Lapurrak jende zintzoa gara

amodiotanttak 1456130837794 Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-10-03 18:23

Atzo arratsaldean “The Sting” filma jarri zuten ETBn. Ez, ez da The Police taldeko abeslariaren biografia, 1973an Robert Redford eta Paul Newman tunanteak protagonizatzen zuten filma baizik. Bai, “El golpe” da bere erdarazko izena.

Pelikula honek bere baitan dauka gehien gustatzen zaidan sekuentzia. Eta ez irudi sorta horiek ez dute maltzurkeria edo hartze-trukuak erakusten. John Hefferman agertzen da escena horretan, lasai eserita, azken amarrua egingo duten lonjan.

Lanerako selekzioa egiten ari da, eta agure bat bere burua aurkezten du barre artean.

  • “Noren partez zatoz?”
  • ”Frank Salvinoren laguna naiz”
  • ”Utzi begiratzen zerrendan….ondo da, tira…zein da zure espezialitatea?”
  • “Oso ona naiz ingeles baten papera egiten”.
  •  “Armairuan Etiketa-jantziz beteta daukagu. Haz ezazu bat”.
  • Eta agureak, apaltasunez, irrifarra galdu gabe, horrela dio:” Ez, eskerrik asko. Nire  jantzia ekarri dut”.

 
Mami gabeko sekuentzia. Hala dirudi, ezta? Burugabekeri hutsa. Minutuak betetzeko pusketa. Eta ez da.

Hor ikusten da amarruak egiteko bigarren mailako pertsonaiak behar direla. Oso beharrezkoak dira, txo. Bere papera, eta besterik ez, bete nahi duen bihotz oneko lapurrak.

Zirko handian eroso sentitzen direnak. Badakite diru sorta handia egongo dela jokoan, baina beraiek pozik daude erlojuaren tramankulu txikia izanez.

Eta hori, gaur egun, galdu egin da. Lapur gehienak ez dute tunante inspirazio hori. Maltzurkeria leku gehienetan galdu egin da. Eta denok boterea nahi dute. Baita diru erraza.

Gaur egungo gizarteak (eta hor barruan egongo lirateke lapurrak) banakotasuna defenditzen du. Eta txikia bazara, beti handia izateko irrikia sartzen dizute. Berdin da nagusia erahil, edo laguna engainatu. Goia da zure azken helburua.

Kultura arloan horrelako zerbait gertatzen ari da. Asoziazionismoa galdu egin da. Bakoitza bere gudan dago murgilduta.

Non dago Leturia, Tapiak disko berria atera duenean? Eta zenbat bakarlari daude gaur egungo tabernetako kontzertuetan?

Denak erantzun berberak emango dituzte: “Entseatzeko denbora ez daukat”, “neska eta semearekin gehiago egon nahi ditut”(preso al zaude?), “nahiago dut nere kabuz ibiltzea”.

Informatikak etxetik atera gabeko bizitza eraiki du. Teklatu batekin lagunak ezagutu, zure barruko istorioak lasai asko bota, sexuaren irudia errepikatu. "Antzinako lagun, etzazu guar egungo abaintailak kritikatu".

Ez dut egingo. Noski ezetz. Baino horrelako ikuspuntuarekin, zuk ere “garai modernoen” ezinbesteko pieza zara. Ez gero arnegatu.


Utzi iruzkina: