blog ehizan

antxiola 1456130922475 AnTXioLa txOkOa | 2006-10-12 02:56

Hona hemen aurki.com-en aurkitutako hainbat blog eta webguneen komentarioa:

Telezaborra: Interesgarria, telebistako hainbat programen inguruan eginiko kritika eta komentario ironikoak aurki ditzakegu blog honetan. Euskaraz idatzia dago eta irudiak eta argazkiak erabiltzen ditu egileak. Ongi!

www.oriora.com: Herri polit eta lirain honetako biztanle batek ezin utzi albo batean bere jatorria. Webgune interesgarria Orio herri arrantzale eta arraunlariari buruz gehiago jakiteko: historia, kultura, pertsonaia, izen handiko herritarrak, herriko kirolak, festak...

Kixmi: tximinoak interesatzen dira blog honetan. Eli Laztangurenek tximinoekin loturiko gaien inguruko gogoetak eskaintzen dizkigu. Blog interesgarria tximinoak maite badituzu, eta gainera euskaraz idatzia.

Boligrafo gorria: Gorka Bereziartua jaunak bere barne gogoetak idazten dizkigu blog honetan, euskara on batean eta bere saiakerak obra literario bilakatzen direlarik.

Jose Luis Irigoienen fotobloga: Fotoblog honetan argazkilari honen argazkiak ikus ditzakegu: benetako artelanak ikusi nahi badituzue sartu hona eta gozatu… Argazkilariari buruzko informazioa ere badago.

 


Utzi iruzkina: