2008/07/29 01:30:38.988 GMT+2
iItzalita edo estaldurarik gabe
Ia-ia madarikatuak bihurtu dira ondorengo hamabost egunak, baina arazoak gora behera, azkenean bilatu dugu Portugal aldean lotarako tokia. Teknologiak aurrera egin beharrean, atzera pausu handi bat egin duela dirudi. Baina tira, bilatu dugu etxe berria eta gaitzerdi.
Azken egunotan bloga zertxobait biziberrituta mantendu nahi izan dudan arren, hurrengo bi asteetan ez dut idazteko aukerarik izango, ezta denborarik ere, badakizue, zer pentsatu asko izaten da oporretan: hondartza edo piszina, kafe hutsa edo ebakia...
Goza itzazue zuek ere estressik gabeko egunak eta gauak, gozatu zuen ingurukoen konpainiaren epela eta gozatu inguruko herrietako jaiak; aprobetxatu ahalik eta ondoen ikasi behar ez izana, (irailean azterketa bat edo beste dugunontzat animorik handienak!) konturatu ordurako eskularruak eta bufanda jantzita ibiliko baikara, gaztainak eta turroia jateko sasoia berehala iritsiko zaigu, eta horrekin batera urtarrileko azterketak... Baina ez naiz orain uda ozpinez bustitzen hasiko.
Etxean geratzen zaretenok ondo-ondo zaindu Eibar D'or paradisua. Gogor saiatu denok oporretan indarberritzen eta pilak kargatzen; Hilabetea amaitu aurretik makina bat jai zain izango ditugu!
Kanpora joateak hortaz, ez du esan nahi uda garaiko iluntzeetan izaten ditugun lagun arteko solasaldiak amaituko direnik, txosna inguruko berriketak ahaztuko ditugunik, kafesne, garagardo eta ke artean oraindik hamaika istorio geratzen zaizkigu kontatzeko.
Besarkadarik handiena agurtu ezingo zaitudan lagunari, ,ez hain lagunari, Islandiara doan lagunari, irakurri eta idazten ez duenari, egunero bisitatzen didanari, etzi urte t'erdi utzi gintuen begiradarik politenari, sekula irakurtzen ez duenari, ixilik baina fidel hor jarraitzen duenari, trago bat edo beste zor diodanari, bi eguneko laguntasunean sinesten ez duenari, larunbatero dantzara etortzen den ziberespazioko erregeari, eta aipatzea ahazten zaidan mundu guztiari, besarkadarik handiena eta opor zoriontsuak izan ditzazuela.
xxx
Laster arte.
Nork: malen.2008/07/29 01:30:38.988 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/28 23:25:35.161 GMT+2
zure txikitasunean...
Nork: malen.2008/07/28 23:25:35.161 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/28 02:57:58.202 GMT+2
inoiz ez da berandu...ala bai?
Bizitzan trena behin bakarrik pasatzen dela diote, carpe diem eta aurrera! Sarritan entzun ohi dugu, No dejes para mañana lo que puedas hacer hoy, (ikastolako lagun batek no hagas hoy lo que puedas hacer mañana esaten zigun konbentzimendu osoz).
Argi dagoen gauza bakarra, denborari kasu egin behar diogula da, berak ez digu jaramonik egingo eta. Hortik aurrera, norberak pentsa dezala zer egiten duen...
Zer, azken garagardo bat ez ala?
— Ez, ez, ni etxera noa.
— Tira, azkena.
— Ez, benetan, ipurtzuloraino nago garagardoz.
— Speed pixka bat badaukat nahi baduzu, lehen erosi diot horko...
— Eskertua dago eskaintza, baina ez.
— Non lo egiteko asmoa duzu? Ane beste babalore
horrekin joan da eta auskalo zein toki idilikotan ariko diren txorta
jotzen. Nire etxean gera zaitezke, pisukidea kanpoan dago.
— Ez dauzkat lotarako ordu asko. Egia esan, ez nuke hemen egon beharko orduotan.
— Berdin dio, ohea emango dizut nik. Zure arazoa da lurrean lo egin nahi baduzu...
Mikelek justu-justuan lortu zuen Somera kaleko
13ko atea zabaltzea. Asteburu osoko egurrak ez zion errazten
lurrarekiko angelua elkarzut mantentzea. Eskaileretan gora jarraitu
zion Jokinek. Honek ere ausarki desafiatzen zituen orekaren lege
nagusiak. Bigarren solairuko ate baten parean pausatu zen Mikel, eta
berriz ere atarian izandako arazo bera izan zuen etxekoa irekitzeko.
Ate ertzak giltzaren harat-honatekin urratu ostean erdietsi zuen bere
helburua.
— Etxea kristo bat eginda dago, baina ez zaitez
arduratu, nire pisukidea ez da oporrak bukatu artean etorriko, eta bere
logela libre dago.
Han eta hemen liburuz mukuru ageri ziren
apalategiei so zegoen Jokin, Mikelek komunean puxika lasaitzen zuelarik
esaten ari zitzaionari jaramonik ere egin gabe.
— Sukaldean kafea eta esnea behintzat badaude,
lo egin aurretik zerbait hartu nahiko bazenu. Ona dela diote! Nik lehen
espagetiak prestatzen nituen parrandatik bueltan, baina speed
madarikatu honek gosea ere lapurtu egiten dit.
Apalategiko liburuak arakatzen zebilen Jokin.
— Zureak al dira hauek guztiak?
— Liburuak? Bai zera! Nire pisukidearenak. Egia
esan, ardoa edan, sermoiak bota eta liburuak irakurtzen baino ez daki.
Tipo jatorra da baina...
— Denak irakurriak baditu jakituna ere izango da ba, joder!
— Jakituna? Hor dago bere arazoa. Gehiegi daki
ero halakoak! Askotan ez da konturatzen besteok ez ditugula berak adina
ordu galdu intelektoa garaztatzen, eta ikaragarrizko predikuak jasan
behar izaten ditut. Ardo gehitxo edaten duenean (hortik dator
intelektoa garaztatzearena), sarrerako liburuetatik hasi eta egongelara
artekoen argumentua kontatzen hasten ez zait ba!
— Narrativa alemana contemporánea; Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa...
— Bai, Sarri hemen ezagutu zuen, Bilbon.
Badakizu, euren garaietan. Inoiz kontatu izan dit batallitaren bat edo
beste. Eta horko hori aldiz, azalarengatik erosi omen zuen. Asko
gustatzen zaio azalean dakarren pintura. Margolari alemaniar batena
da... Dix edo antzeko zerbait. Baina hemen dauden liburu guztien
egileak ezagutzeko botila ardo batzuk hustu beharko ditut oraindik
Dionisosekin.
— Dionisos?
— Hala deitzen diote. Gerra izena zuela uste
dut. Beno, ni neu juergako atxurra izara artean lurperatzera noa.
Badakizu non dagoen logela. Liburu artean jarraitu nahi baduzu ondo,
baina zuri ere ez zaizu batere txarto etorriko lo-kumuxa bat.
— Ez, eskerrik asko. Axola ez badizu, liburuei bistako bat eman eta alde egingo dut laster. Trena hartu beharra daukat.
— Zeuk nahi duzun bezala. Berriz ikusten ez bagara, ba zera, pozten naiz zu ezagutu izanaz.
— Baita neu ere!
— Esango diot Aneri zurekin egon naizela.
— Anek apenas gogoratuko nauen, baina berdin dio. Eskerrik asko zure etxeko ateak ezezagun honi zabaltzeagatik.
— Mesedez... Zoaz pikutara! Gabon.
— Egun on! Eta laster arte.
Trumoi hotsak esnatu zuenerako gautua zuen.
Lehenengo euri tanta lodiak kristalaren kontra hautsi ziren airez
puztutako suizida potoloen gisan. Kanpotik hilurren zegoen festaren
hots urruna heltzen zitzaion, eta are urrunagotik, berriz ere trumoi
hotsa. Zerua zartatzen ari zela zirudien. Bilbon halakoxeak izaten dira
abuztuko ekaitzak. Badirudi eguratsa bera ere garagardoz eta speedez
belarrietaraino bete dela, eta ez duela bere ostia txarra adierazi nahi
festetako azken egunera arte.
Iratzargailuaren bila saiatu zen itsumustuan,
beso errariarekin han eta hemen joz. Alkohol usain zoragarria zerien
galtza bakeroen azpian ezkutatuta aurkitu zuen.
— Hamaikak eta laurden! Ez dago gaizki, Mikel!
Loaldi ederra. Beste honelako pare bat egin eta laster hire anaia
futbolista subnormal hori bezain sano eta lirain egongo haiz!
Ohetik jaiki eta, ilunetan, mundura etorri bezalaxe abiatu zen logelako atera.
— Aai! Mekaguenlaostia! Nork arraio utzi du hemen anplifikadore putaseme hau?
Erretolika bota eta behatzei hazka egiten ziela,
otu zitzaion anplifikadore putaseme hura zegoen toki geografiko
konkretu hartan utzi ahal izan zuen bakarra bera zela. Argia iziotu
zuen, bidean traba gehiagorekin ez behaztopatzeko. Argia gauza magikoa
baita batzuetan. Piztea besterik ez du behar, oztopo garaiezinak
ganorarik gabe utzitako tramankuluak baino ez direla ohartzeko.
Sukaldean, irratia jarri zuen. Ez zion ia
kasurik egiten, baina ohitura errituala bihurtua zuen ohetik jaiki
orduko irratia jartzearena. Armairutik kafea hartu eta sutan ipini zuen
historiako asmakizunetan gorena iruditzen zitzaion italiana.
Kafearen usain goxoak etxea noiz humanizatuko zain egon gabe joan zen
zuzen komunera. Bere antza zeukan tipo baten aurpegiarekin topo egin
zuen ispiluan. Barrabilei hazka gozo bat egiten zien bitartean komuneko
tapa altxatu eta eguneko txizaldirik garrantzitsuenari ekin zion.
— Erdia barrura erdia kanpora, egun handienetan bezala!
Dutxa bero baten ondoren gizaki sentitzen zen
berriz ere. Kafearen usaina etxe osoan barreiatua zen ordurako, eta
albornoza aldean, galtzontzilo barik, edozein emakume lirainek etxera
heldu eta aurkitu nahiko lukeen gizona zela iruditu zitzaion.
Dionisosek hainbeste maite zuen katiluarekin
hurbildu zen egongelara kafea hartzera. Somera kaleko farola zaharren
argia sartzen zitzaion leihotik. Parranderorik borrokalarienek azkeneko
pontxoak jaurtitzen zituzten beheko tabernetan. Horrelako kasuetan egin
daitekeen gauzarik egokiena: telebista piztu!, ahalik eta programarik
mengelena bilatzeko. Igande gauak aukera ugari ematen du horrelako
programa batekin topo egiteko. Ezpain ertzak adurrez beteta zeuzkan
aurkezle aguretu bat Alcohólicos Anónimosetik anonimoegia izateagatik
egotzitako agure ezdeus bat elkarrizketatzen ari zen. «Benetan maite
dut, Jesus! Baina lehen edan egiten nuen eta tel-tel-tel».
— Mundiala! Ez dago maitasuna baino gauza patetikoagorik.
Amodioari buruzko bere pentsakizunetan zebilen
egongelako mahaitxoan paper pusketa bati erreparatu zionean. «Eskerrik
asko berriz ere, Mikel. Barkatuko didazu atrebentzia, baina liburu bat
hartu dut apalategitik, alemanen liburu hori. Itzuliko dizut halakoren
batean. Jokin».
— Joder! Ezagun da, bai, tipo hau Aneren
lehengusua dela. Besterik gabe edonoren gauzak hartze hori berdina
daukate behintzat.
Bihotz arrosa handi bi agertu ziren telebistan,
eta bukatu zen amodio gaitzezko programa. Gero telekomandoarekin
hemendik eta handik pikatu zuen pixka bat, gauerdiko film erdi erotiko
erdi ezer-ez horietako bat aurkitu arte. Anaia txikiarekin solasaldi
labur baina emankor bat izan... eta loak hartu zuen sofan.
Telebistaren argi errainuek dir-dir egiten zuten
egongelaren ilunean, urrunean entzuten hasia zen sirena hotsaren
efektua indartuz.
© Unai Iturriaga
Nork: malen.2008/07/28 02:57:58.202 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/25 16:31:25.546 GMT+2
Koadrilan
Anjel Lertxundi.
Nork: malen.2008/07/25 16:31:25.546 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/23 17:04:19.251 GMT+2
1000 hitz ala argazki bat?
Niri zalantza sortzen zait esaldi honen aurrean. Baina gai hau beste baterako utziko dut...aurreko batean utzi nuen bezala...
Uztailaren amaieraren aurrean, oporraldiaren erdia edanda geratu dela ohartzen gara, langile askorentzat hainbeste desiotako oporrak gerturatzen daude.
Guk, San Ferminetan izaten diren estatubatuarrak bezalaxe, gure erara, gure neurrira eta ahal izan dugun ondoen atera diogu zukua hilabeteari.
Hori bai, gurasoek gautxori hutsak garela eta ohiko ordutegiez at ibiltzen garela kexatzen jarraitzen dute urtero legez, beti kalean gaudela, eurak lanean ari direla eta etxean gutxi laguntzen dugula...betikoa!.
Hala ere, uztaila aprobetxatu dugun moduan aprobetxatzeak bere justifikazioa du: urruneko Mexikotik, lagunen lagun bat etorri behar izan da bisitan, Diegok mugiarazi gaitu hara eta hona. Gure inguruaz asko gozatu dugun arren, abuztuan urrutira joateko planak egiten aritu garen bitartean ibili gara Gaztelugatxe zein Itzurunen barrena. 1000 argazkiren aurrean, hitzik ez zait geratu, soilik, gurea dena benetan aprobetxatzen ez dakigun sentsazioa.

Nork: malen.2008/07/23 17:04:19.251 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/07/22 16:09:58.242 GMT+2
Pikilabi...
Iritsi ginen bada Vendrell-era; egin genuen dantza, ordubetez; batzuk beste batzuk baino gusturago, baina publikoa izugarri pozik geratu zela argi geratu zen. Txalo zaparrada ederra eta ospitalera.
"¡qué maLa pata!"
Asteburuaren hasiera pertsonalki ona izan zenik ezin dut esan, baina horrelako konpainiak orkatilako minaz ahaztea lortu zuen. Ondorengo bi egunetan dantza, hondartza eta giro on-ona nagusitu dira.
Baina tira gure gora beherekin jarraitu aurretik, barkatuko didazue, konturatu naiz alfer-alferrik ari naizela gure bizipenak kontatzen. Azken batean, bizitakoa bizi izan dugunok bakarrik dakigulako benetan nolakoa izan den. Hortaz, Vendrell-en egon zaretenontzat gogoeta txiki bat egiteko aukera daukazue hemen, eta etorri ez zaretenok berriz, imajinazioa dantzan ipintzeko parada.
Laster arte!
Nork: malen.2008/07/22 16:09:58.242 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/16 22:02:57.698 GMT+2
Cuentogalletas
Una chica estaba esperando su vuelo en
una sala de espera de un gran aeropuerto. Como debía esperar un largo rato,
decidió comprar un libro y también un paquete con galletas. Se sentó en una
sala del aeropuerto para poder descansar y leer en paz.
Asiento de por medio, se sentó un hombre
que abrió una revista y empezo a leer. Entre ellos quedaron las galletas.
Cuando ella cogió la primera, el hombre
también tomó una. Ella se sintió indignada, pero no dijo nada. Sólo pensó: ¡qué
descarado; si yo fuera más valiente, hasta le daría una bofetada para que nunca
lo olvide!
Cada vez que ella cogía una galleta, el
hombre también tomaba una.
Aquello le indignaba tanto que no
conseguía concentrarse ni reaccionar. Cuando quedaba solo una galleta,
pensó:¿qúe hará ahora este aprovechado?
Entonces el hombre partió la última
galleta y dejó media para ella. Ah! No! Aquello le pareció demasiado!¡se puso a
resoplar de rabia!
Cerró su libro y sus cosas y se dirigió
al sector del embarque.
Cuando se sentó en el interior del avión,
miró dentro del bolso y para su sorpresa, allí estaba su paquete de
galletas…intacto, cerrado.
¡sintió tanta vergüenza!
Sólo entonces se dio cuenta de lo
equivocada que estaba. ¡Había olvidado que sus galletas estaban guardadas
dentro de su bolso!
El hombre había compartido las suyas sin
sentirse indignado, nervioso, consternado o alterado. Y ya no estaba a tiempo
ni tenía posibilidades para dar, explicar o pedir disculpas.
Y recordó que existen cuatro cosas en la
vida que no se recuperan:
Una piedra, después de haber sido
lanzada.
Una palabra, después de haberla dicho.
Una oportunidad, después de haberla
perdido.
El tiempo, después de haber pasado.
Nork: malen.2008/06/16 22:02:57.698 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/06 00:17:42.077 GMT+2
hartu hamar minutu, Daniel Guzmanen Sueños lana ikusteko
Nork: malen.2008/06/06 00:17:42.077 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/17 19:57:22.375 GMT+2
...we are the children
Nork: malen.2008/05/17 19:57:22.375 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/15 22:54:07.864 GMT+2
zoriontasunerako bide ukatuan?
Unibertsitateko lan bat aitzaki, arratsalde bikaina. Txanpa baten amaiera tristea, politegia izan delako!
Zoragarria x 10 izan da; harro, zorretan eta pozik nago, zuekin : )
Eskerrik asko!
Nork: malen.2008/05/15 22:54:07.864 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

