Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/20 07:35:58.742 GMT+2

Tim O'Reilly

Urriaren 8an, Berria egunkarian Tim O’Reilly-ri egindako galdeketa argitaratu zen eta horri buruz, hain zuzen ere, doa idazten ari naizen hau. Web 2.0 ikasgaian artikulua irakurtzea eta gure iritzia ematea agindu zigun irakasleak.

 

            Tim O’Reilly Web 2.0 kontzeptuaren asmatzailea izan zen. Hitzaldi bat eman zuen Gasteizen honi buruz eta baita beste gai batzuetaz ere (baina beti bere ildotik jarraituz), hala nola, herrialde garatuen eta azpigaratuen ezberdintasunak teknologia berriei dagokienez, sakelako telefonoen erabilera etorkizunean etab.

 

            Nik ez dakit gehiegirik informatikari buruz baina esan beharra dago ez natorrela bat herri aberatsei eta txiroei buruz esaten duenarekin. Nire ustez, haien arteko ezberdintasunak ez dira gero eta txikiagoak eta bertan dituzten oinarrizko beharrak asetzea(esaterako, gosea eta hezkuntza falta) izan beharko litzatekeela gure premiarik handiena deritzot, eta ez Internetera konektatzeko sarbideak sortzea.

 

            Beste alde batetik, Tim O’Reilly-k honako hau adierazten du galdeketan: “…eta gure gorputzean inplanteak izango ditugu sarean konektatzeko”. Ez nago ziur esaldi hau egia bezala esaten duenik baina hala bada, benetan diot nik ez dudala halakoa onartzen. Gaur egun, gazteak gero eta gutxiago ateratzen dira etxetik kalean egoteko edo lagunekin jolasteko. Orduan, zer gertatuko litzateke gorputzean inplanteren bat izango  bagenu?                                                                                                                          

Nork: janire.2006/10/20 07:35:58.742 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zuri ere ongi etorririk beroena euskal blogosferara eta Web 2.0 esparrura! Oso ondo hasi zara Janire, baina ez ahaztu artikulu gehienetan komeni dela loturak erabiltzea, horrek izugarri aberasten du-eta irakurketa. Segi horrela.

Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/20 20:55:58.514 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.