bad-irudipenak, badirudi-penak, ba-dirudi-penak

amodiotanttak 1456130837794 Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-05-30 00:14

Dirua eta irudipenak berti gertu egiten dute bidaia. Gehienetan, eserlekua konpartitzen dute autobusetan, hegazkinetan, edonongo kafetegiko elkarrizketetan. Gertu, baina ukitu gabe. Ez dakit zuei, baina niri, dirua deitzen didanean (badakizue, "dirua diru gehiagori deitzen diola" dion erdardul errefraua) etxean ez nago, eta mugikorra itzalita daukat.

Eta gehienetan bi horietako bat kale egiten du: irudipena. Normala da, lagun. Erabat lurperatu dugu 9 to 5ko gure bizitzan buruari bueltak ematea dirua ematen ez duten ideiei.

Sasoia galdu dugu, entrenamendu falta daukagu, dena ahora (konturatu zarete orain erdaraz ahora ere esaten dela?) eta eskura daukagu orain. Bestela ez zaigu gustatzen, zaila egiten zaigu. Pentsa esazue egunero 30 zigarro erretzen duen neska zaretela eta maratoi bat korri behar duzuela. Nik egin dut, imajinazioarekin.

Dirua ez da inoiz okertzen. Ez da gure buruaren abilezia.


Utzi iruzkina: