, aspaldi Horrexegatik, mutil. Utzi lana eta zoaz merkatura, barazki batzuk erostera. Hainbeste aurrez prestatutako janaria ez duk ona. Ondo ba. Beno, eskerrik asko. Ez dun ezer Ai...


Atzo arratsaldean “The Sting” filma jarri zuten ETBn. Ez, ez da The Police taldeko abeslariaren biografia, 1973an Robert Redford eta Paul Newman tunanteak protagonizatzen zuten filma baizik. Bai, “El golpe” da bere erdarazko izena. Pelikula honek bere baitan dauka gehien gustatzen zaidan sekuentzia. Eta ez irudi sorta horiek ez dute maltzurkeria edo hartze-trukuak erakusten. John Hefferman agertzen da escena horretan, lasai eserita, azken amarrua egingo duten lonjan. Lanerako selekzioa egiten ari da, eta agure bat bere burua aurkezten du barre artean. “Noren partez zatoz?” ”Frank Salvinore...


“Trin-ti-roriro-ri-ti”. Iragarpenak bukatu ziren, eta Nintendo batekin egindako musikak telebista saioari etorria ematen zion. Aurkezlea, tinko, “casual” jantziekin (hau da, kasualitatez jarritako erropekin). “Ongi etorria berriz gure saiora. Oraintxe bertan gurekin konektatu zaretenoi, esan gaurko froga interesgarria dela oso. Goazen gaur gertatu den gauzei buruz laburpen txiki bat ikustera”. Hantxe agertzen zen Kepa, Basauriko mutil gaztea, Arronalo festetan. Hasieran alai eta ilea ondo orraztuta. Segunduak pasa orduko, gure bizkaitarra edan ta edan agertzen zen telebistan. Laburpen...


Egoera larria zen. Behiak azken momentuan sinatu zuten akordioa, desabantailako posizioan. “Baque” sozialaren aldeko kafetxoen artean, denak irrifartsu agertuko ziren hurrengo eguneko argazkietan. Baina batzuk bere penak golkoan hausnartu eta gordeko zituzten.Zaldien egoera istiluak sortu izan zituen ere. Alpaparen prezioak gora egin zuen azken hilabeteetan. Janari esportatzaileek bere urrea babesteko trabak jartzen zizkioten enpresa handiei. Eta haiek, erabiltzaileei. Edo, hobeki esanda, jaleei.  Katuak greban zeuden. Artile multinazionalak peloten produkzioa mugitu nahi zuten, lurral...


itzuli naiz. Ez dakit nondik, baina itzuli naiz.


”Eta elkar bizi izan ziren bere amodio bitxiaren poztasuna munduan zehar zabaltzen”. Fin. Konek. Amaiera. Azkenean! Bi urte. 24 hilabete bere lehen nobelari bueltak ematen. Pertsonaiak gora, elkarrizketak behera. Hau hemendik kendu eta geroxeago luzatuta azaldu. Kafetxo bat prestatzera jaiki zen, zigarroari alboan lagun hona jartzeko. Kafe-makina kea botatzen hasi zen momentuan, mugikorra mugitzen hasi zen. Jon Kepa zen. -Aupa Mikel! Aizu, ordenagailua hor ondoan al duzu?. -Ez dut edukiko ba, oraintxe bertan amaitu dut nire lana eta  - hori buruz hitz egin nahi dizut hain zuzen er...


Azkar egiten zuen lan hasi berriak. “Ezin dut kale egin bezero berriei”, esaten zuen bere baitan. Gauzak arin-arin altxatzen zituen, pisurik edukiko ez balute bezala. Ordenagailuen pantaila lumaren pisua zeukan bere eskuetan eta zer esan mahai handian mugitu behar zuenean. Hura bai dantza! 10 minututan sukalde erdia primeran zegoen. Ordu erdia pasa orduko arropa guztiak ondo tolestuta gordeta zeuden armairuetan. Gero xaboia bota lurrean (eta bezeroen entzumenean), eta bi lasterketetan lurra dirdiratsu geratzen zen. Presaka ibili behar zen, laster ziren etxekoak etxean eta. “Din-don-din”....


- … - - … -   - eta? - Zer? - Bai ala ez? - Bai ala zer zeri buruz?...ah! hori? - Bai - Ba zuk nahi duzuna, neska. - Geldi, txo. Erabakia bion artean hartuko genuela esan genuen. - Bai, bai, gogoratzen dut. Baina zure iritziaz fidatzen naiz. - Ez zaitez hasi beti bezala! - Egia da! Gauza horietan nik baino gehiago dakizu - Baina gauza ez da jakitea ala ez! - Etxeko gauzetan, nik komunikazioak dauzkat asingatutak. Telebista, TDT hori, DVDa... Eta zuk diruen historia, eta etxea apaintzeko gauzak. Eta gauza horretan gustu ikaragarria daukazu eta... - Ez niri xaboiarik eman... Biok ...


Dirua eta irudipenak berti gertu egiten dute bidaia. Gehienetan, eserlekua konpartitzen dute autobusetan, hegazkinetan, edonongo kafetegiko elkarrizketetan. Gertu, baina ukitu gabe. Ez dakit zuei, baina niri, dirua deitzen didanean (badakizue, "dirua diru gehiagori deitzen diola" dion erdardul errefraua) etxean ez nago, eta mugikorra itzalita daukat. Eta gehienetan bi horietako bat kale egiten du: irudipena. Normala da, lagun. Erabat lurperatu dugu 9 to 5ko gure bizitzan buruari bueltak ematea dirua ematen ez duten ideiei. Sasoia galdu dugu, entrenamendu falta daukagu, dena ahora (kontur...


amodiotanttak 1456130837794

Gaur goizean testuak egiteko zirrara sentitu dut barrualdean. Blog hau, eta hemendik aurrera hemen jarriko ditudan hitz jarioak, izen bat dute. Gertu izan dudan pertsona baten izena. Orain pixakanaka itzaltzen hasi da. Berarentzat, eta bere familiaren kideentzat, animo bezala idatzita doaz letra hauek. Eskutitza botila batean bezala sentitzen ditut pasarte hauek. Nire amodioa sentitzen duen pertsonak, enbata batean sartuta, ez du hitz hauek irakurriko... PD: Zerbait gaizki idatzita ikusten baduzue, esan bildurrik gabe