Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2007/01/24 19:44:16.147 GMT+1

YouTube

Gaur egun, Interneten gero eta gauza gehiago egin daitezke, esaterako, erosketak, informazioa bilatu, jendearekin komunikatu… Eta, orain, dirudienez, lana bilatu ere. Nahiz eta lana aurkitzeko era ona iruditu, momentuz ez da normalena. Beraz, norbaitek saiakera hau abian jarri nahi badu, urte batzuk itxarotea gomendatzen diot.

 

Nire ustez, Internetek ematen dituen erraztasunak ikaragarriak dira eta aprobetxatu behar ditugu. Hala ere, horrek ez du esan nahi edozertarako erabili behar dugunik. Alde batetik, gezurra esatea oso erraza izango litzatekeelako eta inork ez zuelako adieraziko beren hutsegiteak laneko lehen eguna heldu arte. Bestetik, Interneta ezinbestekoegia bihurtuko litzatekeelako gure bizitzan eta ez ginateke besteekin erlazionatuko.

Posted by: janire.2007/01/24 19:44:16.147 GMT+1
Tags: curriculumak youtuben | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/01/17 14:36:22.606 GMT+1

Ezkontza

 

Gaur YouTube arakatzen ari gara eta horretako bideo bat sartu behar dugu blogean. Nik aukeratutakoa gustatzea espero dut.

Posted by: janire.2007/01/17 14:36:22.606 GMT+1
Tags: youtube | Permalink | Comments (0) | References (0)

2007/01/14 21:03:52.201 GMT+1

Firefox

Aurreko klasean Firefox-ri buruz aritu ginen. Nik, egia esanda, gutxitan entzunda neukan izen hori eta are gutxiago nekien bere esanahia. Orain, aldiz, asteburua bukatuta, aitortu behar dut nire kultura txikia gai hauetan.

 

Larunbatean, lagun baten etxean nengoela Gabon zaharraren argazkiak ikusten, konturatu nintzen berak ere Firefox erabiltzen zuela eta hortaz aritu ginen arratsalde osoan. Dirudienez,  Explorer baino azkarragoa da eta baita seguruagoa ere. Gainera, arazo bat izanez gero, automatikoki zuzentzen da. Informazioa azkarrago bilatzeko hainbat estrategia berri dauzka, esaterako, “faboritoak” antolatzeko era interesgarri bat karpeten arabera sailkatuta.

 

Oraindik oso jende gutxi erabiltzen du Firefox baina nik egiaztatu dudan bezala denbora asko aurrezten da eta hori, gaur egun, asko ezkertzen den zerbait da. Horregatik eta bere egileek erabiltzaileen erosotasunerako lan egiten dutelako eta ez dirua ateratzeko aurreikuspenekin, denok nabegatzaile hau erabili beharko genuke.

Posted by: janire.2007/01/14 21:03:52.201 GMT+1
Tags: abantailak firefoxen | Permalink | Comments (0) | References (0)

2006/12/12 21:17:36.786 GMT+1

Internetaren negozioa

Web 2.0 ikasgaian aztertu behar dugun artikulua Los nuevos reyes de Internet deitzen da. Hemen adierazten da, betez ere, gaur egun gehien erabiltzen diren web gune famatuenak (hala nola YouTube, MySpace, Flickr…) gazte batzuek sortu dituztela, hogei eta hogeita hamar urte artean dituztenek, hain zuzen. Web gune horiek, mundu mailan, garrantzitsuak izatearen ondorioz, gazte sortzaileak aberatsak bilakatu dira.

 

Artikuluaren arabera, jendeak bideoak, argazkiak, blogak… Interneten jarri ondoren, botere gehiago du, bere iritzia emateko guztiz askea baita.

 

Aurrekoarekin guztiz ados egon arren, adierazi beharra dago askatasun horrek arriskutsua izan daitekeela, hau da, askeak garenez iruditzen zaigu nahi dugun guztia egin dezakegula. Eta hori ez da horrela. Nahi duguna egin dezakegu, betiere besteekiko begirune mantentzen badugu.

Posted by: janire.2006/12/12 21:17:36.786 GMT+1
Tags: internet | Permalink | Comments (0) | References (0)

2006/11/29 14:51:11.200 GMT+1

Aritz Gorrotxategi

Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco-n idatzitako artikulua Bake Spam izena du eta ordenagailua erabiltzen dugun gehienok daukagun arazoa azaleratzen du, hau da, egunero heltzen zaizkigun milaka mezuen arazoa aztertzen du. Nola gerta daiteke ez dakigun norbaitek jendearen posta helbidea jakitea? Zer estrategia erabiltzen dute?

 

Posta horien bidez gure ordenagailura sartzen lortzen dute eta publizitateko mezuak badira arazoa ez da handiegia, baina zer gertatzen da mezu horien bidez birusak bidaltzen dizkigutenean? Erantzuna oso erraza da, denok dakigun moduan ordenagailua pikutara doa eta gainera, konpontzeko 30 euro orduko dirutza kobratzen digun norbait etorri behar da etxera. Era berean, pozik egon gaitezen konpontzen lortzen badu.

 

Baina gure artikulura bueltatzen, aipatzekoa da ironiaz beteriko esaldi hauek (eta niri behintzat izugarri gustatu zaizkidanak): “ …hunkigarria da ikustea nola animatzen diren alderdi politikoetako kideak aurkezpen argazkietara. Azken batean, haiek ere profesionalak dira. Bakearenak, noski ”. Arrazoi osoa duela ezin uka daiteke, politikoek bakearen aldeko argazkietara hurbiltzen baitira, baina ez horren alde daudelako, baizik eta beraien irudi publikoa hobetzeko egokiak direlako.

 

Amaitzeko, bakoitzak zer mezu mota eskuratu nahi duen aukeratzeko eskubide osoa dauka eta hori dela eta, inork ezin dezake gure datuak erabili.

Posted by: janire.2006/11/29 14:51:11.200 GMT+1
Tags: bake spam | Permalink | Comments (0) | References (0)

2006/11/11 13:25:49.820 GMT+1

Berria Estilo Liburua

Azaroaren 10ean Berria egunkariaren zuzentzailea eta Berria Estilo Liburuaren antolatzaile batek etorri zen unibertsitatera hitzaldi bat ematera. Beren helburua honako hau zen: Estilo Liburuari buruz informatzea.

 

Hitzaldia oso interesgarria zela iruditu zitzaidan, batez ere, gure lanbidea idaztera bideratu nahi digunontzat. Hasieran, Berria egunkaria deskribatu zuen, bere nortasuna agerian utziz, hau da, Berria mundu ikuskera bat zela, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntza eredu bat zela adieraziz. Beraz, Estilo Liburu bat hori guztia islatu behar du.

 

Gero, liburua nolakoa den azaldu zuen bere eduki guztiak azaleratuz eta beharrezkoa zenean adibideak jarriz.

 

 Niri gehien gustatu zitzaidan esaldia Samuel Johnson esanekoa izan zen: “Ahaleginik gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria”.  Nire ustez, arrazoi guztia dauka eta guztiok horretatik ikasi beharko genuke.

Posted by: janire.2006/11/11 13:25:49.820 GMT+1
Tags: berria | Permalink | Comments (1) | References (0)

2006/11/11 13:03:17.771 GMT+1

Iban Aranzabalen hitzaldia

Azaroaren 8an Web 2.0 ikasgaiarekin erlazionatutako hitzaldia eman zigun Iban Aranzabalek, Goiena.net eta Sustatu.com-eko editorea dena.

 

            Beraz, hitzaldia Goienari buruzkoa izan zen batez ere, bere egoera laborala eta bere esperientzia pertsonalak azaldu zizkigun, bere iritzia emanez gai askoei buruz. Baita editoreen lana zein den, beste gauzen artean, jakinarazi zigun ere..

           

Hitzaldia interesgarria izan zela esan daiteke, nahiz eta azkenean gehiegi luzatu. Gainera, gure ikasketekin guztiz lotuta dagoen gaia da eta niri behintzat, nire etorkizunerako balio izugarria izan dezala espero dut.

Posted by: janire.2006/11/11 13:03:17.771 GMT+1
Tags: goiena | Permalink | Comments (0) | References (0)

2006/10/26 01:02:51.273 GMT+2

Interneteko argazkiak

Vanessa

Posted by: janire.2006/10/26 01:02:51.273 GMT+2
Tags: argazkiak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2006/10/23 07:13:52.520 GMT+2

Netiketa

           Netiketa ‘Internet’ eta ‘Etiketa’ hitzen arteko nahasketa da eta sarean aritzeko hainbat ‘arau’ ematen ditu. Arau horiek ez dira legalak noski, baina Interneten jendearekin komunikatzeko ondo erabiltzea gomendatzen da, hau da, Netiketak jendetasun arau sorta bat da.

 

            Joxe Aranzabal irakasleak gomendio hauek eman zizkigun klasean: zaindu artxibo atxikien tamaina, RTF erabili, ez idatzi letra larriz, garbitu mezuen zerrenda amaigabeak, ez sinetsi faltsukeriak etab.

 

            Nire ustetan, arau hauek kontutan hartzea jende aurrean sarean idatzi behar dugunean oso garrantzitsua da, batez ere, begirune falta agerian ez usteko eta nahigabe hanka ez sartzeko. Beraz, garrantzia hori dela eta, norbaitek erakutsi behar digu nola idatzi, zer egin artxibo atxikituak bidaltzerako orduan eta badagoela jendea sarean faltsukeriak bidaltzen dituena helburu ekonomiko eta mingarriekin.

 

            Netiketan agertzen den beste kontu interesgarri bat honako hau da: “ez iraindu inor sarean, eta iraintzekotan mezua sinatu”. Nire ustez, norbait kritikatzea ez dago gaizki (niri ere ez zait inporta besteen kritikak), baina betiere begirune osoz, besteen iritzia errespetatuz eta ondorioz, kritikaren mezua sinatzea begirune horren isla da.

 

            Laburtuz, Netiketan ematen diren arauak interesgarriak, beharrezkoak eta erabilgarriak dira, sarean ez baikaude besteen aurrean fisikoki eta horrek ondorio onak zein txarrak izan ditzakeelako.

Posted by: janire.2006/10/23 07:13:52.520 GMT+2
Tags: netiketak | Permalink | Comments (0) | References (0)

2006/10/20 07:35:58.742 GMT+2

Tim O'Reilly

Urriaren 8an, Berria egunkarian Tim O’Reilly-ri egindako galdeketa argitaratu zen eta horri buruz, hain zuzen ere, doa idazten ari naizen hau. Web 2.0 ikasgaian artikulua irakurtzea eta gure iritzia ematea agindu zigun irakasleak.

 

            Tim O’Reilly Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea izan zen. Hitzaldi bat eman zuen Gasteizen honi buruz eta baita beste gai batzuetaz ere (baina beti bere ildotik jarraituz), hala nola, herrialde garatuen eta azpigaratuen ezberdintasunak teknologia berriei dagokienez, sakelako telefonoen erabilera etorkizunean etab.

 

            Nik ez dakit gehiegirik informatikari buruz baina esan beharra dago ez natorrela bat herri aberatsei eta txiroei buruz esaten duenarekin. Nire ustez, haien arteko ezberdintasunak ez dira gero eta txikiagoak eta bertan dituzten oinarrizko beharrak asetzea(esaterako, gosea eta hezkuntza falta) izan beharko litzatekeela gure premiarik handiena deritzot, eta ez Internetera konektatzeko sarbideak sortzea.

 

            Beste alde batetik, Tim O’Reilly-k honako hau adierazten du galdeketan: “…eta gure gorputzean inplanteak izango ditugu sarean konektatzeko”. Ez nago ziur esaldi hau egia bezala esaten duenik baina hala bada, benetan diot nik ez dudala halakoa onartzen. Gaur egun, gazteak gero eta gutxiago ateratzen dira etxetik kalean egoteko edo lagunekin jolasteko. Orduan, zer gertatuko litzateke gorputzean inplanteren bat izango  bagenu?                                                                                                                          

Posted by: janire.2006/10/20 07:35:58.742 GMT+2
Tags: | Permalink | Comments (1) | References (0)

Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco