2007/03/22 08:11:25.844 GMT+1
Jarraian, nire interneteko orri gustukoenak azalduko dizkizuet eta baita hauek nire gustokoenak izateko arrazoia ere.Del.icio.us orrialdean jarritakoak dira beraz, han ere jendearen orrialde gustokoenak ikus ditzazkezue. Zuek ere sartu,ikusi eta ea gustatze zaizkizuen!
| Orrialdea |
Zergaitik? |
Link-a |
| hondartza.com |
Zarauzko gaztekuadrilla baten orrialdea da surf,skate, snow...buruz hitzegiten dute eta beraien argazki eta bideoak dituzte. Politta da!
|
http://www.hondartza.com |
| 310project.com |
Beste zarauztar gazte batzuen orria da eta aurrekoaren antzerakoa da. Kirol berdintsuak, leku antzekoak,...
|
http://www.310project.com |
| gaztesarea.net |
Gazteei buruz jakin nahi duzun guztia daukazu hemen. Kontzertuak, dudak, musika, ....
|
http://www.gaztesarea.com |
| gara.net |
Euskal Herriko informazio iturri fidagarrienetakoa da nire ustez. Beste batzuek egia osoa esaten ez dutenean hauek indar guztien aurka irakurlegoari egia eskeintzen diote.
|
http://gara.net |
| youtube.com |
Denbora pasa eta aspertuta zaudenean, jendearen tontakeriak, musika, marrazkiak, telesaiak,etb-rri buruzko bideoak ikusteko toki mundiala.
|
http://www.youtube.com |
Nork: ((( *_ @rãN _* ))).2007/03/22 08:11:25.844 GMT+1
Etiketak:
orrialde
gustukoenak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/15 08:23:00.187 GMT+1
Azken egunotan oso entzuna izan da De Juana Chaosen kasua. Donostira ekartzearekin bat, Espainia osoan zabaldu zen erabaki honen aurkako ahotsa. Eta beraien ustez, pertsona honek egin duenagatik ez du ordaindu eta gehiago "merezi" omen du.
Eta nor dira pertsona hauek, kartzelako zuzendariaren hitzak, epaile batenak, Iñaki berarenak eta beste hainbaten hitza dudan jartzeko? Esan dezakete erabakia ez zaiela ondo iruditzen baina horrek ez du esan nahi gaizki artua dagoenik.
Iñakik 12 urtez egon da gartzelan ETAko kide zela leporatuz. Baina kaleratzeko ordua iritsi zenean beste 3 urte eman zizkioten gartzelan zegon bitartean idatziriko artikulu batzuengatik. Eta ez al dugu ba geuk esaten gizarte demokratiko batean bizi garela eta aldarrikatzeko eskubideak ditugula? Hortxe daukago froga bat hau ez dela honela egiaztatzeko eta konturatzen ez direnei hala dela erakusteko.
Bidegabekeria hau ikusirik Iñakik gose greban jartzea erabaki zuen. Eta 120 egin ditu burugogor honetan kaso egin dioten arte. Gaur egun Donostiako ospitalean dago gosegrebak eragindako kalteei aurre egiten piskanaka bere herritarren laguntzaz.
Orain egin behar dugun galdera zera da... 120 eguneko gosegreba, mobilizazioak, kontzentrazioak,.... egin behar dira norbaitek kaso egin dakigun?? Honek zer pentsatu ematen dio bat baina gehiagori, eta merezia duela pentsatzen duen bat baina gehiago ere badago. Nire ustez, Euskal Herriko hainbat presok jasotzen dutena ez da zigorra, bidegabekeria da!!!

Nork: ((( *_ @rãN _* ))).2007/03/15 08:23:00.187 GMT+1
Etiketak:
kritika
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/15 08:06:00.073 GMT+1
Azken egunetan ikusiriko pelikuletatik honekin geratzen naiz gauza asko irakatsi baitizkit.
6 pertsonako familia honek, amets ezberdiñak ditu. Alaba txikienak, modelo bet izatea du amets eta hortan buru belarri sartuta dabil aitonaren laguntzaz. Anaiak berriz, bere aldarrikapenak gauzatzeko ez du hitzegiten. Bere buruaz beste egiten sahiatu den osaba, homosexuala .Aita eta ama berriz seme -alaben nahietara moldatzen dira ahal duten moduan guztien gustukoak diren gauzak egiñez.
Alaba urrengo fasean parteartzeko hautatua izan dela jakitean, bidaia bati ekiten diote, kotxez. Bidaia honetan gauza asko ikasten dituzte bai protagonistek baita ikusleek ere, gertatzen diren gauzak unkitu egiten baitute eta era dibertigarrian baina ikusi egiten baitugu zer den familia bat, maitasuna, amets batengatik borrokatzea, eta ametsak bat-batean birrintzea,...
Hau dena hainbat sari irabazi dituen eta oscarretara deitua izan den pelikula honetan ikus dezakegu.Nire iritziz, benetan pena merezi du ikustea, infantila dela pentsatu arren.

Nork: ((( *_ @rãN _* ))).2007/03/15 08:06:00.073 GMT+1
Etiketak:
zinea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/14 16:33:04.018 GMT+1
Talde hau Donostiko 5 gaztek sortu zuten, duela 10 urte. Beraien lehen diska " Dile al sol" izenpean kaleratu zuten eta ordutik ona arrakasta handia izan dute. Kontzertuz gainezka eta hainbat sarirekin abenduaren 1tean Donostiara etorri ziren kontzert bikain 1 eskeintzera. Jende ugari bildu giñen eta polita izan zen.
5 diska kaleratu dituzte azken 10 urteotan:
- Dile al sol
- El viaje de Copperpot
- Lo que te conte mientras te hacias la dormida
- Guapa
- Mas guapa
Azken honetan arrakasta gehien izan duten abestiak eta beste artisten kantak ere sartu dituzte.Honetaz aparte, zuzenean grabaturiko diska atera dute eta hainbat sari irabazi dituzte, horien artean ; Gramyak, gazte sariak,...

Nork: aranaro.2007/03/14 16:33:04.018 GMT+1
Etiketak:
musika
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/14 08:51:41.723 GMT+1
Ni,17 urteko ikasle zarauztarra naiz. Oteitze lizeoan burutzen ditut nire lehen batxillergoko ikasketak eta biharko egunean lan duhin bat edukitzea da nire helburua.
Ala ere nahiago nuke lagun batek deskribatuko balit nire izaera beste era batera islatuko duelako eta seguruenik neuk esango dudanak berarenarekin ez duelako antzik izango. Esan dezakedana zera da ; Lagunen lagun sentitzen naizela eta berauetan irribarrea eta alaitasuna ikustea dela nire helburua, askotan lortu ez arren.
Besterik gabe, Urren arte!
Aran
Nork: ((( *_ @rãN _* ))).2007/03/14 08:51:41.723 GMT+1
Etiketak:
ni
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/14 08:29:39.702 GMT+1
Kaixo!
Hau nire lehen artikulua da. Nola erabiltzen den asmatu nahian gabiltzanez ez dut mezua asko luzatuko beraz... Urrengoan gehiago eta sakonago idatziko dut.Barkatu.
Urren arte....
Aran
Nork: aranaro.2007/03/14 08:29:39.702 GMT+1
Etiketak:
aurrena
ikasi
hasi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak