2008/06/12 14:23:12.623 GMT+2

Gotzon Garate (Elgoibar, Gipuzkoa, 1934ko irailaren 1a - ) euskal idazle eta filologoa.
Madrilgo Universidad Complutensen Filosofian doktoratu zen, Innsbruck-eko Unibertsitatean Teologian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean Filologia Erromanikoan lizentziatu zen eta Friburgeko Unibertsitatean Marxismoan espezializatu zen.
1978an Euskal Filologiaren ikasketak abian ipini zituen Deustuko Unibertsitatean.
2004an argitaratu zuen BBKren laguntzaz "Atsotitzak" lan mardula, euskara, gaztelania, ingeles eta latinezko atsotitzak edo errefrauak biltzen dituena. 1967an ekin zion baserriz baserri bilketa lanari.
2005ean Durangoko Azokan jaso zuen "Argizaiola" saria, bere lan kulturalaren omenez.
Nork: ander-b.2008/06/12 14:23:12.623 GMT+2
Etiketak:
literatura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/12 14:11:52.114 GMT+2
Bernart (Bernat edo Beñat) Etxepare (Sarasketa, 1480?-?) euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea zen.
Nafarroa Behereko Garaziko eskualdekoa zen. Sarasketan jaio zela uste da, XV. mendearen azken hamarkadetan (1480an ?), eta bere bizimodurik gehiena ere Garazi aldean igaro zuen, Eiheralarreko erretore eta Donibane Garaziko bikario izan baitzen.
Nafarroako erreinuan 1512tik aurrera izan ziren gerrak eta istiluak gertutik bizitzea egokitu zitzaion: poema batean aitortzen duenez, espetxean ere egon zen. Atxilotzearen arrazoiak ez daude oso garbi: batzuen iritziz, garai hartako gatazkan Gaztelako erregearen alde jokatu izana leporatuko zioten; beste batzuek, ordea, arrazoi politikoak bainoago, moralak izango zirela uste dute.
Hala ere, Etxeparek ozenki aldarrikatu zuen bere errugabetasuna. Harez gero, bere poema liburua idatzi zuenean, argitaratu zioten. Sasoi hartarako ez zen gutxi, euskarazko lehenbizikoa zela kontuan izanik. Bordelen plazaratu zen 1545ean liburua, Linguae vasconum primitiae izenburuarekin. Tituluan bertan, hitzaurrean eta amaierako poemetan agerian uzten du Etxeparek lehen euskal idazlea dela. Euskarari "kanpora, plazara dantzara" irteteko agintzen dio, eta euskaldunek ere bide berriak urra ditzatela nahi du, moldiztegiaren bitartez, euren burua erakutsiz.
Amaierako kontrapasaren hasierak honela dio:
- Heuscara ialgui adi campora
- Garacico herria
- Benedica dadila
- Heuscarari eman dio
- Behar duyen thornuya.
- Heuscara
- Ialgui adi plaçara
- Berce gendec vste çuten
- Ecin scriba çayteyen
- Oray dute phorogatu
- Enganatu cirela.
- Heuscara
- Ialgui adi mundura
Linguae Vasconum Primitiae euskaraz argitaratu zen lehen liburua izan zen, 1545. urtean eta Bernart Etxeparek idatzia.
15 bertsoz osatuta dago eta prosan idatzitako aurrekari bat du. Behenafarreraz daude idatzita eta 15 poemetatik 2 erlijioari buruz dira, 10 amodiozko, autobiografiko bat eta euskararen goresmenerako bi poema. Poema autobiografikoan, Bernart Etxeparek Biarnon espetxeratua izan zela kontatzen du, Nafarroako erregeari traizio egin ziola eta salaketa faltsu bategatik.
Nork: ander-b.2008/06/12 14:11:52.114 GMT+2
Etiketak:
literatura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/05 14:46:13.190 GMT+2

Ken Zazpi Jon Mikel Arronategik (Exkixuko baxujolea) eta Eñaut Elorrietak (Lugarriko abeslaria) 1996an Gernikan bultzatutako musika taldea da. Orduan, Bi eta bat aurrerapen abestia kaleratu zuten urte hartako "Aurtengo GORakada, 1"-ean, Gor diskoetxearen bilduma diskoan, KEN ZAZPI izenburupean.
2000. urterarte ez ziren lanean serio hasi. Urte horretan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak batu eta maketa bat grabatu zuten Muxikan Batiz-en laguntzarekin. Grabaketa hau Iñaki UOHOren etxean burutu zuten.
Diskoak
2001: Atzo da bihar
2003: Bidean
2005: Gelditu denbora (Akustikoa)
2007: Argiak
Wikipedia.org orrialdeari esker.
Nork: ander-b.2008/06/05 14:46:13.190 GMT+2
Etiketak:
abeslaria
musika
euskara
taldea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/05 14:25:49.822 GMT+2

Britney Jean Spears (Kentwood, Louisiana, AEB, 1981eko abenduaren 2a - ) pop abeslari, aktore eta dantzari estatubatuarra da.
Diskoak
1999: ...Baby One More Time
2000: Oops!... I Did It Again
2001: Britney
2003: In the Zone
2004: Greatest Hits: My Prerogative
2005: B in the Mix: The Remixes
2007: Blackout
DVDak
1999: Time Out with Britney Spears
2000: Live and More!
2001: Britney: The Videos
2002: Live from Las Vegas
2004: In the Zone
2004: Greatest Hits: My Prerogative
2005: Britney and Kevin: Chaotic
Wikipedia.org orrialdeari esker.
Nork: ander-b.2008/06/05 14:25:49.822 GMT+2
Etiketak:
abeslaria
musika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/05 14:20:39.867 GMT+2
NAHIZ ETA EZ IKASI GAINDITUKO DUT
--> Ikasi ez arren gaindituko dut.
NAHIZ ETA EZ ETORRI IKASTEN ARI DA
--> Etorri ez arren ikasten ari da.
HAINBESTE JATEN DU JONEK EZEN BELDURTZEN BAIKAITU
--> Asko jaten duenez Jonek beldurtzen gaitu.
HAIN LODI DAGO JON EZEN EZ BAITAKIGU NOLA ESAN SENDAGILERENERA JOATEKO
--> Jon oso lodi dagoenez ez dakigu nola esan sendagilearenera joateko.
BIHAR ETORRIKO DELA ESAN DU
--> Zer esan du?: Bihar etorriko naiz.
IKASTEN EZ DUTEN IKASLEEK EZ DUTE GAINDITUKO
--> Ikasleek zeintzuek ikasten ez duten, ez dute gaindituko.
Nork: ander-b.2008/06/05 14:20:39.867 GMT+2
Etiketak:
esaldiak
morfosintaxia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/03 12:55:04.901 GMT+2
Zer esan du?
Zer esan duen galdetu du.
Zer ekarri du?
Zer ekarri duen galdetu du.
Nor dator?
Nor datorren galdetu du.
Zer esan diozu?
Zer esan diozun galdetu du.
Nork: ander-b.2008/06/03 12:55:04.901 GMT+2
Etiketak:
morfosintaxia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/03 12:40:14.412 GMT+2
ELAKO
ZEREN ... BAIT
ZEREN ..... -EN
Zintzoa delako denok maite dugu.
Mikelek ez du neskalagunik zeren beti adarra jotzen eta inori jaramonik egin gabe ibili baita.
Ez dut lanik egiten gogorik ez dudalako.
Nork: ander-b.2008/06/03 12:40:14.412 GMT+2
Etiketak:
morfosintaxia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/03 12:38:10.063 GMT+2
Ondoezik nagoenez ez noa ikastetxera.
Langilea denez dena gaindituko du.
Ez duenez lanik egiten, ez du ezer lortuko.
Bihar bere urtebetzea denez, ospatu eginen dugu.
Nork: ander-b.2008/06/03 12:38:10.063 GMT+2
Etiketak:
morfosintaxia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/03 12:34:09.783 GMT+2
Aitak amari gona gorria erosi dio. / Erosi dion gona gorria polita da.
Ikasten ez duten ikasleek ez dute gaindituko.
Ikasleek zeintzuk ez duten ikasten ez dute gaindituko.
Erosten ez duten pertsonek ez dute janaririk izango.
Mendira ez doazen lagunek ez dakite zer galtzen duten.
Nork: ander-b.2008/06/03 12:34:09.783 GMT+2
Etiketak:
morfosintaxia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/03 12:26:58.170 GMT+2

Eduardo Chillida Juantegi (Donostia, Gipuzkoa, 1924ko urtarrilaren 10a - 2002ko abuztuaren 19a) euskal eskultore famatuenetakoa bat izan zen.
Hasiera batean, Real Sociedaden atezain aritu zen baina lesio baten ondorioz utzi egin behar izan zuen futbola, geroago artearen munduan murgiltzeko.
Haren lanik ezagunenetariko bat Donostian dagoen "Haizearen Orrazia" da. Chillidaren lana ere badira Kutxa, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Udako Euskal Unibertsitatearen logotipoak, besteak beste.
2000. urtean, Hernanin, Chillida-Leku museoa eraiki zuen.
Fuerteventura uharte kanariarrean Tindaya mendian proiektaturiko lan eztabaidatsu eta erraldoia egin gabe gelditu zen artista gipuzkoarra hiltzean, Alzheimerrak jota, azken urteak Igeldon familiak zuen etxean bizi zela.
"Gizakiak nonbaitekoak garela uste duen horietakoa naiz ni, eta gainera, garrantzi handikoa da hori niretzat. Ideala litzateke leku batekoak izatea, sustraiak leku jakin batean izatea, baina gure besoak mundu osora iristea, edozein kulturatako ideiak baliagarriak izatea. Leku guztiak dira perfektuak, bertara egokituta egonez gero, eta nik, hemen, Euskal Herrian, nire lekuan nagoela sentitzen dut, lurrari egokituta dagoen zuhaitzaren antzera, bere eremuan baina besoak mundura zabalik. Gizon baten lana egiten ahalegintzen ari naiz, nire lana, ni neu naizelako, eta hemengoa naizenez, obra honek kolore bereziak izango ditu, eta argia beltza, halakoa baita gurea." Eduardo Chillida.
Wikipedia.org eta Eduardo-Chillida.com orrialdeei esker.
Nork: ander-b.2008/06/03 12:26:58.170 GMT+2
Etiketak:
literatura
eskultura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak