Beno, hemen dituzue apunte guztiak. Ez fidatu hauetaz soilik eta ikasi Ibonen apunteetatik ere!
Zerbait nahi baduzue, jarri kontaktuan gurekin!
PD: garaiak berrienetik zaharrenera daude, denak sartu ditut eta gero konturatu naiz.
Beno, hemen dituzue apunte guztiak. Ez fidatu hauetaz soilik eta ikasi Ibonen apunteetatik ere!
Zerbait nahi baduzue, jarri kontaktuan gurekin!
PD: garaiak berrienetik zaharrenera daude, denak sartu ditut eta gero konturatu naiz.
Nork: Ainhoa.2007/06/13 22:09:53.240 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Garaia
Berpizkundea Aro Modernoan eman zen lehenengo artistikoa izan zen, eta antzinate klasikoaren ideia eta baloreak berreskuratu zituen. Italian jaio zen, Toskana aldean eta gero Europara zabaldu zen 3 fasetan: Lehenengo gotikoaren trantsizioa, oreka klasikoduna gero eta azkenik barrokora trantsizioa.
Helburua edertasuna zen, oreka lortu zen kristautasun eta klasikotasunaren artean.
Gremioekiko lotura apurtu eta artista polifasetikoa bihurtzen da eta honela artelanak izenpetu egiten ditu.
Mezenasek garrantzi handia izango dute, artearen babesleak dira eta
Artea teozentrismotik antropozentrismora igaroko da
ARKITEKTURA
Ezaugarriak
Arkitekturak antzinate klasikoaren eraikuntzetan aurkitu zuten inspirazio iturria eta teoria eta praktikaren arteko batuketaren emaitza da.
Grezian bezala eta gotikoan ez bezala horizontalitatea bertikalitatearen gainetik egongo da.
Material ohikoena :marmolezko harlauzak eta harlandu amohadillatua dira.
Elementuak
-Sustentatzaileak: Zutabeak: toskanoak, joniarrak abakoarekin, joniarrak kiribildurekin, korintiarrak edo konposatuak. Pilastrak ere ugariak.
-Sustentatuak: taulamendua, arkitrabe, frisoa eta erlaizarekin; gainean frontoi triangeluarra. Arkuak puntu erdikoak izango dira eta gangak kupulak edo kanioi erdikoak.
-Apaintzaileak: zutabe eta taulamendu faltsuak, frontoi postizoak, medailoiak, girnaldak, armarriak, pinturak, kasetoiak, elementu kurbo eta zuzenen arteko konbinazioak
Arkitektura motak
-Zibila, Villak: nobleen etxebizitzak izango dira, hiri nagusietatik hurbil kokatzen dira
-Zibila, Jauregia: izaera militarrak galtzen du, noblezia eta burgesia aberatsaren sinbolo hiritarra bihurtuz.Kubo itxura du eta patioa du erdian, jauregiaren nukleoa izanik. Bi edo hiru solairutan banatzen da eta era ezberdinetako baoak ditu erritmoa emanez.
-Erlijiosoa, tenpluak: tenpluen oinplanoan batzuk basilikalak dira, eliza paleokristauen modura eta beste batzuk zentralizatua. Horizontalak dira. Orden klasikoa erabiltzen da elementu klasikoek gotikoak ordezkatzen dituztela. Kruzeroan kupula agertzen da zinborrioaren ordez.
Garaiak
-Quattrocento:
Brunelleschi: Arkitekto moduan honek aurreko estiloarekiko apurketa egiten du, estilo berriaren sorrera ekartzen du(puntu erdiko arkua, oinplano zentralizatua...). Eraikuntzak forma geometrikoetan oinarritzen dira. Antzinate klasikoan du inspirazioa eta askotan Ertaroko tradizioa, adibidez bikromatismoan. Aipatzekoa da, Florentziako Santa Maria del Fioreko kupula.
Leon Baptista Alberti, tratadista zen, teoriko handia; orden klasikoak erabiltzen zituen eta matematika. Santa maria Novella
-Cinquecento:
Donato Bramante, Aita Santu eta kardenalentzako lan egin zuen, San Pedroren lehen planoa egin zuen. San Pietro in Montorio
Miguel Angel Buonarroti, Arte guztiak menperatu zituen eskultorea kontsideratzen zen arren. Elementu klasikoak askatasunez erabiltzen zituen Vaticanoko San Pedro
ESKULTURA
Ezaugarri orokorrak
Sorrera Florentzian eman zen, hemengo baptisterio eta katedralerako eskariak izugarriak izan ziren. Lanek Greziako klasizismoan oinarritutako formak azaltzen dituzte.
Arte klasiko eta kristauak bat egiten du
Grezian eta Erroman bezala marmola eta brontzea materialik garrantzitsuenak dira.
Edertasuna bilatzen da eta gairik nagusiena gizakia da, anatomiaren ezagupena eta adierazpenarekiko kezka egongo da beraz.
Naturalismo handia dagoenez, erretratua garatzen da.
Monumentalismorako joera handia dago, esaterako David.
Eskulturak arkitekturarekin izan duen lotura galtzen du eta bestetik aurrekotasuna galtzen doa.
Etapak
-Quattrocento:
Lorenzo Ghiberti, polifazetikoa, greko erromataren berreskuratzea ekarrizuen, brontzea galdatzea zuen gustokoen, erliebea egin zuen eta orfebreazen. Florentziako katedraleko ate, Paradisuaren Ateak
Donatello, gizakia da gaia, gorputza lantzen du eta apaindurak kendu eta pertsonaia bere psikologia balore eta izaerarekin azaltzen ditu. David
Andrea Verrocchio, brontzezko galdaketaren maisua. David
-Cinquecento:
Miguel Angel: Polifasetikoa zen, baina eskultore kontsideratzen du bere burua. Bere lanetan pertsonaia gihartsuak aurkeztuko ditu, urteetan zehar egindako anatomia ikerketen ondorioz; nahiago zuen marmola; indar handiko biluziak landu zituen. David, Moises edo Piedadea.
Penintsulan
-Ezaugarriak: egur polikromatua erabiltzen da, artista ezberdinek parte hartzen zuten obra berean, gai erlijiosoak egiten ziren nagusi eta teknika nagusiak doratua, estofatua eta enkarnatua dira.
-Eskultore italiarrak: Domenico Fancelli, hilobi mota konkretua sortu zuen, garaipen arkuan oinarrituta, horman atxikita.
-Espainiako eskultoreak: Bartolome Ordoñez, Italian ikasi eta Migel Angelen eragina zuen. Lanak: Carrarako hilobiak
-Manierismoa: XVI. mendean gai erlijiosoek garapen handia izango dute, adibiderik garrantzitsuena Alonso Berruguete da, adierazpen aberats eta dramatikoak egiten zituen lanetan, San Sebastian. Juan de Juni ere garaiko eskultore garrantzitsua da, zehaztasun handiagoa azaltzen du, Migel Angelen eragina.
PINTURA
Ezaugarri orokorrak
Gunerik garrantzitsuena Florentzia da.
Naturaren imitazioa ematen da, gauzak diren modukoak azaldu nahi dira baina errealitatea imitatzeaz gain, errealitatearen zatirik politenak hartzen dituzte.
Gizakia zentroa da. Honen adierazpen eta mugimenduan arreta jarriko dute.
Proportzioek garrantzia dute, gizakiaren neurriak aritmetika eta geometriaren ondoriozko kalkuluen bitartez sortuz. Proportzioetan oinarritutako kanona sortu eta bilatu egingo dute.
Perspektibaren garrantzia baloratuko da, optikaren legeak erabiliz. Masaccio lehena izan zen perspektiba erabiltzen. Paisaia agertzen da
Gai erlijiosoak, erretratuak edo mitologikoak ziren
Klasizismo eta kristautasunak bat egingo dute
Tenplea eta freskoa baina batez ere oleoa erabiltzen dira
-Quattrocento:
Masaccio, perspektibaren sortzailea izan zen. Trinitatea
Fra Angelico, elementu gotikoak erabiltzen ditu oraindik, amabirjina eta kristoren bizitzak asko lantzen zituen. Anunziazioa
Botticelli, emakumeak biluzik lantzea zuen gustuko, gorputz boluminosoekin, ile soltea margotzen zuen, mugimenduan. Venusen jaiotza, Udaberria
Leonardo Da’Vinci: Bere jarduera ikerketa da. Eskultorea, pintorea, matematikoa, ingeniaria, musikaria, anatomista.... Pintura izango da gogokoen duena. Bere helburua edertasuna lortzea da eta hau “sfumato” teknikan islatuko du, difuminazioa. Pertsonaiak atmosferarekin nahasten dira. Gerizpearen zalea da. Protagonista gizakia da. Haitzetako birjina, Gioconda.
Rafael, mundu orekatu, lasai eta atsegina adierazten zuen. Atenaseko eskola.
Migel Angel. Capilla Sixtina
-Eskola beneziarra: gorteko irudiak egiten ziren bereziki, beraz luxua eta aberastasuna gurtuko da, jauregiak oihal ikusgarriak...Tiziano da artista aipagarriena. Gai erlijioso mitologiko eta erretratuak egin zituen. Erretratuetan pertsonaien izaera azaltzen du. Venus de Urbino.
-Penintsulan: Gai erlijiosoak bakarrik; inspirazioa hispano-flamenkoetan; penintsulan garai hartan lan egin zutenen artean ezagun eta aipagarriena El Greco da, Domenikos Theotokopoulos, orokorrean gai erlijioso eta erretratuak egin zituen. Anunziazioa, Entierro del Conde de Orgaz
Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:14:07.847 GMT+2
Etiketak:
berpizkundea
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
GARAIA eta ezaugarriak
Estilo gotikoa XII mende amaieran sortu eta XIII- XIV mendeetan garatu zen XV mendean Berpizkundeak baztertu arte. Hala ere, bere eragina XVI. Mendean ere nabari daiteke hainbat lekutan(penintsula iberiarrean).
Gotiko izena XVI mendean Vasari arkitekto italiarrak eman zion, garai hartan, godoek sortutako estilotzat jo zutelako. Bere definizioa erdi aroko hirietan kristalizatutako erromanikoaren bilakaera tekniko eta estetikoaren emaitza bezala hartzen da.
Erromanikoengandik berezirik ditu: arku zorrotz eta gurutzerizko gangak, eraikuntzen bertikalitatea. Elementu hauek fraide zistertarrek zabaldutik gotikoaren funtsezkoak ziren. Hala ere gutxika ezaugarrien garapena hiri nagusietan emango da, katedral handietan eta ez monasterioetan.
Aspektu garantzitsuenak: arte hiritarra da, hirian garatzen dena. Erromanikoan bezala arte erlijiosoa izango da, nahiz eta askotan erlijiosoak ez diren lanak aurkeztu. Burgesiaren praktikotasun eta errealismoaren isla da, naturalistagoa eta gizatiarragoa.
Erromanikoak baino zabalpen handiagoa izan zuen, Mendebal Europa, Ipar Europa, Eki Europa eta Ekialde hurbilera heldu zen. Faktore zabaltzaile ezberdinak izan zituen: Peregrinazioak, gurutzadak, merkatal bideak, berrikuntza Zistertarrak, orden eskaleen garrantzia XIII. mendetik aurrera.
Garapena
Sorrera Normandian eman zen (Frantzia iparraldean) eta Ingalaterran eman zen, hasieran Zizterreko monasterioan kokatu zen, Borgoña aldean. Bilakaera ezberdinak eman dira garai eta kokapenaren arabera baina orokorrean gotiko frantziarraren ezaugarriak hartzen dira eredutzat.
Gotiko goiztiarrean, arku zorrotza, gurutzeriazko ganga eta apaindura eza eman zen. Lehenengo katedralak, XII. mendearen amaieran eraikitzen hasi ziren Katalunia aldean eredu zistertarretan oinarrituz(Tarragona eta Lleidako Katedralak, Europan Notre Dame).
Gotiko betea, garai klasikoa, XIII. mendearen hasieran sartzen da, katedral garrantzitsuenak Leon, Burgos eta Toledokoak.
Gotiko manierista, Aragoiko erresuman hazkunde ekonomiko handia gertatzean XIV. Mendean bere isla artistikoa izan zuen katedralen eraikuntzan.
Katedralak, gotiko mediterranearraren irizpideak jarraituz altxatu ziren: Nabeak altuera antzekoak edo nabe bakarra. Kapera txiki ugari, askotan kontrahormen arteko espazioa aprobetxatuz. Arbotanteek garrantzi gutxi. Argitasuna ez da handia. Mende honetan Gaztelan istilu politiko ugari egon zen eta arrazoi horregatik arkitektoak aurreko mendean baino garapen gutxiago izan zuen.Bartzelona, Girona, Mallorcako katedralak
Gotiko flamijeroa, XV. Mendean garatu zen, gunerik garrantzitsuenak Frantziako iparraldea eta Flandes(Belgika)izanik. Estilo honen ezaugarriak bertikalitatea zorroztasuna eta ugaritasun apaintzaileak ziren: lantza erako arkuak, ganga konplexuak eta garra itxurako apaindurak. Ingalaterra, Alemania eta Italian.
ARKITEKTURA EZAUGARRI OROKORRAK
Arte gotikoa, Erromanikoaren ondorioa da eta kontrako aspektuak ditu.
Erromanikoan masa baoaren gainetik zegoen eta barnealde ilunak. Gotikoan argia nagusituko da, ormak garrantzia galtzen duen bitartean, bao handiek eta beirek hartuko dute, eliza argitsuak sortuz.
Gotikoan bertikalitatea helburua izango da, Jainkoa hurbilago sentitzeko. Hau indartzeko elementu ugari erabiliko dira, arku zorrotzak, dorreak edo pinakuluak.
Adierazpen nagusiena katedralean aurkituko du gotikoak, hiriaren erdian altxatzen den eraikuntza, hiritar guztien harrotasuna eta burgesiarena gehienbat.
Elementu garrantzitsuenak
Sustentatzaileak:
-Hormak, garrantzi gutxiagorekin, kontrarrestoek protagonismoa kenduko diotelako
-Pilareak gurutze formakoak izango dira, eta gero eta konplexuagoak
-Zutabeak hasieran atzekituta egongo dira pilareei, denborarekin finagoak bihurtuz, gangetako nerbioak agertu ahala. Ginbelak desagertu eta baketoia izeneko zirrindak agertuko dira.
-Kontrahormak, kanpoaldean kokatzen dira, egonkortasuna emateko hormari. Alboko nabeen tamaina txikitzean erdikoak alboetara egiten duen indarra kontrajartzeko arbotanteak jartzen dira. Deskarga arku bat da, indarra gurutzeriazko gangatik kontrahormara eramaten duena
-Gargolak, arbotanteen bidez, euria kanporatzeko ubideen irtenuneak dira
-Pinakuloak, kontrahormen gainean kokatzen dira, gorako sentsazioa
Sustentatuak:
-Arkuak: konopiala, karpanela, mixtilineoa
-Gangaren atalak: nerbioak, arku formeroak, arku fajoiak, klabea, plementoa. Ganga motak izarduna, terzeletesekoa eta palma erakoak
Apaintzaileak:
-Trazeria gotikoa, irudi geometrikoa
-Arku zorrotzak mainelekin banandurik
-Errosetoiak
-Kardinak edo landarezko motiboak
-Animali irudiak, gargoletan
-Gabletea
-Dosela
Burgesia eta gremioak
Burgesiaren izpirituak oso paper garrantzitsua du katedralen eraikuntzan. Hiri zaletasuna emango da harrotasuna erakusteko era bat aurkitu zuten. Altuera marka berriak gainditzen dira: Paris 35m, Chartres 36m, Reims 37m, Amiens 42m... Gremioak lehian sartuko dira. Kanpaiek eguneroko jarduera erregulatzen zuten eta katedrala hiriaren harrotasun eta ospearen isla zen.
Eraikuntza garrantzitsuenak, katedrala
Eraikuntza mota hau guztiz lotuta dago hiri eta merkatalgoaren berpizkundearekin.
Oinplanoa gurutze latinozkoa da gehienetan, nabe longitudinal eta tranzeptoa gurutzatuarekin. Nabe nagusiaren burualdean absidea kokatzen da, girola eta absideoloekin.Tribuna desagertuko da, baoei lekua utziz. Atealdean dorre bi daude albo bietan.
ESKULTURA
Artista mugitzen duen mugimendua naturarekiko interesa izango da. Natura, arolak bizirik dauden gizakiak jainkoak eginik daude eta edertasuna daukate eta diren bezalakoak agertu behar dira, 3 dimentsiotan.
Eskulturak lehenengo etapan erromanikotik datorren monumentalitatea azaltzen du baina gero izakiaren adierazpena landuko du, humanismoa, ez delako arte ikonografikoa izango. Maitasuna eta mina bezalako sentimenduak adieraziko dira. Adibiderik garrantzitsuenak birjina umearekin eta gurutzaketa dira:
-Birjina umearekin: gotiko garaiko naturalismoan umea maitasunez begiratu eta berarekin jolastuko da. Gorputz makurtua, dinamismoa, umea ikusteko. Jesarrita dagoenean umea hanka bakar baten gainean dago. Hasieran zurrun agertuko da baina geroago aurpegi adierazgarriagoa izango du. Amak umea laztantzen du eta umeak eskua fruitua edo eskainitako txoriarekin jolasten du.
-Gurutzaketa: gotiko garaian sufrimendua adierazten da. Iltze bakarrekoa da, bi oinak lotzen dituena, min handiagoa. Kristo gizatarriagoa da.
-Santuen bizitzaren inguruko gaia ere garrantzitsua izango da, Hagiografia. Humanismoaren isla da.
Ezaugarriak
Funtsezko ezaugarriak naturalismorako bilakaera eta humanismoa dira. Ondorioz: konbentzionalismo gutxiago dago; proportzioekiko ardura handia dago; aurrekotasun eza.
Hiru garai emango dira: XIII mendean konbentzionalismoa dago oraindik; XIV.ean espresibitatea agertzen da eta XV. Mendean errealismoa, erretratua.
Erliebea
Arkitekturaren osagaia da baina honekiko dependentzia gutxituz doa. Atealdeak, hilkutxak, erretabloak eta koruaren aulkiterian emango dira. Gaiak kristoren bizitza edo birjinarena izango dira. Hasieran plano bakarrekoa da eta gero apurka paisaia agertzen joango da.
Mukuilu borobileko eskultura
Hemen ere bi gai nagusiak emango dira
Erretaulak
Pintura eskultura eta arkitektura nahasten dira hemen. Eszenarik garrantzitsuena erdikoa da normalean. Aldarearen atzean kokatzen ziren.
PINTURA
Arkitektura gotikoak ormak murriztu eta baoetarako lekua dagoenez horma pinturarako espazioa gutxiagotzen da. Europako toki gehienetan (Italian ez) oholaren gaineko pintura landuena izan zen.
Erretauletan normalean handiena erdiko kalea izanten da, goialdean espiga duena. Lehenengo lerroa bankoa deitzen da eta ertzean dagoen markoa guardapolboa da. Teknika tenplea da, geroago oleoaren erabilera ere hasi zen. Ezaugarriak: Naturalismoa, konbentzionalismoaren baztertze progresiboa, adierazpen landua, fondoaren agerpena, kolorren aberastasuna, argiaren agerpena...
Etapak
-Gotiko lineala edo franko gotikoa: lehen estilo piktorikoa, XIII. Mendean garatuz. Frantzian jaio. Ezaugarriak: Irudiaren garrantzia, inguruak oso markatuak, kolore biziak, modelatu sinplea, gaiak naturalismo tolesgabez, arte idealizatua. Miniaturetan batik bat eta beiretan.
-Italo gotikoa: Italian garatu zen XIII. Mendean zehar XIV Europara zabalduz. Gero bere jarraipena izan zuen berpizkundean. Ezaugarriak: sakontasuna, anatomia eta psikologia erlazionatu keinu eta jarreren bidez, argia baloratu, koloreak amtizatu, sentimenduaren errepresentazioa. Eskola nagusiak Florentziakoa eta Sienakoa.
-Nazioarteko gotikoa: estiloa Alemania aldean sortu XIV. Mendean eta XV lehen erdian zabalpena izan zuen. Estilo lineal eta italo gotikoaren arteko nahaste bat da. Ezaugarriak: anekdotikoaren balorazioa, irudien luzapena, kurbotasunaren garrantzia, teknika zehatza, zehaztasunak, kolore argi eta distiratsuak, joera naturalista gaietan.
-Gotiko flamendarra: XV. mendean Berri eta Borgoñan lan egin zuen maisu holandar eta flamendarren estiloen bilakaeraz jaio zen arte hau. Oleoa erabiltzen da, kolore gama aberastuz. Pintoreei “primitivos flamencos” izenaz ezagutzen zaie.
Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:10:33.911 GMT+2
Etiketak:
gotikoa
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Garaia eta ezaugarriak
Arte erromanikoa mendebal Europako erdi aroko lehenengo nazioarteko artea izan zen. Kristautasunaren isla izan zen eta X.mendean sortu eta XI eta XII. Mendeetan garatu ondoren XIII mendean gotikoak baztertu zuen arte. Eragin bizantziar eta musulmandarrak izango ditu. Bere izena erromanotik dator hasiera batetan, forma eta teknika erromatarrak zituelako eta bestalde hizkuntza erromantzearen lehenengo garaietan eman zelako.
Feudalismoaren goreneko momentu horretan egonkortasun eta hierarkizazio soziala ematen zen, elizaren nagusitasun eta orokorrean zegoen teozentrismoarekin. Erlijioak botere ekonomikoa ere zutenez elizgizonak ziren ikasi bakarrak eta klase baxuak bideratzen zituzten artearen bidez hauek analfabetoak baitziren. Beraz arte monastiko eta feudala izan zen. Kontserbatzailea eta zurruna zen helburua ez zelako estetikoa erlijioso didaktikoak baizik, guztiz utilitaristak. Honela formak sinpleak izango dira eta arte elitista izango da.
Garapena
Artearen zabalpena peregrinazio elizei esker eman zen. Badirudi hasiera Italiako iparraldean eman zela gutxi gora behera X. mendearen amaieran. Estilo honi Lehen Erromanikoa deitzen zaio eta Lonbardiatik, Frantziako hegoaldetik Kataluniaraino zabaltzen da. Eraikuntzak monasterio eta eliza txikiak izaten ziren, material apal eta eskultura gutxirekin.
Erromaniko betea, XI. Mendean zehar garatzen da, Lonbardiako eraginaz gain, ekialde eta iparraldetik jasotako elementuak dira. Bultzatzaile nagusiak Klunyko fraideak izan ziren. Horregatik erromaniko klunitarra ere deitzen zaio XI. mendeko arteari. Eraikuntza sistemak finkatu eta eskultura integratzen da. Peregrinazio bideen inguruan zabalduko dira eraikuntzak, bereziki Santiagorako bideen inguruan. Honela estilo nahiko bateratu bat eman zen. Baina orokorrean estilo honek oinarri komun bat badu ere, herrialde bakoitzean ezaugarri berezi batzuk garatzen ditu.
Erromaniko garatua, XI. mende amaieran eman zen. Aldaketa sozio-ekonomiko garrantzitsua ematen zen, hirien sorrera eta garapena. Artea hirietan integratu eta irizpide sintetikoak goreneko momentura heltzen dira. Hirietan katedral erromanikoak eraiki eta orokorrean arkitektura erromanikoaren barrokizazio bat garatuz joan zen.
XII. mendearen amaieratik eraikuntza erromanikoetan hurrengo estiloa aurreratzen duten elementuak agertzen dira jada,gotikoarenak, arku zorrotza edo gurutzerizko ganga esaterako.
Artistaren papera
Artistak ez du oraindik garrantzirik izango, lanak egitea bidaltzen zutenek ez zutelako eskatzen parekorik gabeko obrarik, ondo eginak izatea baizik. Bere bizitza gogorra zen. Aurrerapen teknikoen berri izan behar zuten.
Eliza
Elizak ekialderantz edo sortalderantz zeuden kokaturik zenbait arrazoi sinbologikoengatik: eguzkiaren sorlekua da eta paradisua ekialdean dago; Palestina ekialdean dago; Jesukristoren bizitzaren gertaerak bertan eman ziren , Elizaren sorrera baita Espiritu Santuaren etorrera; jainkoaren semea bertatik etorri zelako; elizara sartzean absidera goaz, ekialdeko argirantz.
Oinplanoak ere bere sinbologiak dauzka, batez ere gizakiarekin erlazionatuta, gizakiaren itxura, gurutze kristauaren itxura: alde longitudinala alde lurtarra izango da, arkuek erritmoa ematen diote, fededunak absiderantz hurbilduz; lau ertz ditu, lau puntu kardinalak, lau elementuak, lau urtaroak; kruzeroan espazio lurtarra eta jainkotiarra nahasten dira(gurutzea eta kupula); absidea alde jainkotiarra izango da, fededunek begiratu behar dute. Ateak barrurantz gonbidatzen gaitu, leku segurura. Hau arkibolten bidez lortzen da.
ARKITEKTURA
Ezaugarriak
Arkitektura erlijiosoa da, elizaren zerbitzuetara bideratua. Funtsezkoenak eliza eta monasterioak izango dira. Oinarri komunaz aparte herrialde bakoitzak berezitasun batzuk ditu. Masaren nagusitasuna ematen da baoen gainetik, leiho eskas eta txikiak daude, eraikuntza ilunak sortuz. Arte erromanikoaren funtsezko arloa da.
Materiala harria da batez ere, eliza txikietan manposteria erabiltzen da diru gutxiago dagoelako. Garrantzizko eraikuntzetan harlandua.
Hormak garrantzia dutenez, sostengatzaileek ere izango dute hauen indarra sostengatzeko, kontrahormen papera garrantzitsua izango da beraz. Pilareez gain zutabeek batez ere apaindura funtzioa izango dute.
Sustengatuetan puntu erdiko arkuak emango dira, eta kanioi erdiko ganga arku fajoiek eutsita. Kupulak ere egongo dira tronpa edo petxinen gainean.
Baoak ez dira garrantzitsuak izango, normalean estu eta luzeak izango dira hormak lodiak baitziren. Batzuetan bikoiztuak edo geminatuak izango dira eta askotan abozinatuak.
Ateak garrantzia izango du, barrura sartzeko erakargarriak izango direlako. Puntu erdikoak dira gehienetan eta zati ezberdinak dituzte: arkiboltak; dintela; ate-zangoa; parteluza edo mainela; tinpanoa eta hemen pantokratorra, mandorla eta tetramorfosak.
Altzaeran nagusiena alboko nabeetan tribuna deitutako 2 pisua egoten da, dorrea egoten da normalean eta batzuetan honen ordez espadaina. Erdiko nabea albokoak baino altuagoa da.
Oinplanoaren inguruan normalean gurutze latinozkoak izaten ziren, basilikalak eta oinplano zentralizatukoak ere badaude. Parteak normalean berdinak izaten dira beti: zati longitudinala; tranzeptoa; gurutzea; zinborrioa;absidea; alboko nabeak(zati longitudinalean edo trantzeptoan); dorrea.
Apaindurak erliebezkoak izaten dira normalean, zutabeen ginbeletan ateetan edo zirrinda erakoak. Gai geometrikoak, ajedrezatua, billeteak, besanteak, zig-zag, zerra hortzak, klaboak…; landarezkoak; animali eta munstroak kanezilloetan… Fresko erako pintura ere emango da.
Eraikuntza garrantzitsuenak, peregrinazio elizak
Peregrinazio elizek arkitektura erromanikoaren goreneko momentu islatzen dute. Ezaugarri komun batzuk zituzten: gurutze latinozko oinplanoa; girola bat; absideoloak; korridorea edo anditoa; tribuna; erdiko nabea kanioi erdiko gangekin eta albokoak aristazko gangekin normalean; dorre altuak.
ESKULTURA
Eskultura erlijiosoa da, eraikuntza erlijiosoetan kokatzen zena gehienbat ate eta ginbeletan. Funtsezko arloa erliebea da.
Estiloan eragin bizantziar (zurruntasuna, ikonografia) mozarabe (penintsulako lurralde musulmandarreko kristaua)edo ipartarra(abstrakzioa, didaktikoa zelako) nabaritzen dira.
Ezaugarriak orokorrean hauek dira:
Antinaturalismoa: proportziogabeak, sakontasunik ez eta simetriarako joera. Sinbolismoa: elementuen izaera sinbolikoa, kokapena et margoak ere. Espresionismoa: komunikatzea bilatzen duen eskultura, desitxuratze aproposak egiten dira interpretazioa errazteko. Konbentzionalismoa eta zurruntasuna: pertsonaien esanahi erlijiosoa adierazi nahi da, gizakiekiko urruntasuna markatuz.
Helburu didaktikoa duten erliebeak dira, legea betetzen dute, marko batetan egokitzen dira. Askotan Horror vacui joera ere badago. Hasieran erliebe planoak erabiltzen ziren, sinpleak, tolesdura paraleloekin esaterako.
Gaiak erliebeetan: tinpanoan: pantokratorra, tetramorfosa, bildotsa, krismona(XP);arkiboltetan eta atean: apokalipsiaren 24 agureak, animali eta gizaki arteko borrokak, infernuaren tormentuak, landare edo geometriazko gaiak; bibliaren gaiak, munstroak…
Polikromatuak ziren, arkitektura konplementatzeaz gain apaindurarako ere egiten ziren.
Mukuilu borobileko eskulturetan materiala harria edo egurra izaten zen eta polikromatuak ere. Garapen gutxiago izan zuen eskultura honek baina ezaugarriak berdinak dira. Gai nagusiak birjina umearekin edo “teotoco”(jainkoaren ama) edo lau iltzetako Kristo.
PINTURA
Ezaugarri orokorrak
Pintura erlijiosoa da, gai erlijiosoak baititu eta helburu erlijiosoa. Ezaugarriak: antinaturalismoa, espresionismoa, sinbolismoa, fondo gutxi landuak. Estetikaren inguruan: linealismoa, kolore lauak, kontraste biziak, bidimentsionaltasuna, aurrekotasun joera.
Motak eta gaiak
Hormaren gaineko pintura garrantzitsuena da. Funtzio apaintzailea edo didaktikoa du. Fresko eta tenple teknikak erabiltzen zien. Gaiak: abside eta gangan: pantokratorra, jainkoaren eskua,usoa,birjina umearekin;abside beheko partean: apostoluak, santuak; alboko hormetan: santuen bizitzen eszenak edo biblia eszenak; eliza oinetan: azken epaiketa.
Taularen gaineko pintura altareen aurrealdean eta baldakinoetan ematen zen. Ohola aukeratu, eta ebaki ondoen igeltsuzko kapa ematen zaio. Punzoi batekin marraztu eta azkenik margotu. Pastillajea eta igeltsuzko erliebeak ematen ziren erliebea emateko. Triptikoak oso ohikoak ziren, alboetan santuen edo bibliaren eszenak eta gai nagusia erdian,pantokratorra, birjina umearekin edo eliza dedikatua zegoen santuarena.
Pergamino gaineko pintura edo miniatura, liburu erlijiosoen ilustrazioentzako erabiltzen zen. Guztiz didaktikoak ziren, pergaminoetan artistak zirriborroa egin, oinarrizko koloreak eman eta inguruak markatzen zituen(linealismoa).
Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:06:56.115 GMT+2
Etiketak:
erromanikoa
| Permalink
| Erantzunak (12)
| Errenferentziak: (0)
GARAIA
Islama Mahomak(Alak bidalirik)sortutako erlijio monoteista bat da, erlijio honetan oinarrituriko zibilizazioari Islamandarra deitzen zaio. Islam hitzak sumisio baketsua esan nahi du. Islama Ko VIII. mendearen hasieran penintsula Arabiarrean sortu zen, sustraietan elementu kristau, judutar eta beduinoen tradizioak nahasirik zituelarik..
Erlijio honen zabalpena, Mahomaren lehenengo predikuetatik aurrera arina izan zen. Bera hil zenerako(Ko 632) penintsula arabiar ia guztia islamizaturik zegoen. Islama penintsulatik kanpora laster zabaldu zen, politika erasokorra izan zuten eta. Ko VIII. menderako erlijio hau penintsula iberiarretik Indiaren mugetaraino zabaltzen zen. Penintsula iberiarrean garai ezberdinak emango dira, lehenengoa garai kordobatarra izanik,VIII. mendetik XI.era, musulmandarrak penintsulan sartu berriak zirenean.
Erlijio honetan oinarrituta, kultura berria garatu egin zen, eta nahiz eta elementu oso ezberdinak jaso zituzten hizkuntza arabiarra eta erlijioa elementu bateratzaile garrantzitsuak izan ziren, nahiz eta musulmandarrak, erromatarrek ez bezala kultura inposaketa bat egiten zuten.
Ko 711an , penintsulan lehenengo talde musulmandarra sartzean, islamizazio prozesua hasi zen, honekin zortzi mendeetako etapa bat, non Penintsula iberiarrak ekialde eta mendebaldearen arteko zubi kulturalaren papera betetzen zuen.
Garai kordobatarra emango da, Musulmandarrak Afrikatik sartzean. Hauek Al-Andalus izena eman zioten. Al-andalus inperio musulmandarren probintzia bezala antolatu zuten, emirato dependientea, Damascon zuena hiriburua. Baina VIII. mendean Abderraman I.ak emirato penintsularra inperiotik independizatu zuen.X. mendean berriz Abderraman IIIak Kalifaren titulua harturik, Bagdadeko kalifekiko lotura erlijiosoak apurtu zituen, Al-Andaluseko kalifatoa osatuz. Garai kordobatarrean Al-Andalusen hiriburua Kordoban kokatu zen, hiri hau Penintsulako Islamaren foku kultural eta artistiko garrantzitsuena izanik.
Arteari begira, garai kordobatarraren ezaugarririk garrantzitsuena, eraikuntza hispano erromatar bisigodoen eragina izango da. Elementuen berrerabilpenean eta eraikuntza tekniketan antzematen da. Zutabe berrerabiliak ez direnean penka erakoak edo Nido de abeja erakoak izango dira(bizantziar erara). Gingil arkuak eta ferra arkuak emango dira azken hau arte bizantziarraren eraginez ere, nahiz eta paralelismoa galduko den(extrados eta intrados). Apainduretan ataurikieak emango dira.
Krisiarekin, XI mendean erresuma txikietan bananduta gelditu zen, taifasen erresumetan
Orduan Taifasen erresumen garaia hasiko da(1031-1086). Kalifatoa alderdi ezberdinen erresumetan banatu zen. Kordobako botere ekonomikorik gabe material pobreak erabili eta ondorioz gaur egunera obra gutxiago heldu dira. Hala ere, honek apainduretan arreta gehiago jartzea eragin zuen, lazeria aberats(geometriazko formez eginiko igeltsuzko apaindurak) eta ataurike konplikatuak(landarezkoak). Arku mixtilineoa eta gurutzatuak asko erabiliko dira.
Ondoren Afrikako erasoen garaia heldu zen (1086-1212) eta honen barnean bi garai. Lehena garai Almorabidea izan zen. Almorabideak Afrikako iparraldean nagusitutako sekta musulmandarra zen, Ipar Afrikan inperio bat sortu eta taifasen erregetxoak laguntza eskatzean(kristauen aurka egiteko) Penintsula okupatu eta beraien inperioa osatu zuten.
Artearen inguruan esan behar da, taifasen erresumen estetika eta ekialdetik etorritako forma berriak nahastu zituztela. Pilareak, manposteria, ferra arku zorroztua, kortina erako arkua…erabiliko da. Arkuetan gainera alfiza luzatu eta ukitzailea izaten da. Ganga mokarabeak eman eta apainduretan sebka dekorazioa emango da ataurike eta lazeriaz gain.
Ondoren garai Almohadea heldu zen. Almohadeak Ipar Afrikako bereber ortodoxoak ziren, eta inperio Almorabidea krisian sartzean hau hartu zuten. Penintsulan, hegoaldea hartu zuten inperioaren probintzia bihurtuz eta hiriburua Sevillan kokatuz.
Garai honetan artea sobrioagotu egin zen, apaindura gutxiagorekin,bestetik mezkiten oinplanoak pixka bat aldatu zituzten.
Azken garaia garai Nazaritarra edo Granadatarra izan zen(XIII-XV). Navas de Tolosan Almohadeak derrotatuak izan zirenean 1212an kristauek alderdi musulmandar ia osoaz jabetu ziren. Baina Granadako erresuma musulmandarren azken gunea bezala gelditu zen penintsulan.
Artearen inguruan arku eta zutabeek funtzio apaintzailea izango dute eta zutabe granadatarra sortuko da. Estalki dintelduetan zurezko ohol gurutzatuak edo ataurijatua erabiltzen da. Apainduretan lazeria eta ataurikeez gain Ala izendun medailoiak oso tipikoak.
Musulmandarren iraupena penintsulan Granadako erresumaren desagerpenarekin bukatuko da, XV. mendean, Errege Katolikoek buruturiko birkonkistaren ondorioz.
ARTE MUSULMANDARRAREN FUNTSEZKO EZAUGARRIAK
Arte musulmandarra, erdi aroko garrantzitsuenetarikoa da eta arte hau Islam erlijioan oinarriturik dago. Sirian sorturiko artea da eta batez ere eragin bizantziar oso handia du. Konkistekin batera artea ere zabalduz joan zen eta elementu berriak sortuz. Arte sinkretiko eta eklektikoa da, aurreko arteen artean elementu ezberdinak hartu eta erabili baitzituzten, era berri batetan konbinatuz.
Arkitektura arte honen funtsezko arloa da. Barietate handia egon zen lurraldeen arabera baina elementu komuna apaindura aberatsak izango dira, aplikatuak, ez zuzenean horman eginda, lehenbizi horma prestatzen zuten(egiptiarrek bezala), polikromatuak ziren eta apaindura hauen forma garrantzitsuenak izanik:
-Yeseria, igeltsuzko plakez eginiko dekorazioa: lazeria, gai geometrikoak direnan; ataurikea, landarezko irudiak direnean; eta epigrafeak, idatzizko apaindurak direnen, normalean koranaren bertsoekin.
-Neurri txikiagoan ere ematen ziren bestelako apaindura eta elementuak: Alikatadoa, zeramika bidriatua (esmaltatua); mosaikoa; marmolezko koloreetako plakak; igeltsuzko aplikeak, mokarabeak; argien jokoa; ura, iturridun estankeak jartzen ziren...
Eraikuntza erlijioso, zibil eta militarrak eman ziren.
Eraikuntza erlijioso garrantzitsuenak mezkitak izan ziren:
Mezkita fededun musulmandarren otoitz egiteko eta biltzeko tokia da, 5 aldiz egiten dute otoitz egunean (egunsentian, eguerdian, arratsaldez, eguzkia jartzean eta gauez) eta edozein tokitan egin dezakete otoitz, toki inpuroa ez bada, Ostiral eguerdian, herriko mezkitan egiten dute. Mezkita handiei aljama deitzen zaie(biltzeko tokia). Mezkita guztiak orokorrean forma eta parte berdinak izaten zituzten. Esaten denez, mezkiten oinplanoa Mahomaren etxean oinarritu zen, elementu tipikoak hauexek izanik: Kiblah edo horma sakratua La Mekarantz orientaturik; Minrab edo kapera sakratua ere La Mekara begira; Minbar edo pulpitoa, bertatik imanak otoitz egiten du; Haram, otoitz egiteko tokia; Shan patioa;Sabil iturridun estanke txikitxoa abluzioak egiteko(garbiketak) eta alminarea almoazinek otoitz egiteko dorrea.
Madraza edo unibertsitate koranikoa beste eraikuntza bat da, mezkiten alboan eraikitako eskolak dira. Heziketa erlijiosoan erabiltzen ziren, eriko patio baten inguruan egituratzen dira. XII. mendean eraikitzen hasi ziren Iranen, mundu musulmandar osora zabalduz.
Eraikuntza zibilen artean garrantzitsuenak:
Jauregiak, kanpoaldean apaindura gutxikoak eta barrutik oso dekoratuak lurraldearen arabera hauek asko aldatzen dira baina kasu guztietan patioen inguruan estrukturatzen dira. Gotortuak dauden Alkazabak deitzen dira.
Karabanser, karabanen bideetan eraikitako aterpeak dira gotortuak eta patioaren inguruan biltegiak, kortak, bidaiarientzako gela eta patioaren erdian mezkita bat kokatzen zen.
Alhondigak, hirietan kokatutako merkatarientzako bizitokiak ziren, egoitzaz gain, dendak eta almazenak edo biltegiak kokatzen ziren.
Hamans bainu publikoak dira, terma klasikoen antzekoak.
Zokoak, hiri musulmanetan merkatari eta artisauen auzoak.
Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:04:03.100 GMT+2
Etiketak:
musulmanak
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
ERROMAREN SORRERAREN AZALPEN MITOLOGIKOA
Fabularen arabera, Romulo eta Remo anaiak Tiber ibaiaren ertzean utzi zituzten abandonaturik. Haien gurasoek Marte(gerraren jainkoa) eta Rea-Silvia (sazerdotesa) bikiak gosez hiltzera kondenatu zituzten. Otseme batek aurkitu zituen(loba kapitolina) eta bere esnetik bizi eta hazi ziren biak. Nerabeak zirela ibaiaren ertzera itzuli eta Palatino mendiaren hegal batetan hiri bat sortu zuten. Romulok makila bat haru eta marra luze bat egin zuen lurrean, inor sar ez zedin. Remo hartaz trufatzeko saltoka has zen marra gainetik. Remo, Romuloren eskutan hil zen eta Romulo izan ze beraz Erromaren fundatzailea. Erromatarrek “Natalis Romae” eguna ospatzen dute egun hura gogoratzeko.
GARAIA eta SORRERA
Erroma, penintsula Italiarreko mendebaldean, Ka VIII mendean sortu zen Lazion, latinoen lurraldean. Tiber ibaiaren ezkerraldeko zazpi mendixketako nekazariak eta artzainak mende horretan elkartu zirela liga defendatzaile bat osatuz; herrixka hauek hasi eta ka VII. Mendean alderdi hori etruriarren menpra pasatu zenean hiri bihurtu zen. Etruriarrek hiria gotortu eta antolatu zuten, mende oso batez beraien menpe izan zutelarik.
Ka VI mende hasieran erromatarrak altxatu ta etruriarrak egotzi zituzten, Antolamendu berria hasi zen: Errepublika
ERREPUBLIKA(ka VI.ka I): Erromaren zabalpen prozesua gertatu zen, hiru etapa ezberdintzen dira hemen:
-Penintsula Italiarraren konkista
-Mediterranear itsasoaren kostaldearen okupazioa
-Herrien barrualdearena
Kontrolatutako lurraldeetan erromatarrek egitura politiko, sozial, ekonomikoak, kultura, hizkuntza, artea… transmititu zituzten, Erromarkuntza.
Ka I mendean krisi politiko-sozialen ondorioz, sistema politikoaren aldaketa gertatu eta INPERIOA sortu zen(ka I-ko V) Lehenengo enperadorea Oktabio Augusto izanik.
I eta II mendetan zehar egonkortasun egoerak iraun zuen, PAX erromatarra eman zen, honekin erromarkuntza finkatu eta garapen kultural eta artistikoren goreneko momentua izan zen. Goi inperioa.
III mendean, krisi sakon batek behe-inperiorako aldaketa markatzen du. Krisiak barbaroen sarrera erraztu zuen, bakarrik Diokleziano enperadorearen berrikuntzei esker gainditu ahal izan zena.
IV. mendean krisia bernagusitu zen eta Teodosio enperadoreak irtenbide eman nahian Inperioa bi zatitan banatu zuen: mendebaldea(Honorio) eta Ekialdea(arkadio).
V menean berriz Mendebaldeko inperioaren erortzea gertatu zen, zatikaturik gelditu zelarik, germaniarrek kontrolatutako erresumetan.
Erromatarrak herri konkistatzaile eta zentzu praktiko handikoa ziren. Ez ziren sortzaileak baina bai antolatzaileak eta tekniko ezin hobeak(arte sinkreikoa). Honela, beraien kultura eta artean elementu orijinal gutxi agertzen dira, kultura eklektiko bat izan zen, elementu greziar eta etruriarrak jaso zituelarik gehienbat.
Erlijioak ere eredu greziarra jarraitzen zuen, jainko eta jainkosa berdinak izen ezberdinez. Ekialdeko erlijioen elementu eta gurpenak jaso zituzten. Ko I mendean kristautasuna zabaltzen hasten zenean debekatua izan zen suposatzen zituen arrisku politikoengatik. Bere eragina gero eta handiagoa zenez IV mendean baimendua izan zen eta Inpererioaren erlijio ofiziala izatera heldu zen.
Latina, beraien hizkuntza, lurralde gehienean nagustituzen, hizkuntza autoktonoak ordezkatuz. Hauxe izan zen inperioaren elementu bateratzaile garrantzitsuena.
ARTE ERROMATARREN EZAUGARRI OROKORRAK
Nahiz eta orijinaltasuna ez egon oso argi, gaur egun birbaloratu egin da erromatar artea, bere kreazio eta funtzionalismoagatik. Arteak funtzio bat zeukan eta teknika lantzen zuten praktikotasunerako(utilitarismoa).
2 aldi bereizten dira:
-erepublika garaia(ka III-kaI)
-Inperioa, ko 475 erarte. Goi inperoa (ka I ko II) eta Behe inperoa (koIII ko V)
Ondoren Erroma barbaroen menpe geratu zen.
Eragin garrantzitsuenak, Grezia eta Etruria
Ezaugarri nagusiak:
-gizabanakoaren goraipamena, gehienbat agintariak. Beti pertsona zehatzak. Egoa nagusitu.
-soiltasuna, sinpletasun, luxurik eza.
-praktikotasuna, funtzionaltasuna.
ARKITEKTURA
Ezaugarri nagusienak: Praktikotasuna, erabilkortasuna,hilezkortasun nahia, monumentalitatea (Erromako boterearen erakusle)…
Eraikuntza elementuak: Arkua eta ganga. Etruriar eraginagatik puntu erdiko arkua, kanoi erdiko ganga ariztazko ganga, kupula eta zutabe toskanoa hartu zuten. Arkitektura grekotik sistema arkitrabatua kopiatu zuten.
Materialak: gogor eta iraunkorrak ziren, betikotasuna. Hormigoia, morteroa(area, ura eta harria), adreilua, marmola(material pobreak estaltzeko) , harlandua.
Estetikoki ez dira oso politak, funtzionalak baitira. Dekoratzeko teknika ezberdinak(marmol rebestimendua).
Proportzio ordenak: Graziatik hartutako elementuak askatasun handiz erabiliko dituzte, handitasuna eta aberastasuna azpimarratuz. Greziar ordenak egokituk dituzte.
-Doriko-toskanoa:fustea laua eta akino eta abakoaren artean beste modulo bat. Gainera oinarria edukiko du.
-Korintiarra greziarren modura
-Joniar-korintiar orden konposatua sortuko da
Hormigoia erabiliko da zutabeetan sostengu moduan, eta hauek beraien funtzio estrukturala galduko dute. Apaindura moduan egongo dira, aberastasuna adierazteko. Pilareak erabiliko dituzte sostengatzeko. Gainera gangak erabiliko dituzte mantentzeko. Erromatarrek garrantzia emango diote barneko parteari.
Barnearen tratamendua
Barneko espazioa garrantzitsua izango da. Kanpotik landuko dute baina barnekoa ondo antolatu eta handituko dute.
Paisaia barrukoari egokituko zaio eta ez aldrebes, Grezian gertatzen zen bezala.
Eraikuntza garrantzitsuenak
ARKITEKTURA PUBLIKOA edo zibila:
-Foroa. Bizitza politiko eta merkataritza zentroa zen, hiriaren erdigunea. Azokak basilikak bertan kokatzen dira.Grezian agora.
-Basilika. Ez da erlijiosoa. Erromatarrentzat eraikin zibila izango da, merkatu tokia edota bilerak egiteko lekua(auzitegi modukoa). 3 nabe zituen, Erdikoa zabalagoa eta alboetakoak 2 pisutakoak.
-Termak. Beraiek asmatutako eraikuntzak, ariketa fisikoa, bainu publikoak, igerilekuak, buztinezko bainuak…Bainu etxeak ziren, gimnasio modukoak, hiritarren bilguneak.
ERLIJIOSOA
-Tenplua. Ez dituzte Grezian moduan bi sarrera, bakarra dute eta aurrealdean. Prostilo (zutabeak soilik aurrealdean) eta pseudoperipteroak ziren.
IKUSKIZUNETARAKO
-Anfiteatroa. Beraiek asmatutako eraikuntza. Eszenatokik bat eginiko bi antzoki. Gladiadoreen arteko borrokak ospatzeko erabiltze zen. Normalean akueduktu baten bidez urez betetzen ziren naumakiak egiteko, ontzien arteko borrokak. Oinplano eliptikoa zeukan, erdian area eta inguruan harmailak edo cavea, hauetan jendea hierarkia sozialaren arabera esertze zen. Sarrera eta aterabideak ondo pentsatuak. Elipsearen puntu ezberdinetan kokatzen dira sarrerak(radialak). Arearen azpian dependentzia ezberdinak, animaliak gordetzeko, jendea egoteko, gladiadoreentzako…), Carceres deitzen zitzaien.
-Zirkoa. Lasterketak egiteko tokia. Geziarren estadioan oinarrituta. Eraikuntza luzea zen, albo kurbatuekin eta erdian espina zeukan.
-Antzokia. Ikuskizun publikoen artean garrantzizkoena. Eredu moduan antzoki grekoak hartu ziten. Baina ez zituzten mendien aldapak aprobetxatzen, orkestra zatia ikusleentzat zen eta eskenatokia zabalagoa, batzutan grma bat eraikitze zen alboan, kondizio akustikoak gordetzeko. Egitura erdizirkularra zeukan.
OROIMENEZKO ARKITEKTURA ETA HILOBIAK
-Garaipen arkuak. Hasieran hirien ate modura eraiki ziren baina zentzua laster galdu zuten eta plaza publikoetan eraikiak ziren, foruaren alboan. Puntu erdiko arkuak dira, gainean dintela dutenak. Harrizkoak dira, harlanduzkoak, zutabeekin apainduak. Batzuetan zulo bat dute, edo hiru, erdikoa altuena izanik. Erliebez beterik daude, inskripzio aberatsez apainduak. Konkista garaipenen ondoren militarren ohorez eraikitzen ziren gehienak.
-Oroigarrizko zutabeak/kolomak. Enperadoreen ohorez eginak. Erraldoiak, enperadoreen garrantzia azpimarratzeko.
-Hilobiak: etruriarrak eta grekoak imitatuz, 2 motatakoak:Hilobiak edo Nitxoak, errautsak sartezko. Pisuetan antolaturik zeuden, pisu bereziak. Batez ere enperadorerentzako hilobiak egiten ziren.
-Mausoleoak. Karratuak, piramidalak edo zirkularrak ziren.
ETXEBIZITZAK
Atari bat izan ohi zuen sarrera gisa eta gelaz inguraturiko patio bat. Hirietan: DOMUSak ziren, familia aberatsen etxeak,bi pisutakoak, kanpoaldera itxiak eta barrutik irekiak patio batekin. Gelak patioaren inguruan zeuden, batzuetan estalia. Herrian: INSULAE, etxe blokeak ziren, 6 pisutakoak, eta beheko solairuan tabernak zeuden. VILLAk hiri inguruetan eraikitzen dira, luxu handikoak. Alde bat zerbitzuarentzat zeukaten. Termak antzokiak….zituzten barruan. Lorategi ugari eta oso zainduak, estatuekin, paseoekin…
BESTE BATZUK
Ingeniaritza lan izugarriak egiten zituzten. Obra handiak monumentalak dira, bana bereziki ura eramateko, kanalizatzeko erabiliak, akueduktuak.
Oso ezagunak ere erromatar galtzadak eta zubiak.
ESKULTURA
Grekoen kopia bezala hartuak. Egia esan kopia asko egin zituzten eta grekoen eragina nabaria da, klasikoena batez ere. Bai eskultura zein pinturan errealismoa emango da, garai helenistikoko eta etruriar artaren eraginez. Gai zentrala gizona izango da, ez arketipoa, izaki soziala, benetako pertsonaia. Erretratu soziala garatuko da, erliebe historikoarekin batera, eguneroko bizitza kontatuko da, eta benetako gizonak agertuko.
ERRETRATUA
Etruskoek bezala, arbasoen maskarak argizariz egiten zituzten. Hortik dator erretratuaren joera naturalista, zuzzenan ateratzen zirelako ezaugarri guztiak. Ezaugarri indibidualak ongi kontrolatzen dira horrela eta errealismo zorrotza egin zuten. Buruak eta bustoak egiten zituzten. Estilo ezberdinak egon ziren:
-klasikoa: Augustoren garaian eman zen, gizakiaren jainkotasuna adierazten dute
-Adrianoren garaikoak: errealismorantz jotzen dute. Trepanoa erabili bizarak eta hilea egiteko.
-Constantino eta ondorengo garaietakoak: probintzietako eskolak garatzen dira eta errealismoa berrito galtzen da, irudien estilizazio geometrikoa sortuz. Proportzioa motzagoa izango da(txikitu), eta klasizismotik urrunago gelditzen da. Zurruntasuna areagotu, kubikoak iruditzeraino.
ERLIEBE HISTORIKOA
Eragin etruriar eta greziarrak. Kontakizun narratiboak ziren, beraiek zuten espiritu errealistari lotuta. Eguneroko gauzak kontatzeko aurkitu zuten modurik onena zen.
Pentsatzen da ez zutela jeneroa asko landu, baina berrikuntzak oso handiak izan ziren.
Eguneroko bizitzaz aparte, garaipenak, ospakizunak...kontatzen diren. Espazioaren kontzepzio berezi bat adierazten da, plano ezberdinak, sakonera ezberdintzeko gutxiago eta gehiago landuz.
Batzuetan arkuetan agertzen da apaintzeko. Zutabeetan, sarkofagoen aurrealdeetan, arkuetan, aldareetan...agertzen ziren.
PINTURA eta MOSAIKOA
Barrualde guztiak lantzen dira, erromatar eraikin guztiak apaindurik daude. Hormetan zuzenean margotzen da, freskoak gehienbat. Koloreen bizitasuna nabarmentzeko argizarizko geruza fin bat erabiltzen zen.
Asko galdu egin dira, normalean etxebizitza aberatsetan ematen ziren, mosaikoak lurrean ere.
Lau estilo ponperiarren ezaugarriak:
-Inkrustazio estiloa: zaharrena abstraktua eta marmol plaka klasikoak imitatzen zituen.
-Estilo Arkitektonikoa:bista engainatzen saiatzen da.
-Estilo Apaingarria: aurrekoen antzekoa, lorontziak, koadroak...
-Estilo ponpeiarra: aurreko bien ezaugarriak. Forma arkitektonikoak eszena mitologikoei bateratu.
Mosaikoa barrualdeetan erabiltzen zen zoriak eta hormak apaintzeko.
Nork: Ainhoa.2007/06/13 21:02:04.930 GMT+2
Etiketak:
erroma
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Arte erromatarra ez da guztiz orijinaltzat hartzen, Greziaren garai helenistikoaren luzapen bat baizik. Garai Alejandrinoa ere deitzen zitzaion. Alejandro Magno hil zenean hasi(ka 323) eta Cleopatra eta Marco Atonio hiltzean bukatzen da(Ka30) Accioko guda galtzean.
ARTE ETRURIARRA
Graziar artearekin batera eragin handia izan zuen Erromako artean, bere oinarri bat izanik.
Arte erlijiosoa egingo dute, heriotzagatik zeuzkaten kezkak zirela eta.
Etruriar agintariek gizartea ondo menperatzen zuten bai politikoki, militarki, ekonomikoki zein erlijio mailan. Botere on hau zutela diote, gudari trebeak zirelako eta beste hiri batzuekin osotzen zituzten aliantzengatik(itunak).
Ka V mendean, etruriarren boterea jaitsi eta zenbait herrik Erromaren aliantza osotu zuten.
ARKITEKTURA
Ekarpen garrantzitsuak egin zituzten; arkua eta ganga. Gero hauek erromatar arkitekturari transmititu zioten.
Eraikuntza garrantzitsuenak: HILOBIAK: Tumuluak deitzen ziren eta ganga faltsuez estaltzen ziren; GOTORLEKUAK: otoitz egiteko, erdi puntuko arkua erabiltzen zen, erromatar artean eredu.
ESKULTURA
Greziar eskultura imitatu zuten. Hilobi eskulturalak egin zituzten, tamaina handikoak sarkofago itxurakoak, garrantzitsuena lur egosiz egina dago.
PINTURA
Hilobien hormetan eman zen, eguneroko bizitza kontatuz, musika, dantza etabarri buruzko eszenekin.
Nork: Ainho.2007/06/13 20:59:47.502 GMT+2
Etiketak:
etruriarrak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Egeo eta Itsaso Beltzaren artean kokatzen den penintsula da. Honek itsas merkataritza errazten du baita beste herrien kontaktua ere. Honela eraginak jasoko ditu Kreta eta Mikenasetik. Horregatik greziar artea ez da bakarrik heladera mugatzen. Greziak ere bere artea zabaldu egin zuen. Klima ona zegoen uda beroak eta negu epelak. Jendeak bizitzaren parte handia kalean igaroko du. Honek eragina izan du; arkitekturan, barnealdea ez baitzen lantzen kanpoaldea baizik; egorak garrantzi handia; eskultura erlijiosoak kanpora eramaten ziren, gurtzeak kanpoan egiteko; kirolarien inguruko eskulturak biluzik zeuden(gymnos=biluzik) 3 garai eman ziren:
Aro Arkaikoa (ka VIII- ka VI). Egiptoren ezaugarri ugari mantentzen dira.
Aro Klasikoa (ka V- ka IV). Goreneko momentua
Aro Helenistikoa (ka III- ka II). Artearen barrokizazioa.
ARKITEKTURA
Razionalismoa bilatzen da, proportzioaren neurria zutabeen diametroa da. Ez da arkitektura monumentala(helenistikoan bai). Antropozentrismoa ematen da. Eraikuntza funtsezkoena tenplua da garai helenistikorarte, hemen garrantzi handiagoa izango dute eraikuntza zibilek. Arkitektura elementuak kanpotik ikusteko eginak daude(Klima). Arau berdinei jarraituz eraiki ziren toki guztietan. Barruko espazioak ez du interes handirik.
Bilakaera garrantzitsua ematen da garai honetan. Aro arkaikoan: VII mendekoak dira lehenengo harrizko eraikuntzak. Tenplu greziarraren egitura eta orden doriar eta joniarra erabiltzen hasten da. Aro klasikoan: arkitektura greziarraren eraikuntza garrantzitsuenak eraiki ziren, Partenoia, Erektenoia…Orden Korintiarra sortu. Aro Helenistikoan: arkitekturan ere barrokizazioa ematen da, arkitektura monumentalago bat eratuz, interes arkitektonikoa badu, eta eraikuntza zibil asko egingo dira.
Arkitektura greziarrak eragina izan zuen erromatar artean baita mendebaldeko europaren estetikan. Historian zehar, indar handiz berriz ere nagusitu egin delarik, berpizkundea, neoklasizismoa.
TENPLUAK
Tenpluak dira arkitektura greziarraren funtsezko eraikuntzak. Ka VII urtera arte egurra erabiltzen zen, honen ondoren harri harlandua, kareharria edo marmola, argamasik gabe(union viva). Zutabea sistematikoki erabiltzen zen, eta dintela sustentatu bezala. Zutabe eta dintelek arau jakin batzuk jarraitzen zituzten eta hauen arabera orden klasikoak definitu ziren:
-Orden Doriarra: apaindura gutxien duena da, soilena. Peloponeson eta magna Grezian(Italia hegoaldea eta Sizilia) erabili zen. Olinpiako Zeusen tenplua. Partenoiaren kanpoko partea.
-Orden Joniarra: Ka V mendetik aurrera, eraikuntzetan orden doriar eta joniarra konbinatzeko joera hasi zen. Atenaseko akropoliaren propileoak(sarrera monumentala); Sardesko Artemisaren tenplua.
-Orden Korintiarra: orden joniarraren ezaugarriak jarraitzen dira gehienbat baina ginbela aldatzen da, akantozko orriz osoturiko lerro bat edo bik apaintzen dute. Ka V mendean sortu zen, korintoko Kalimakori atxikitzen zaio. Ginbel hau oso gutxi erabili zen, batez ere Aro Helenistikoan, hemen orriak zabalduago agertzen direlarik. Garai amaieran orden konposatua ematen da(joniarra eta korintiarra).
|
Pronaos |
|
Opistodomos |
|
Naos (cella) |
|
Sarrera |
Ez ziren fededunen biltokiak, jainkoen omenez eginiko eraikuntzak baizik. Oinplanoa laukizuzenekoa zen normalean, megaron Mikenstarretan oinarriturik.
Kanpoko zutabeen arabera:
-Aurrealdean zenbat dauden: in antis(2); tetrastilo(4); hexastilo(6); Oktastilo(8); dekastilo(10); dodekastilo(12)…
-Alboetan zutaberik ez, aptero:
-prostilo,bakarrik aurrean
-anfiprostilo, aurrean eta atzean
-Alboetan zutabeak daude, peripteroak:
-monoptero, zutabe lerro bat
-diptero, zutabe lerro bi.
Oinplano borobilekoak ere badaude, Tholoi(monopteroak). Tenplu gehienak polikromatuak. Ka VI mendetik zuzenketa optikoak egiten zituzten. Zutabeen ardatza erdirantz okertzen zen fustea zilindrikoa egin beharrean parabolikoa zen eta eskinetako zutabeak handiagoak ziren. Dena perfektua ikusteko egiten zen.
Tenplu garrantzitsuenak Atenaseko akropolisean(hiri altua) aurkitzen dira. Akropoliak mendixketan zeuden kokaturik, bertan eraikitzen ziren eraikuntzarik garrantzitsuenak, tenplu,estadio, batzar tokiak, teatroak… Hiriak harresi batez inguratuak zeuden, peroboloak. Sarrera monumental bat zuten , propileoa. Akropoli batzuk garrantzitsuagoak ziren eta bertan ospakizunak edo txapelketak egiten ziren, Olinpiakoa, Delfosekoa.
TEATROAK
Antzerkiak errepresentatzen ziren tokiak. Teatroak mendietan eskabatzen ziten. Zatiak:eskenatokia, koroa eta harmailak. Epidauroko teatroa.
ODEOIAK
Musika entzuteko tokiak, teatroaren modukoak baina txikiagoak. Atenasekoa.
ESTADIOAK
Lehiaketa gimnastiko eta atletikoetarako eraikuntzak. Estadioak 200m zituzten luzeeran. Zatiak: pista, erdian espina bueltak emateko eta harmailak.
HIPODROMOAK
Zaldi lasterketak egiteko, estadio formakoak baina handiagoak.
HIL ERAIKUNTZAK
Gutxi alndu zituzten greziarrek, gehienak ka IV mendetik aurrerakoak dira. Funtsezkoena Halikarnasoko mauseloa da. Mausoleo deitutako gobernariaren omenez eraiki zen, 40 metrotako altuerakoa.
OROIGARRIZKO ERAIKUNTZAK
Garrantzitsuena Lisikratesen linterna zen, Liskrates poetaren omenez. Podium baten gaineko tenplu borobil txikia, gainean tripode baten gainean, korintiar bat aurkezten da, lehenbiziz ginbel korintiarra kalean erabili zen.
HIRIGINTZA
Batez ere garai helenistikoan eman zen. Garai honetan Miletoko Hipodemosen ideiak praktikan ipini ziren, hirietan oinplano ortogonala erabiliz(kaleak angelu zuzenekin eratuak). Pireoa adibide garrantzitsuena.Stoak deituriko portikoak sortu ziren, euritik babesteko edota Agora edo plaza publikoa enparantzaren inguruan eraikitzen zena.
ESKULTURA
Gizakia da gauza guztien neurria, bera da gai nagusia. Gizaki hori bere perfekzioan aurkezten da, edertasun perfektu hori proportzioen armoniaren bidez lortu. Kanon bat finkatuko da, gorputz zatien arteko erlazio matematiko bat.
Aldi Arkaikoa
Ka VIII mendetik V mende hasiera arteko aldia, eskultura arkaikoak ekialdeko eragina izan zuen(Egipto, Mesopotamia).
-Gizakia artearen ardatz da
-Gizonezkoa biluzik agertzen da, edertasun fisikoaren gorespen moduan, emakumea ez da biluzik agertzen.
-Figura estatikoak eta frontalitate legea oraindik jarraitzen da.
-Oso gutxi modelatuak, ile luzea eta zig-zag eran erorrtzen da.
-Aurpegian irribarre berezia(arkaikoa)gero eta naturalagoa.
-Garrantzitsuenak atleta figurak dira:gizonezkoenak kuros(kurai) eta neskenak kore(korai).
-Arkaismo garaiko azken urteetan Egina eta Olinpiako frontoien erliebeak dira garrantzitsuen, trantzisio garaikoak dira. Ludovisi tronuko erliebeak, Delfoseko auriga, tiranicidas, zeus tenplua.
Aldi klasikoa
Ka V eta IV mendeetan eskultura grekoa gailurrera iristen da. Garai honetako artelanak edertasunaren eredutzat hartu dira historian zehar.
-edertasun fisiko ideala lortzen ahalegintzen da. Proportzio matematiko batzuk gordeko dira.
-naturalismo bidetik abiatzen da eskultura.
-Desiratze den edertasuna fisikoa eta izpirituala da barneko edertasunari dagokiona.
Ka IV mendekoan balore berriak sortuko dira.
-errealismo gero eta handiagoa ematen da, eta erretratua gehiago ematen da.
-giza sentimenduen espresio handiagoa lortzeko nahia dago
-gai erlijiosoetan tratamendu arruntagoa
Aldi Helenistikoa
Inperio pertsiarra konkistatu ondoren, Alejandro Magno hiltzearekin batera sortzen den erresuma helenistikoetan kultura grekoa unibertsalizatu egiten da, eta ekialdeko herrien ekarpenekin bat egiten du. Kultura mixtoa sortzen da, tradizio klasikoa, ekialdeko kulturarekin nahasten ditu. Gai oso ezberdinak erabiltzen dira, errealismoa erretratuetan emango da, sakontasun handikoak. Artistek inguruko bizitzan aurkitzen dute inspirazioa.
PINTURA
Grezian egin zen pintura galdu egin da ia erabat. Ezagutzen den apurra literaturako aipamenei , erromatarren kopiei eta zeramikari esker ezagutzen da.
ZERAMIKA
Ontzien formak(kraterrak, lekitoak, anforak) eta koloreen armoniak ematen diote orijinaltasuna.
-Estilo geometrikoa(ka 1000-700) Eboluzioa ematen da, kolore beltzetik gaztain ilunera. Dekorazioa hasieran marra hutsetara mugatzen zen, gero txoriak zaldiak eta oreinak zeuden, VIII. Menean giza irudia agertzen da.
-Aldi arkaikoa, irudia gero eta handiagoa, zehetasun gehiagorekin, irudi beltzen eta irudi gorrien faseak bereizten dira.
-Aldi klasikoa, zeramika lanek, pinturen parekotasun handia dute, perspektiba, gerizpea eta emozio espresioarekiko interes handia dute.
Nork: Ainhoa.2007/06/13 20:57:41.689 GMT+2
Etiketak:
grezia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
ARTE KRETARRA
Arte Minoikoa, Minos erregearengatik. Kretan ematen da Egeo itsasoko irlarik handiena, hegoaldean. Europako lehenengo zibilizazio historikoa eman zen, bilakaera ka 3000 ka 1600erarte ematen da. Mediterraneoan zehar, ekialdetik abiatuta ibiltzen ziren itsas gizonekin erlazionatzen da bere sorrera, ekialdeko nabigatzaile hauen eraginez, kretan hiri estatuetan antolatutako zibilizazio bat garatu zela, garrantzitsuena Knossos izanik. Ka 1600ean goreneko momentua izan ze eta beherakadaren ondoren ka 1400 erako desagertu egin zen zibilizazioa.
ARKITEKTURA
Funtsezko eraikuntzak jauregiak ziren(Knossos). Egitura konplexua zeukaten, oinplano laberintikoarekin. Barrutik kanpora antolaturik zeuden, kanpoko fatxadak ardurarik izan gabe. Pisu bat edo gehiago izaten zuten. Alde bat erregearen egoitzarako eta administraziorako dedikaturik eta bestea almazenerako. Harri landuz eginak zeuden, egurra fusteetan erabiltzen zen. Hormek zezenen adarraren formak zituzten dekorazioak zituzten. Zutabeak oinarria, fustea(egurrezkoa eta polikromatua), ginbelean amuleto kretarra, “labrix”. Ginbelen forma zezena izan zitekeen edo abako eta ekinoduna. Pilareak zeuden, dintela ere.
ESKULTURA
Eskultura gutxi kontserbatu dira gaur egunerarte. Mukuilu borobilekoa. Material bariatuak, egurra, buztina, hezurra, marfila. Tamaina txikikoak. Aurrekotasuna eta simetria oraindik zaindu.
PINTURA
Fresko erako pintura. Gai naturalistak, landareak, txoriak, itsas animaliak; tauromakia; opari eramaleak. Kolore biziak, aberatsak, lauak eta irudiaren ingurua oso definitua.
ZERAMIKA
Estilo ezberdinak: Kamares, fondo beltz baten gainean, margoturik irudi zuriak edo gorriak, gai abstraktuak eta geometrikoak oso estilizatuak. Florala, landarezko apaindurak. Itsas estiloa, itsas animaliak, olagarroa, izurdea…
ARTE MIKENATARA
Ka 1600-1200. Akearrek garatutako kultura da, Peloponesoa hartu eta bertan hiri estatuak sortu zituzten, aipagarriak Mikenas, Tirinto, Korinto, Arkos. Herri hauek Kretatarrekin kontaktu ugari izan zuten, eragina jasoz. Ka 1200 inguruan zibilizazioa desagertzen da, kanpoko erasotzaileen erruz.
ARKITEKTURA
Eraikuntza militarrak ziren gehienbat, harresiak. Teknika eta elementu kretatarrak agertzen dira: labrix, zezen formako almenak; zutabe kretatarra (abako+ekino). Harresiak ziklopeoak ziren, oso tamaina handikoak, jauregien inguruan zeuden eta ate monumentalak zituzten(lehoien atea). Jauregien zatirik garrantzitsuena megaronak ziren, etxebizitzak. Oinplano laukizuzena zuten, geroago arte greziarra hauetan oinarrituko da tenpluak egiteko. Teilatu angularra eta horma pinturaz apainduak zituzten.
ESKULTURA
Oso gutxi kontserbatu da, Ateen gainean landutako erliebeak garrantzitsuenak. Hil estelak ere bazeuden, erliebe eta forma geometrikoz apaindu.
PINTURA
Tirintoko freskoak, ehiza eta borrokak errepresentatu.
BITXIGINTZA
Fatioren ontziak, urrezko ontziak , zezenen eszenak agertzen dira.
ZERAMIKA
Eragin kretatarra, gai eskematikoak zeuden apainduretan.
Nork: Ainhoa.2007/06/13 20:51:06.297 GMT+2
Etiketak:
eta
kreta
mikenas
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Nilo ibaiaren ertzeetan eman zen, nekazaritza oparoa zelako gune horretan (Mesopotamiaren moduan). Bi aldetan zegoen bananduta:Goi Egipto eta Behe Egipto. Arte Egipziarra faraoiaren irudia sortu zenetik existitzen da(ka 3100). Hemendik aurrera ka 32 ra garai faraonikoa emango da. Maneton historiagileak Egiptoren historia 31 dinastiatan(familiatan) banandu zuen.
Helburu guztiz erlijiosoa zegoen. Ez zegoen helburu artistiko edo estetikorik. Ondorengo bizitzak eguneroko bizitza baino garrantzi handigoa zeukan. Energia guztia hilobien eraikuntzan jarri zuten, Eraikuntza gehienak erlijiosoak ziren, tenpluak oso eskasak. Arte objektuek ondorengo bizitzan ere irautea bilatzen zen. Betikotasuna.
Arte egipziarrean arkitektoa, pintorea edo eskultorea ez da artistatzat hartuko, artisautzat baizik, faraoien zerbitzuan zeuden langilea.
Faraioia: arte egiptiarra betikotasunaren zerbitzura dago. Arte faraonikoa bezala ezagutzen da eta betiko irauteko egina dago. Arte egiptiarrean gehienak faraoiaren irudiarekin du zerikusia, honen irudiak 3000 urte inguru iraun zuelarik.
Ikuspuntu politikotik faraoiak Goi eta Behe Egiptoren arteko batasunaren erantzukizuna du. Jainkoek eman diote boterea eta beste zibilizazioen gaineko nagusitasuna. Egiptiar erlijioan elemendu harmoniko eta ez harmonikoak parte hartzen dute, bizitza harmonikoa da hain modu burutsuan egina egoteagatik eta bestetik kaosa ere badago, epidemiak gaixotasunak, gudak… faraoiek atributo ikonografiko batzuk izango dituzte:
-bizar zeremonialak, postizoak, zeremoniatan erabiltzeko kordel batez eutsiak, zuzena eta karratua edo borobildua eta trenzatua izan daiteke.
-Koroak:
-Koro Altua edo Zuria, Goi Egiptoko adierazgarria
-Koro Baxua edo Gorria, Behe Egiptoko adierazgarria
-Koro Zuri-Gorria, sejemty, Goi et Behe Egiptoren arteko batasunaren adierazgarria
Koro urdina edo jeperesh, jai egunetarako erreserbatua eta eguzkiaren jainkoaren omenez egina.
Ohiko zapi marraduna edo nemes bizkar gainerarte heltzen zena.
-faraoiak oso dotore janzten ziren eta koroatzearen ondoren zenbait ezaugari jasotzen zituzen erregetzan erabiltzeko. Bular gainean flageloa, zigor elementua edo Njej zetroa gurutzatzen zuen. Gurutzatua baita Heka zetroa, edo bakuloa. Biek Osiris jainkoa errepresentatzen duten. Boterea adierazten dute.
-bekokian ureus aributo faraonikoa, kobra errepresentazen zuena, etsaietatik babeseko bere su kiskalgarriaren bitartez.
-batzuetan faraoiari bi lurraldeetako jauna edo herrialde bikoitzaren jauna edo Horus ahalguztiduna deitzen zitzaion.
Inperio Zaharra: Ka 2850-2052. III-XI Dinastiara(hiriburua Menphis)
Inperio Ertaina: Ka 2052-1570. XII-XVII Dinastiara(hiriburua Tebas)
Inpero Berria: Ka 1570-715. XVIII-XXI Dinastiara( hiriburua Tebas)
INPERIO ZAHARRA, ARKITEKTURA
Inperio zaharrean gehienak hilobiak ziren, mastabak. Arabiarrez bankoa esan nahi zuen. Adobez eginikoak, kamera ezberdinak zituzten kaliza harriz eginikoak. Sarreran eskaintzarako kapera bat zegoen, gero putzu bat zulatzen zen hil kamerarekin konektaturik. Bertan sarkofagoa utzi eta sarrera izten zen. Beste kamera bat, Serdab, hildakoaren errepresentazioez betea, hurrengo bizitza lortzeko.
ESKULTURA
Eskultura helburuak; gorputza deuseztatzean arima errenkarnatzeko euskarria zen; eskultura idealizatua,gaztetasuna mantentzea beti dute erdiko adin bat ez dira gazteegi ezta zaharregi irudikatzen. Material gogorrak eta iraunkorrak bilatuko dira. Gorputzaren atalak gorputzetik gertu.
Funtzio erlijiosoa zuen, hildakoaren hilezkortasuna bermatzea; bekozkotasuna edo frontalitate legea ematen da; forma borobilduak; oinarria; mukuilu borobilekoak aurretik begiratzeko pentsatuak, eskulturari zurruntasuna emanez. Mugikortasun eza adierazten da, betikotasuna. Begirada aurrera begira dago beti, begiek adierazten dute errepresentatzen denaren izaera. Konposizioa simetrikoa da. Perspektiba subjektiboa da, plano ezberdinak dit. Ikuspegi ezberdinek ikuspegi orokorra osotuko dute nahiz eta perspektiba irreala izan, apekstikoa. Eskultura guztiak tenplu eta hilobietakoak dira. Materialak egurra edo harria ziren. Gehienetan polikoromatuak, egurra batik-bat. Emakume eta gizonezkoak kolore ezberdinez margotzen ziren. Gizonezkoak ilunago, lur kolorez, eta emakumeak hori argiz.
INPERIO ERTAINA, TENPLUAK
Inperio ertainekoak. Egiptiar arkitekturari benetako neurria ematen diote. Sinbolikoak dira, jainkoen egoitza da. Tenplu barnera faraoia eta apaizak besterik ezin dira sartu, sinestunen bilerak kanpoan.
-sarreran esfingeen etorbidea
-Bi obelisko
Sarreran bi pilono artean irekia
-lehenengo patio Hipetroa zegoen, zutabeez inguraturiko gela irekia, oso argitsua
-gela Hipostiloa zen hurrengoa, zutabez betea baina estalia, santutegiaren sarrera litzateke. Gela itzaletan dago barne pentsamenduak bultzatzeko.
-azkenik Sancta Santorum, ia ilunetan dagoen gela, jainkoa adoratzeko tokia, bertara abade nagusia edo faraoia soilik sar daiteke.
-tenpluan argia eta altueraren graduazio bat dago.
-geroagoko generazioek gelen kopurua handitu eta dintela erabiliko dute.
INPERIO BERRIA
Arte egiptiarraren goreneko momentua izan zen, hiriburua Tebasen kokatua, Egipto atzerriari ireki eta kanpoko influentzia jasoko du, zaldiak erabili. Egiptok Afrika inbadituko du. XVIII. Dinastia, Ahmose faraoiarekin hasten da, Tebasen zentralismoa inposatu eta Egiptoren garairik distiratsuena. Speoak emango dira.
SPEOA
Arte Hipogeoan oinarritutako arkitektura da, hau da, mendi barnean induskatutako tenpluak dira. Fatxada kanpoaldean dute eta barnean tenplua. Hemiespeoak ere eraiki ziren, kanpoaldean gela bat baino gehiago zutenak
ESKULTURA
Erlijio krisialdia egon zen, Amenofis IVak erlijio erreforma egin zuen, erlijio monoteista inposatu zuen. Eguzkiaren jainkoaren gurtzea berreskuratzen zen, aton. Honela Amenofis IVa Akhenaton izatera igaro zen, Aurreko tenpluen hondamenak ekarri zituen erreformak, gurtze monoteista zela eta, zentzua galdu zutelako. Gortea Tell-el amarnan kokatuko da, aldaketa berriekin faraoiak botere handiagoa izango du. Eguzki jainkoa Aita jainkoa bezala aurkeztuko da, beraz jainko hurbilago bat da, irudikatzerakoan ere jarrera hurbilagoa adierazten du.
PINTURA
Pinturak garapen handia jasan zuen Egipton. Batik bat orman emango da, eskultura eta zeramika gainean ere. Gai nagusiak erlijiosoak naturalistak eta egiptiar kulturaren ingurukoak izango dira.
Laua izango da, bolumenak ez du garrantzirik, kolore matizik gabe, argia ez da landuko. Frontalitate legea jarraitzen da, gorputza eta begirada aurrera eta burua eta hankak albora begira. Ez dago perspektibarik, figura guztiak plano berean, perspektiba apekstikoa da hau. Perspektiba erreala aldatu egiten da eta objektuak era irrealean kokatzen dira, honela nahi dena adierazten da margolanean. Tamaina aldaketak egongo dira hierarkiaren arabera, garrantzia azpimarratzeko, perspektiba mayesmatica. Ordenak garrantzi handia du. Taldeka egiten zen lan, lehenengo koadrikula bat egiten zen eta gainean bozetoa, lehenengo batek kolore bat ematen zuen , gero beste batek bestea, azkenean kontornoa eta honela bukatua zegoen margolana. Horrorvacui fenomenoa ere asko ematen da, hutsuneari beldurra zen, dena oso kargaturik dago fondoan beraz.
ERLIEBEA
Eragin garrantzitsua du, tenplu, hilobi eta jauregietako ormak estaliko dituelako. Helburu nagusia erlijiosoa da, baina hemen faraoien guda bidezko lorpenak errepresentatuko dira, inmortalizatzeko helburuarekin. Ordenak garrantzia du, historia jarraian adierazten da, lerrokatuta bezala, idazki bat izango balitz.Kontornoaren garrantzia adierazgarria da, argi-ilunak hobeto bereizten dira eta obra hobeto definitzen da. Frontalitate legea ere ematen da, perspektibarik eza. Tamainak ezberdinak dira , hierarkizazioa. Baxuerliebea edo goi erliebea izan daiteke. Kolore planoak, finkoak graduaziorik gabe. Berdea, horia, grisa, morea…
Nork: Ainhoa.2007/06/13 20:47:12.598 GMT+2
Etiketak:
egipto
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)