Famatuko ote gara...

No profile photo GURELprototype | 2010-10-03 20:16

Prototype taldearen lehen pausuak ematen hasi ginenean, diru apurtxo bat lortu guran bigarren eskuko jostailu eta gauzak salgai jarri genituen Gatzagako jaietan. Oso esperientzia polita izan zen eta diru dexente eskuratu genuen.
Orduan, GoiTBkoak etorri ziren eta gure gazteei elkarrizketa bat egin eta irudi batzuk hartuko zizkietan.
Famatzeko bidean jarrita, zapatu honetan Goiena Telebistako kazetari bat etorri zen eta, duela bi aste, lanerako erabiltzen dugun Elexaldeko txokoan egon zen gurekin.



Bideoa, argazki makina et guzti ibili zen.
Gainera, asteazkenerako Goienako platóra joatekoak gara Idoia eta Edorta, elkarrizketa bat egingo digutela-eta.


Utzi iruzkina: