Egun handia. Estatu mailako lehiaketa zen eta han ginen beste 32 talde artean Euskal Herritik joandako 9ak (5 EAEtik eta 4 Nafarroatik).
Egun luzea izan zen. Goizeko 9etatik gaueko 8ak arte mahaiko frogak, proiektu zientifiko eta teknikoaren aurkezpenak eta denbora guztian tentsio handia eta gauzak ondo egin gura.
Egun gogoangarria. Prototypek entrenatzaile onenenaren saria jaso zuen. Idoia eta Edorta pozez zoratzen, talde-proiektua izanik denoi emaniko saria izan dela jakitun.
Atzokoaren kronika laburrak kapitulu hauek ditu:
Bidaia Gatzatik jarri zen martxan autobusa goizeko 7:30etan. Ordurako Enrikek eta Itziarrek eginak zeuzkaten patata tortillak eta txorizo egosiak. Anak, Enekak eta Ibonek aldian zeuzkaten gure taldearen kamisetak. Txemak eta Idoiak dena prest. Jabik lana zeukan eta Itsasokin batera kotxez joan behar izan zuten Bilbora. Edorta edariez arduratu zen. Gure bost mutikoak eraman behar ziren gauza denak (kapela barne) kontrolatuta zeuzkaten: errobota, piezak, pankarta eta ikurrinak. Zortzirak joa aurretik heldu ginen Arrasatera eta han elkartu ginen Arizmendi-Ikerlan taldekoekin. Nagusiak aurrean, gazteak autobusaren atzealdean betetzen zuten. Bilbon ginen 9ak jo aurretik. Heldu eta segidan elkartu ginen Mailurekin. Geroago etorri zen Migel, Anderren lehengusua.
Egoitza Euskaltelen Zamudioko egoitzara ohituta, UPV-EHUren Paraninfoa ez zen hain egokia. Txikiegia suertatzen zen han zegoen jendetzarako, sarrera nahasia, taldeentzako leku gutxi, areto nagusia txiki eta, gehien bat, proiektu zientifiko eta teknikorako aretoak ez zeuden ondo prestatuta. Hori bai, egoitza inauguratu berria zen eta dena garbi zegoen. Paraninfora sartu orduko Angela, gure floaterra hurbildu zitzaigu. Egun osoz gutariko bat izan zen! Denerako prest.
Lehiaketaren faseak Sarrera ekitaldiaren ostean, berehalaxe hasi ziren PITetako saioak eta lehiaketa beraren fase desberdinak. Entrenamenduetan errobotarekin hasi orduko konturatu ginen gauzak ez zirela lar ondo joango. Joko-eremuak zeuzkan zimur batzuk mortalak ziren gure errobotarentzako. Gauzka ez ziren ateratzen guk programatuta bezala. Bidetik atera eta programak desmadratu egiten ziren. Horrela joan ziren lehen, bigarren eta hirugarren saioak. Errobotarekin desanimatuta geunden. Atsekabetuta. Proiektu zientifikoa Lehen gorakada IBILTRACK proiektua aurkezterakoan sentitu genuen. Ze ondo egon ziren gure bostak. Eta hori kontuan hartuta aretoa penagarria zela. Ez zen ondo entzuten gure taldekoek esaten zituztenak alde batera eta bestera, kurtina baten ostean, beste bi talde zeudelako beraien aurkezpenak egiten. Dena dela, oso ondo egon ziren denak: Aratz, Xabi, Jon, Ander eta Asier. Epai-mahaikoak oso interesatuta gure proiektuan eta entzule gisa zeuden guztiak oso arro Prototypeko kideen lanarekin. Gurekin ziren Jon Baratas, Ima eta Goio, Amaia Portugaletekoa, Nerea eta Marga, Jexusmari, Idoia, Arrate eta Julen Armintzakoak, Endika, Rosa eta Juanma Basaurikoak eta beste hainbat lagun.
Errobotarekin lortzen ez genuena Proiektu Teknikoa azaltzerakoan ere irabazi genuen. Ikaragarria izan zen nola azaldu zieten epaileei gure errobotaren diseinuan eta eginbeharreko desberdinen programazioaren zergatiak. Talde modura, batak bestea osatu eta orokorrean maila oso altuarekin hitz egin zuten gatzagarrek. Bazkalordua Momenturik gozagarrienetakoa izan zen. Arizmendikoak eta gu elkarrekin Deustuko Unibertsitatearen frentean, Iberdrola dorrearen pean, FLL Españarako erabiltzen ari ginen UPV-EHUren egoitza berrian...kalean bertan antolatutako mahai inguruaren bueltan jaten eta berriketan. Eguraldi epela izan genuen eta gustura egoten zen Bilboko cityan urdaiazpikoa, entsalada, Ataungo gazta, bizkotxoa eta Isatsoren sanguitxak jaten. FLL España lehiaketatik kanpo ginenez bai Arizmendikoak erta baita gu lasai geunden eguna disfrutatzen. Gugenheimen hartu genuen kafea, gure mutikoek futbolean ari ziren bitartean Arrasatekoekin eta Laurobangeko partaideekin. Nahasketa ederrak sortzen ditu ondo pasatu gurak! Lehiaketaren finala eta sari banaketa Arratsaldeak luze jo zuen. Gure taldekoak finala ikustera joan ziren eta gu halako batean heldu ginen, txapeldunak izango zirenen azken jokaldiak ikusteko moduan. Areto nagusia beteta zegoen, sekulako beroa eta burrundara. Nekagarria egiten zen han luze egotea.
Seiak alderako errobotaren lehiaketa amaituta zegoen. Baina sari banaketa ordu erdi luzea pasa eta gero hasi zen. Zortzi kopa zeuden eszenarioan eta horietariko bat gurekin ekarri genuen etxera. Entrenatzaile onenarena!!! Bion izenean Edorta igo zen taula gainera eta handik eskertu zuen taldearen lana. Urduritasuna pozaren gainetik zegoela zirudien. Ez genuen sari hori espero. Apustuak eginak genituen beste batzuetarako aukerak genituela pentsatuz, baina ez horretan. Talde bat gara eta horrek ematen digu indarra, horrek egiten gaitu haundi. Poza lehertu zen gure artean. Muxu eta besarkada ugari eman genituen amaieran bai antolatzaile, bai epaile eta bolondresen artean eta, bereziki, Prototype familiakoen artean.
Egun luzea martxoaren 11koa. Memorian gordetzeko modukoa.
Jaso dugun kopak piezatxo asko ditu eta horietariko askok jabe ezagun eta asko maite ditugunenak dira. FLLn lagun izan ditugunen piezak dira dominari forma ematen diotenak. Herriko ume eta nagusiak, familietako partaideak, ibilbidean lagun izan ditugun tekniko eta enpresak, Arizmendikoak eta Innobasquekoak. Denontzako doa gure eskerroneko muxua. Bihotzetik irtendakoa.
Bai, sekulakoa. Geure buruarekin. Aurrekoan, EAE mailako lehiaketan, inuxente xamarrak ginen. Ilusio handia bai baina jakituria mugatuagoa. Oraingoan, txakur zaharragoak gara. Esperientziak indartsuago egin gaitu. Eta, aldi berean, hauskorrago. Asko ikasi dugu eta gauza polita egiteko gauza gara. Horrek markatzen du gure abiapuntua, ez helmuga. Errobotarekin trebezi handia lortu dute gure mutikoek. Proiektu zientifikoa landuta daukate. Eta lehiatzeko prest daude.
Egin dezakeguna baino gutxiago ez dugu egingo bada!
Tenore horretan gaude: ahalik eta ondoen egitea. Egin dezakegunaren mailan ala gorago.
Irailean hasitako bideari amaiera ematea ala aurrera egiteko kinkan gaude.
Zortea izan dezagula lagun. Barne indarra eta ilusioa sobran daukagu.
Pertsona eta talde modura egin dezakegunaren mailakoa izan dadila FLL lehiaketa hau.
Begoña Innobasquekoak pasa digu datorren asteko kronograma. Badakigu ordutegia. Dena prestatzen ari gara: zenbat joango garen, janaria noren kontu, jantzita nola aurkeztuko diren.
Beñatekin geratu gara gauzak lotzeko autobusa alokatzeko orduan. Elkarrekin joango gara. Hori oso ideia ona da. Giro polita edukiko dugu.
Bestetik aste hau berezia da, ihauterietakoa. Gaur, astelehena jai eguna denez guztientzako goiz eta arratsalde daude lanean. Bihar, Jon eta Anderrek ere lanean segitzeko asmoa daukate.
Gaur, gainera, bloga gaurkotzeko lanetan sartuta gaude. Aspaldian argazkiak igo gabe geneuzkan eta bloga triste samar geraten hasia zegoen.
Eta egun gutxi falta dira lehiaketarako. Irailan hasi ginenetik ordu eta egun asko joan dira tartean. Pisua sentitzen ote den galdetzen digu jendeak. Eta erantzuna da bai. Baina, gero, zalantza barik esan genezake, ibilbide aberatsa izan dela.
Azken orduetan baina, nekea sentitzen hasi gara. Idoiak dio urduritasuna dela, baina nik uste dut ziklo baten amaiera ere badela.
Gureak ez du izenik! Egun batean gaude oso pozik errobota menperatuta daukagulako eta hurrengoan ez digu batere kasurik egiten. Erdi depre gaudenean eta aurrera egiteko gauza ez garela pentsatzen dugunean...argia piztu eta dena ondo egiten hasten gara!!
Orain pozik gaude. Errobota majo dabil portatzen. Hau da esku artean daukagun azken diseinua.
Bestetik, aurkezpena egina daukagu Prezin. Goio izan zen atzo eta aurrekoan egin zuen bezala "komunikazio" egokia nola egiterakoan kontuan hartu behar direnak gogorarazi zizkigun.
Azkenengo bi astetan asteburuetan bi lan saio egiten ditugu. Bilboko txapelketa gainean daukagu eta lana findu beharra dago. Errobota oso ondo doa. Diseinua eta programazioa menperatuta daukagu. Ez ditugu sentsoreak erabiltzen baina gainontzeko abilezi denak ikasiak dituzte gure bost prototypekideek.
Bestetik, hasiak gara proiektu zientifikoaren aurkezpen berriarekin. Prezi erabiltzen ari gara. Hasieran, kide bakoitzak aurkezpen txiki bat egin zuen, froga modura. Gero, tresna ikasia genuela ikusita, proiektu nagusiarekin hasi ginen. Lehenetan, eta pentsatzen genuelako aurkezpena gazteleraz egin behar genuela derrigorrez...testu dena itzultzen hasi zen Jon. Gero jakin dugu euskaraz egiteko modua badagoela. Alperrikakoa ez zen itzan Jonek sartutako denbora dena, oso ondo daki Prezi erabiltzen,. Hau da gazteleraz egiten hasi zena.
Azkenean Arrasatera joan ginenetik ez dugu eduki Arizmendikoen berri. Baina, lehengo egunean, erdi sorpresaz etorri ziren Beñatekin batera Maitane, Gallardo eta Sagasta. Gustura egon ginen beraien robotak egiten zituenak ikusten. Zaildu egin dute diseinua, sofistikatuagoa da. Baina sekulako abilezia eta programatzeko gaitasuna daukatela erakusten dute. Gero gure txanda izan zen eta...pozik geratu ginen. Beraien aldean gurea diseinu sinplea da. Baina horregatik akaso sendoagoa.
Merienda ere disfrutatu genuen.
Gainera Bilborako bidaia elkarrekin egingo genuela erabaki genuen. Autobusean joango gara batera.
Astean birritan biltzearen ohitura hartuta daukagu aspaldi. Baina azken astean birritan egin dugu kale, arrazoi desberdinak tarteko. Gaur, otsailaren 12a, berriro ekin diogu lanari, serio demonio! Hiru gauzak genituen esku artean: - robotarentzako beso berriak eta programazioa - powerpointeko aurkezpena gazteleratzea - autocada aplikatuz eginiko bideoa Guztiei heldu diegu modu politean.
Robotaren besoan erdi amaituta dauzkagu. Eguaztenetik aurrera probatu eta denborak hartzen hasi beharko gara. Powerpointa gazteleratuta dago. Orain falta zaigu Prezin diseinu poli bat egitea. Autocaden ere herri osoa daukagu diseinatuta eta koloreztatuta. Ibilbide polita egiten du.
Gaurko akata idaztea Aratzi tokatzen zaio. Datorren asterako espero dugu Matz-Errekako gure bi kontaktuak etorri ahal izango direla.
Bilerak egin
ditugu eta ahalegindu gara identifikatzen hemendik aurrera egin behar ditugun
lanak.
Baina animoz apal xamar egon gara. Ez gaizki.
Gure artean gustara.
Baina, lanari behar bezala ekin barik.
Abenduaren 11koa gauza handia izan zen eta akaso haren
ostean ajea eduki dugu.
Egoera honetatik irten guran, Mikel Tagzaniakoa eta Autocad
erabiltzen erakutsi zigun Mikel Sanchezekin egon gara.
Hala ere, bazirudien errobotaren programazioa eta
proiektuaren garapena motelduta genuela. Ez genion behar bezala esku sartzea
lan horri.
Azkenean, Beñat eta Arizmedikoekin elkartzea erabaki dugu. Beraiek
nola ari diren, nolako asmoak dauzkaten…eta orokorrean nolako animoa daukaten
jakin gura genuen.
Urtarrilaren 19an gerturatu ginen Gaztelupekora, Arrasaten,
eta beraiekin egon ginen lanean pare bat orduz.
Beraien errobot diseinu berria azaldu ziguten.
Guk proiektu zientifikoa eta zalalantzak mahaigaineratu
genizkien.
Eta gailetak et animo asko eman ziguten.
Gaur, urtarrilaren 21ean Gatzagan gaude bueltan. LANEAN.
Animoz ondo. Diseinu berriak probatzen. Programazioa egokitzen.
Gaurko lan saioan, gaitera Prize erabiliko dugu, froga
modura eta horrekin proiektu zientifikoa gazteleratzen hasiko gara. Ohitura
hartzeko.
Arizmendi-Ikerlangoei esan genien hurrengo bilera Gatzagan
egingo genuela. Eta asko poztuko gara etortzen direnean. Asko laguntzen digute.
Mikel Lizarralde gurera etorri zen urtarrilaren 8an, Euskal Mapari buruz berba egiteko. Berak azaldu zigunez, euskararen begietatik munduko leku eta bazter guztiak ikustea oso ariketa ona da. Zeregin horretan ari dira Euskal Mapakoak.
Orain arte egin dugun lana eta Open Street Map bezalako proiektuaren alde onak azaldu zizkigun Mikelek. Gainera, plataforma ireki horretaz baliatuz egin diren beste esperientzia batzuk komentatu zizkigun Tagzanian lanean dabilen eibartarrak. Esaterako, wheelmap.org.
Aurrerago berriro ere elkartzeko ideiarekin amaitu genuen. Eta agian mapa jai bat antolatzea ere burutik pasa zaigu!!
Urtarrilaren 5ean,
Mikel Sanchez Gatzagan egon zen Prototype taldekideei Autocad programaren
aplikazio zehatz batzuk azaltzeko.
Mapak oinarri
modura hartuta, bertan nola kokatu daitezkeen kaleak, eraikinak, eskailerak,
aldapak, espaloiak...eta modu horretara Ibiltrack bezalako proiektu baterako
nola informazioa eskuratu eta erabili.
Egin genituen
ariketen artean, Gipuzkoako mapak hartu eta gure herriko eraikin desberdinei
altura ematen aritu ginen.
Hortik aurrera
lan asko egin beharko dugu Autocad bezalako programa bat erabiliz herriko
informazio dena sartu arte.
Mikel eraikuntzan
dabil lanean Gasteizen eta egunerokoa du hau bezalako programak erabiltzea. Gu
osoeskertuta gaude urtarrilaren
lehenetan Gatzagaraino etorri eta gure irakaslea izan zelako.