Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/07 08:34:46.157 GMT+1

OpOrretakO planak

Kaixo berriz e!!

Oaingo hontan oporretako planai buruz hitz egin behar de, supongo aste santukok izangoyala...

Ta egia esan eztakat plan berezirik, iñoa enoalako oporreta...

Horregatik ze egitea gustatuko litzaidake esan behar dut...

Ba egia esan, lengo urtean Tarragonara bidai bat egin genuen eta oso ondo pasa nuen, batez ere Bartzelona eta Port Aventurara joan ginenean. Eta hori berriro ere errepikatu nahiko nuke, batez ere Port Aventurako eguna. Gogoan dut, Huracan condor-ean montatu nahi genuela, eta hasiera batean 4 giñen bertan montatu behar genuenak, baina azkenean 2 pertsonk atzera egin zuten, eta Maialen eta ni bakarrik montatu giñen, esperientzia bikaina biziz.

Ondo egongo litzateke bidai hori berriro ere errepikatzea, ahazteziña izan zelako. Bestalde, ez dut leku konkretu bat, bidaitzeko gustatuko litzaidakeena, asko atsegin ditudalako.

Aste Santu hauetako plana, urterokoa izango da, baina agian egun espezial bat izango da non beti bezala, Maialen eta ni txorakeriak egiten ibiliko garen...

Besterik gabe, hau izan da niri gustatuko zitzaidan plana.

Agur!!

*..Ane..*

Nork: Ane.2008/03/07 08:34:46.157 GMT+1
Etiketak: planak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/03/06 09:33:44.061 GMT+1

Programa baten kritika

Kaixoo!!

Oraingo honetan telebistako programa batei buruz kritika egin behar dut, baina egia esan eztakit ze programa aukerau...

mmmm....

Adibidez, larunbat gauetan nahiz beste egunetan arratsaldetan ematen dituzten programa horiek...

Horietako programa asko kendu egin dituzte, besteak beste, aqui hay tomate, salsa rosa, dolce vita...

Ondo egin dute programa horiek kenduz, gehienak ez zirelako bate onak. Baña nahiz eta programa horiek kendu, beste batzuk jarri dituzte hoyen partez. Nire ustez, oraingo programa hauek, geroz eta kotiyeo gutxio dakartzate, eta hori ondo iruditzen zait, famosoei buruzko bizitzari buruz gehiegi hitz egiten zutelako, eta aspergarria egiten zelako.

Horregatik, oraingo programak lehengoena baño hobea dela esan beharra dago, nahiz eta oraingoak ere ez atsegin asko. Baña programa horietan beti hitz egingo dute famosoei buruz, eta hori ez zait gustatzen. Beraz, horien partez beste gauz batzuk jartzea gustatuko litzaidake, edo behintzat, gertakariei buruz hitz egitea, eta ez famosoei buruzko betiko gauzak...

Besterik gabe, eztakit ze gehio jarri...

Agur!!

*..Ane..*

Nork: Ane.2008/03/06 09:33:44.061 GMT+1
Etiketak: kritika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/29 08:24:03.657 GMT+1

Nire zaletasunak!!

Kaixo beste egun batez!!

Gaur nire zaletasunei buruz hitz egitea tokatzen zaitenez, atzo aipatu nuen bezala, futbolari buruz hitz egingo dut.

Txikitan hasi nintzen futbolean jolasten eta dbh2ra arte futbolean ibili nintzen, baina gero utzi egin behar izan nuen, astira joan nahi enuelako.

Hala ere, batzuetan jolasten naiz futbolera, gustuko dudalako.

Partiduak ikustea berriz, pixka bat aspergarria iruditzen zait.

Besterik gabe, idazteko ezer gehio okurritzen ez zaidalako, banoa!

Agur!!

*..Ane..*

 

 

Nork: Ane.2008/02/29 08:24:03.657 GMT+1
Etiketak: zaletasunak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/02/28 09:41:17.907 GMT+1

Ni neu

Kaixo lagun agurgarriok!

Ni Ane Zubizarreta naiz eta Zarautzen bizi naiz. Nire adina, 16 urtetakoa da, baina aurten, 17 beteko ditut.

Zarauzko Oteiza Lizeo Politeknikoa ikastetxean burutzen ditut nire ikasketak, eta orain bertan nago, Maialen Azkue-ren ondoan, informatikako klasea ematen.

Nire gustuko kirola futbola da, baina hau ikusi baino, nahiago dut jolastu, nahiz eta egiten ez dudan.

Besterik gabe, besarkada handi bat!

*..Ane..*

Nork: Ane.2008/02/28 09:41:17.907 GMT+1
Etiketak: presentazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)