Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/27 19:21:14.151 GMT+2

BESTE ERRUGABE BAT KARTZELAN!

Azken egunetan, Rodrigo Rosemberg abokatuaren hilketa herritar guztien ahotan egon den albistea izan da. Diotenez, honek, Guatemalako presidentearen informazioa zuen, eta honek heriotza ekarri dio.

Gaia nahiko polemikoa izan da eta honek herritarren iritzi desberdinak ekarri ditu. Esaterako, Jean Fernando Anleurek egin duena. Honek Twitterrean Rodrigo Rosembergen aldeko artikulua idatzi du. Eta harrigarriena da honegatik kartzelaratua izan dela. Sinetsi ahal dezakezu? Nik ez.

Dioenez, estatu honetan, bakoitzak bere iritzia aldarrikatzeko eskubidea du, bakoitza bere pentsamenduekin askea da. Eta honekin argi eta garbi gelditzen da, gauzak ez direla horrela.

Bakoitzak nahi duena pentsa dezala, baona nire ustetan, injustizia itzela da. Beraz, berriro ere, ERRUGABE BAT KARTZELAN!!!

 

 

Nork: igone1.2009/05/27 19:21:14.151 GMT+2
Etiketak: politika kartzela hilketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/27 19:10:17.577 GMT+2

ZUZEU, EUSKALDUNON ATARI BERRIA

Badirudi, azken aldian euskal blog eta webguneek indarra hartzen ari direla. Hori erakutsi ziguten gutxienez,  Hasier Etxebarriak eta Mikel Lasak Huhezin emandako hitzaldian. Bertan zuzeu.com proiektua aurkeztu ziguten.

Informazioa euskaraz izatearen aldeko proiektua da. Euskaldun guztiek baitute eskubidea informazioa euskaraz jasotzeko. Gainera ez du soilik euskarazko informazioa ematen. Modu guztietako tresna dibertigarri eta interesgarrik ditu. Alde batetik, egunero gertatzen diren albiste garrantzitsuenak ematen dizkigu. Horretaz gain, sukaldeko errezeta sorta bat eskaintzen digu, euskaldunok sukaldean treba gaitezen. Denetatik, ikus dezakezuen bezala.

Gainera edonork idatz dezake hemen, hau baita webgune honen bizimodua. Jendeak bere artikuluak, iritzi testuak…zintzilikatzen ditu. Horretaz gain, noski, egunero albisteak, iritziak…idazten dituzten kazetariak daude. Modu honetan, hauetako kazetari bat gustuko duen edozeinek egunero irakurri ahal izango du honen artikuluren bat.

Ziur nago, urruti iritsiko den proiektua izango dela, herritar guztien kolaborazioaz, bizi iraungo duena.

Nork: igone1.2009/05/27 19:10:17.577 GMT+2
Etiketak: euskaraz webgunea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/27 18:47:55.365 GMT+2

IBAN ARANZABAL HUHEZIN

PDuela pare bat aste, Iban Arantzabalek, Goiena.net-eko zuzendariak,  hitzaldi bat eman zigun Web 2.0 klasean. Nik banekien zerbait Goiena.net-i buruz, baina Goienaren beste euskarri batzuk gehiago ezagutzen ditut, Arrasaten bizi bainaiz. Bertan Goienaren historia kontatu zigun, hastapenetatik, gaur egun arte.

Blogen garrantzia aipatu zigun behin eta berriz. Gaur egun internet gero eta gehiago erabiltzen den komunikazio euskarria baita. Baina, hala ere, beste euskarri batzuetan lan egitea ezinbestekoa dela azpimarratu zigun. Lehenengo edukiak bilatu behar dira, ondoren produktua aurrera eraman eta amaitzeko, ahal den eta gehien zabaldu.

Telebista (goitb), interneta (goiena.net), papela (goienkaria) eta irratia izan ziren aipatutako beste lau euskarriak. Goienak guztietan lan egiten du. Gainera, gero eta indar gehiago hartzen ari den euskarri batean hasi dira lanean, telefono mugikorra. Duda gabe, indartsu datorren enpresa da Goiena eta seguru nago, etorkizunean asko entzungo den izena izango dela.

Ezin naiz agurtu, Goienak euskararen alde egiten  duen lana azpimarratu gabe. Beste komunikazio enpesa batzuentzat jarraitzeko eredua dela pentsatzen dut.

Nork: igone1.2009/05/27 18:47:55.365 GMT+2
Etiketak: komunikazioa goiena hitzaldia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/11 16:50:58.550 GMT+2

Nire etxea Tagzanian

Egia esan, nik ex nuen programa hau ezagutzen eta ideia bikaina iruditzen zait. Modu honetan, zure etxea, oporretan bisitatu beharreko, hainbeste bilatzea kostatzen zaigun denda...zehazki non dagoen kokatzeko aukera ematen dizu. gainera ondoren gorde dezakezu, beste batean errez bilatzeko.
                 Aukera paregabea

Otalora Lizentziatua

Nork: igone1.2009/05/11 16:50:58.550 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 15:06:26.289 GMT+2

Sare sozialak: gazteen obsesioa

Harrigarria da azken urteotan irtenetak izan duen  boom-a, batez ere sare sozialei dagokionez. Gutxi dira gaur egun Tuenti, Fotolog, Facebook… erabiltzen ez dituztenak. Horien artean ni.

Egia esan ez dut ezer sare sozial hauen aurka. Ideia ona iruditzen zait jendeak bere argazki eta gauza pribatuak jendearekin konpartitzea, eta era berean besteenak ikusi ahal izatea. Baina nire ustetan gauza hobeagoak daude bizitza honetan.

Esan beharra dago interneten gauza asko manipulatu eta gaizki interpretatzen direla. Benetan zuk ez dakizu zein den beste ordenagailuaren atzean dagoena, ez dakizu argazkietan agertzen dena benetan bera den, ez dakizu ezer. Gainera, jendeak egiten dituzten komentarioetan ez dakigu zein tono erabiltzen duen, zein modutan esaten duen eta, ondorioz, interpretazio desegoki bat egin dezakegu.

Nire ustetan bi modu desberdin daude sare sozial hauek erabiltzeko. lehena: entretenitzea. Lagunekin (aurretik ezagutzen dituzunak) argazkiak konpartitu, oporretan bizitako momentuak gogoratzeko... nolabait esateko, asko erabiltzen ez dutenak. noizbehinka begiratu ea zerbait daukazun, komentariorenbat, argazki berrirenbat...garrantzi gehiegi eman gabe.

Bestalde, badaude beste batzuk sare sozial hauekin obsesionatuta daudenak. Ordu gehiegi pasatzen dituztenak ordenagailuaren aurrean. Hauek arazo bat dutela esan dezakegu.Nire ustetan internet ez da izan asmakizun guztiz positiboa. Nolabait herrietako bizimodua aldatu du. Jendea jada ez da hainbeste kalera irtetzen, ez du hainbeste kaleko giroa apreziatzen. Lehen pentsa ezina zen ordenagailu baten aurrean, gazte batek ordu bete baino gehiago pasatzea, eta gaur egun ohikoena da.

Honekin ez dut esan nahi sare sozial hauek erabiltzen dituzten guztiak ez dutela kalea apreziatzen. Gauza bat da noizbehinka Tuentian sartzea eta argazkiak begiratu, komentarioak idatzi…egitea. Baina kasu batzuetan, nire begiek ikusi dutelako,  puntu serio batera iritsi daiteke.

Nire ustetan mila gauza daude ordenagailua piztu baino lehenago: gitarra jotzea, musika entzutea, lagunekin irtetzea, mendira joatea… Nahiko mundu dibertigarri eta polita daukagu hor kanpoan, benetan online mundua baino askoz ere hobeagoa.

 

                  Aprobetxa zazu!!

Nork: igone1.2009/04/21 15:06:26.289 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/01 18:55:42.010 GMT+2

MENDIAK

Nork: igone1.2009/04/01 18:55:42.010 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 18:05:35.334 GMT+1

DELICIOUS Irakurleon paraisua

Delicious orain dela gutxi ezagutu dudan web orria da. Egia esan hasieran ez nion zentzu asko topatzen web gune honi, baina erabiltzen joan naizen heinean eta honen abantailak ezagutu ditudanean, guztiz aldatu zait webgune honi buruz nuen iritzia.


Gustuko dituzun artikulu guztiak elkarrekin mantentzeko aukera ematen dizu. Askotan artikulu askorekin lan egin behar dugunean, zoratu egiten gara ordenagailua piztu eta guztiak aurkitu behar ditugunean. Honen bidez ez soilik gustuko ditugunak, baizik eta honekin erlazionatuta dauden artikuluak ikusteko aukera ematen digu. Hau etiketen bidez egiten du. Zuk nahi dituzun hitzak sartzen dituzu eta hitz hau duten artikulu guztiak erakusten dizkizu.


Aurreko lerroetan aipatu bezala, etiketen bidez antolatzen da. Beste webgune gehienak karpeten bidez antolatzen dira. Nik ez dut esan nahi karpeten bidezko antolaketa ez dela egokia, baina nire ustetan, etiketen kontua askoz ere praktikoagoa da.


Hau ez da duen abantaila bakarra. Artikulu sorta hau lagunekin konpartitzeko aukera ematen dizu, eta era berean, zuk lagunen delicious kontua ikusi ahal dezakezu. Soilik zure kontaktuetara gehitu behar duzu eta bere kontua ikusi eta bere artikuluak irakurtzeko aukera izango duzu.


Oso praktikoa da talde lanak egiterako orduan. Testu komun batekin lan egin behar duzunean egin behar duzun bakarra testu hori delicious kontuan publikatzea da. Modu horretan zure taldekideak, ez dira zoratuko interneten testua bilatzen.


Guzti hau azalduta espero dut zuek delicious kontu bat zabalduko duzuela eta noski ondoren zuen izena niri esan nik zuen artikuluak irakurri ahal izateko.

Nork: igone1.2009/03/25 18:05:35.334 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/18 18:20:23.831 GMT+1

TOY DOLLS Nellie The Elepant

Jarraian Toy Dolls taldearen Nellie the elephant abistearen bideoa. Benetan talde bitxia, abesti arin eta alaiekin. Abeslari eta gitarrajolea  benetako ikuskizuna da tailagainean, eta  taldeko beste bi kideen konpainiaz, a ze hirukotea!!

Ez dituzte kontzertu asko ematen eta ematen dituztenak, gehienak behintzat, Ingalaterra aldean izaten dira.Abesti oso bitxiak dituzte, letra oso barregarriekin. Gainera kontzetu askotan erropa koloretsuak, betaurreko erraldoiak...eraamten dituzte, giroa oraindik gehiago alaitzeko.

Egunen batean ikusteko aukera badaukazue, ez bi aldiz pentsa!

Hona hemen bideoa!!

Nork: igone1.2009/03/18 18:20:23.831 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/17 10:23:52.937 GMT+1

MUGIKORRA, BONBA ATOMIKOA

Azkenaldi aldi honetan asko hitz egin den gaia izan da neska honen telefono mugikorraren kasua. Gazte gutxi dira Euskal Herrian bideo hauek ikusi ez dituztenak. Harrigarria da mugikor bat galtzeak ekar ditzakeen ondorioak, neska honek bere herria utzi behar izatea, benetan tristea. Baina benetan zein da arazoa?

 

Neska horrek ez du ezer txarra egin. Beste jende askok egiten duena egin du baina soilik grabatu egin dela. Nire ustetan arazoa da, jendeak ez duela sexua naturaltzat hartzen. Bideo horietan neska masturbatzen agertu beharrean, bokadilo bat jaten agertzen bazen ez zen ezer gertatuko, azken hau naturaltzat hartzen baitugu. Eta masturbatzea ez da naturala edo?

 

Erantzukizunari dagokionez, nik ez dut uste neskaren errua izan denik. Egia da bideo horiek mugikorrean edukita eta jendea nolakoa den jakinda, agian, hobeto zaindu beharko zuela aparatua, baina, ez da inola ere bere errua. Errua bideoak jendeari bidaltzen hasi ziren gazteek dute. Entzun dudanez, mugikorra aurkitu zuen gazteak ez zuen neska ezagutzen. Horregatik, nire ustez, ez zen mutil horren kulpa izan. Ordea, neska ezagutzen zutenek eta hala ere, bideoa bidali zutenek dute benetako errua. Agian neska ezagutzearen morboa izan zen, baina, ondo pentsatu behar zuten bideo hori bidaltzeak ekar zitzakeen ondorioak. Kuadrilakoei erakustea normala iruditzen zait, baina, ondoren mugikorra neskari itzuli beharko liokete.

 

Argi dagoena da mugikorra, internet…bonba atomikoak direla. Bertan, gure gauza pribatuak ditugu eta edozeinek ikus ditzake.


Horregatik, kontu handia izan behar dugu gauza horiekin eta bertan ditugun argazki eta bideoekin!!



Nork: igone1.2009/03/17 10:23:52.937 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/10 09:37:23.081 GMT+1

Explorer edo Firefox?

Firefoxi buruzko iritziak irakurri ondoren, benetan harrituta gelditu naiz,honek dituen abaintailekin.

Nik etxean hasieran Internet Explorer soilik nuen ordenagailuan. Baina orain dela hilabete batzuk, nire anaiak Firefoxa instalatu zuen. Nik Internet Explorer erabiltzen jarraitzen nuen, ohitura kontua dela eta, baina anaiak emandako aholkuengatik eta kalean entzuten nuenagatik Firefox erabiltzen astea erabaki nuen. Egia esan  hasieran soilik abiaduraren desberdintasuna nabaritu nuen, Firefox IE baino askoz azkarragoa delako.


Denbora pasatu ahala, eta klasean ikasitakoa aplikatzen hasi nintzenean abantaila askoz gehiago dituela konturatu naiz. Asteko eta nire ustetan garrantzitsuena, segurtasunaren kontua da. Segurtasun arazo bat sortzen zaizunean IErekin hilabeteak pasatzen dira arazoa konpondu orduko, aldiz, Firefoxekin oso egun gutxira eguneraketa automatikoki deskargatzeko aukera proposatzen dizu nabigatzaileak berak.


Beste aspektu oso positibo bat euskaraz nabigatzeko aukera izatea da. Gainera Xuxenen aplikazioak izanda nabigaziorako, askoz errazagoa egiten da ordenagailuan euskaraz lan egitea. Benetan aukera ezin hobea iruditzen zait.


Azkenik, eta nire ustetan aipatzea merezi duen beste abaintailetako bat, pestainen aukera da. Nik lehen, beti izaten nituen pantailaren behealdean leiho mordoa irekita eta orain aldiz, leiho bakar batean egiten dezaket lan guztia. Modu hau askoz erosoagoa iruditzen zait lan egiterako orduan.


Hau guztia irakurrita, espero dut zuek ere Firefox erabiltzera animatuko zaretela, benetan abantaila askoz gehiago dituen nabigatzailea baita.

 

      Besterik gabe.

 

Ondo izan!                                                                         


Nork: igone1.2009/03/10 09:37:23.081 GMT+1
Etiketak: firefox | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)