Garai modernoak

amodiotanttak 1456130837794 Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-06-09 11:11
4

Eta elkar bizi izan ziren bere amodio bitxiaren poztasuna munduan zehar zabaltzen”. Fin. Konek. Amaiera. Azkenean!

Bi urte. 24 hilabete bere lehen nobelari bueltak ematen. Pertsonaiak gora, elkarrizketak behera. Hau hemendik kendu eta geroxeago luzatuta azaldu.

Kafetxo bat prestatzera jaiki zen, zigarroari alboan lagun hona jartzeko. Kafe-makina kea botatzen hasi zen momentuan, mugikorra mugitzen hasi zen. Jon Kepa zen.

-Aupa Mikel! Aizu, ordenagailua hor ondoan al duzu?.

-Ez dut edukiko ba, oraintxe bertan amaitu dut nire lana eta

- hori buruz hitz egin nahi dizut hain zuzen ere. Jarri martxan Astotxoa.

-Nola? Ah, emule...banoa...

Eta hantxe zen, dudarik gabe, hainbeste logura eman zion arrazoia. Word formatuan. Izen berberarekin “Denok gara e-zer. Azken begirada. 2006.doc”.

Nola izan leike bere lana, orain dela 10 minutu bukatu zuen liburua, dagoeneko han egotea?

Txorabildua, etxeko sofan eseri zen. Telebista piztu zuen, bere burua lasaitzeko. Eztabaidazko saioa zegoen.

“Gaur egungo kultura” izenean izen ospetsu eta xelebreak zauden mahai inguruan. “Artelekuk hau”, “Nouvelle Vague hura eta hango hura”.

Halako batean, betaurreko modernoak zituen gazteak harrigarrizko esaldia esan zuen: “Bai, hori Mikelen lehendabiziko lanan agertzen da. Irakurri dut eta oso ona da. Kritika zehatza egiten dio kulturaren armiarmari”.

Aiba dios! Baina, baina... ezinezkoa da! Orain dela gutxi bukatu zuen bere lana eta jadanik hori buruz ari ziren telebistan hitz egiten.

Aire falta somatu zuen Mikelek. Hobeto zen zigarrotxoa ez erretzea. Oraingoz.

Iragarpenak iritsi ziren eta komunera joan zen, txiza bat botatzera. Urrutitik entzun zuen, jogurten erdian, telebista kateko iragarki propioa “Gaur gauean, prime-time ordutegian, Mikelen liburuan inspiratutako filma. Antonio Ikurriñas eta Melani Grifok dira super-ekoizpen honen protagonistak...” Tira, hobeto izango zen kalera ateratzea, bueltatxo bat ematera.

Egunkaria erostera joan zen, eta hantxe zegoen, argazki eta guzti, lehendabiziko orrian. “Nire bigarrengo liburuan pentsatzen hasia naiz dagoeneko, dio Mikel idazleak”.

Kioskon bertan, promozioen gunean, izugarrizko kartoia zegoen lurrean, horman finkatuta “10 euro bakarrik! Mikelek idatzitako liburuen bilduma. Bere lehendabiziko 3 lanak eskaintza berezi honetan!”.

Biko-Mikel

Biko-Mikel 2006-06-09 12:37 #1

Tira!, ez gaitezen agobiatu, "Garai modernoak" aspaldiko kontua da eta:
http://www.blogak.com/biko/charlie-chaplin-ii

Amodio Tantten idazle beltza

Amodio Tantten idazle beltza 2006-06-09 12:47 #2

bai, filma horren izenburuarekin jokatu nahi nuen.

Ez da urduritasunari buruzko testua, bizitzaren (internet) azkartasunaren gaia ukitzen du. Agian, ez oso ondo edo argi :-D

biko-mikel

biko-mikel 2006-06-09 13:11 #3

Oso ondo eta oso argi. Esketx baterako (gutxienez) ematen du. Agian fusilatuko dizugu.
Bien bitartean, jendea geurera bidaltzeko aukera aprobetxatu nahi izan dut. ;-D

Amodio Tantten idazle beltza

Amodio Tantten idazle beltza 2006-06-09 13:13 #4

esketx bat!
joño! ederto.
Abisatu horrela egiten ba duzue

ezagutzen duzue SGAEko poliziak, ezta?
:-DDDDD

Utzi iruzkina: