Argi hau ez da inoiz itzaliko

Erraz egin zuen gora albisteak eguneko telebista eskaleta-zerrendetan. Egunkariak korrika eta presaka aldatu zituzten lehen orrialdeak teletipoak behin eta berriz bidaltzen ari ziren notiziarekin: “Euskal ikertzaileek munduko labar-artea deritzon adibiderik luzeena aurkitu dute kobazulo batean”. Telebistako kamerak eta argazkilariak agudo iritsi ziren, baina Ertzaintzak dena itxita zuen haiek iritsi orduko. “Guiness” liburuko bi ordezkari sartu ziren bakarrik, aurkikuntzari diploma bat emateko. Nori eman, ordea? Aitor mitoari?Argazki ofiziala atera zioten 18 kilometroko marrazkiari. Haitzu...


 Badoaz ba bi zelula odol korrontean zehar eta... - Ama zelula, ama zelula, nik abeslari famatua izan nahi dut - Xilikonai, neska! Garbitu al duzu zure gela? "Trombo-Cid" zaldunaren argazkiak lurrean zeuden eta... - Gero, ama, gero. Nik mikroa hartu eta itsasoak zeharkatu nahi ditut. Eta taldearen izena "Zelulitis" izango da. Ona, ezta? Punk soinuan jorratuko ditut. - Neska, bide latza aukeratu duzu. Hankako azkazaletan dauden "cava" tabernetan hasi behar zara, kiratsa lagun. Gero belaunean jotzea lortu behar duzu, baina han zelula asko biltzen dira, denak gazteak eta ederrak, bela...


Atzo gizon kuriosoa ezagutu nuen lagun baten festan. Kanpoaldeko itxura nahiko normala zuen, eta festa hasieran ez nion kasu gehiegirik egin. Gero, zerbezak medio, hitz egiten hasi ginen, eta hemen duzue berak kontatu zidan istorioa. Jose Miguel Ruperez zuen izena. Ciudad Real (“Benetako Hiria” esango al da euskara batuan?) hiriburuan jaio zen Franko oraindik bizirik zegoen urteetan. Eta bera zen (agiria erakutsi zidan, eta benetakoa zirudien) ”el panadero desconocido”. Badakizue, erdaraz gaizki idazten den esaldia, pertsona bat non dagoen ez dakizunean esaten den topikoa. Ba hura zen gure ...


- Kaixo egun on, ongi etorria bezeroarenganako laguntza zerbitzura. Nire izena Maria Joxepe Iruzurgain da, 24 urte ditut eta nire hirugarren hilabetea da “Telefonista izan nahi al duzu?” lehiaketan. Zertan lagundu zaitzakezut? - Kaixo Maria Joxepe. Kepa Altola Guruzeta naiz, 35 urteko Ondarrutarra, eta gaur goizean, gosaltzerakoan, txikilin bat jaten nengoela, albiste txar bat ikusi dut telebistan. -Ongi da. Erreklamazio berri bat egingo dugu, ados? - Bale. - Zer nolako albistea zen? Kirolak? Politika? Gizartea? - Ummm, utzi pentsatzen, neska... Gizartea, uste dut. - Eta, zer zion albistea...


Injustiziaz inguratuta dabil gure gizartea. Goitik hasita eta beheraino iritsiz, horrelako zerbait izango litzateke zerrenda hipotetikoa: Espazioko zaborra, Ozono-geruza, mota guztietako kutsadura, gerra eta gosea, gizarte arrazakeriaren edozein adibide....Denak telebistaren ispiluan ikusita Gerturatuz goaz, eta gauzak primeran ikusten ditugu, oso gertu: anorexia, umeen obesitatea, ipurdi edo tripatxoaren hedapen geldiezina, zahartuz dioazen azalak, goiko (eta ez han goiko) ilearen desagerpena... Azken hauek ez genituen ikusiko, bista galduz joan gara eta, betaurrekoengatik izango ez balitz...


Goizean goiz afaltzen zuen. Lehendabizi postrea, gero xerra eta bukatzeko entsalada. Ohea desegiten zuen goizero. Eta pijama jantzi ondoren, autobusaren geltokia joaten zen.Eskailerak gora jaisten zen eta kalera irtetzeko igotzen zituen.Lanerako bidaian berarekin topo egiten bazenu, agurra botatzerakoan beti “adio” esaten zuen. Ez al zen agurra ba? Hamaika hilabeteko oporrak zituen, eta hilabete bakar bat egiten zuen lan. Txikitan Pentsio plana egin zioten gurasoak, eta handik gutxira bere filosofia ikaskuntzak amaitu zituen. Eta azken egunetarako dagoeneko erosita zituen biberoia eta haur-...


AURKEZPENA Bizitzan gertatzen ohi den bezala , akats ugarikin jaio da atal berri hau. Gauza erdiak jaizki idatzita egongo dira, hori seguru. Baina saiakera hau egin beharrekoa azaltzen zait. Berdin zait kanpokoak hemen jarritakoa ez ulertzea. Ez dut horregatik egiten, noski. Eta badakit zer nolako nazka ematen du beste hizkuntzan idatzita dauden paragrafoak. Hau da, erderazko blogean euskarazko testuak urkitzea, edo katalanezkoak. Niri, behintzat, ala ematen dit. gehienetan ez ditut irakurtzen, eta web horretan sartzeko gogoak urritzen doaz.  ------ Baina gaur goizean barrualdean horr...


amodiotanttak 1456130837794

Gaur goizean testuak egiteko zirrara sentitu dut barrualdean. Blog hau, eta hemendik aurrera hemen jarriko ditudan hitz jarioak, izen bat dute. Gertu izan dudan pertsona baten izena. Orain pixakanaka itzaltzen hasi da. Berarentzat, eta bere familiaren kideentzat, animo bezala idatzita doaz letra hauek. Eskutitza botila batean bezala sentitzen ditut pasarte hauek. Nire amodioa sentitzen duen pertsonak, enbata batean sartuta, ez du hitz hauek irakurriko... PD: Zerbait gaizki idatzita ikusten baduzue, esan bildurrik gabe