dena biharko? hobe etzi, ez etsi, ez itxi

amodiotanttak 1456130837794 Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-10-12 01:14

  • “Ring,ring”
  • Bai, esan?
  • Kaixo, ZakiliWorld enpresatik deitzen dizut.
  • Ah, bai, proiektua nola doan galdetzeko? Ba tira, hementxe gaude ea…
  • Ez, ez.
  • ¿¿
  • Gauza da ez dugula biharko behar, hurrengo asterako baizik
  • Nola?
  • Bai, ikusi dugu jende majua zaretela, eta lan gehiegi egiten duzuela. Gaitera, noiz izan da lagunekin taberna batean topo egin duzun azken aldia? Eta bikotearekin bueltatxo bat eman duzun azken eguna?
  • Uff, aspaldi
  • Horrexegatik, mutil. Utzi lana eta zoaz merkatura, barazki batzuk erostera. Hainbeste aurrez prestatutako janaria ez duk ona.
  • Ondo ba. Beno, eskerrik asko.
  • Ez dun ezer
  • Aio
  • Aio

 

Atzean utziko dugun mundua”  fikziozko liburutik ateratako zatitxo bat.


Utzi iruzkina: