Bost blog, bost iritzi

burutikat 1456131754472 Burutik at | 2009-02-23 11:16
1

Beno ba, hementxe lehenengo lana. Bost blog aukeratu eta haien inguruko kritikatxo bat egin. Hauek dira nik aukeratutakoak:


Katixa

 

Blogak bilatzen ari nintzela, Bruce Springsteen-en artikulu bat zekarren hau aurkitu dut. Sartu eta musikari buruzko blog bat ez zela ikusi dut eta, hala ere, irakurtzen jarraitu dut. Gaur egun pil-pilean dauden gaiei buruz hitz egiten du: politika, literatura... eta dena ikuspuntu pertsonal batetatik kontatuta.


Juliusland


Nahiz eta azken aldiak berritu ez izan, blog originala iruditzen zait hau. Euskal Herri mailako bideo eta testu barregarriak aurkezten dizkigu, gure hizkuntzan barre egitea posible dela erakutsiz.


Smash

 

Green Day zale baten bloga. Gitarra ezberdinak ere aurkezten dituena. Paregabea, nire ustez. Bideo, argazki eta informazioa euskaraz munduko talde onenetako bati buruz.


Huhezinema

 

Lehengo urteko Huhezinema-ri buruz ari bada ere, interesgarria iruditzen zait hemen lehengo urtean eman zen lehiaketari buruz irakurtzea aurtengoa ulertu ahal izateko. Honela, jarraipen oso bat eman dezaket web orria irakurri baino lehenago.


Boligorria

 

Azkenik, musikan gehien bat darabilen, baina bai testu eta bai beste berri motak ematen dituen blog hau aukeratu dut. Testu luzeagoak besteenak baino, denbora luze izanda irakurtzeko ezin hobea. Blog baten beste ikuspegi bat ematen du, testu literarioak barne.

Joxe Aranzabal

Joxe Aranzabal 2009-03-14 18:52 #1

Lan ona, Oihane!<br>


Utzi iruzkina: