2007/01/29 01:32:07.153 GMT+1
Gazteak, ausartak eta iraultzaileak, internet muanduan eragin gehiago izan duen belaunaldia adjektibo hauekin definitu dezakegu.
Azken urte hauetan internet munduan ondorio gahiegao izan dituen fenomenoa duda barik web 2.0 kontzeptua izan da. Internet ulertzeko modu berri hau komunikaziorako ate guztiak ireki ditu, eta goian esan dudan bezala, gazte batzuen buruetatik jaio egin da.
Kontzeptua definitzen.
Ez da erraza web 2.0 kontzeptua definitzea, izan ere oso mugimendu multi dimensionala da. Orokorrean, esan dezakegu internet sarean sortutako tresna eta baliabide multzoa dela. Webgune hauen ezaugarri bereziena interaktibotasuenan datza, eta horrekin lotuta, beste erabiltzaileekin komunakatzeko gaitasunena. Funtzionalidade teknikoaren aldetik bikainak badira ere (guztietan multimedia baliabideak topatu ditzakegu), nire ikuspuntik bere indar gune nabarmenena komunikazioa errazteko ahalmena da.
Web 2.0-ren adibideak.
Lehen esandako guztia hobeto irudikatzeko webgune konkretu batzuk aipatuko ditut, web 2.0 kontzeptuaren adierazle hoberenak bait dira. Nire iuspuntutik "mobida" honetan sartuta dauden ezagunenak youtube edota google izan diatezke.
Gazteak eta oso arrakastatsuak
Web 2.0 korrotearen barruan sartuta dauden web gune askok izugarrizko arrakasta bereganatu dute, eta honek bere eragina izan du arlo ekonomikoan. Web hauen sortzaile askok gazteak izanda, gaur egun bere kontu korronteetan demaseko dirutza daukate. Batzuk oraindik euren webguneen jabeak izaten jarraitzen dute (Google sortzaileen kasua, adibidez), baina beste askok, berriz, multinazional handiei euren produktua saltzea erabaki zuten.
Arrakastaren giltzarriak.
Lehen esan dudan bezala, webgune hauen arrakastaren arrazoi bat funtzionalitatean datza. Komunikaziorako inoiz sortu ez diren tresna poteentenak dira, baliabide multimedien esker, aukera itzela ematen dizute zure ideiak garbi eta ozenki adierazteko.
Gainera, webgune hauek euren diseinua erabiltzaileon beharretan oinarrituta daude eta sortzaileak gure iradokizunak entzuteko beti prest daude. Horrela, guztioak irabazten dugu.
Nork: ruben.2007/01/29 01:32:07.153 GMT+1
Etiketak:
web
2 0
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/29 00:30:11.145 GMT+1
Kaixo lagunak!
Ba izenburuak esaten duen bezala, webgune honekin demaseko arazoak eduki ditut. Ordenagailu ezberdinetatik ahalegindu naiz Joxek bidalitako ariketa egiteko, baina podcast bat egitea ezinezkoa egin zait.
Arrazoia? Webguneak ez du nire mikrofonoko seinalea hartzen. Bai, "settings" barruan sartu naiz zerbitzariari nire mikrofonoa erabiltzeko baimena emateko, baina ala ere, ezin izan dut ezer ere igo.
Dena den, ez dut nahi arijketa egin barik lagatzea, eta hori konpontzeko odeo studios barruan dagoen blog batean sartu naiz link bat eratzeko.
Aukeratu dudan artxiboa Queen talde famatuaren kanta bat da. Beraz, hor lagatzen dizuet Bohemian Rhapsody kanta, nire ustez, egin diren opera-rock guztien artean hoberena. Disfrutau!

powered by ODEO
Nork: ruben.2007/01/29 00:30:11.145 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/28 17:43:27.486 GMT+1
Kaixo lagunak!
Inoiz hitz egin al dizuet nire musika gustoei buruz? Diferentzia askorekin, niri gustatzen zaidan musika taldea "Daft Punk" da.
Daft Punk orain dela 10 urte inguru Frantzian sortu zen eta bere jaiotzetik Electro-Rock egin dute. Bueno, aipatzekoa da bere musika estilo nahiko berezia dela rock eta soinu electronikoak nahasten dituztelako, baina emaitza pilo bat gustatzen zait.
Bideoklipak ez dira atzean geratzen eta atera dituzten guztiak artelan izugarriak dira. Inoiz entzun ez baduzue bereiaen kantaren bat, hemen youtube-tik jeitsitako biodeoklip bat lagatzen dizuet. Espero dut zeuen gustokoa ere izatea!
Nork: ruben.2007/01/28 17:43:27.486 GMT+1
Etiketak:
punk
daft
musika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/26 13:51:23.887 GMT+1
Iban Arantzabalen hitzaldia.
Pasadan egunean Iban Arantzabal Goienako telematika alorreko burua gure artean izan genuen. Pertsonan honen prestakuntza akademikoa (Irakaskuntzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua, eta bere ibilbide profesionala ikusita pentsatu dezakegu “virtuosi” baten aurrean egon garela.
Iban Arantzabalen hitzaldia mamitsua izan zen, bertan 3 gai nagusi jorratu ziren: Goiena komunikazio taldea, blog fenomenoa eta editore lanaren gorabeherak. Guztiak interesgarriak iruditu zitzaizkidan, batez ere niri, Humanitateak eta Enpresetako karrerakoa izanda, komunikazio gaiari buruz gauza gutxi dakidalako.
Niri blogen inguruan eduki genuen eztabaida oso esanguratsua iruditu zitzaidan. Orain dela urte batzuk, blog fenomenoaren inguruko informaziorekin bonbardatuta izan ginen eta gutako askok nolabait nazkatuta amaitu ginen. Agian horregatik gutako pertsona pare batek bakarrik blog pertsonal bat kudeatzen dute. Niri pertsonalki, nire eguneroko pasarteak, esperientziak eta iritziak konpartitzea ez dit grazia handirik egiten, batez ere behatuta sentitzen naizelako. Horregatik inoiz ez zait bururatu horrelako mobida batean sartzea, baina aitortzen dut beste erabiltzaileekin ikuspuntuak eta informazioa konpartitzeko aukera bikaina dela.
Beste eztabaidarako gai bat internet nabigatzailearen inguruan ardaztu zen. Gutako gehienak, guztiak ez esateagatik, Windows sistemarekin programatuta etortzen den Explorer erabiltzen dugu. Adituek diotenez, beste zenbait nabigatzaileekin konparatuta, Microsoften nabigatzailea oso eskasa da, bai seguritate aldetik, bai funtzionalitateagatik. Ni behintzat, orain arte ez dut arazorik izan Explorer programarekin, baina Iban Arantzabalen firefox programa pasatzeko aholkuak behin eta berriro entzun ondoren, programa hura probatuko dudala erabaki dut.
Hitzaldi honetatik atera dudan konklusio garbia zera da, pertsonon arteko komunikazioa askoz errazagoa da teknologiari esker. Azken 20 urte hauetan informazioaren teknologiak ikaragarri garatu dira, komunikazioaren bizkortasuna eta kalitatea biderkatuz. Gaur egun teknologi aberriek sortutako baliabide teknikoei esker, informazio idatzia audio eta bideoarekin konplementatu dezakegu, adierazpen maila askoz sendoagoa lortuz.
Dena den, gauza bat argi izan behar dugu: nahiz eta formatua zein irudia oso garrantzitsuak izan, orain eta beti informazioaren edukia garrantzitsuena izango da. Argi eduki!
Nork: ruben.2007/01/26 13:51:23.887 GMT+1
Etiketak:
huhezi
goiena
hitzaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/26 13:48:58.363 GMT+1
Luistxo Fernandezen hitzaldia.
Denok dakigunez, Internet mundua garapen tekniko aldetik, oso esparru dinamikoa, horregatik egunero aurrerapen edo aplikazio berri batean albisteak egoten dira. Baina gutxi batzuetan, aurrerapen berri hauek benetako proiekzio bat edukitzen dute.
Tagzania aplikazioa, esaterako, mundu guztian sekulako arrakasta izan du, eta internet erabiltzaile guztion ahotan ibili da. Niri Tagzania gustatzen zait batez ere bere fundamentu teknikoa erraza bezain bikaina delako. Izan ere, Tagzania gaur egun Google maps aplikazioan agertzen diren mapetan oinarritzen da, eta erabiltzaileak berak aukeratutako mapan markak kokatzen ditu, informazio ezberdina adierazteko. Adibidez, hiri bateko mapa hartu dezakegu eta bertan seinalatu gure bisitaldian ikusitako lekuak. Informazio horretaz gain, datu gehiago adierazi ditzakegu, adibidez lekuaren deskribapena egiteko aukera ematen digute, bertan edukitako esperientzien komentarioa, bisita egindako data…

Nire iritziz, Tagzania oso dibertigarria da. Niri gustatzen zait bisitatu ditudan hirien planoak aukeratzea eta bertan ezagutzen ditudan lekuen kokapenak bilatzea. Aplikazio honen beste indargunea erabiltzaileen arteko informazio elkartrukatzean datza. Adibidez, leku batera txango bat egitea pentsatuta baldin baduzu, posible zaizu beste pertsona batzuk Tagzaniako mapetan lagatako komentarioak irakurtzea, euren esperientziak eta iritziak ezagutzeko. Horrela, bisitaldiaren planifikazioa askoz hobeto kudeatu dezakegu.
Hitzaldi honetan Luistxo Fernandezek, Tagzaniako sortzaile bat, bere enpresak etorkizunerako dituen planak azaldu zizkugun. Gehien azpimarratutako ideia GPS aparatuen bitartez ibilbideak egiteko aukera ematea izan zen. Horretaz gain, Microsoft eta Yahoo mapak erabiltzea pentsatuta dute, orain ematen duten zerbitzua hobetzeko asmoarekin.

Egia esaten badizuet, niri Tagzania sortu zuen enpresaren adibideak poztasunez betetzen nau. Kasu honetatik hurrengo konklusioa ateratzen dut: ideia ona bat izanda eta gogoz lan eginez izugarrizko emaitzak lortu daitezke. Sorte on Luistxo eta horrela segi!
Nork: ruben.2007/01/26 13:48:58.363 GMT+1
Etiketak:
tagzania
huhezi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/26 13:47:20.054 GMT+1
Liberté, Egalité et Fraternité
Artikulu honen titulua irakurrita norbaitek pentsatuko du Ilustrazio edota iraultza frantsesari buruz hitz egitera noala, baina ez da horrela. Gaurko artikulu honetan internet sarean ematen ari den iraultza izugarri interesgarri bati buruz hitz egingo dizuet.

Berria egunkariak pasadan egunean O’Reilly jaunari elkarrizketa irakurri ondoren ideia eta sentsazio ugari etorri zaizkit burura. Elkarrizketa horretan, elkarrizketatuak batez ere Web 2.0 fenomenoari buruz hitz egiten zuen, orain dela oso gutxi interneten zabaldu den jarduteko kontzeptu berria, hain zuzen ere.
· Zertan datza Web 2.0?
Nire ustez, web 2.0 kontzeptuan oinarritutako web guneek dituzten ezaugarri garrantzitsuena beraien izaera interaktiboa da. Alde batetik, horrelako aplikazio informatikoak diseinatzerako orduan erabiltzaileon beharrak eta lehentasunak kontutan izaten dira, erabilera ahal den guztia errazteko. Bestaldetik, sofware hau kasu gehienetan librea izaten da eta sortzaileak erabiltzaileon kritikak eta iradokizunak jasotzeko beti prest egoten dira. Horrela, guztiok irabazten dugu; erabiltzaileok gure beharrak hobeto asetzen ditugu, sortzaileei beraien webguneak hobetzeko aukera aparta luzatzen zaie, eta internet komunitateak ere irabazten du sareko baliabideak azkarrago eta hobeto garatzen direlako.
Gainera, Web 2.0 orrien atzetik oso helburu polita ikusi dezakegu: erabiltzaileon iritzia, esperientziak, musika, bideoak… besteekin konpartitzea. Honi esker, munduko beste sarelariekin gure ikuspuntua bakarrik konpartitu ez ezik, izugarrizko komunikazio fluxua eratzen dugu. Azken finean, anaitasun, askatasun eta berdintasunean oinarritutako gizarte birtuala sortzeko aukera paregabe baten aurrean gaude.
Ondorio positiboak erraz antzeman daitezke: askatasuna gure ideiak adierazteko, berdintasuna munduko pertsona guztion artean eta azkenik, komunitate birtual sendo bat sortzeko aukera aparta. Web 2.0 mugimenduak eskuragarri jartzen dizkigun aukera multzoari etekina atera behar diogu.
Nork: ruben.2007/01/26 13:47:20.054 GMT+1
Etiketak:
iraultza
web
2 0
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/26 13:45:39.547 GMT+1
Berriaren estilo liburua

Albiste onak euskaraz idazten dugun guztiontzako, Berriak bere lehen estiloa kaleratu du. Niri behintzat, askotan gertatzen zait euskaraz idazterako orduan ideia batzuk adierazteko zalantzak edukitzen ditudala. Lexiko kontua denean, arazoa erraz konpondu daiteke, konponbidea edozein hiztegian bilatu dezakegulako batez ere. Berdina gertatzen da gramatika arazoa denean. Benetako arazoak etortzen dira gure zalantza espresioarekin erlazionatuta dagoenean.
Gaur egun arte, espresio zalantzak argitzeko nik bi tresna nituen. Bata nik baino gehiago zekien pertsona bati galdetzea zen. Bestea, euskalterm webguneak zalantzak argitzeko eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzea zen. Aukera hauek erabilgarritasuna maila mugatu bat dute, eta askotan nire dudak argitu beharrean, buruhauste gehiago sortzen zaizkit. Hau da, ez dira oso efektiboak.
Orain aipatu ditudan arazoak konpontzeko Berriak bere estilo liburua plazaratu ditu. Lehen esan dudan bezala, euskaraz idazten dugun guztiok erabili ahal izango dugu, izan ere, gu guztioi zuzendutako liburua da eta Euskal Herriko edozein liburu dendan topatu dezakegu.
Horretaz aparte, euskaraz dotore idazteko aholkuak eta erreferentziak topatu ditzakegu. Hau benetan interesgarria da, azken finean guztioi gustatzen zaigu testu erakargarriak idaztea ez bakarrik edukiagatik, baita ere estiloagatik.
Artikuluak esaten duenaren arabera, idazterakoan arauak zaintzearekin batera, hizkera ere kontutan izan behar dugu. Hortaz, estilo liburu honek inmigrazioaz, sexu askatasunaz eta emakumeen kontrako indarkeriaz idazteko ohartarazten digu.
Konklusio gisa euskal komunitate barruan gauden guztiontzako liburu hau oinarrizko baliabidea bilakatuko dela esango nuke. Nik, pertsonalki, ahal dudan bezain pronto nire herriko liburu dendatik pasatuko naiz bat erostera.
Nork: ruben.2007/01/26 13:45:39.547 GMT+1
Etiketak:
estilo
liburua
berria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/26 13:42:53.988 GMT+1
BAKE SPAMAK (Aritz Gorrotxategi, El Diario Vasco 2006ko azaroaren 24)
Egia esaten badizuet, artikulu hau irakurtzen egon naizenean egilearekiko izugarrizko enpatia sentitu dut. Nork ez du jaso bere bizitzan horrelako mezu misteriotsuren bat? Galdera hau, noski, erretorikoa da. Azken finean, spam mezuak jasotzea, sarelari guztion eguneroko ametz gaiztoa bilakatu da, eta badirudi horrekin elkar bizitzera kondenatuta gaudela.
Azken urte hauetan mota guztietako enpresek horrelako trikimailuak erabili dituzte euren zerbitzuak munduan zehar promozionatzeko. Are gehiago, ez gara oso urrutira joan behar horrelako praktika txarrak ikusteko, besteak beste, Bilbo hirian kokatuta dagoen banketxe ezagun batek (zertarako pista gehiago, ezta? jajaja) noizean behin horrelako email inozoak bidaltzen dizkit.
Baina tira, badakizue artikulu honek zergatik harritu nauen horrenbeste? Enpresa batek horrelako trikimailuetan sartuta egotea ulertu dezaket, azkenean marketing tresna bat baino ez da, zikina baina publizitatea egiteko oso baliogarria. Ezin dudana ulertu zera da, elkarte batek, diru irabaziak helburu bezala ez duen talde batek konkretuki, horrelako mobidetan sartuta egotea.

Nire ustez, bakea bultzatzen duen elkarte batek kode etiko bat ere bai eduki behar du. Internet ez da mundutik kanpo dagoen esparrua, eta gure bizitzako gune ezberdinetan erabiltzen ditugun balore zein etika hor ere erabili beharko genituzke. Gauza bat argi izan behar dugu denok: interneten, denak ez du balio.
Nork: ruben.2007/01/26 13:42:53.988 GMT+1
Etiketak:
email
spam
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/26 13:41:41.225 GMT+1

Badatorrela azeria!
Ez zaitezte larritu tituluagatik, kasu honetan azeria ez dator gure oilotxoak jateko asmoarekin, baizik eta gure bizitza erraztera. Ala da lagunak, gaur kontatuko dizuedan ipuinean suzko azeri batek (hauxe da “firefox” hitzaren esanahia euskaraz) internet erreinuko biztanleak Internet Explorer munstro maltzurretik salbatzen ditu.
Tira, egia esango dizuet. Hasiera batean ez nuen nahi firefox nabigatzailea instalatzea, demaseko roiloa iruditzen baitzitzaidan. Baina bueno, kuriositateagatik programa “guztiz ahaldun” hura instalatzen ahalegindu nintzen. Lehenengo momentutik gauzak ondo joan ziren, instalazio prozesua oso erraza izateaz gain, di-da batean egiten da. Sorpresa atseginak ez ziren hemen amaitu, programa instalatu bezain pronto hasi nintzen hura erabiltzen eta kontxo… gure “suzko azeria” oso azkar mugitzen da.
Begiratu, ni ez naiz internet inguruko aditu bat, ezta inolaz ere ez, horregatik “etxeko” erabiltzaile baten ikuspuntutik hitz egingo dizuet. Onartu behar dut ez nuela espero IE eta firefox arteko horrenbesteko aldea nabaritzea, baina bai, ikaragarri igarri dut. Hasteko, programaren akzio botoiak oso intuitiboak iruditu zaizkit, programa erabiltzen hasi naizenean bazirudien betidanik erabili izan dudala. Honetaz aparte, programa-erabiltzaile arteko interface-aren diseinua oso erakargarria iruditu zait eta enteratu naizenean programaren “look”-a aldatzeko aplikazioak eskuragarri daudela interneten pilo bat poztu naiz.
Nabigatzaile honen abantailak ez dira bakarrik arlo estetikora mugatzen. Funtzionalidade aldetik nik bi tresna azpimarratuko nituzke, batez ere nire ikuspuntutik erabilgarritasun gehiago dituztenak direlako:
- “pestainen” bitartez egindako kudeaketa: bisitatzen dituzun webguneen historiala agertzen zaizu goiko aldean, gainera oso modu ordenatuan. Horrela, atzera joan nahi izanez gero, klik bat baino ez duzu egin behar.
- “pop up” blokeatzailea: pop up leihoak interneteko minbizia dira, kontrol barik biderkatzen dira eta lasai nabigatzea ezinezkoa bihurtzen da. Bueno, firefox programak berak bakarrik pop up leihoak kontrolatzen ditu.
Seguritatearen inguruan ez dizuet ezer esango, izan ere, ni ez nago oso jantzita gai horren inguruan. Bakarrik esango dizuet interneteko foruetan eta zenbait artikuluetan irakurri dudana: ziur asko, firefox momentu honetan dagoen nabigatzaile fidagarriena da. Beraz, programa hau milaka sarelarien oniritziarekin aurkezten zaigu.
Ez dut ezer gehiago esateko programa honen inguruan. Nire aholkua zera da, oraindik instalatu ez baduzue, ez itxoin gehiago eta animatu zaitezte. Merezi du!
Nork: ruben.2007/01/26 13:41:41.225 GMT+1
Etiketak:
ie
nabigatzailea
firefox
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/01/10 18:44:55.794 GMT+1
Arratsalde on lagunak,
Gaur web2.0 ikasgaian google docs aplikazioekin lanean ibili gara. Egia estaen badizuet, aplikazio hauen praktikotasuna ikusi ondoren benetan aho zabalik geratu naiz.
Suposatzen dut askok pentsatuko duzuela: baina Ruben, zergatik duzu hain gogoko google docs? Nire ustez, erantzuna argi dago. Alde batetik, sare bertan programa bera eta disko gogor bat zure zerbitzura dituz. Hauxe oso interesgarria da ordenagailu ezberdinetan lan egiten duzunean, horrela ez duzu ibili behar pendrive-kin bueltaka. Bestalde, on-line beste jendearekin kolaboratzeko aukera ematen dizu, beraz, erraminta honekin talde lan kontzeptuak beste dimentsio bat hartzen du.
Konklusio gisa, esan dezaket programa honekin maiteminduta geratu naizela, jejeje. Ziur nago, hemendik aurrera google docs nire erraminta erabilien artean egongo dela.
Amaitzeko, hemen lagaten dizuet nire klaseki bat eta nik google docs-en egindako froga bat.
"Kaixo wapa, zer edo zer aldatu nahi duzu? :p
irakurtzen didazu?
bai
zer iruditzen zaizu google-ren aplikazio hau?
interegarri xamarra
niri pertsonalki, taldeko lanak idazteko oso erabilgarria iruditzen zait
izugarria da nola garatzen diren teknologia berri hauek, ez zaizu iruditzen?
Era bat ados. zergatik ez dugu hemen eduki dugun elkarrizketa gure blogetara igotzen?"
Ederki! aurrera ba!
Ondo segi,
Nork: ruben.2007/01/10 18:44:55.794 GMT+1
Etiketak:
docs
google
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak