Bai ala ez lortzeko galderak

amodiotanttak 1456130837794 Argi hau ez da inoiz itzaliko | 2006-06-05 11:10

- …

-

- …

-  

- eta?

- Zer?

- Bai ala ez?

- Bai ala zer zeri buruz?...ah! hori?

- Bai

- Ba zuk nahi duzuna, neska.

- Geldi, txo. Erabakia bion artean hartuko genuela esan genuen.

- Bai, bai, gogoratzen dut. Baina zure iritziaz fidatzen naiz.

- Ez zaitez hasi beti bezala!

- Egia da! Gauza horietan nik baino gehiago dakizu

- Baina gauza ez da jakitea ala ez!

- Etxeko gauzetan, nik komunikazioak dauzkat asingatutak. Telebista, TDT hori, DVDa... Eta zuk diruen historia, eta etxea apaintzeko gauzak. Eta gauza horretan gustu ikaragarria daukazu eta...

- Ez niri xaboiarik eman... Biok ados egon behar gara pausu honetan...zer..bai ala ez? Pentsatuzak, lagun!

- Tira, zuk baietz diozu, ezta? nik ere bai.

- Seguru?

- Bai, bai...

- Orduan, esan apaizari "bai, nahi dut", gure ezkontzarekin aurrera jarrai dezan


Utzi iruzkina: