2007/01/28 21:42:52.624 GMT+1
Negar, negar, negar.
Asteburu osua etxen enzerratua ikasten pasa ta geo haixe pixkat hartzia mezi nula pentzaudet. Bida gaur derbiya do, jun ingonaiz.
Ta junaiz, bai. Baño ustet obenula etxen geatu banitza ekonomia ikasten. Larrusia.
Ta enaiz hasiko defenditu ezin dana defenditzen. Ezta klaro dona esaten de. Ze esangoizuet ba. Dezepziyua? Ba igual hainbestekua ez, ya pixkat asumiuta dakat urrungo urten anoeta jungonaizela Erreala-Cadiz ikustea.
Baño alare au negar pilla inberdeu partidu oi allau baño lenuo...
Nork: kibi.2007/01/28 21:42:52.624 GMT+1
Etiketak:
segunda
negar
erreala
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/17 14:41:01.644 GMT+1
YouTube
Bueno, gaur Web2.0-n YouTube orrialdea bisitatu dugu. Bertan bideo interesgarri bat aurkitu dut. Nere herri maitean kokatzen da bideo hau, baina protagonistak ez dira Oriotarrak, zorionez. Hemen dituzue bi Zarauztar "pitzatu" Orioko autopistako zubitik botatzen. Ikusti eta flipatu...
Nork: kibi.2007/01/17 14:41:01.644 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/10 15:21:08.639 GMT+1
Txisteak
Nork: kibi.2007/01/10 15:21:08.639 GMT+1
Etiketak:
txisteak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/09 16:57:13.925 GMT+1
Iban Aranzabalen hitzaldia
Iban Aranzabal Goienako zuzendariaren hitzaldi bat izan genuen lehengo egunean. Sustatu eta Goienari buruz hitz egitera etorri zen bera. Gaur egun, telebista, irrati eta prentsa idatzian ez bezala, interneten edozein izan daitekela editore esan zigun.
Blogen bitartez, adibidez. Edozeinek eduki dezake blog bat, bere ideiak, iritziak, edo okurritzen zaion edozer munduari aditzera eramateko. Guk geuk, eskolakoaz gain, beste blog propio bat sortzera animatu zigun Ibanek.
Microsoften aurkako kanpaina ere egin zuen Huheziko ordenagailuetan Internet Explorer erabiltzen zela konturatu zenean. Berak Firefox erabiltzen zuela esan zigun eta guri ere hori erabiltzea gomendatu zigun, ez emateko diru gehiago Bill Gates-i.
Hitzaldi interesgarria izan zen hura.
Nork: kibi.2006/12/09 16:57:13.925 GMT+1
Etiketak:
blog
iban
aranzabal
sustatu
goiena
hitzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/09 16:46:49.508 GMT+1
Literatura Web 2.0 erara
Joxe Aranzabalek emandako irakurgai batean literatura bultzatzeko modu berri bat deskubritu dugu. Irakasle batek Guerrilla Season liburu historikoaren irakurketa kolektiboa antolatu du: astero zati bat irakurtzen dute eta irakurle guztiek blog batean liburuari buruzko iritzia eman dezakete.
Irakurtzeko modu bitxia baina polita da hau. Gustoko ez duenari atseginago egiten zaio horrela. Gainera, askotan liburu bat irakurri ostean, norbaitekin komentatzeko gogoa egoten da. Niri behintzat hori gertatzen zait. Baina zaila da zure liburu berdina irakurri berri duen beste pertsona bat aurkitzea. Modu honetan ez dago arazo hori.
Ondo dago, beraz, irakurketa kolektibo hau. Literatura ahal diren modu gehienetan bultzatu behar da.
Nork: kibi.2006/12/09 16:46:49.508 GMT+1
Etiketak:
literatura
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/02 08:44:31.733 GMT+1
haloween
Bueno ba, azaroak 1 asteazkena, allatua ba hurrungo jai eguna: santu guztin eguna, o hildakon eguna; Haloween de deitze omentzayo oan. Baño oi ez altzan ba amerikanua? Ba bai, berez bai, baño ya ez, ya guria de bada, batenbatei hildakon omenez mozorrotzia okurritu zitzayon egunetik aurrea. Kazuen, dana kontagiatzeiguela ba amerikano oyek: aurrena hanburgesak ta oan haloween. Laxte Bush de kontagiatukoigue (esperoet gaxotasun oi ez izatia kontagiosua).
Ez baño egiya da. Leno naikua ez bagenun kanposantuaño iyo ta gure hildakoi lore polit-polit batzuk jartziakin; oan gaña mongoliton moun kalabazak zintzilikatzeitugu porai, mozorrotu itegea ta guateketa jutegea. Au bildurra, por dios. Etxez etxe karamelu esken jute ezgean bitarten gaitzerdi. “Susto o trato” o nola da oi. Gabonetan tinbria jo ta baxerritarrez jantzita dijuaztin umek din dan don kantatzen aitziakin naikua badeula iruitzezait. Gaña auei dirua emanbertzaye. Ba bida, onartuko nuke haloweenen susto o tratoka ateatzia gabonetako umek kentzebaitue. Nik kakauete bat emango niyoke bakoitzai: hola festa auen kontra naola adieraziko nuke, bño umekiko errespetua erakutziko nuke (batzutan pentzatzet eztuela merezi) jateko zeoze ematen.
Ta sin mas hemen bukatzet nere reflexiyua ze deberek inbeitut. Ala ba, ondo izan ta beste bat arte.
Izan bedi zuen zoriona.
Nork: kibi.2006/11/02 08:44:31.733 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/10/28 22:02:43.058 GMT+2
Txikitakua goatzen...
Bueno ba, hementxe no ta, nere bizitzan aurrenengo aldiz blogen deberek eztian zeoze idazten. Ta egiya esan eztakit ze idatzi, ze enao oituta blogetan idazten. Aitortzet ipuyakin obeto ematenaizela blogakin ta oitakokin baño. Baño bueno, zeoze inberkoa ta, ta aber zer dakaten idaztia.
Ba hementxe no, leyuan ondon, eztakitela ze idatzi. Zerua urdin-urdiña do ta udara emateu (kontutan artuberda laxte gabonak diala), ta txorik kantari daude. Txikitako udarako larunbat bat goatzeit. Gurasokin jutenitzan San Martinea, nere txandar grixakin (txandar grixataz goatzenaiz ze nere faboritua zan) ta biden nere plastikozko karretilla gorrin lorek biltzen. Goiza antxe pasatzegenun, belarretan, ta geo txankatik bera aitonan batza bazkaita. Pikuonduan azpin bazkaltzegenun, ta nere amak pikuondotik pikuk artu ta jan itezitun: nei krixton nazka ematezian; iñoiz etzaxkit pikuk gustatu, itxusik dia. Ta ni batzan fondoaño jutenitzan, patatak ikustea. Ta an eotezan aitona, ta nekin etortzezan ta azanayo bat ateatzezian lurretik ta garbitu ta nik jan itenun (bai, parre in, bño pillabat gustatzezitzaxkian azanayo gordiñak).
Bai bakit hartz txikin ixtori bat emateula bño ze naezue, bost urte nazkan, ta edade oyetan dana polita ta magikua ikustezan.
Gaña “konejito de indias” bat genekagun: Krixpin. Bein familin mamutea jungiñan (bai, mamut oandik existitzezan) ta an erosigenun. Ta batzan eukitzegenun untxikin batea. Ta jutegiñanen (larunbatero), atea itegenun ta beakin jolastegiñan. Ta udaran aitonak plastikozko pistinita bat jartzezigun ta or ibiltzegiñan gustoa-gustoa lengusu danak. Ta amonak indako zopa jategenun, izartxona, ze ona zeon...
Oyek dia txikitatik dazkaten rekuerdo onenak, ustet. Oyek ta beste amonakin zaldik ikustea jutenitzanekok; txurrukatik gora. Ta biden nere karretilla gorrin zaldiri emateko belarra jasotzegenun. Bein goatzenaiz nere lengusua hasarretu intzala zaldik nik emandako belarra jatezuelako ta beria ez.
Ta debai goatzenaiz garai baten zeon plaiataz. Ze bazkai itegenitun txinpartan aldamenen, ta geo barrua jutegiñan helauan billa. Txinparta gaña surfistan taberna zan, nere osaba eotezan asko or. Ta pareten marrazki bat zeon, tiburoi bat ur azpin ta hanka batzuk ikustezian (a lo tiburon pelikulako ezena oi). Ta goatzenaiz askotan Bob Marley eotezala jarrita. Pillabat goatzenaiz plaiataz. Ta hondarretatik txinparta helaua erostea juteko pasabertzian harri txintxarrataz (gaña iya beti hankutzik jutegiñan). Ta boga-boga restauranteko egurrezko lurrataz ta sardiña usayaz. Ta alanbreroko txakur txikitaz...
Bño geo plaiako rekuerdo oye danak kendu ta Kresala (oan Galerna dana), Txalupa ta Ardora intzituen. Ta aitonan batza kendu ta etxek aidia iten. Ta gu de haundik ingiñan ta etzitzaigun ain polita iruitzen amonakin zaldik ikustea jutia. Bakizue, nerabeen txorakerik...
Bño bueno, etapa txoro oi pasadeu ya ta batzutan ondo pasatzedeu txikitako gauzak goatzen. Noizen bein ebaditzia ondo etortzea ta... Bño pasa gabe. Gustoa geatuko nitzan ementxe txikitako rekuerdok idazten baño enkargu batzuk inbeitut.
Bueno ba, ondo izan zuek ta asteburu ona pasa. Ala ba, txao.
Izan bedi zuen zoriona.
Nork: kibi.2006/10/28 22:02:43.058 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/10/25 22:28:56.683 GMT+2
Netiketa
Aurreko egunean, Joxe Aranzabal, gure web 2.0-ko irakasleak netiketari buruzko klase teoriko bat eman zigun. Ez dakienarentzat, netiketa interneten ibiltzean besteei ez molestatzeko arau sorta bat da. Besteak beste, letra larriz ez idaztea (haserrea adierazten baitute), lagun bat posta zerrenda batean gehitu baino lehenago baimena eskatzea (logikoa iruditzen zait), inor ez iraintzea (bizitza errealean ere baliagarria da hau) eta dokumentu atxikiak identifikatzea dira gomendatzen diren gauzetako batzuk. Ongi iruditzen zait netiketa baten existentzia, bizitza errealean ere badugu, zergatik ez internet bidez, konbibentzia errazago egiteko?
Nork: kibi.2006/10/25 22:28:56.683 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/10/19 06:16:00.935 GMT+2
Hiztegi bilaketa
Hona hemen euskarako klasean interneten saltseatuz aurkitutako hiru hiztegi. Irakasleak esan digu hemen idazteko gure ustez gehien erabiliko ditugunak; hor doaz, beraz.
Euskaltzaindiaren webgunean hainbat laguntza mota aurki ditzakegu, halanola hiztegi batua, Jagonet zerbitzua eta pertsona eta leku izenak kontsultatzeko izendegi bat; gainera, euskaltzaindiaren arauekin zalantzarik badugu bertan argitu ditzakegu.
www.erabili.com webgunean sartzen bagara, hiztegi mota piloa aurkituko dugu: euskarazkoak, gaikakoak, ingelesekoak, atsotitz eta esamoldeenak, sinonimo eta antonimoenak...
Azkenik, haberen webgunearen barruan ikasbil klikatuz, euskara-ikaslearen oinarrizko hiztegia aurkituko dugu, non euskaratik gaztelaniara eta alderantzizko itzulpenak egin ditzakegun.
Nork: kibi.2006/10/19 06:16:00.935 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/10/12 02:56:57.833 GMT+2
blog ehizan
Hona hemen aurki.com-en aurkitutako hainbat blog eta webguneen komentarioa:
Telezaborra: Interesgarria, telebistako hainbat programen inguruan eginiko kritika eta komentario ironikoak aurki ditzakegu blog honetan. Euskaraz idatzia dago eta irudiak eta argazkiak erabiltzen ditu egileak. Ongi!
www.oriora.com: Herri polit eta lirain honetako biztanle batek ezin utzi albo batean bere jatorria. Webgune interesgarria Orio herri arrantzale eta arraunlariari buruz gehiago jakiteko: historia, kultura, pertsonaia, izen handiko herritarrak, herriko kirolak, festak...
Kixmi: tximinoak interesatzen dira blog honetan. Eli Laztangurenek tximinoekin loturiko gaien inguruko gogoetak eskaintzen dizkigu. Blog interesgarria tximinoak maite badituzu, eta gainera euskaraz idatzia.
Boligrafo gorria: Gorka Bereziartua jaunak bere barne gogoetak idazten dizkigu blog honetan, euskara on batean eta bere saiakerak obra literario bilakatzen direlarik.
Jose Luis Irigoienen fotobloga: Fotoblog honetan argazkilari honen argazkiak ikus ditzakegu: benetako artelanak ikusi nahi badituzue sartu hona eta gozatu… Argazkilariari buruzko informazioa ere badago.
Nork: kibi.2006/10/12 02:56:57.833 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)