2007/02/12 15:06:09.390 GMT+1
Entzun denok!!! Martxoaren 10ean, larunbatean, Itziarren Gazte Eguna ospatuko dugu eta izugarrizko juerga egongo da!!!
Goizean-goiz, 9:00: Andutz mendira joango gara izerdi pixka bat botatzera. Bazkal aurretik: herri txikiei buruzko hitzaldi bat emango du Itziar Herria Sortzen plataformako abokatuak. Eguerdian: bazkaria eta triki-bertso poteoa. Arratsaldean, 19:00: Antzerkia Goaz taldearen eskutik.
Eta gauean!!!!!!22:00: Kontzertuak!!!! Keike, Une, Came on baby eta Itaka!!!! Nahi duzuenok gonbidaturik zaudete!!!!Zuen zain egongo gara!!!Dudarik edo galderarik izanez gero idatzi!!!
Posted by: ihintzpitintz.2007/02/12 15:06:09.390 GMT+1
Tags:
juerga
gazte
itziar
anbientia
eguna
| Permalink
| Comments (2)
| References (0)
2007/02/06 11:12:45.635 GMT+1
Oraingoan Firefox-ari buruz hitz egitera natorkizue. Duela bi hilabete zer zen ere ez nekien, eta orain, neuk erabiltzen dut. Haseran beldur nintzen, baina, pixkanaka-pixkanaka gustua hartu diot. Joxeren blogean,
Faroan, hainbat jakintsuren iritziak daude, eta esan beharra dago, denak Firefoxen aldekoak direla; seguruagoa, azkarragoa, berriagoa, modernoagoa, euskara zuzenean... dagoelako. Eta niri ere, egia esan, asko gustatu zait. Nik ez dut beraiek beste ulertzen, baina, gustura nabil, gainera, bazen garaia euskara zuzen batean edukitzekoa, ezta?
Posted by: ihintzpitintz.2007/02/06 11:12:45.635 GMT+1
Tags:
euskaraz
firefox
internet
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2007/02/02 16:29:50.804 GMT+1
Duela hilabete, gutxi gorabehera, Luistxo Fernandez izan genuen gure unibertsitatean, HUHEZIn. Eibartarra da baina Donostian bizi da eta nahiz eta Codesyntax enpresaren jabe, hainbat programen sortzaile izan da. Argian, Euskaldunon Egunakarian eta Arrasate Press-en egin du lan, berez kazetaria baita. Baina hainbat adiskiderekin batera Aurki, Sustatu eta Tagzania sortu ditu. Guregana Tagzaniari buruzko hitzaldi bat ematera etorri zen eta egia esan oso interesgarria izan zen.
Programa honetan Google maps-ek eskaintzen dituen mapak ikus ditzakegu. Honela, norbaitek bidaiaren bat egin nahi badu, irteeratik helmugaraino bidea zein den jakin dezke GPSrik ez badu. Oso programa ona iruditzen zait. Hizkuntza ugari ditu (euskara barne) eta aukera ugari daude. Jendeak bere bidaiak, esperientziak nondik norakoak izan diren idazten du eta agian beste batentzako baliagarria izan daiteke.
Honelako gauzetarako izugarrizko imajinazioa eta pasioa duela esango nuke, edozeinek ez baititu hainbeste programa sortu bere denbora librean. Bejon daiola!!
Posted by: ihintzpitintz.2007/02/02 16:29:50.804 GMT+1
Tags:
tagzania
luistxo
sustatu
aurki
hitzaldia
| Permalink
| Comments (2)
| References (0)
2007/01/17 15:08:09.533 GMT+1
Gaur Youtube programa ezagutzen aritu gara. Bertatik bideo bat hartu dut eta hor behetik ikusi ahalko duzue. Bideoan 2006ko Itziarren ospatzen diren Kopraixetako Play-Back ikusi daiteke. Itziar ere Youtuben daukagu!!! Ederra poza hartu dudana!!!! Espero gustatzea eta denbora pasa politta izate. Gehiago nahi izanez gero
www.youtube.com helbidean klik egin eta bideo pila topatuko dituzue, denetarik dago!!
Posted by: ihintzpitintz.2007/01/17 15:08:09.533 GMT+1
Tags:
youtube
kopraixak
| Permalink
| Comments (3)
| References (0)
2007/01/10 15:05:12.039 GMT+1
Grabazio honen bitartez Web 2.0-ko klasean ikasitakoa erakutsi nahi dut, Podcasta erabiltzen.
powered by ODEO
Posted by: ihintzpitintz.2007/01/10 15:05:12.039 GMT+1
Tags:
podcast
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2006/12/06 16:07:02.646 GMT+1
Mapa polit hauetatik San Mames eta Itziar ikus dezakezue. Ze polita den gure Euskal Herria!!!!!!!!!!!
Posted by: ihintzpitintz.2006/12/06 16:07:02.646 GMT+1
Tags:
mapa
herri
itziar
| Permalink
| Comments (2)
| References (0)
2006/11/29 19:15:19.432 GMT+1
Duela bi aste proiektu berri betekin hasi nintzen nire unibertsitatean. Bertan Brasilgo MSTko taldeari buruzko lan bat egin behar genuen taldeka. Talde bakoitzak Brasilen inguruko gai ezberdinak zeuzkan eta nire taldeari Mundu Globalizatuaren Geopolitika tokatu zitzaigun. Hasera batean beldur nintzen zer izango ote zen ez nekielako. Baina pixkanaka-pixkanaka martxan jarri ginen eta jada lana nola eta zer egin behar genuen argiago ikusten nuen.
Oso gai interesgarria tokatu zitzaigun eta gustura aritu naiz lanean. Baina gogorrena munduan dagoen egoera triste eta penagarria ikustea izan da. Gu edozein txorrada edo tontakeriagatik kexatu egiten gara baina ez gara konturatzen beste askok eta askok zein gutxi duten eta konformatu egiten dira. Egoera honen aurrean zerbait egin behar dugu, ezin dugu laga aberatsak aberatsago bihurtzen eta txiroak oraindik eta txiroago.
Azkenik esan, oso esperientzia polita izan dela eta oso harro nagoela egin dugun lanarengatik. Baina, honek begiak ireki dizkit eta gauzak ezin dira horrela geratu ikusarazi dit. Beraz, ahal dugun heinean denok geure apurra jartzen badugu pixkanaka-pixkanaka mundu desorekatu hau hobetu dezakegu. Baina, denon laguntzarekin.
Posted by: ihintzpitintz.2006/11/29 19:15:19.432 GMT+1
Tags:
egoera
mst
apurra
| Permalink
| Comments (2)
| References (0)
2006/11/29 19:02:26.419 GMT+1
Oraingoan Joxe Aranzabalek Web 2.0ko glasean Aritz Gorrotxategik El Diario Vasco egunkarian idatzitako artikulu bati buruzko hausnarketa egiteko esan digu.
Bertan Aritzek zenbait erakundek zuk izenik eman gabe zurekin egiten duten kontaktua kritikatzen du. Izan ere, askotan gertatzen den bezala, e-mailak jasotzen ditugu eta ez dugu jakiten nola duten beraiek gure helbidea.
Egia esan niri pertsonalki ez dit axola e-mailak bidaltzea, baina egia da, ez dagoela ondo egina. Pertsona batek ez badu nahi inolako e-mailik jaso bere eskubidea du.
Gai interesgarria iruditu zait eta kontutan hartu behar dugula uste dut. Guk ez badiogu eman inori geure helbidea, nondik lortu dute?
Posted by: ihintzpitintz.2006/11/29 19:02:26.419 GMT+1
Tags:
aritz
helbidea
niri
vasco
axola
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2006/11/29 18:52:30.253 GMT+1
Berriako Estilo Liburuaren aurkezpena ere gure unibertsitatean egin zuten primizia moduan. Horretarako Irene etorri zen eta Estilo Liburua zertan datzan esplikatu zuen. Goitb-koak ere bertan izan genituen.
Irenek Estilo Liburua irizpide ideal batzuk markatzeko zela esan zuen eta komunikabide bakoitzak bere nortasuna duela; munduaren ikuskera, kazetaritza egiteko modua eta hizkuntza eredua.
Bestalde, Berriaren Estilo Liburua denontzat praktikoa izaten saiatu dira eta bi helburu nagusi ditu:
1. Maizenik izaten diren dudak argitzea.
2. Idazteko baliabideak lantzea.
Batzuk estilotik oso gutxi izan ohi dutela kritikatu zuen eta Berriakoak edukitzea saiatu dira bi ikuspuntu ezberdinetatik:
1. Kazetaritzatik
2. Idazteko orduan fraseologia eta estilistika (erderakadarik ez egitea).
Euskal entzule, ikusle etab.-ek erdaldunak baino gutxiago merezi ez duela ere esan du eta horretarako, zuzen idatzita egoteko, tradizioan oinarritu dira; euskal prosaren tradizioan eta ahozko tradizioan.
Ginera, arau bilduma estugarri bat ez dela ere esan zuen, komunikazio argi bat baizik. Liburuak atal ezberdinak dauzka:
1. Barne Irizpideak: (irakurlea erakartzeko).
a. Berriak bere buruari ezarritako irizpideak ezarri dituzte.
b. Erakargarri idatzi nahi izan dute, baina, horrek ez du esan nahi Berriari dagokionik Euskaltzaindiaren lana egitea.
2. Deontologia: (garbi jokatzeko jarraibideak).
a. Gizarte eredu integratzailea.
b. Adierazpen askatasuna.
c. Giza eskubideak errespetatu dituzte.
3. Interpretatzeko gakoak:
a. Gertaerak ulertu eta interpretatzeko gakoak.
b. Kontakizun landuak jorratzen dira.
4. Idazkuntza:
a. Hizkuntza eredua.
b. Estiloa hobetzeko baliabideak.
c. Esaldien antolamendua.
d. Testuen egitura.
e. Puntuazioa.
5. Ortotipografia:
a. Koherentzia.
b. Argitasuna.
c. Zenbakiak.
d. Letra etzana.
e. Etab.
6. Onomastika:
a. Izen bereziak idazteko irizpideak.
b. Euskal Herriko 4800 sarrera (leku izenak).
c. Arabierazko, grekozko eta ziriliozko izenak nola eman, munduko herrialdeen informazioa (314 sarrera eta 273 mapa) eta
d. Sigla zerrenda: Euskaraz nola eman ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko siglak.
7. Hiztegia:
a. Klixeak.
b. Esamoldeak eta kalkoak.
c. Sarrera tematikoak.
d. Alderdi entziklopedikoak.
Azkenik, esatariak Estilo Liburua irakurlerengan pentsatua dagoela esan zuen eta berari asko gustatzen zaion esaldi bat: “Ahaleginik gabe idatzia, plazerik gabe irakurria” Samuel Johnsonena da.
Posted by: ihintzpitintz.2006/11/29 18:52:30.253 GMT+1
Tags:
berria
irene
liburua
hiztegia
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
2006/11/29 18:12:49.603 GMT+1
Iban Aranzabal gure unibertsitatean izan genuen bisitan. Berak Goienari buruzko hitzaldi bat eman zigun. Bertan, berak ikus-entzunekoetan bizi duena adierazi zigun. Goiena aldizkariaren sorreran parte hartu zuen eta telebista, telematika…-en buru izan zen. Nahiz eta berak magisteritza eta ondoren euskal filologia ikasi ez du horretan lan egiten. Komunikazioen inguruko arloetan baizik.
Hitzaldi interesgarria izan zen, niri arraroa egin zitzaidan hain gaztea den pertsona batek horrelako bizitza konpletoa izatea. Bertan gauza asko esan zituen baina oso azkar pasa zen ordu t’erdi eskaseko hitzaldia. Gainera gure unibertsitatean dugun baliabideei kritika egin zien eta hori oso ondo egon zen. Honela behintzat, bera bezalako pertsona jakintsu batek esatea agian eragina izango du unibertsitatean ditugun materialetan.
Besterik gabe, oso gustura egon nintzen eta eskertzen diot berari hain natural izateagatik eta gauzak hain argi esplikatzeagatik.
Posted by: ihintzpitintz.2006/11/29 18:12:49.603 GMT+1
Tags:
natural
ondo
interesgarri
azkar
hitzaldi
goiena
| Permalink
| Comments (0)
| References (0)
Next posts