Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/30 11:55:42.539 GMT+2

Martxoak 1

Patxi Lopezek lehendakaritza lortu baino lehenago, irakasleak EAE-ko hauteskundeen inguruan presentazio bat egiteko eskatu zigun.

Paulok, Ianirek eta nik egindakoa da hau, GoogleDocs eta Slideshare erabilita:

Nork: Oihane.2009/05/30 11:55:42.539 GMT+2
Etiketak: eae 2009 hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 15:25:27.095 GMT+2

Non dago adierazpen askatasuna?

Maiatzak 10ean Rodrigo Rosenberg Guatemalako abokatua hil zen tirokatua. Berri honek daukan gauza harrigarriena zera da: lehenago bideo bat grabatu zuen abisatuz hilda bazegoen Guatemalako presidente den Álvaro Colom-en erruagatik izango zela. Dirudienez, abokatuak bazuen informazioa alkateak beste hilketa batean parte hartu zuenarena, eta hori omen zen bera hiltzeko arrazoi nagusia.

Baina hori ez da dena. Jean Fernando Anleu izeneko guatemalar bat atxilotu zuen kasu honen inguruko gatazka batengatik. Gizonak Twitter sare sozialean Rosenberg-en hilketarekin zerikusia zuten errudun ekonomikoak atxilotzeko proposatu zuen, eta hori da bera atxilotzeko arrazoia. Honekin batera, milaka lagun jarri dira atxiloketaren kontrako protestak egiten, baita birtualki ere.

Gezurra dirudi adierazpen askatasun osoa ez izatea oraindik. Sare sozial eta blogak iritziak era aske batean emateko sortu ziren, eta ez dago eskubiderik norbait atxilotzeko pentsatzen duena esateagatik. Zer gaude, Erdi Aroan?

Horretaz gain, beste hausnarketa bat emateko aukera ere ematen digu berri honek. Harrigarria da zelako eragina izan dezaken internetek gaur egun. Norbaiten iritzi xume bat mundu mailako berri bihurtu da! Beldurra eta guzti ematen du teknologiak batzuetan…

Konklusio gisa, esan beharra daukat ez zaidala bat ere ondo iruditzen askatasunaren aurkako atentatu hau. Hala ere, idazkari birtual guztiei aholku bat eman nahi dizuet: kontuz zer idazten duzuen interneten, uste dugun indarra baino handiagoa baitu.

Hementxe dituzue Rosenberg-ek grabatutako bideoaren hiru zatietako lehenengoa:


Nork: Oihane.2009/05/19 15:25:27.095 GMT+2
Etiketak: rosenberg twitter fernando alvaro colom rodrigo jean anleu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 14:01:02.417 GMT+2

Antola zaitez!

Gmail-ek oraindik ere baditu liluratzeko tresnak. Irakasleak erakutsitako azkena: Google Calendar. Agenda moduko bat da, online erabiltzen dena. Ez zara agenda begiratzeaz gogoratu ere egin behar, zure gmail kontura bidaltzen dizulako ekitaldi edo eginbehar bakoitzaren abisua. Gainera, eguna ez ezik, ordua ere aukeratu dezakezu, eta deskribapentxo bat idatzi ekintza bakoitzaren inguruan.

Dena den, nire aburuz badauka eragozpen bat: eskuragarritasuna. Momentu jakin batean zer edo zer apuntatu nahi baduzu ahaztuta zenuelako, ordenagailu baten bila hasi behar zara. Gainera, nahiz eta ordenagailua eduki, internet ez dago beti eskura, eta eragozpen handia izan daiteke gauzak gogoratzeko orduan.

Hala ere, anima zaitezte eta sortu egutegi bat. Horrela, noizbait agenda ahazten bazaizue, bertan ere ikusi ahal izango dituzue zuen ekitaldi eta eginbeharrak.



Nork: Oihane.2009/05/19 14:01:02.417 GMT+2
Etiketak: calendar google gmail | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/06 18:23:40.713 GMT+2

Nongoa ote?

Bazen garaia nire inguruan zer edo zer jakiteko!
Bai ba, Donostiarra naiz. Amara auzokoa, zehazki esanda. Hiri polita, auzo ezin hobea... Gustuko dut horren hiri handia ez izatea, segurtasun eta familiartasun sentsazioa ematen baitu.
Dena den, esan beharra daukat ni pasaiatarra naizela izatez, hor eman bainituen nire lehenengo lau urteak.

Zehaztasun gehiago izan dezan testu honek, hementxe daukazue nire bizilekua gaur egun:


Nire etxea

Nork: Oihane.2009/05/06 18:23:40.713 GMT+2
Etiketak: donostia pasaia tagzania | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/05 15:54:22.008 GMT+2

ZuZeu-ren estreinaldia

Lehengo astean hitzaldi bat izan genuen (beste bat, bai) Hasier Etxeberriak eskainita. Laster kaleratuko duten proiektu baten inguruan hitz egin zuen: ZuZeu.
Web gunean dioen bezala, “albistari” bat izango da. Bertan, edozeinek igo dezake albiste bat, bideo bat, bitxikeriaren bat… Eta gainera kanpoan dauden euskaldunek edozein tokitako erreportaiak egiteko gai izango dira. Honetatik guztitik hoberena? Euskaraz izango dela.


Hasier Etxeberria.

Nork: Oihane.2009/05/05 15:54:22.008 GMT+2
Etiketak: etxeberria zuzeu hasier | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/05 15:36:02.916 GMT+2

Kazetari multimedia

Lehengo astean hitzaldi bat izan genuen Unibertsitatean ikus-entzunezko kazetaritzaren inguruan. Horretarako, Goiena-ko zuzendaria (Iban Arantzabal) ekarri zuten, bertan dituzten arlo ezberdinei buruzko informazioa ematera. Beste ikus-entzunezko taldeetatik ezberdintzen duena edukiak euskara hutsean direla da.
Goiena lau euskarri edota gehiagok osatutako informazio iturria da: Telebista, irratia, internet, papera... Sakeleko telefonoa omen da hurrengoa.
Gai honen harira, gaur egun plurifuntzionala izateak duen garrantziari buruz egin zuen hitz. Orain ez da nahikoa gauza batean iaioa izatearekin, batean baino gehiago aritu behar zara ondo: grabaketak, muntaiak, idazketak… Denetatik.
Hori entzutean, galdera bat egin nion nire buruari: Mediku bat hamaika espezializazioetan aritzen al da? Ez dut uste. Beraz, ez zait bidezkoa iruditzen gauza bat egin beharrean milaka egin behar izatea gainontzekoak gustuko ez baditugu.

Nork: Oihane.2009/05/05 15:36:02.916 GMT+2
Etiketak: iban goiena arantzabal kazetaritza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 15:36:19.790 GMT+2

MySpace-aren inguruan...

Norbait nire helbide elektronikoan sartuko balitz, zabortegi zibernetiko bat delakoan egongo litzateke. Bai, hamaika sare sozialetan kontuak dituen horietako bat naiz: Facebook, Fotolog, Twitter, Tuenti, Myspace, Netlog, Last.fm,… Erotzeko modukoa.

Dena den, badu bere alde ona; sare sozialen baten inguruan lan bat egin beharrez gero, izugarri dauzkat aukeran. Lan honetarako MySpace aukeratu dut (Tuenti-a ikusiegia baitago, ezta?).

Zaila zait gogoratzea noiz sartu nintzen MySpace-ren munduan. Urte bat? Bi? Ez dakit. Arrazoiaz ere ez naiz oroitzen, baina norbaiti arrazoiren bat eman behar banioke kontu bat sortzeko, jarraikoa izango litzateke: Musika munduan ez dira famatuak bakarrik existitzen, baliteke Beatles-ak baino hobeak diren musikariak egotea fama lortu ez badute ere, eta hori konprobatzeko, MySpace ezin hobea da.

Sare hau izugarri gustuko dut. Ez bakarrik talde berriak entzuteko ahalmena dudalako, baizik eta jada ospetsu diren artistak jarraitzeko ere erabil dezakedalako. Gainera, abestiak dohain eta modu legal batean entzuteko era bat ere bada. Tamalez, unibertsitatea dela eta, ezinezkoa zait nahi bezainbeste aritzea kuxkuxean, eta astean birritan edo hirutan besterik ez naiz sartzen (gutxiegi niretzat, sinetsidazue).

Lagunekin komunikatzeko balio badezake ere, ez dut sarritan erabiltzen horretarako, Tuenti-aren antzeko beste hainbat sare ditudalako horretarako.

Besterik gabe, hementxe uzten dizuet nire MySpace-aren linka eta honen irudi bat:


Nork: Oihane.2009/04/21 15:36:19.790 GMT+2
Etiketak: myspace sozialak sare | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 00:56:01.645 GMT+2

Txillida: Burdina arte bilakatu zuen gizona.

Aurkezpen bat egin beharra eta zer hobe euskal artista bati buruz egitea baino? Beno, euskaldun jaiotzez, nazioartekoa baita bera. Joan den urtean ateratako argazki batzuen bitartez eta ahalik eta hitz gutxien erabiliz, bere artea azaltzen saiatu naiz.

Jaun-andreok, zuek guztiokin: Txillida Handia:


Nork: Oihane.2009/04/03 00:56:01.645 GMT+2
Etiketak: txillida txillidaleku | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 18:42:06.345 GMT+1

Delicious!

Beno, beno, beno… Hementxe nago berriz ere irakasleak bidalitako beste lantxo batekin! Gaia? Delicious marka-gune soziala.

Lehenik eta behin, zertan datzan azalduko dut: Delicious prentsari lotutako webgune bat da. Bertan, gustukoen dituzun berriak gehitu ditzakezu zure profilera, beste pertsonekin interesak banatu eta gehien gustatzen zaizkizun gaiak aztertu.

Hala ere, ez pentsa pribatuki erabiltzeko zerbait denik besterik gabe. Izan ere, zure blogean edota Facebook-ean zure Delicious profilaren berri emateko aukera ematen dizu, Delicious-en munduan sartuta ez daudenak erakartzeko.

Erabiltzeko zaila badirudi ere, lasai, erraza baita. Dena den, arazoren bat baduzu, hemen daukazu lagungarria izango zaizun aurkezpen bat:


Delicious
View more presentations from euskaljakintza.


Hemen informazio gehiago.

Nork: Oihane.2009/03/25 18:42:06.345 GMT+1
Etiketak: delicious | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/18 18:11:30.827 GMT+1

NoWayOut eta Dikers - Dale gas

Beno, lehenago jada teknika hau erabili badut ere, lan honetan YouTube-ko bideo bat txertatu beharra daukagu.

Aukeratu dudan bideoa nik grabatutakoa da (bai, badakit, nabari da, horren kalitate txarra izanik...).

Lehengo astean Bilbora joan nintzen NoWayOut eta Dikers taldeen kontzertura. Donostikoa banaiz ere, bidaiak merezi izan zuen, elkarrekin egiten ari diren tour bat baita, Gira con un par deitua.

Bideo honetan bi taldeak agertzen dira Dikers-en Dale gas abestia abesten. Ezinezkoa izan zitzaidan abesti guztia grabatzea, jendea alde batetik bestera dantzan baitzebilen.

Hementxe bideoa:


Nork: Oihane.2009/03/18 18:11:30.827 GMT+1
Etiketak: dale nowayout no barakaldo rockstar gas dikers way out | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)