Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/04 20:23:03.246 GMT+1

Joshua Fishman ohorezko euskaltzainburu

Joshua Fishman Estatu Batuetako soziolinguista handia ohorezko euskaltzainburu izendatu dute. Bejondeiola.

Nork: garaigoikoa.2010/02/04 20:23:03.246 GMT+1
Etiketak: joshua euskaltzianburu soziologia hizkuntzaren fishman sl euskaltzaindia soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/02 18:03:36.345 GMT+1

III Euskal soziolinguistika jardunaldia


Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie, hau da, ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalkuntzan ari direnen topagune izatea du helburu. Horretarako, hitzaldi eta tailerrak burutuko ziren, eskura dauden datuak partekatuz, horien inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko.

  • Zergatik hitz egiten dute gazte horiek euskaraz? Eta beste horiek gaztelaniaz? Ez al dute gogorik? Ba al dakite?
  • Plangintzetan aldaketak eragin nahi ditugunean, ba al dakigu non jarri gure ahaleginak? Ezagutza-mailako aurrerapenek, zein kasutan dakartzate erabilera-mailako aldaketak?
  • Zerk bereizten ditu Nafarroako, Iparraldeko eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hizkuntza-jarrerak?

EGITARAUA

 

8:45

 

 

DOKUMENTAZIO-BANAKETA

 

9:00

HARRERA- EKITALDIA

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa Donostia Kultxa, Soziolinguistika Klusterra

 

9:30 – 10:45

MAHAI-INGURUA

Euskararekiko jarreretatik erabilerara

Erramun Baxok, Hizkuntzalaria, Euskararen Erakunde Publikoan aholkularia

Iñaki Martinez de Luna, Euskal Herriko Unibertsitatea

Pablo Sotés, Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Koordinatzaile: Belen Uranga, Soziolinguistika Klusterra

 

10:45 – 11:15

 

 

ATSEDENA

 

 

11:15-12:15

TAILERRRAK

Hizkuntza-ohituren aldaketak: gako teorikoetatik egoera errealetara

Pello Jauregi, HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea

Pablo Suberbiola, Soziolinguistika Klusterra

Gazteen erabileraren korapiloa begi-bistan

Jaime Altuna, Urtxintxa eskola

Asier Basurto, Soziolinguistika Klusterra

 

 

12:15 – 13:00

 

HAUSNARTU – II. Euskal Soziolinguistika Sariak - SARI-BANAKETA

Dabid Anaut: Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo [Lehen lan sarituaren aurkezpena]

 

13:00 -15:00

 

 

BAZKARIA

 

 

15:00-15:45

HITZALDIA

Erdaldunen euskararekiko aurreiritzi eta jarreren inguruko hainbat datu

Esti Amorrortu, Deustuko Unibertsitatea, Munduko Hizkuntza-Ondarearen UNESCO Katedra

Koordinatzaile: Olatz Altuna, Soziolinguistika Klusterra

 

15:45 – 17:15

HITZALDIA ETA ELKARRIZKETA

Hizkuntza-aurreiritziak, jarrerak, eta jokaerak

Juan Carlos Moreno Cabrera, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa

Elkarrizketatzaile: Onintza Irureta

 

17:15 – 17:30

 

 

ONDORIOEN AURKEZPENA ETA AMAIERA

 

 

 

IZEN-EMATE ORRIA ETA EPEA

HIZLARIEI BURUZKO INFORMAZIOA

Nork: garaigoikoa.2010/02/02 18:03:36.345 GMT+1
Etiketak: klusterra soziologia hizkuntzaren sl jardunaldia soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/01 19:34:24.932 GMT+1

Otsaila: hiru kandela

Orain dela hiru urte

Orain hiru urte, hilabetea hasi nuen santogrialarekin: Nola euskalduntzen da lan mundua? Horretan ari gara batzuk orain, eta ekinez ari gara, baina erantzun globalik ez dugu (seguraski ez dagoelako). Ondoren, Bat 61 aldizkaria ekarri genuen hona, unibertsitate mailako irakaskuntzari buruzkoa. Ondoren, Fredi Paiak Berrian argitara eman zuen artikulua ekarri nuen hona, eta eztabaida dezentekoa eragin zuen blogean.

Wikipedia ere aipatu nuen, eta gauzak askotxo aldatu dira (zorionez) azken hiru urtetan. Soziolinguistikari buruzko sarrera gehiago daude gaur egun, eta poztekoa da. Baina, nago oraindik ez dela nahikoa. Ondoren, Argia aldizkarian Soziolinguistika Klusterrari buruz ateratako artikulua ekarri nuen blogera. Bi iragarpen egiten zuten, eta hiru urte pasatuta, ez dira bete. Hilabetea amaitzeko, Larrun aldizkaria iruzkindu nuen, han esandakoak batuz zelanbait.

  1. Nola euskalduntzen da lan mundua?
  2. Bat 61
  3. Gure indigenak (II)
  4. Wikipedian ere
  5. Lumak astintzen
  6. Homo fabera hausnarketa premian
  7. Linguanet ikastaroa
  8. Gazteak eta euskara: aisialdia giltzarri (Larrun 106, 2007ko otsaila)

Orain dela bi urte

Orain bi urte klasiko batekin hasi nintzen, Hizneteko sakontze egitasmoekin, eta hilabetean zehar beste artikulu bat igo nuen horren gainean. Eta ez hori bakarrik, hurrengo artikulua ere Hizneteko saio batetik hartu nuen, Denis Elortzak egindako lanetik hain zuzen ere. Ondoren Soziolinguistika Klusterraren lehen jardunaldiaren berri eman nuen (eta orain osatu dut haren ponentziak blogera ekarriz). Horren ostean Topaguneak ateratako boletinaren berri eman nuen eta irakurri eta komentatzeko beta hartuko nuela agindu, eta agindua bete ez. Ene jainkoa!!!

Hilabetea jarraitu nuen soziolinguistikaz berripaperaren beste ale batekin. Eta jarraitu nuen nire herrian egindako hitzaldi bat ekartzen blogera. Eta trenbidearen metafora ere (ez nahastu AHTrekin, jakina). Hilabetea amaitzeko, beste klasiko bat: Bat aldizkaria. Oraingo honetan Euskal Herriko kulturei buruzko alea.

  1. 2007ko sakontze egitasmoak (II)
  2. Euskarazko internetek zer behar duen?
  3. Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldia (Geroa bermatzeko, oraina ezagutu)
  4. Ibiltzen, i2ltzen
  5. Soziolinguistikaz 18. zenbakia
  6. 2007ko sakontze egitasmoak (III)
  7. Euskara elkarteak zertarako?
  8. Bat 65: Euskal Herriko kulturak


Orain dela urtebete

Hilabetea autobonboarekin hasi nintzen. Eta ondoren Klusterraren bigarren jardunaldia etorri zen (orain ere eguneratuta). Ondoren, diglosia atxikigarria kontzeptu berria ekarri nuen hona. Ordutik nik ez dut berriro aditu kontzeptua, baina egia esateko ez dakit erabiltzen den ala ez. Ondoren, HUHEZIk antolatutako Euskal Kulturaren Transmisioko edukiak eta artikuluak ekarri nituen blogera (por zierto lotura horiek guztiak ez dabiltza, ez dakit ez ote duten kendu).

Hilabetea amaitu nuen soziolinguistikaz berripaperaren beste ale batekin, eta UEUk antolatutako ikastaro baten propaganda eginez.

  1. Dardo sari bat emon dostie
  2. II Euskal Soziolinguistika Jardunaldia
  3. Diglosia atxikigarria
  4. Kultura transmitituz (eta zertxobait gehiago ere)
  5. Soziolinguistikaz berripapera: 23. zenbakia
  6. Euskara erabiltzeko motibazioa sustatzeko trebakuntza saioa

Nork: garaigoikoa.2010/02/01 19:34:24.932 GMT+1
Etiketak: kandelak soziologia hizkuntzaren otsaila hiru sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/22 09:53:19.679 GMT+1

Bat 72: Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?


Hiru artikulu azpimarratuko nuke azken Bat aldizkarian:

Iñaki Lasa "Eskerrik asko lagun": Iñaki Lasak artikulu honetan hainbat gauza aipatzen ditu, gehienak oso interesgarriak. Baina, batez ere, nik azpimarratuko nuke euskaldunak zenbat garen jakiteko zailtasunak daudela. Bere hitzetan: "2001 urteko Biztanleria eta etxebizitza zentsuan, Espainiako INE institutuak EAEn 15 urtetik gorako 882.707 euskaldun zenbatu zituen bitartean Eustatek 352.000 gutxiago (530.700 euskaldun) zenbatu zituen. Ikuspuntu zientifiko batetik hori ulertezina izanen litzateke, biek ala biek 2001eko Biztanleriaren eta etxebizitza zentsuan izan baitute iturburu". Baina artikulu osoa merezi du.

Aitor Zuberogoitia "Asaba zaharren baratzetik mundu arranora": oso artikulu mamitsua da Aitorrena. Baina kritikatxo bat egingo nioke. Hedabideen mapa bat egiten du, Euskal Herriko hedabideen mapa. Baina nik mapa horrtean bi hutsune ikusi ditut: kirol egunkariak eta aldizkari tematikoak. Kirol egunkariak, bereziki, horiek baitira gure herri futbolero honetan gehien saltzen direnak.

Roberto Manjon "Euskararen jarraipena eta azpiegitura handiak Euskal Herrian": oso artikulu dramatikoa da, horrela iruditu zait. Hala ere, zentzu batean arrazoia dauka, euskararen komunitateko birikak arriskuan daude. Hala ere, nago berak proposatutako irtenbideak ez diren eraginkorrenak. Baina berba barik utzi nau. Ez dakit nondik hasi kritika, nondik hasi ekarpena baloratzen.

Nork: garaigoikoa.2010/01/22 09:53:19.679 GMT+1
Etiketak: klusterra bat soziologia hizkuntzaren 72 sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

2010/01/21 10:53:32.638 GMT+1

Konpasaren teoria

Tximintxeko kide bat Erandiokoa da. Eta behin baino gehiagotan aipatu izan du konpasaren teoria. Eta, holakoak garenez, ba nik kopiatu eta hona ekarri.

Esan bezala, Erandiokoa da, nahiz eta Derion aspaldi bizi. Eta Erandio Goikoan jaiotakoa, eta han bizi izan du Deriora joan arte. Ba, Erandio Goikoako euskal komunitatearen gesaltzea azaltzeko konpasaren teoria darabil berak. Hau da, Erandioko eliza zentrotzat hartuta, konpas batekin marrazten baduzu mapan, elizatik gero eta urrunago, orduan eta "euskaldunago". Hau da, Erandioko elizatik abiatuta, zirkuluak egiten hasiz gero, Erandioko euskal komunitatearen gesaltze prozesuaren argazki paregabea lor dezakezu. Berak dioen moduan, salbuespenak egon badaude, baina hori dira salbuespenak. Eta, gaineratzen du, salbuespen horiek burugogorrak izateagatik direla. Burugogor politikoak: hau da, elizatik hur bizi arren, euskal nortasun politikoa garatuta zuten gurasoek transmisioa bermatzen zuten, bestela ez.

Teoria polita iruditu zait. Eta argigarria. Falta zaion gauza bakarra arrazoiak aipatzea litzateke. Baina horiek nik aipatzea baino, agian irakurleren batek, ezta?



Konpasaren teoria map

Nork: garaigoikoa.2010/01/21 10:53:32.638 GMT+1
Etiketak: soziologia tximintx soziolinguistika hizkuntzaren historia erandio sl soziala derio | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2010/01/20 10:25:01.208 GMT+1

Gazteen hizkuntza erabileran eragiten duten faktoreen azterketa

Hizkuntzaren erabilera, konplexutasun handiko gizarte fenomenoa da. Pertsona bakoitzarengan gurutzatzen diren hainbat faktoreren elkarreraginetik sortzen da pertsona horrek hizkuntza batean edo bestean hitz egiteko duen joera. Aldi berean, gazteena ere konplexutasun handiko gizarte sektorea da. Haurtzarotik helduarorako bidea egitea da gizatalde honek komunean duen ezaugarria, baina horrez gain, gazterian neurtu ezinezko aniztasuna topa liteke pentsaera, iritzi, ohitura eta jokaerei dagokienez.


Soziolinguistika Klusterrak Urtxintxa eskolarekin eta Topagunea euskara elkarteen federazioarekin garatu du hain konplexua den gazteen hizkuntz erabileraren fenomenoaren azterketa. Gazteekin lanean esperientziadun jendea, gaia maila teorikoan landu duena eta ezaugarri ezberdinetako gazteen arteko hausnarketa partekatua du oinarri azterketa honek.

Gazteen erabilerarekin harremanean jartzen den edonori (kanpaina bat egin nahi duena, egitasmo bat antolatu nahi duena, kirol elkarte batean gazteekin diharduena,…) fenomenoaren alderdi ezberdinak presente izanik usteen eta iritzietan oinarrituta baino, bere jarduna oinarri sendo baten gainean burutzeko baliabideak eskaintzea litzateke helburua.

 

Ondorengo fitxategietan ikus daitekeena azterketa lan horren fruituak dira.

Nork: Soziolinguistika Klusterra.2010/01/20 10:25:01.208 GMT+1
Etiketak: klusterra gazteak soziologia hizkuntzaren sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/14 10:07:28.245 GMT+1

Munduan arraroak dira hizkuntza bakarreko estatuak

La Vanguardia egunkarian elkarrizketatu dute John Edwards, Quebec-eko soziolinguista. Hona hemen:


John Edwards, sociolingüista, experto en bilingüismo en Quebec

“En el mundo, los raros son los países con un solo idioma”
LLUÍS AMIGUET  - 13/01/2010
Tengo 61 años: ahora ya triunfar es no pifiarla. Nací en Inglaterra, pero vivo en Quebec y hablo el quebequés. El estado natural de lenguas y hablantes es la mezcla caótica. No saber idiomas sale más caro que aprenderlos. Mi laboratorio es la calle. Publico ´Un món de llengües´

“El inglés – bromea Edwards-es una lengua en extinción, porque carece de una Real Academia que vele por su pureza”. Y explica cómo, cuando Francia, España, Alemania y otros países fundaban sus academias, en el XVII y XVIII, los anglos rehusaron fundar la suya “porque los demás lo hacían”. Fiaron su estándar lingüístico a dos espontáneos: el británico Samuel Johnson y el estadounidense Noah Webster, quienes compilaron los dos grandes diccionarios normativos del idioma. “Hoy EE. UU. no se preocupa, al contrario que Francia, de mantener la expansión de su lengua, pero sí de dar al mundo razones económicas, científicas y militares para que todos se esfuercen en aprenderlo”.


Para empezar, déjeme decir algo a los profesores…

Adelante.

Ninguna lengua, dialecto, modismo o giro local es más omenos valioso que otro.

Pero unos cotizan más que otros.

Hay lenguas americanas, por ejemplo, cuya numeración no pasa de contar hasta tres…

Si no les hace falta llegar a cuatro…

Exacto. El idioma responde a lo que exige el entorno al hablante. Por eso, esas mismas lenguas sin cuatro tienen una palabra para designar con precisión a primos cuartos.

¿Por qué?

Porque eran grupos pequeños que debían clarificar el parentesco para evitar relaciones incestuosas; en nuestras grandes ciudades esa necesidad de evitar consanguinidades indeseables se pierde y así usted no sabrá definir, por ejemplo, concuñado.

Lo oía decir en mi pueblo.

Cada lengua es el resultado de la adaptación de un grupo a su medio, pero si quiere prosperar en otro, deberá adquirir otras lenguas, dialectos, subdialectos, modismos…

¿Y si tienes varias lenguas de origen?

Antes pensábamos que la lengua materna era siempre la base imprescindible sobre la que se erigían las demás, pero el caso Steiner y otros demuestran que la plasticidad del cerebro infantil también permite a los niños ser bi, tri o tetralingües sin que predomine una lengua materna inicial.

¿Y las sociedades?

La lengua es más que un mero medio de comunicarse: es seña de identidad grupal y, por ello, materia de estudio muy sensible.

Hoy unas lenguas sustituyen a otras.

El bilingüismo es un equilibrio inestable, pero – y vivo en Quebec-puede ser sufrido como tensión y amenaza o aprovechado como estímulo y oportunidad.

¿En qué sentido?

Canadienses y quebequeses, igual que catalanes y españoles, llevan demasiado tiempo viendo en la coexistencia de sus lenguas un conflicto que será resuelto sólo cuando desaparezca la lengua de los otros.

Es “el problema” lingüístico.

Si fuera un problema tendría solución; pero no lo es, porque el estado natural del ser humano, la realidad de la inmensa mayoría de los habitantes del planeta y de los estados donde viven, es la mezcla caótica de lenguas. Son raros los países monolingües puros.

¿Y aspirar al monolingüismo?

Ya le he dicho que no es una aspiración natural: ¿a usted le parece una aspiración inteligente?

Una lengua sin Estado desaparece.

Falso. Del mismo modo que tampoco es cierto que una lengua con Estado sobreviva necesariamente. Y he vivido y estudiado el caso irlandés: el gaélico irlandés tiene un Estado y sin embargo no tiene casi hablantes.

Ysi una lengua desaparece, no resucita.

También es falso: el hebreo era una lengua muerta que hoy es moderna y hablada, y el checo y otras lenguas agonizaban hasta que desapareció el imperio austro-húngaro.

Un pueblo sin lengua deja de serlo.

Vuelve a ser inexacto: irlandeses o escoceses siguen siéndolo – yo no se lo discutiría-pese a haber adoptado la lengua del invasor inglés. También los austriacos tienen identidad sin lengua, como otras naciones tienen varias lenguas y una sola identidad.

¿Hay identidad nacional sin lengua?

Rotundamente, sí. La identidad grupal va mucho más allá de la lengua y le sobrevive.

¿Una vez una lengua empieza su declive es imposible detenerlo?

Tampoco es cierto, y tiene usted aquí el propio catalán, que es un gran ejemplo de la recuperación del uso social de una lengua: ¡ya les gustaría a cientos de lenguas en declive gozar de su salud! Irlanda y Escocia, en cambio, me temo que van a perder del todo sus lenguas a no ser que implanten una dictadura o algo por el estilo.

¿Las multas lingüísticas defienden un idioma o sólo logran que se maldiga?

Incentivar es mejor que prohibir, e ilusionar mejor que penalizar, pero si existe – como en Quebec-una gran mayoría democrática dispuesta a multar por defender su lengua, sólo puedo añadir que ellos lo han decidido.

Veo que no hay grandes soluciones.

No, pero me temo que algunos activistas suelen elegir a la carta las cómodas condiciones de su menú lingüístico: quieren gozar de hegemonía lingüística, pero sin pagar el coste del aislamiento y la pérdida de conectividad y valor que comporta renunciar a las demás lenguas habladas en el país.

¿El bilingüismo acaba con la desaparición de la lengua más débil?

Para devolver la hegemonía a un idioma que la ha perdido en su territorio no basta con un par de leyes y unas cuantas multas; sería imprescindible una auténtica revolución que anulara las mismas fuerzas del mercado y la globalización que la han arrinconado. Y eso tiene un coste altísimo y no siempre compatible con una democracia.

¿Por qué?

Porque esas fuerzas operan porque benefician a la mayoría. Los activistas quieren hablar gaélico, pero seguir gozando de los privilegios de hablar inglés. Y no es posible.

¿Qué propone usted?

Tal vez se podría conservar la propia lengua sin renunciar a otras más poderosas si se logra establecer un vínculo afectivo y duradero con ella, un compromiso que pusiera en valor su plus cultural y equilibrara esas fuerzas globalizadoras.

miércoles, 13 de enero de 2010
Más Noticias de
La Contra
“En el mundo, los raros son los países conunsolo idioma”
Buenas razones
La Vanguardia

Nork: garaigoikoa.2010/01/14 10:07:28.245 GMT+1
Etiketak: soziologia hizkuntzaren edwards jhon quebec sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (1)

2010/01/13 11:12:24.651 GMT+1

Iritzia izan aurreko iritziak

Aurreiritziak, beraz. Galizian. Eta hemen?

Nork: garaigoikoa.2010/01/13 11:12:24.651 GMT+1
Etiketak: soziologia hizkuntzaren politika sl psikolinguistika soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/08 18:44:05.966 GMT+1

Urtarrila: hiru kandela

Orain dela hiru urte
 
Orain dela hiru urte, urtarrilean Dabid Anautek idatzitako "Txokotik zabalera" liburuarekin egon nintzen tematuta. Liburu probokatzailea da, eta gure lanbideari buruz azken aldian idatzitako iradokitzaileena. Hizneteko ikerketa lanak klasiko bat dira dagoeneko blog honetan, eta ezin falta. 2007an oraindik fin nenbilen eta lanen azterketa egin nuen. Bereziki azpimarratzekoa Roberto Manjonen lana, geroztik eta lantzean behin blog honetara polemikak ekarri dituen pertsona.
Eta, azkenik, Kontseiluak egindako udalen hizkuntza politikaren azterketa ekarri nuen blogera. Azterketa honekin jarraitu du lanean Kontseiluak urte hauetan. Webgunea ireki du, UEMAko herriak aztertu ditu, alternatibak eta konponbideak eskaini ditu, ...
 
  1. Txokotik zabalera (I)
  2. Hiznet ikerketa lanak 06 
  3. Udalen hizkuntza politikaren azterketa 
  4. Txokotik zabalera (II) 
Orain dela bi urte
 
Katalunian hasi genuen urtea, orain dela bi urte. Eta filmekin, soziolinguistika gazteen artean (??) lantzeko filmekin. Ondoren, kale neurketaren ondorioak eta emaitzak aztertzen dituen Bat aldizkaria etorri zen (loturak gehituta). Egun bakarrean gure egunkarian (LIBRE!) agertutako hainbat albiste ekarri nuen, eta gero horri lotuta, hilabetea amaitu nuen Joxerra Garziaren elkarrizketa batekin. Blog honek komunikabideetan izan zuen oihartzun dezentea garai hartan eta poztu (puztu) egin nintzen apur bat. 2007ko Hizneteko bost ikerketa lan iruzkindu nituen eta 2008ko Linguanet-en matrikulatzeko deia egin.
 
  1. Soziolinguistika lantzeko filmak

  2. Bat 64: Kale erabileraren neurketa   

  3. Zer kristo egin behar dugu? 

  4. Autoestimaren hauspoari putz eginez ... 
  5. 2007ko sakontze egitasmoak (I) 
  6. Linguanet 2008
  7. Zer kristo egin behar dugu? (2) 
Orain dela urtebete
 
Urtea hasi ginen ia-ia amaitu dugun bezala, soziolinguistika domestikoarekin. Urte hasieran eskatzen nituen eskuliburuak eta, azkenean, nik osatu dut eskuliburua. Gero udalbloga deskubritu nuen, blog gomendagarria (baina bakarrik prentsan agertzen denari egiten diona jaramon). Horren ostean, bi jardunaldien berri eman nuen, eta horietako eduki guztiak osatu ditut iruzkinetan. Zelan ez, Bat aldizkaria ere iruzkindu nuen, oraingo honetan komunikabideen gaia jorratzen zuen. Eta, azkenik, Mezularia irratasaioan entzundako elkarrizketa baten harira, neure ikuspuntua plazaratu nuen.
 
  1. Soziolinguistika domestikoa
  2. Udalblog 
  3. Esku era jardunaldiak 
  4. Erabilera planak herri-administrazioetan jardunaldiak 
  5. Irakurgaiak: Bat 68 
  6. Gaur Mezularian

Nork: garaigoikoa.2010/01/08 18:44:05.966 GMT+1
Etiketak: kandelak soziologia hizkuntzaren hiru sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/01/07 10:47:15.286 GMT+1

Soziolinguistikaz berripapera 27

27. zenbakia / 2009ko abendua

Word dokumentua/Pdf dokumentua

SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA

BAT ALDIZKARIA 72 ZENBAKIA KALEAN

BAT aldizkariaren 72. zenbakia Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? kaleratu du Soziolinguistika Klusterrak. Zenbakiak 2009ko ekainean Donostian buruturiko izenburu bereko EHUko Udako Ikastaroan oinarrituriko lanak biltzen ditu. Aldi berean, 71. zenbakiari jarraipena eginez Kontseiluko ildo politiko-instituzionalaren arduraduna den Iñaki Lasak Txillardegiri eskainitako artikulu bat ere argitaratzen du. Gainera, GUREAN atalean, Roberto Manjónen eta Iraia Saenz de Biteriren lan bana ere bildu ditu.

Beraz, aldizkariak eskaintzen dituen lanak honakoak dira:

  • Hitzaurre gisa. Asier Basurto.
  • Eskerrik asko, lagun! Iñaki Lasa.

DOSSIERRA - Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?

  • Asaba zaharren baratzetik mundu arranora. Euskararen komunikazio-esparrua aro globalean. Aitor Zuberogoitia.
  • Talde nortasunak eta komunikabideak. Josu Amezaga Albizu.
  • Hizkuntza-identitateak identitate berrien baitan – Mahai-ingurua. Jon Sarasua, Josu Amezaga, Igor Calzada, Pablo Suberbiola.

GUREAN

  • Euskararen jarraipena eta azpiegitura handiak Euskal Herrian. Roberto Manjón Lozoya.
  • Euskararen irakaskuntza eta blogosfera. Iraia Saenz de Biteri

EUSKO IKASKUNTZAREN XVII. KONGRESUAN SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRAK PARTE HARTU ZUEN

2009ko azaroaren 18, 19 eta 20an Gasteizen ospatutako Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresurako Soziolinguistika Klusterrak bi saio prestatu zituen Hizkuntzen ekologia eta garapen iraunkorra gaiaren inguruan, Globalizazioa ardatzean kokatuta.

Lau urtez behin egiten da kongresuak, aurten, Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza izan du gai orokor modura.

Saioak azaroaren 19an izan ziren, eta bertan honako hizlariek hartu zuten parte:

  • Hizkuntza aniztasuna ukitu ezin den ondare preziatua zaindu eta garatzeko UNESCOren ekimenak. Itziar Idiazabal (EHU).
  • Hizkuntzen ekologiaren diskurtsoa eta euskara: egungo egoera eta etorkizuneko aukerak Soziologiaren ikusmiratik. Iñaki Martinez de Luna (EHU)
  • Eredu baten premia edo Inprobisazioaren erabilera vs Erabileraren inprobisazioa. Txema Abarrategi (Fagor Etxetresna Elektrikoak).
  • Kutxaren esperientzia hizkuntza kudeaketan, testuinguru globalizatu batean. Mikel Irizar (Kutxa).
  • Proposamen ekolinguistikoak nazioartekotzerako. Abel Irizar (Emun Koop. E.).
  • Makina erreminta sektoreko eragileen segmentazioa, balio eta gizarte-portaeren arabera, euskarazko produktuak / zerbitzuak sustatzeko. Daniel Hermosilla (EHU).

II. HAUSNARTU – EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN IRABAZLEAK ERABAKITA

Hausnartu – Euskal Soziolinguistika Sarien helburu nagusia euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza da. Asmoa da euskal soziolinguistikarekin harreman zuzena duten ikerlarien lana bultzatzea, eta beste hainbat ikerlari ere euskal soziolinguistikaren eremura biltzea, modu horretan hizkuntzaren eta soziolinguistikaren inguruko ikerketen oinarri teorikoak zabaldu eta aberastuko baitira.

Aurten bigarren edizioa burutu da, eta erabakia epai-mahaiaren bileran hartu zen, 2009ko abenduaren 18an. Bertan parte hartu zuten Pello Jauregi Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko pedagogiako irakasleak; Iñaki Martinez de Luna EHUko irakasle eta BAT Soziolinguistika aldizkariko argitalpen batzordekideak; Estibalitz Alkorta Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak eta Igor Calzada Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Koordinaziorako Zuzendariak.

Hartutako erabakiaren arabera honako lanak saritu ziren:

Lehen saria, 1.000 €. Argiak eta itzalak euskararen lurraldean. Euskararen etxean, gazi-gozo. Egilea: Dabid Anaut

Bigarren saria, 700 €. Teoria ekonomikoaren ekarpenak soziolinguistika alorrean. Egilea: Jose M. Zendoia Sainz

Hirugarren saria, 500 €. Hizkuntza-plangintzekiko errsistentziak organizazioetan. Egilea: Urtzi Barrenetxea Iparragirre

HAUSNARTU - EUSKAL SOZIOLINGUISTIKA SARIEN SARI-BANAKETA 2010eko otsailaren 26an burutuko da, Soziolinguistika Klusterrak antolatuko duen Euskal Soziolinguistika III. Jardunaldian.

Informazio gehiago:

 

EKIMENAK ETA KANPAINAK

NAFARROAKO GOBERNUAK BURUTURIKO EUSKARAZKO LAGUNTZEN MURRIZKETEN AURREAN EKIMENA

[Berria.info]

Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei diru iturria guztiz itxi diela eta, Sakanako 'Guaixe' aldizkaria eta Beleixe irratia egoera larrian daude. Zorra kitatzeko itsulapikoak jarri dituzte.

Informazio gehiago:

Berria.info: http://paperekoa.berria.info/harian/2009-12-30/012/007/Itsulapikoetako_diruaren_zain.htm

Argia: http://www.argia.com/albistea/sakandar-1-euro-1-20000-baietz

ARABAKO ALDUNDIAK EUSKARAREN LEHEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTU DU

[Euskaraba.com]

Diputatu Nagusiorde Claudio Rodríguezek eta Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatu Lorena López de Lacallek Euskararen Plan Estrategikoa (2010-2013) aurkeztu dute, zeina Arabako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak onartu duen gaur egindako bilkuran. Plana abiaraztearen arrazoi nagusia izan da Arabako euskararen normalizazioan eragiteko baliabide batez hornitzea.

Araban garatutako planak hiru jomuga nagusi ditu: hizkuntz eskubideak bermatzea, euskararen gizarte erabilera bultzatzea, eta koordinazio eta lankidetza ekimenak lantzea. 1.039.978 euroko aurrekontua du horretarako. Arabako zazpi kuadrillez gain, Trebiñu ere planaren barruan sartu dute.

Informazio gehiago:

INSTITUT D’ESTUDIS CATALANS-EK EUSKALTZAINDIAREN ETA REAL ACADEMIA GALEGAREN KIDE BANA AKADEMIKO IZENDATU DITU

[Euaskaltzaindia.net]

Abenduaren 23an eginiko batzarrean, Institut d'Estudis Catalansek Euskaltzaindiaren eta Real Academia Galegaren kide bana onartu zituen akademiko urgazle gisa, erakunde horren Secció Filològica barruan. Euskaltzaindiari dagokionez, Andres Urrutia euskaltzainburua izendatu dute urgazle, eta Academia Galegaren kasuan, Manuel González idazkaria.

Informazio gehiago:

ITZULTERM, ITZULPEN-MEMORIEI ETEKINA ATERATZEKO DOAKO WEB-ZERBITZUA JARRI DU SAREAN ELHUYAR FUNDAZIOAK

[Elhuyar Fundazioa]

Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak garatu du tresna eta erabiltzaileak aukera izango du itzulpen-memorietatik lexiko elebiduna erauzteko.

Elhuyar Fundazioko I+G+B unitateak ItzulTerm web-zerbitzua sareratu berri du, itzulpen-memoria batetik euskarazko eta gaztelerazko termino baliokideen bikoteak automatikoki erauzten dituen doako zerbitzua. Itzulpen-memoriekin lan egiten duten erabiltzaileengan dago, batik bat, pentsatua: itzultzaileak, itzulpen-zerbitzuak, terminologoak, hizkuntzalariak, euskara-teknikariak.

Informazio gehiago:

GAZTELANIA-EUSKARA ITZULTZAILE AUTOMATIKO HOBETUA AURKEZTU DUTE

[Eleka ingeniaritza linguistikoa]

Eleka enpresak Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua garatu du. Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko IXA taldearekin elkarlanean garatu da itzultzaile automatikoaren bertsio hobetua.

Bost urte pasa dira Eleka Ingeniaritza Linguistikoa, SL Galiziako eta Herrialde Katalanetako enpresa eta unibertsitateekin batera Opentrad kode irekiko itzulpen automatikorako plataforma garatzen hasi zenetik (www.opentrad.com). Matxin gaztelania-euskararen bertsio hobetua Opentrad plataformaren parte da, eta bertan itzulpen automatikoko teknika ezberdinak erabili dira.

Informazio gehiago:

 

ALBISTEAK

NETLE NAFARROAKO EUSKARA TEKNIKARIEN LANBIDE ELKARTEAK NAFARROAKO EUSKARA ZERBITZUEN EGOERA ITOGARRIA SALATU DUTE

[Berria.info]

Krisi ekonomikoa aitzakia modura hartuta UPNren Nafarroako Gobernuak euskararen mundua itotzeko lasterketan sartu dela salatu dute NETLE Nafarroako Euskara Teknikarien Lanbide Elkarteko hogeita bederatzi bazkideek. Diru-laguntzen beherakada ez da orain-oraingoa, 1998tik 2005 eta bitartean diru-laguntza horiek erdira jaitsi baitira, eta harrez gero bide hori etenik gabe jarraitu baitu.

Informazio gehiago:

EUSKARAREN ERAKUNDE PUBLIKOAK IAZ BAINO 360.000 EURO GEHIAGO ESKURATUKO DITU 2010. URTEAN

[Kazeta.info]

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) agerraldia egin zuen 2010-2016 epean garatu beharreko hizkuntz proiektua azaltzeko. EEPren aurrekontua ziurtatzeko -estatua, eskualdea eta departamendua- iaz baino 120.000 euro gehiago ezarriko dute 2010ean. Ondorioz, EEPren aurrekontua 360.000 eurotan handituko da. Bestalde, jakitera eman da Frantxua Maitia eskualdeko kontseilari sozialista izanen dela Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakari berria.

Informazio gehiago:

NAFARROAKO GOBERNUAREN AURREKONTUAK EUSKARAREN NORMALIZAZIOAN OZTOPO IZANGO DIRELA SALATU DU KONTSEILUAK

[Erabili.com]

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua biziki kezkatuta dago euskararen normalizazioak Nafarroan daraman bidearekin. Hori azaltzeko, agerraldia egin zuten atzo (2009-12-14) Kontseilua osatzen duten hainbat eragileetako ordezkariek. "Euskara normalizatzeko beharrezkoa den hizkuntza-politika eragingarria baztertu eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak sistematikoki zapaltzea ahalbidetzen duen politika du indarrean UPNren Gobernuak", azaldu zuen Iñaki Lasak, Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradunak.

Informazio gehiago:

 

IRITZIAK – ELKARRIZKETAK - ARTIKULUAK

ARGITALPEN GOMENDATUAK

HABE Liburutegiak eskuratu berriak

EUSKALTZAINDIA

Nork: garaigoikoa.2010/01/07 10:47:15.286 GMT+1
Etiketak: klusterra soziologia hizkuntzaren soziolinguistikaz sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)