Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/04/23 22:53:46.747 GMT+2

aupa


I made this widget at MyFlashFetish.com.

Nork: sakeoalfeo.2009/04/23 22:53:46.747 GMT+2
Etiketak: ondo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/23 22:50:58.859 GMT+2

TXIRRINDULARITZA

Aurten ere Davide Rebellinek (Italia, 37 urte) irabazi du Fleche Wallone Belgikako klasikoa. Hirugarren garaipena du han. Aurrekoak, 2004an eta 2007an lortu zituen.

Ohi bezala, Huyko hormak erabaki du lasterketa. Kilometro bateko aldapa da, %9,3ko batez bestearekin, baina tarte batzuetan %20ko pendizea du. Cadel Evansek gogor jo du maldaren erdialdean, Rebellinek ondo segitu dio, baita atzean utzi ere azkeneko 200 metroetan.

Andy Schleck geratu da bigarren, Damiano Cunego hirugarren, Samuel Sanchez (Euskaltel-Euskadi taldea) laugarren.

1992an egin zen profesionaletan debuta Rebellinek, GB Maglificio taldearekin, eta harrezkero 42 garaipen eskuratu ditu. Gaur egun Serramenti PVC Diquigiovani-Androni Giocattoli taldean da.

Azken irabazleak

2008. Kim Kirchen (Luxenburgo).
2007. Davide Rebellin (Italia).
2006. Alejandro Valverde (Espainia).
2005. Danilo di Luca (Italia).
2004. Davide Rebellin (Italia).
2003. Igor Astarloa (Euskal Herria).

Nork: sakeoalfeo.2009/04/23 22:50:58.859 GMT+2
Etiketak: klasikoa fleche belgikako wallone | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/07 22:07:04.905 GMT+2

Sailkapen orokorra Eh itzuliaren amaieran

Postua

Dortsala Abizena Izena Herria Taldea Denbora
1 1 CONTADOR, Alberto ESP AST 20:48:30
2 71 COLOM Antonio ESP KAT 30
3 11 SÁNCHEZ, Samuel ESP EUS 53
4 161 EVANS, Cadel AUS SIL +01:33
5 51 SÁNCHEZ Luis León ESP GCE +01:48
6 101 CUNEGO, Damiano ITA LAM +01:53
7 111 GESINK, Robert NED RAB +01:57
8 98 ROGERS, Michael AUS THR +02:20
9 141 NIBALI, Vincenzo ITA LIQ +02:30
10 145 KREUZIGER, Roman CZE LIQ +02:35
11 174 KNEES, Christian GER MRM +03:00
12 61 CASAR, Sandy FRA FDJ +03:07
13 56 LÓPEZ David ESP GCE +03:39
14 12 MARTÍNEZ, Egoi ESP EUS +04:01
15 185 KESSIAKOFF, Fredrik SWE FUJ +04:07
16 35 DEVENYNS, Dries BEL QST +04:18
17 46 FUGLSANG, Jakob DEN SAX +04:22
18 156 MOINARD, Amaël FRA COF +05:07
19 142 NOE, Andrea ITA LIQ +05:18
20 13 VERDUGO, Gorka ESP EUS +05:18
21 81 EFIMKIN, Vladimir RUS ALM +05:19
22 45 LARSSON, Gustav SWE SAX +05:49
23 53 ARROYO David ESP GCE +06:32
24 21 SASTRE Carlos ESP CTT +06:38
25 121 FEDRIGO, Pierrick FRA BBO +07:15
 

 

Nork: sakeoalfeo.2009/04/07 22:07:04.905 GMT+2
Etiketak: itzulia eh | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 22:47:32.439 GMT+2

EH itzulia 09

                   EUSKAL HERRIKO ITZULIA 2009

2009. urteko aurreneko lehiaketa irabazi nahi duenak, aurreneko multzoan fin ibili beharko du txirrindulariak hautatzerako garaian. Bertatik lau gizon aukeratu behar direla kontuan izanda, garailea eta honek gertuen izango dituenak asmatzea ia ezinbestekoa izango da gainera. Baina honezkero partaideek soberan dakitena esaten gehiegi luzatu gabe, joan gaitezen harira, hots, multzoa osatzen duten txirrindulariak aztertzera.

cunego_evans

-    Alberto Contador: aurkezpenik ez du behar espainiarrak. Iazko Itzulian bera izan zen garaile, eta aurtengoan ere hautagai nagusitzat har daiteke. Aste bakarreko itzuli gehienetan bezalaxe, ibilbidea lagun izango du. Gauzak normal direla,  hartzen ez duenak hanka-sartze handi xamarra egin izango du.

-    Andy Schleck: anaietan gazteenak ez du oraindik berarengandik espero den mailarik eman aurten. Tirreno-Adriaticon baxu xamar azaldu da, eta horrek zalantzak sortarazten ditu bere sasoi-puntuari dagokionez. Gainera, erlojuaren aurkako saioan faborito gehienak baino ahulxeagoa da. Hori bai, berezko talentuak eta igoera motz baina gogorrek bere alde egiten dute. Arriskatu nahi duenak aukera hobeak ditu beste batzuengan dena den.

-    Antonio Colom: Itzulian podiuma zapaldutako gizona da mallorcarra. Denboraldi hasiera indartsua darama, eta berez hau zuen sasoiko lehen erronkarik nagusiena. Euskal errepideetan motibazio berezia topatzen du, eta horrek eta bere jarrera erasokorrak beste batzuekiko erlojuaren aurka gal lezakeen denbora berreskuratzen lagun liezaioke. Apustu fidagarria, baina podiuma zapaltzeko ere arazoak behar lituzke.

-    Cadel Evans: iragan urtean bezalaxe, Coppi-Bartali-n lortu du bere aurreneko garaipena australiarrak, dagoeneko onenen artean egoteko prest denaren seinale. Nekez ikusiko dugu erasoan, baina bere dohainak lasterketa irabazteko aproposak dira. Erabakiorra izango den erlojupekoan gutxi izango ditu aurretik. Apustu seguru antzekoa; Contador bera baino faboritoago da, baina hortik aurrera ez da Silence-Lottokoa bezain txirrindulari osorik. (more…)

Sunday, February 8th, 2009

Euskal Herriko Itzulia 2009Aurreko ostegunean eman zuten Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko Itzulia bateratzearen berri. Aurreko urteetatik baitzirudien horrelako zerbait gertatuko zela, izan ere, Euskal Bizikletako antolatzaileek gero eta zailtastun handiago baitzituzten txirrindulariak ekartzeko. Txirrindularitza zaleok ez gaitu erabakiak harritu.

2009ko lehen ekitaldian 6 etapaz osatutako lasterketa prestatu dute. Bi elkarteek adostu bezala (Diario Vascoko Kirol Antolakuntza eta Euskal Bizikleta Elkartea), etapa horietako bat Arraten amaituko da. Aurtengoan 3. etapa izango da. Protourreko lasterketa apirilak 6an hasiko da Ataunen eta Zallan amaitu apirilak 11ean. Hona hemen lasterketaren laburpena:

1. etapa (apirilak 6): Ataun-Ataun
2. etapa (apirilak 7): Ataun-Villatuerta
3. etapa (apirilak 8): Bilatorta-Arrateko santutegia
4. etapa (apirilak 9): Eibar-Gueñes
5. etapa (apirilak 10): Gueñes-Zalla
6. etapa (apirilak 11): Zalla-Zalla (bakarako erlojupekoa)

Urtero legez, aurten ere Tropela.net-en Euskal Herriko Itzuliaren inguruko lehiaketa izango dugu, urteko lehena. Beraz, adi izango gara lasterketa honen inguruan izango diren gora-beheren inguruan.

Tropela Orioko erlojupekoan

Monday, April 14th, 2008

Tropela Elkartea Orioko erlojupekoa jarraitzen izan zen. Bertatik David Herrero irteeran izango ez zela jakinarazi genizuen, eta zoritxarrez, gaur esan dutenaren arabera, hilabetez korritu ezinda izango da txirrindulari bizkaitarra. Beraz, ezin izango du Euskal Bizikletan parte hartu hasieran espero zuen bezala. Gure animorik beroenak Davidi!

Orion bizi izan genuena bideo honetan bildu dugu. Espero dugu gustukoa izango duzuela!

Vuelta al Pais Vasco

Sunday, April 13th, 2008

Atzo Orion izan ginen egun pasa beste zaletu asko bezala. Xaloa tabernan bazkaltzeko asmotan geundela herriko Karkara aldizkariari begirada bat eman guztiz identifikatuta sentitu ginen zutabe-artikulu bat topatu genuen Euskal Herriko Itzuliari buruz eta hona ekartzea erabaki genuen. Artikulua Ana G. de Txabarrik idatzia da eta hemen daukazue oso-osorik:

Vuelta al Pais Vasco

Euskal Herritik pasa behar duenean ahaleginak eta bi egiten dira munduko txirrindulari proba handienak ere aitor eta erakus dezan euskaldunen herrian gaudela. Izugarrizko garrantzia ematen diogu, gutxi bada ere, Tourrean zerbait euskaraz agertzeari: toki izenak elebitan ikusteari, arrivem>-rekin batera helmuga azaltzeari. Txirrindulari saiatuei eta gogorrei animoak emateko ikurrinen koloreekin betetzen ditugu Pirineotako zelaiak: jakin dezatela nolakoa den zaletu euskaldunaren grina.

Hemen dugu gurea, Euskal Herriko izena daraman txirrindulari itzulia, handia izan nahi duena, bertako periodiko batek antolatua, etxeko erakundeek lagundua, herriko jendeak eskuzabal musutruk bultzatua? eta aterako ditugu ikurrinak eta grinak, zaleez gainezka beteko ditugu Aiako eta Orioko zelaiak, baina bideko bazter batean ahaztuta utziko dugu euskararen herrian gaudela: Hitz bat bera ere ez dator euskaraz Organizaciones deportivas El Diario Vascok emandako txosten eta argibide liburuan.

Tori Itzulia!

Nork emango dio buelta horri?

David Herrero ez da irtengo Orioko erlojupekoanTropela Elkarteak irteeran jakin berri duenez, David Herrero ez da irteeran izango. Badirudi atzoko erorketaren ondorioz izan dela.

Nork: sakeoalfeo.2009/04/03 22:47:32.439 GMT+2
Etiketak: txirrindularitza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 22:45:15.847 GMT+2

......Bukatzen ditugu klaseak !!!!

Nork: sakeoalfeo.2009/04/03 22:45:15.847 GMT+2
Etiketak: bukaera | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 22:40:42.962 GMT+2

Espainia barneko futbol berriak

Nork: sakeoalfeo.2009/04/03 22:40:42.962 GMT+2
Etiketak: futbola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 22:30:35.915 GMT+2

Bideoak


VideoPlaylist
I made this video playlist at myflashfetish.com

Nork: sakeoalfeo.2009/04/03 22:30:35.915 GMT+2
Etiketak: asko gauza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 22:29:37.773 GMT+2

F1 bateko berriak

Nork: sakeoalfeo.2009/04/03 22:29:37.773 GMT+2
Etiketak: f1 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 22:28:57.518 GMT+2

Erreproduktorea


MusicPlaylist
MySpace Music Playlist at MixPod.com

Nork: sakeoalfeo.2009/04/03 22:28:57.518 GMT+2
Etiketak: musika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/03 20:27:56.279 GMT+2

Marca-ko bideoak

Nork: sakeoalfeo.2009/04/03 20:27:56.279 GMT+2
Etiketak: bideoak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)