S.O.S Mecaguen Zotz

amodiotanttak 1456130837794 Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-09-19 08:27

“Trin-ti-roriro-ri-ti”. Iragarpenak bukatu ziren, eta Nintendo batekin egindako musikak telebista saioari etorria ematen zion. Aurkezlea, tinko, “casual” jantziekin (hau da, kasualitatez jarritako erropekin).

Ongi etorria berriz gure saiora. Oraintxe bertan gurekin konektatu zaretenoi, esan gaurko froga interesgarria dela oso. Goazen gaur gertatu den gauzei buruz laburpen txiki bat ikustera”.
 
Hantxe agertzen zen Kepa, Basauriko mutil gaztea, Arronalo festetan. Hasieran alai eta ilea ondo orraztuta. Segunduak pasa orduko, gure bizkaitarra edan ta edan agertzen zen telebistan. Laburpenean, minutu bat pasa ondoren, hura mozkorra zeukala 22 urteko mutikoak.

Beherakada momentuan mozten zen bideoa. Aurkezlearen ahotsak ohitura bihurtu diren hitzak bota zuen. “Orain, gogoratu zer egin behar duzuen”. “Behar”, bai, “behar” hitza esan zuen. "Bidali ezazue mezu bat sure mugikorrarekin. Jarri 4444 hutsunea BAI Kepa after hours batera bidali nahi baduzue. Edota 444 hutsunea EZ azkenean etxera sartzeko baimena eman nahi badiozue".

Gaztearen ahurpegia ezina azaleratzen zuen. Baina lehendabiziko aukera. Parranda jarraitzekoa, arrakasta handia izan zuen ikusleengan. “Zuek aukeratzen duzue bere etorkizuna, hau saio soziologikoa delako”.


Utzi iruzkina: