Eskertzen da lantzean behin akademiaren ateak ireki eta plaza publikora salto egitea. Eta langintza horretan maisu eta maistra dira EKTko gradu-ondokokoak. Oraingoan sei telebista saio egin dituzte gure kulturgintzaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hausnartzeko. Goienakoek denak txukun-txukun jaso dituzte webgune batean. Hona hemen:   1. Olatua berrasmatu   2. Zama hegalduna 3. Hilzori - Gogo bizi 4. Mina eta grina 5. Ertzak batuz 6. Egin arte (ez gara izango)


Prototype taldearen lehen pausuak ematen hasi ginenean, diru apurtxo bat lortu guran bigarren eskuko jostailu eta gauzak salgai jarri genituen Gatzagako jaietan. Oso esperientzia polita izan zen eta diru dexente eskuratu genuen.Orduan, GoiTBkoak etorri ziren eta gure gazteei elkarrizketa bat egin eta irudi batzuk hartuko zizkietan.Famatzeko bidean jarrita, zapatu honetan Goiena Telebistako kazetari bat etorri zen eta, duela bi aste, lanerako erabiltzen dugun Elexaldeko txokoan egon zen gurekin.Bideoa, argazki makina et guzti ibili zen. Gainera, asteazkenerako Goienako platóra joatekoak gara...


Kaixo guztioi, egun on. Klaseko ordezkariak hautatuz hasi genuen atzoko eskola. Natalia Alustiza eta Mikel Iraola izango dira aurrerantzean zuen ordezkariak.Streaming teknologia izan genuen hizpide hurrena, Goienakoek egin duten proba abiapuntu hartuta. Teknologia horri esker, atzo esaniko moduan, nonahitik ikus dezakezu streaming bidez emititzen duen telebista (Goiena TB bera, berbarako, Ameriketatik, Txinatik edo beste hainbat bazterretatik ikusi ahal izango zenukete, nahiz eta aire bidezko seinaleak edota zuntz optikoa haraino iritsi ez), baina hori bai, zuzeneko emankizunak (denbora err...


IBAN ARANZABAL HUHEZIN

txotx 1456153402457 Txotx!!! | 2009-05-27 18:47

PDuela pare bat aste, Iban Arantzabalek, Goiena.net-eko zuzendariak,  hitzaldi bat eman zigun Web 2.0 klasean. Nik banekien zerbait Goiena.net-i buruz, baina Goienaren beste euskarri batzuk gehiago ezagutzen ditut, Arrasaten bizi bainaiz. Bertan Goienaren historia kontatu zigun, hastapenetatik, gaur egun arte. Blogen garrantzia aipatu zigun behin eta berriz. Gaur egun internet gero eta gehiago erabiltzen den komunikazio euskarria baita. Baina, hala ere, beste euskarri batzuetan lan egitea ezinbestekoa dela azpimarratu zigun. Lehenengo edukiak bilatu behar dira, ondoren produktua ...


Kaixo denoi!Pasaden astean, Web2.0 klasean Goienari buruzko hitzaldi bat izan genuen.Bertan, honen historia, kooperatiben funtzionamendua… ikusi genuen.Goiena telebista, irratia, egunkaria eta interneten indar handia duen enpresa bat da. Eta honen helburua ahalik eta gehien zabaltzea da, eta orain telefonoetan lan egiten hasi dira ere.Debagoiena euskaraz sortu zen, eta euskaraz lan egiten jarraitzen du, ahalik eta gehien zabal dezan.Hemen lan egiten duten kazetariek tresnetan baino, edukietan sinesten dute.  Heurek, formazio jarraitua ez ezik, kamarekin ere adituak dira.  Dena den...


Kazetari Multimedia

lademenzia 1456150799979 La Demenzia | 2009-05-12 14:45

Orain dela gutxi Iban Arantzabal, Goienako arduradunaren bisita jaso genuen klasean, kazetari multimedia zer den eta nolakoa den ogibidea hau apur bat azaltzeko. Oso egokia iruditzen zait Goienako arduradun bat ekartzea, alboan daukagun mundu honetako adibide argi bat delako, eta batez ere eredu eskuragarri bat delako. Goiena kooperatiba bat da, eta telebistaz aparte hedabide ezberdinetan eskaintzen du informazioa. Irratia, webgunea edo egunkaria, Debagoieneko biztanleek daukaten aukera ezinhobea da beren herriko berri garrantzitsuenak jakiteko. Kazetari multimedia probetxagarri bat iza...


Arratsaldeon guztioi! Joan den astean, apirilaren 28, asteartea, GOIENAko zuzendaria den Iban Arantzabalen bisita izan genuen HUHEZI fakultatean. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari garen lehen mailako ikasleoi, nolabait esateko, komunikabideei buruzko informazioa ematera etorri zen. Goiena-ri buruz hitz egin zigun Ibanek, baina baita gaur egungo teknologi edo komunikazio enpresei berri ere. Gaur egun kazetariak edo komunikazio arloan jardungo duen langileak zer nolako ikasketak, trebakuntzak, etab. beharko dituen azaldu zigun.   Goienak, telebistan (goitb), irratian (arrasate irr...


Kazetari multimedia

burutikat 1456131754472 Burutik at | 2009-05-05 15:36

Lehengo astean hitzaldi bat izan genuen Unibertsitatean ikus-entzunezko kazetaritzaren inguruan. Horretarako, Goiena-ko zuzendaria (Iban Arantzabal) ekarri zuten, bertan dituzten arlo ezberdinei buruzko informazioa ematera. Beste ikus-entzunezko taldeetatik ezberdintzen duena edukiak euskara hutsean direla da.Goiena lau euskarri edota gehiagok osatutako informazio iturria da: Telebista, irratia, internet, papera... Sakeleko telefonoa omen da hurrengoa.Gai honen harira, gaur egun plurifuntzionala izateak duen garrantziari buruz egin zuen hitz. Orain ez da nahikoa gauza batean iaioa izatearek...


Iban Aranzabal etorri zitzaigun hitzalditxoa ematera Huheziko fakultatera. Bai, irakaslearen abizen berdina zuen. Semea ote zen ere pentsatu nuen, baina ez dut uste. Zertara etorri zen? Goienako zuzendari denez, honen funtzionamenduaren berri eman zigun. Eta, kazetari multimedia delakoa azpimarratu zuen behin eta berriz. Neuk ere ez nekien zer esan nahi zuen, baina hitzaldia aurrera zihoan heinean ulertu nuen. Idatzizko kazetaritzaz gain, kameren funtzionamendua kontrolatu, interneten idazteko abilezia...dutenak dira kazetari multimediak. Ibanen ustez, garrantzitsuagoa da kazetaritzaren ald...


Gogoan ditut Leioan ikasten egon  nintzenean (aditza boluntarioa da) Bizkaibuseko autobusekin izaten genituen liskarrak. Bereziki gogoan dut gainera, garai haietan unibertsitatean agertu eta bere paretak goitik behera jantzi zituen kartel bat. Bertan, ardiz betetako kamio bat agertzen zen eta hauen azpian, “Bizkaibus nos trata como ovejas” esaldi antologikoa irakurri zitekeen. Ez zitzaion arrazoirik falta Bizkaibusen jarreraz potrotaraino zegoen neska-mutil honek jarritako kartel harri eta nik neuk ere protestarekin bat egin nuen. Hala ere, Bizkaibusek behintzat leku batetik bestera er...


Iban Arantzabalen hitzaldia.   Pasadan egunean Iban Arantzabal Goienako telematika alorreko burua gure artean izan genuen. Pertsonan honen prestakuntza akademikoa (Irakaskuntzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua, eta bere ibilbide profesionala ikusita pentsatu dezakegu “virtuosi” baten aurrean egon garela.   Iban Arantzabalen hitzaldia mamitsua izan zen, bertan 3 gai nagusi jorratu ziren: Goiena komunikazio taldea, blog fenomenoa eta editore lanaren gorabeherak. Guztiak interesgarriak iruditu zitzaizkidan, batez ere niri, Humanitateak eta Enpresetako karrerakoa izanda,...


Kurtso honetan Iban Arantzabal, Goienako Ikus-Entzunezkoen zuzendariaren hitzaldia izan dugu huheziko fakultatean. Aurretik ez nuen bere berririk, baina interesgarriak iruditu zitazikidan berak botatako pare bat ideia. Alde batetik, blogen garrantzia eta erabilgarritasuna aipatu zituen. Ni aurten hasi naiz blog bat zer den eta zer erabilera eman diezaiokedan ulertzen. Egia esan, uste dut blog bat edukitzeak hainbat aukera zabaltzen dituela; bakoitzaren ideiak plazaratu eta besteek hauek ikusteko eta iritzia emateko parada eskaintzen duelarik. Bestetik, Firefox software librearen a...


Beste batean Iban Arnzabal ere izan zen HUHEZIn hitzaldia ematen baina ezin izan nuen joan. Hala ere, bere inguruan datu batenbatzuk eman beharko ditut. Iban Elgetarra da, 31 urte ditu eta gaur egun Goienako arduradunetako bat da. Bere hitzaldian firefoxez, software libreaz eta blogen ionguruan aritu zen beste gauza batzuen artean eta hitzaldi oso interesgarria izan bazen ere (link pila bat eskaini zituen gehiago jakin nahi zuenarentzat) blogen zatia luzeegi joan omen ze, edo hori diote nire lagunek                &n...


Iban Aranzabal Goienako zuzendariaren hitzaldi bat izan genuen lehengo egunean. Sustatu eta Goienari buruz hitz egitera etorri zen bera. Gaur egun, telebista, irrati eta prentsa idatzian ez bezala, interneten edozein izan daitekela editore esan zigun.   Blogen bitartez, adibidez. Edozeinek eduki dezake blog bat, bere ideiak, iritziak, edo okurritzen zaion edozer munduari aditzera eramateko. Guk geuk, eskolakoaz gain, beste blog propio bat sortzera animatu zigun Ibanek.   Microsoften aurkako kanpaina ere egin zuen Huheziko ordenagailuetan Internet Explorer erabiltzen zela konturatu...


Orain dela aste batzuk, Iban Aranzabalen hitzaldi batean egon ginen IKO 06-ko ikasle batzuk, bertan batez ere kazetarien lan gogorraz eta sarearen abantailez hitz egin zigun. Sarearen alde egiteko hainbat gauza aipatu zituen, besteak beste, paperik ez erabiltzeak gastuak murrizten zituela, interakzioak, gertukoa dela, konexioa leku askotan dagoela, pertsonalizatua izan daitekeela (blogak eginez...denak garrantzitsuak baikara sarean)... Egia da sareak alde positiboak dituela gastuen kontuekin batez ere, eta goraipatzea ondo dagoela pentsatzen dut, baina adibidez Internet Explorer hainbe...


Iban Aranzabal gure unibertsitatean izan genuen bisitan. Berak Goienari buruzko hitzaldi bat eman zigun. Bertan, berak ikus-entzunekoetan bizi duena adierazi zigun. Goiena aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta telebista, telematika…-en buru izan zen. Nahiz eta berak magisteritza eta ondoren euskal filologia ikasi ez du horretan lan egiten. Komunikazioen inguruko arloetan baizik.   Hitzaldi interesgarria izan zen, niri arraroa egin zitzaidan hain gaztea den pertsona batek horrelako bizitza konpletoa izatea. Bertan gauza asko esan zituen baina oso azkar pasa zen ordu t’erdi eskasek...


Iban Arantzabal HUHEZIn

1
b-zortzi 1456131298580 B-zortzi | 2006-11-13 22:11

Pasa den asteazkenean, azaroak 8, Joxe Arantzabalek hitzaldi bat antolatu egin zigun HUHEZIko ikasleei. Gonbidatua Iban Arantzabal izan zen, 31 urteko elgetarra da heziketa ikasketak egin zituen Eskoriatza bertan eta geroago EHUn euskal filologia Ikasi zuen, ondoren Sustatu eta Goienan editore bezala egin zuen lan eta gaur egun Arrasate Irratiko, GOITB eta telematika zaileko zuzendaria da. Hasteko editorearen lana zein den azaldu zigun eta ondoren gaur egun Internetek informatzeko eskaintzen dituen abantailei buruz hitz egin zigun. Izan ere, komunikabide famatuen iritsiak eta albisteaz gain...


Azaroaren 8an Web 2.0 ikasgaiarekin erlazionatutako hitzaldia eman zigun Iban Aranzabalek, Goiena.net eta Sustatu.com-eko editorea dena.               Beraz, hitzaldia Goienari buruzkoa izan zen batez ere, bere egoera laborala eta bere esperientzia pertsonalak azaldu zizkigun, bere iritzia emanez gai askoei buruz. Baita editoreen lana zein den, beste gauzen artean, jakinarazi zigun ere..             Hitzaldia interesgarria izan zela esan daiteke, nahiz eta azkenean gehi...


Iban Arantzabal

3
kresala 1456150589117 Kresala | 2006-11-10 13:32

Azaroaren 8an, asteazkena, Iban Arantzabalen bisita izan genuen Huhezin. Areto nagusian bildu ginen denak bere hitzaldian entzuteko gogoz. Nahiz eta bere ikasketan ez diren komunikazioaren alorretik joan, Sustatu eta Goienaren sorreran parte hartu du. Orain telematika, telebista eta irratiko buru da.   Goienak dituen hedabide ezberdinak erakutsi zizkigun, Goi tb, Goinea.net, sustatu, Arrasate Irratia eta Goienkaria. Azaldu zigunez, garai hauetan hedabide batek gai batean espezializatutako kazetari bat nahi du, garrantzitsuena ez da gai guztiak menderatzea, hedabide guztiak menderatzea...


Gaur arratsaldean, Goiena Komunikazioko Iban Arantzabal etorri zaigu Huhezira. Web 2.0ko  Joxe irakasleak antolatutako hitzaldia izan da. Lastima... berak ezin izan duen egon! (animo!) Iban, orain 30 urte inguru jaio zen Elgetan. Irakasletza ikasketak burutu ondoren, EHUn euskal filologia ikasi zuen. Baina lan munduan, ez da ikasi duen horretan aritu, beti komunikazioarekin zerikusia duen arloetan aritu da: Sustatu eta Goienako sorrerako partaide izan da besteak beste. Goienan, Telematikaren arduradun gisa lanean ari da azken 3 urteotan. Goiena Komunikazio Zerbitzuak-i buruz aritu zai...


iban aranzabal-hitzaldia

1
nuno 1456151934903 nuno | 2006-11-08 20:53

Gaur arratsaldean eduki dugun hitzaldia batez ere Goinari buruzkoa izan dela esan daiteke, baita horrekin erlazionaturik dagoen beste gai batzuei buruz ere. Iban Aranzabal etorri zaigu bere esperientzia eta ideiak aurkeztera.   Lehenik eta behin, Goiena zer den eta zein esparrutan lan egiten duen azaldu digu eta geroago bere ideia eta pentsakera txertatuz, beste gai batzuk jorratu ditu, beti ere goienarekin lotura bat mantenduz,editore lana, web orriko bitxikeri bat edo beste …. aipatu dizkigularik beste gauza batzuen artean.   Interesgarria izan da, esan duen oro gure karrerareki...


Hemen gaude Goienaren Arrasateko egoitzan Goiena.net berriko blog komunitatearen ikastaroan.Hemen bildu garenak:Iban Usoa Maider Mikel eta beste asko ! sdfsd 1 2 3 # # # # # # El servicio “Guía ASTE NAGUSIA” permitirá a nuestros ciudadanos y visitantes consultar datos turísticos, festivos, programación, líneas de autobuses, mapas con los puntos de la Aste Nagusia gracias a una aplicación desarrollada con tecnología Java (J2ME).La distribución de la misma se puede realizar mediante 4 canales, con el objetivo de que la aplicación sea accesible para todos: ∑ Emisores ...