GAZTAINERRE EGUNA
Industriagintzak aurrera doazen neurrian galduaz doaz nekazaritzako
ohiturak; baina, hala ere, badira gauza batzuk industria hirietan ere
irauten dutenak, eta hoietako bat dugu Gaztaiñerre eguna. Egun hau, Ermua,
Eibar eta Plaentzian Arimen egunetik bigarren astelehenean ospatzen da.
Urtetxoak dira Gaztaiñerre egun jatorrari buruzko zalantzak eta eztabaidak
ezagutu nituela. Batzuen ustez "Domunun Santu" egunetik bigarren astelehena
behar zuen izan eta beste batzuen ustez Arimen egunetik urrengo astelehena,
eta baita ere baziren Arimen egunetik hirugarren astelehena zela uste
zutenek ere. Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelehen bietan
behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta korresponsalarentzat, duda
hoiek kontuan harturik, azaroko astelehen guzietan ospatu behar zen.
Iritziak iritzi, Arimen egunetik bigarren astelehenean ospatzen da.

2006/11/13 23:30:40.117 GMT+1
GAZTAINERRE EGUNA
Nork: malen.2006/11/13 23:30:40.117 GMT+1
Etiketak:
gaztainerre
eibar
azaroa
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
Gero arte, oier.
Nork: oier.2006/11/14 08:25:11.884 GMT+1
http://www.dantzan.com/blogak/oier
Nork: Josu.2006/11/14 10:09:48.491 GMT+1
http://www.blogak.com/josu
barkatuuuuuuuuuu!
gauzia da idatzi nebala zeñena zan, baina josun blogeko erantzun batian.
Esan biharrik ez dau neria ez dala testua...
ondo segi!
Nork: malen.2006/11/14 12:02:32.768 GMT+1
Nork: Josu.2006/11/14 17:19:55.279 GMT+1
http://www.blogak.com/josu/gaztanerre#comment0