beeeee-torkinak

amodiotanttak 1456130837794 Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-09-17 13:57

Egoera larria zen. Behiak azken momentuan sinatu zuten akordioa, desabantailako posizioan. “Baque” sozialaren aldeko kafetxoen artean, denak irrifartsu agertuko ziren hurrengo eguneko argazkietan. Baina batzuk bere penak golkoan hausnartu eta gordeko zituzten.

Zaldien egoera istiluak sortu izan zituen ere. Alpaparen prezioak gora egin zuen azken hilabeteetan. Janari esportatzaileek bere urrea babesteko trabak jartzen zizkioten enpresa handiei. Eta haiek, erabiltzaileei. Edo, hobeki esanda, jaleei. 

Katuak greban zeuden. Artile multinazionalak peloten produkzioa mugitu nahi zuten, lurralde merkeago batean jarriz. Manifestazioetan opilezko ileei ematen zioten su, aurpegia trapo ilunez estaliz eta beraien bainu-kaixa irauliz.

Baina inork ez zion jaramonik egiten ardien arazoei. Gosea dela eta, garragailuetan egiten zuten bidaia, bata bestearen gainean, mundu hobearen ametsa medio. Juduak iraganeko Alemanian bezala. Beeka aritzen ziren metatuta, laguntza eskatuz.

Eta horrela igarotzen zituzten bai orduak, bai mugak. Inolako laguntzarik jaso barik, txakurren zaunkak beti gertu entzunez.

 Mundu berrira ailegatzeko momentuak, eta lehen sorospenak jaso ondoren (larria da ura lehen sorospena izatea. Baita maitasuna), aterpetxe handietan sartzen zituzten ardiak.

Kamioietan bezala, agian pixkat erosoago, baina demokraziaren izenean. Horrek asko asetzen du eta.

Post-data: Testu hau joan den larunbateko Olariagaren “Zakilixut” marrazki tiraren eraginpean eginda dago.


Utzi iruzkina: