Zorionak Usurbil!!
Beste hainbat lekutan bezalaxe, Euskal Herrian ere beste zabor kudeaketa bat posible dela erakutsi digute Usurbilen. Osasunari bide emango dion proiektu baten aurrean gaude, zaborra ahalik eta gutxien sortu eta ahalik eta gehien birziklatu, hau da finean, errauskailu planta bat ez Zubietan ez inon beharrezkoa ez dela irudikatuko duen proiektua. Beraz, San Markos Mankomunitatean aurrerapausoak eman badituzte, Debagoienan zergatik ez? Zaborra guztion arazoa dela barneratu beharra daukagu eta zaborraren arazoari guztion artean egingo diogu aurre. Atez ateko bilketaren bitartez zabor kopuru maila izugarri jaisten da eta horrela ziurtatzen dute eredu honekin lanean dabiltzanek, birziklatze kopuruak ere handitu egiten dira eta nola ez orain erabiltzen ditugun makro - bertederoak neurri handi batean murriztuko lirateke. Zaborraren arazoa €rrauskailuak konpontzen ez duelako, ezin delako gipuzkoarron osasunarekin jolastu, zabor gutxiago sortzea ezinbestekoa delako eta zabor organiko bereiztea, horretarako ezinbestekoa delako!
Debagoienean atez-atekoari atea zabaldu!
Hondakinak atez ate biltzeko sistema aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuten Xabier Mikel Errekondo Usurbilgo alkateak, Ricardo Ortega San Markoseko Mankomunitateko lehendakariak eta San Markoseko lehendakariorde eta Usurbilgo zinegotzi den Imanol Azpirozek.
Urriaren 20an hasiko da atez ateko bilketa eztabaidatzeko herritarren parte-hartze prozesua. Hiru bat astetan, auzoz auzo egingo diren bileretan, herritarrei proiektua aurkeztuko zaie eta usurbildarren beharretara nola egokitu erabakiko da. Xabier Mikel Errekondo alkatearen iritziz, prozesu emankorra izango da herritarrek hitza izango dutelako eta haiek esango baitute nolako atez ateko sistema nahi duten.
Alkatearen iritziz, usurbildarrek ingurugiroa zaintzeko konpromisoa dute eta gainera Zubietan eraiki nahi duten errauste planta batek ekarriko lituzkeen osasun arazoak eragotzi nahi dituzte. “Ziur gaude lortuko ditugun birziklatze-tasa ikusgarriek agerian utziko dutela errauste planta batek ez duela ez hanka ez buru”. Bestetik, nabarmendu du aintzindariak direla bilketa sistema honekin, Usurbil Euskal Herriko lehen herria izango baita bilketa sistema hori ezartzen, “hala ere, gure hazi hau gainerako herrietan zabaltzea espero dugu”.
Ricardo Ortega San Markoseko Mankomunitateko lehendakariak erakunde horren eta Usurbilgo udalerriaren artean adostutako hitzarmenaren berri eman du. Mankomunitateak Usurbil herri pilotu gisa hartu du eta hori dela eta, aholkularitza teknikoaz gain, proiektuaren zati bat finantzatuko duela aurreratu du.
San Markoseko lehendakariorde eta Usurbilgo zinegotzi Imanol Azpirozek, azkenik, gaur egungo hiri hondakinen bilketa sistema kritikatu du eta konponbide osasuntsu eta garbiaren aldeko apustua egin ordez Gipuzkoako Diputaziotik balizko errauste planta helburu duen hiri hondakinekiko politika egiten ari direla salatu du. Bere iritziz, errauste planta modernotzat jotzen duten arren inguruko herritarren osasunarengan izango dituen ondorioei muzin egin eta ohiko bilketa zaharkituarekin jarraitu nahi dute.




JOSE LUIS EROSTEGI
"ELTZIKORTA"
Erantzunak
Nork: Usurbil Bizirik.2010/01/05 16:02:14.777 GMT+1