Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/23 17:30:30.901 GMT+1

Arauak eta pilotakadak

Karnabaletako astelehena. Tolosa.

Biñakako txapelketako ligaxkako 8. eta azken jardunaldia. Beotibar.

Zeñek ezeban nahiko egotia Tolosan? Eta Beotibarren? Ba, pelotarixak. Bai, bai; partidako protagonistak.

Heldu dia ligaxkako azken partidora, eta ez gorrixek ez urdiñek eztute aukera matematikorik final-erdixetara heltzeko. Ez dute ezer jokatzen.

Bueno, bai. Baina eztute euren burua jokatzen. Bere enpresako beste bikote baten "izenian" jokatzen dute. Ah, ta hau gutxi bazan, galtzera jokatu bihar dute, euren enpresako pelotarixen alde itxeko.

Zirko bat?

Ez, 2009ko eskuz biñakako lehen mailako pelota txapelketaz nabil berbetan. Lau t'erdiko txapelketa eta eskuz banakakua hartuta, urteko txapelketa garrantzitsuena. Ta hola gabiz.

Azken jardunaldirako bikote asko enpatauta egongo zirala ikusitxa, enpresetako ugazabek, arauak egokitzia pentsau zuten, ta hemen egokitzapen horren ondorixuak: Xalak eta Zubietak, enpresa bereko Gonzalez eta Barriola (...) semifinaletan sartzeko, galtzaile izan biahr dia gaur Tolosan. Eurek irabazi ezkero, Bengoetxea VI.a eta Beloki Asegarceko jokalarixak klasifikauko dira. Eta aldrebes, Oinatz eta Ruben klasifikatzen badira, bere enpresako bikotiak galdu daben señale.

Ta nere galderi da, galtzen daben parejiak tongo ingo dau? Galtzera urtengo dira? Gaurko partidua teatro bat izango da, ia zeñek hobeto disimulau txarto jokatzia? Eztakit ba, beti pentsau izan dot jokora urtetzen dana irabaztera urtetzen zala...

Gustora eztao iñor, bestela ikusi klasifikatzekotan daren bi bikotiak, eurena eztan emaitza baten zain dare klasifikatzeko, ta gañera printzipioz, eurentzako emaitza txarra izango da eurak klasifikauta dareneko resultaua. En fin, gero pelota zela ezta egongo pelotia ulertzen ez daben jendia?

Ez dozula ezer ulertzen. Normala. Baina bueno, nahi badozu, irakurri zela geratu dan enpate kasuak apurtzeko araua, LEP.M-en orrixan: http://www.lepm.org/documentos/nota de prensa_clasificacion_liguilla.pdf

Nork: Aritz.2009/02/23 17:30:30.901 GMT+1
Etiketak: xala bengoetxea pelota zubieta binakako tolosa txapelteka kirolak laskurain olaizola | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/20 09:56:46.112 GMT+1

Kontuak kontu

Aurreko urtian pasau zan moduan, oin dala egun batzuk Udal gobernuak aurkeztutako 2.009ko aurrekontuak atzera bota zitxuan osoko bilkurak. Berriz be beste urte oso bat pasau biharko dau Soraluzeko herrixak 2.007ko aurrekontu berdiñekin. Politika kontu eta iritzixak alde batera lagata, honek badaka herrixandako eragin zuzen bat: Soraluze F.T.

Jakina da Ezoziko futbol zelaixan egoeria oso kaxkarra dala. Penagarrixa izatera heltzen da eurixa botatzen dabenian, gañera.
Ba kontua da, aurtengo aurrekontuetan, bazeozela xox batzuk zelaixan hobekuntza lanak itxeko. 800.00 €uro gordeta zeren Antzuolakuakin batera, oindio Gipuzkoako harezko zelai bakarra dan Ezozikua berritzeko. Erdixa Udalan kontu, eta beste erdixa Diputaziñuan kontu, eztao txarto. Bueno, ez zeuan. Berriz be argi ikusten da politikan dihardutenak politikara bakarrik mugatzen diala, eta ez diala konturatzen herrixan biharrak zeintzuk diran.

Kontuak kontu, aurten be eztau emoten Ezoziko futbol zelaixa konponduko dutenik. Zenbat urte doia luzatzen eraberritze hau. Eztakitx. Asko. Aspaldi-aspaldiko ufala batzuk estropiau zuten zelaixa, eta handik aurrera, konponketa-eskiak ugarixak izan dia, baina beitxu egoeria, 2.009. urtia, eta ondio holan.

Gogoratu bihar da, aurreko asteburuan Soraluzeko Futbol Taldeko zuzendaritzak prentsaurreko bat eman zebala, taldeko jokalarietako batzuekin batera. Bertan argi laga zuten euren erabakixa: edo aurten zelaixa konpontzeko lanak hasten dira, edo zuzendaritza osuak laga ingo dau, eta hurrego urtian ez da egongo Sorarik. Hori entzun eta gero, eta ondio udaletxeko "gure ordekarixak" ez dira kapazak euren tontakeri politikuak alde batera laga ta herrixan alde lan itxeko.

Baina klaro, oin danak dira onak, Martxuaren lelengora arte, gutxi gora-behera.

Gaurko ekiña ezin dot amaitxu hurrengo aipua in barik,

"Arazoaren mailari dagokion erantzuna emateko eskatu genizuen baina itxuraz batzuek ez duzue idatziaren atal hori irakurri" Alberto Berraondo.

Ondo segi!

Nork: Aritz.2009/02/20 09:56:46.112 GMT+1
Etiketak: soraluze politika futbol | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/02/19 12:34:22.773 GMT+1

Egun on!

Kaixo pantalla irakurle,

Gaurko egunian zabaltzen dot lehio hau, bertan, trantzian behin nere idatzixak argitaratzeko asmoz. Batzutan idazteko gogo batek jaten dau pertsonia, baina nun idatzirik eztauka. Hola neuan lehen klasian, irakasliak bere bloga presentau dozkunian, ta zeba ez?

Holaxekan ba, hemen nao.

Gaurkoz besterik ez,

ondo segi!

Nork: Aritz.2009/02/19 12:34:22.773 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)