Jende kuriosoa (I)

amodiotanttak 1456130837794 Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-05-26 09:04
4

Atzo gizon kuriosoa ezagutu nuen lagun baten festan. Kanpoaldeko itxura nahiko normala zuen, eta festa hasieran ez nion kasu gehiegirik egin. Gero, zerbezak medio, hitz egiten hasi ginen, eta hemen duzue berak kontatu zidan istorioa.

Jose Miguel Ruperez zuen izena. Ciudad Real (“Benetako Hiria” esango al da euskara batuan?) hiriburuan jaio zen Franko oraindik bizirik zegoen urteetan.

Eta bera zen (agiria erakutsi zidan, eta benetakoa zirudien) ”el panadero desconocido”. Badakizue, erdaraz gaizki idazten den esaldia, pertsona bat non dagoen ez dakizunean esaten den topikoa.

Ba hura zen gure Jose Miguel. Bere herrian ogiak egiten zituen, eta gero diru gutxi zituen jendeen  ateetan uzten zituen, “musutruk” hitz politaren esanahia ordainetan hartuz. Oso ezaguna zen, baina inork ez zekien bera zela ogi egile filantropoa. Kuriosoa, ezta?

Orain dela urte pare bat Euskadira etorri zen. Etxea errentan hartu, lana bilatu eta aurkitu eta Euskaltegian izena eman zuen.

Han konturatu zen hemen ezingo zuela berdin jokatu. Hitzen hitzeko itzulpena erabiliz, bere lan ezkutuaren parekoa ez zen existitzen. Hiztegiak medio, bere lan xarmangarriaren izena (“Ogidun ezezaguna”) grazia guztia galtzen zuen.

Izen berriak bilatzeari ekin zion, baina ez zuen ezer onik aurkitu:Tranpola?, goikaldean konporta  duen arbola?...Miga? Mamitsua den pertsona baten topea? edo OTe? Karaoke abeslari zalantzadunak izentzeko?

Batzutan, herrimina etsitzeko, "Gizaki ikusezina" jokoan jolasten ziren Euskaltegian. Baina ez zen gauza berbera, to...

Post-data: Joan den larunbatean gure lagun bitxiarekin egin nuen topo. Badirudi Euskaltegiko lagunak izen elegantea aurkitu diotela: "trufalaria". Lagunen festeetara doa orain, giro ederra sortzera, eta aisialdian trufak egiteari ekiten diola etxeetako sukaldeetan.

neretto

neretto 2006-05-26 09:52 #1

Bitxia, bai. Hitz jokoak gustuko ditut, baina bereziki gustatu zait Ciudad Realen itzulpenarekin aipatzen duzun zalantza hori. Beste edozein testuingurutan "real"en ordain gisa "benetakoa" etorriko litzaidake burura, baina ez dut sekula adiera horretan pentsatu hiri horren izena entzundakoan. Batzuetan ideia bakar batera mugatzen da gure pentsamendua, eta gauza politak ateratzen dira pixka bat aldatuz gero; Benetako Hiria... gustatu zait... Erret Hiria baino askoz gehiago!

Mikel

Mikel 2006-05-26 11:46 #2

"Ez Dok Hiru" Bikoteatrokoei asko gustatzen zaigu hitzekin jolastea.
Herrien izenekin, hain zuzen, esketx batzuk dauzkagu. Begiratu hau:
http://www.blogak.com/biko/euskara-konotazio-sexualez-josia
Blog horretan antzeko beste batzuk aurkituko dituzue, Les luthiers-enak esatebaterako.

Luistxo

Luistxo 2006-05-26 12:44 #3

aiba! This charming man Ciudad Realekoa zen? Maite zaitugu, Morrissey.

Amodio Tantten idazle beltza

Amodio Tantten idazle beltza 2006-05-26 13:52 #4

:-D

Utzi iruzkina: