2007/02/07 15:39:00.758 GMT+1
Abenduan, Gabonetako oporrak izan baino pare bat egun lehenago, Luistxo Fernandez Huhezi bisitatu zuen eta hitzaldi bat eman zigun.
Eibartar honek CodeSyntax enpresen lan egiten du eta Web 2.0ko hainbat zerbitzuen aita baita ere. Esaterako: Aurki.com, Sustatu.com, Blogak.com...
hitzaldian Tagzaniari buruz hitz egin zigun. Webgune hau lekuekin eta etiketekin dago egina eta zure gustuko tokiak edo mapak gorde ditzakezu.
Google.maps-etan oinarrituta dago. Bertan sartu ondoren webgune interesgarria iruditu zait bai zuk egindako bidaiak gordetzeko balio duelako bai besteek egindako bidaiak edo lekuen azalpenak ikusteko balio duelako.
Nork: itzibiritxi.2007/02/07 15:39:00.758 GMT+1
Etiketak:
huhezi
luistxo
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/07 10:50:36.861 GMT+1
Kaixo,
Azken aldi hauetan asko entzun izan dut FireFox hitza baina orain dela aste batzuetara arte, Joxek (Web 2.0 irakaslea) FireFox-i buruz artikulu bat bidali zigun arte hain zuzen, ez nekien zehazki zer zen.
Entzun dudanez programa ona da eta euskarazko aplikazioa asko ditu. Baina ez dakit Explorer kendu nahi dudanik, izan ere, betidanik erabili izan dut eta arazoak beti izan ditudan arren ohitu egin naiz jadanik.
Nork: itzibiritxi.2007/02/07 10:50:36.861 GMT+1
Etiketak:
firefox
internet
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/07 00:09:09.368 GMT+1
Lan bila al zaude? Aspertu egin zara bulegoz bulego elkarrizketak egiteaz emaitzik izan gabe?
Ez larritu, hona hemen Interneta ematen digun beste soluzio bat:
- Bideo labur bat grabatu zure gaitasunak erakutsiz eta zure lan-esperientzia kontatuz.
- Nahi duzun enpresetara bideoa korreoz bidali.
- Enpresari gustatzen bazaio, elkarrizketa pertsonal batera gonbidatuko zaitu eta proba pasatzen baduzu agian bilatzen zenuen lana aurkituko duzu.
YouTube.com-en ikusi ahal dezakegu dagoeneko curriculum mota hauek.
Egia da bai enpresek bai lan bila daudenak denbora mordoa aurreztu dezaketela sistema honekin. baina nire ustez, aurrez aurreko elkarrizketetan irudien bitartez demostratu ezin diren gauzak adieraz daitezke.
Esaterako, elkarrizketa batean hitz egiterakoan segurtasuna eta konfiantza adierazi dezakezu zure keinu, hizkera edo begiraden bitartez. Ordea, Internetak proposatzen digun sistema honekin tratu pertsonala ematen digun informazioa galtzen da.
Nork: itzibiritxi.2007/02/07 00:09:09.368 GMT+1
Etiketak:
2
web
curriculum
0
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/02/06 23:10:38.368 GMT+1
Netiketaren esanahia oso sinplea da. Alde batetik, Net sarea esan nahi du eta bestetik, etiketa gizalegea da, inor ez mintzeko. Beraz, netiketak sarean bete behar diren legeak dira, sarelariak jarritakoak.
Esaterako, "arau" horietako batzuk honakoak dira: artxibo atzizkien tamaina zaintzea, ez idaztea LETRA LARRIZ, ez iraindu inor sarean, ezkutatu taldeetako helbideak...
Nire ustez netiketen sistema oso ideia ona da, izan ere, inork ez du sarea arautzen eta edozein gauza araurik gabe katastrofe batean bihurtu daiteke.
Nork: itzibiritxi.2007/02/06 23:10:38.368 GMT+1
Etiketak:
internet
netiketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/17 14:54:56.844 GMT+1
Dudarik gabe, nire bizitza markatu duen zeozer badago, hori saskibaloia izan da eta horrekin nire bihotzeko taldea, Baskonia. Orain dela bost urte taldearen kide egin nintzen eta momentu horretaik aurrera asko izan dira bizi izandako tentsio, tristura eta noski zoriontasun momentuak. Horregatik bideotzo hau jartzea erabaki egin dut, non taldearen jokalari historikoak eta saskiraketa onenak agertzen diren.
Zuen gustokoa baita ere izatea espero dut.
Beste bat arte!
Nork: itzibiritxi.2007/01/17 14:54:56.844 GMT+1
Etiketak:
baskonia
saskibaloia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/17 09:31:18.565 GMT+1
Internet asko aldatu egin da azken urteetan, bereziki internautak. Lehen elementu pasiboak ginen, Sarean agertzen zenaren ikusleak soilik eta orain, berriz, bertan agertzen diren edukinak guk produzitzen, kontrolatzen eta zabaldu ere egiten ditugu.
Adituek diotenez, Web 2.0ren garaipena izan da. Gaur egun, hamarna software erreminta berriak sortu egin dira eta horrek gauzak asko erraztu egin ditu.
Aldi berean zerbitzu horien sortzaileak ( Youtube, Flickr, Del.icio.us, Blogger edo My Space), pertsonai publikoetan eta aberatsetan bihurtu egin dira.
Webgune hauen arrakastaren sekretua, erabiltzaileek beraiekin lotetsi sentitzen garela diote sortzaileek. Eta Web 2.0en defendatzaileek, erabiltzaileei parte hartzeko eskubidea lehenengo aldiz eman dietelako izan dela diote.
Dena dela, fenomeno honek ere jaso izan ditu kritika batzuk. Pertsona batzuen ustez “elite digital” berri bat sortzen ari da, non gutxi batzuk hainbat erreminta erabiliz gero eta botere gehiago lortzen ari dira, biztanleriaren zati handi batek bere existentziaren jakitun ez diren bitartean.
Azkenik, gauza bat ez zait argi geratu, guk zein taldetan sartzen gara boteretsuetan ala ezjakituen taldean?
Nork: itzibiritxi.2007/01/17 09:31:18.565 GMT+1
Etiketak:
web
2 0
internet
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/10 15:22:52.464 GMT+1
Nork: itzibiritxi.2007/01/10 15:22:52.464 GMT+1
Etiketak:
grabazioak
podcasting
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/10 16:44:57.215 GMT+1
Spam: zure korreora heltzen diren mail ez-eskatuak dira, geheinak publizitatea eskainiz eta masiboki bidaltzen direnak enpreseengatik.
Denok noizbehin jasotako mailak dira, gure buruak beharrezkoak ez diren gauzaz betetzeko nahian. kasu honetan, beste motatako spama da, hemen bake erakunde bateko kidea egin zaitezen gonbidatzen zaituzte. Mota hontako mezuak garai honetan ugaritzen dira, izan ere, Gabonetan urte osoan baino solidarioagoak izan behar garela esaten da.
Ondo iruditzen zait bakearen aldeko erakundeak eta mugimenduak sortzea, baina nire ustez, beraien kide egitea edo ez bakoitzarengatik atera behar da gure korreoko karpetak egunero grabitzeari behartu gabe.
Nork: itzibiritxi.2006/12/10 16:44:57.215 GMT+1
Etiketak:
spam
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2006/12/06 16:14:39.561 GMT+1
Mapa honetan nire auroa eta nire etxea ikusten dira. Oso leku polita da, Gasteiz osoa bezala!! Beraz, hemendik bueltatzo bat ematera gonbidatzen zaituztet!
nire etxea map - Tagzania
Nork: itzibiritxi.2006/12/06 16:14:39.561 GMT+1
Etiketak:
etxea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/11/17 20:40:40.481 GMT+1
Missourin historiako irakasle batek (Eric Langhorst) honako proiektua egin du bere ikasleekin eta beraien gurasoekin baita ere. Proiektua honakoa izan zen: ikasle bakoitzak Guerrilla Season izeneko liburua irakurri behar zuten eta geroago irakasleak eta liburuaren idazlea antolatu duten blog baten bitartez,The Guerrilla Season Book Blog, denok irakurketa kolektibo bat egingo dute.
Igandero antolatzaileek zein atal irakurri behar duten esango dute eta hainbat galdera botako dute eztabaidak bideratzeko.
Azkenik, blog honek bi ezaugarri izango ditu: erantzunak moderatuak izango dira eta argitaratzen direnak anonumous edo izenarekin bakarrik zinatuko dira.
Liburua irakurtzen bukatzerakoan ikasleek azken proiektu bat egin behar zuten hainbat posibilitateen artean aukeratuz. Esaterako liburuari bukaera alternatibo bat emanez, liburuaren gaiari buruz poema bat eginez edo liburuaren eszena bat komiki batean irudikatzea.
Proiektua, berez, oso ona iruditzen zait irakurketa kolektibo bat egitearen ideia gustatu zait eta gero iritzia ematea eta liburuari buruz eztabaidak sortzea ere. Ostera, ez zait ondo iruditzen erantzunak moderatuak izatea, nire ustez, jendeak bere iritzia emateko blog bat sortzen baduzu jende guztiarenak errespetatu behar ditu eta denak argitaratu onak edo txarrak izan arren.
Bestalde, ez dakit era anonimoan erantzutea proposamen ona al denik, izan ere, iritzi bat botatzerakoan postura hori defendatzeko gai izan behar zara eta ondorioz horren aurrean aurpegia emateko baita ere.
Nork: itzibiritxi.2006/11/17 20:40:40.481 GMT+1
Etiketak:
web
2
literatura
0
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak