Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/05/27 17:34:24.443 GMT+2

Martxoaren 1eko hauteskundeak

Nahi baduzue hemen daukazue aukera pasaden hauteskundeei buruzko informazioa ikusteko:


Nork: JulenP.2009/05/27 17:34:24.443 GMT+2
Etiketak: hauteskundeak euskal | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 15:55:25.059 GMT+2

INTERNET INFORMAZIOA ZABALTZEKO MOMENTUAN



 Beharbada zuetako norbaitek ikusita duzue Rodrigo Rosenberg-ek grabatutako bideoa. Maiatzaren 10ean hil zuten, eta bideoa orduan zintzilikatu zuten. Laburtuta Rodrigok bere hiltzailea Guatemalako presidentea izan zela zioen, Alvaro Colom, eta bideoa bere abokatuarekin grabatu zuela hiltzen bazuten publikatzeko. Ordutik mundu osora zabaldu da albistea.

Orain pertsona bat atxilotu dute Twitter-en bidalitako mezu honengatik: "Primera acción real sacar el pisto de Banrural quebrar al banco de los corruptos". Jean Anleu Fernandez-en helburua Rodrigoren hilketaren erantzuleak zigortzea zen bere helburua, jendeak bere bankutik dirua ateratzea. Anleuren atxiloketak Amerika eta Europan elkartasuna sortu du eta sare sozialetan dauden askok dirua bidali diote kartzelatik fidantza ordaintzeko, kexa asko egoteaz aparte. Horri esker Guatemalako gobernuak Anleu aske utzi du.

Kasu honetan ondo ikusten da teknologia berriek gizartean izan dezaketen eragina. Interneti esker Rosenbergek mundura zabaldu du bere herrialdean gertatzen dena, eta mundu osoak jakin du bere hilketaren berri. Arazoa bideoa egiatzat ematen dela da, internetek sor ditzaken eragin txarrak ere ikus daitezkela, bertan ateratzen dena egia ez bada. Hori da Colomen aldekoek ziotena, haien kontrako estrategia zela bakarrik eta ez zegoela benetako gertaeretan oinarrituta.

Anleuren kasua ezberdina da. Berak iritzi bat bidali zuen eta horregatik kartzelara eraman zuten. Gobernuak kasu honetan presidenteak eta bere aldekoek arazoak ez izateko egin zuten. Orain prentsak Guatemalan gertatzen diren arazoez hitz egiten du, kartzelan egon beharko litzatekeenez.

Ikus dezakegu teknologia berriak munduan gertatzen diren arazoak konpontzeko baliabide egokia izan daitezkeela, albisteak mundu osoan zehar zabaltzeko behintzat. Kasu honetan herrialde batean gertatzen diren arazoak bideo baten ondorioz eta sare sozialen ondorioz konponduko dela dirudi. Gizartean albistea zabaltzean aldaketak egiteko presioa ere egiten da. Colom epaituko duten ala ez kongresuak erabakiko du, eta Rosenberg heroi enpresarial moduan hartu dute, bera hil zutenetik eta berak ateratako bideo baten ondorioz (Anleuk izan duen arazoa ere kontutan izanda, albisteari indar gehiago emanez) Guatemalako pertsona boteretsuen kontra ere jo daitekeela frogatuz sarearen bidez arazoa kanpoan ere zabaltzen bada.

Nork: JulenP.2009/05/19 15:55:25.059 GMT+2
Etiketak: rosenberg twitter fernando alvaro colom rodrigo anleu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/12 19:18:20.015 GMT+2

TAGZANIA

Hemen Artziniega non dagoen ikus dezakezue. Animatu bisitatzera!



Nire herria

Nork: JulenP.2009/05/12 19:18:20.015 GMT+2
Etiketak: tagzania artziniega | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/04/21 15:34:12.934 GMT+2

INTERNETEKO SAREAK

  


Asko hedatu dira sareak interneten. Etengabe entzuten ditugu haiei buruzko albisteak, haiei buruz hitzegiten dugu edo haiek sor ditzaketen arazoetaz ohartzen gaituzte.
   Gutxi gora behera duela urte batetik hona erabili dut Tuenti. Jende askok zuelako egin nuen kontua, lagun askok ziotelako bertan sartzen zituztela ateratako argazkiak eta sare oso aproposa zela asko ikusten ez dudan jendearekin harremanetan jartzeko. Argazkiak eta bideoak elkarren artean konpartitzea da sare honen ezaugarririk deigarriena edo nagusiena, eta tabloietan idazteko aukerak e-mail baten funtzioa betetzen du, azkarrago eta ordenatuagoa eginez. Esan daiteke Messenger eta e-mail zerbitzarien arteko nahasketa dela, gauzak aurkitzeko erosoa eta egunero denbora asko eskatzen ez duena, aparteko funtzioekin gainera.
   Normalean ikusten ez dudan jendearekin harremanetan jartzeko erabiltzen dut gehien, haiekin hitzegiteko modurik erosoena delako. Ez dut etengabe sartzeko sare bezala ikusten (jende askok hori egiten badu ere), momentu batean egunero jende askorekin harremanetan jartzeko modu bezala baizik. Lagunak kalean gutxiago ikusi baino gehiago kalean somatu egiten da tuenti edo beste sareak asko erabiltzen direla, eta kalean jendeak sarean pentsatzen du (argazkiak tuentirako ateratzea adibidez).
   Pribazitatearen arazoa nagusiena da. Bertan argazki, solasaldi edo bideo pribatuak sar daitezke besteek ikus ditzakeenak. Hala ere tuentik baimena nori emateko aukera ematen du, nahi ez diren pertsonak baztertuz. Hala ere igotzen diren argazkiak tuentik jaso eta gero erabil ditzake, pertsonentzat izan ditzakeen ondorioekin. Beste pertsona batek ateratako ni ateratzen naizen argazkia igo ahal izatea ere arazoa da kasu batzuetan, hori egiteko baimenik gabe edonork ikus dezakeelako.
   Ez ditut beste sareak asko erabili baina tuenti eta besteen artean ezberdintasun garrantzitsuenak urtebetetze edo gertakizunen oharrak dira, lagunen artean geratzeko edo gertakariez berri izateko.

Nork: JulenP.2009/04/21 15:34:12.934 GMT+2
Etiketak: sarea internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 18:24:45.647 GMT+1

DELICIOUS

Azken egunotan Delicious programa erabili eta ezagutzeko aukera izan dugu. Lehen aldiz sartzerakoan badirudi web orrialde honetan informazio edo material falta dagoela. Hala ere informazio iturri izugarri dituen orrialdea da, interneten dauden albiste edo artikuluak gordetzen dituena.
Informazioa kontrastatu nahi dutenentzat edo informazioa modu orokorrago batean bilatu nahi dutenentzat da gomendagarria Delicious. Etiketa bidezko bilatzaileak azkar aurkitzen du nahi den informazioa eta nahi bada gai bati buruzko albisteak ateratzen direnean abisua jasotzeko daiteke ere.
Gaur egun pertsonen arteko sareak izugarri hedatu dira interneten, eta Delicious ez da kasu ezberdina. Honela, sareak besteek aurkitutako informazioa eskura jartzen du, pertsonen arteko loturak sortuz eta haiek sartutako informazioa konpartituz. Internet nabigatzailean ere instala daiteke erabilgarriagoa izateko.
Informazioa etengabe bilatzen dutenei eta informazioaren iturri desberdinak kudeatzen dituenei ere. Behin erabiltzen jakinda aplikazio oso interesgarria da, kasu askotan beste bilatzaileek baino antolatuagoa dagoelako informazioa.

Hemen instalatzeko tutoriala:


Nork: JulenP.2009/03/25 18:24:45.647 GMT+1
Etiketak: delicious | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 18:08:23.127 GMT+1

KRISIAREN KONTRA

Zapaterok badirudi badakiela nola egin aurre krisiari. Kasu honetan presidenteak Errusiarekin egindako akordioei buruz hitzegiten izaten duen akatsa esanguragarria da. Eman bideoari eta goxatu:


Nork: JulenP.2009/03/25 18:08:23.127 GMT+1
Etiketak: zaparero errusia krisia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/18 01:12:22.706 GMT+1

ARRISKUAK KAMEREKIN

Teknologia berriak hedatu zirenetik asko hitzegin da horrek sor dezakeen pribazitate faltaz. Ezagunak izan dira horrekin zerikusia izan duten kasuak eta horrek sor ditzakeen ondorioak, baina badirudi benetan ez daukagula horren kontzientziarik. Teknologia berriak arazo larriak sor ditzakete pribazitatea publiko bihurtzen dutenean. Irudiak edonon graba daitezke eta modu ugari daude gainera haiek hedatzeko. Ez dakigu benetan noiz dagoen batenbat kamara batekin eta jakin gabe izugarrizko ondorioak jasan ditzake irudietan ateratzen denak. Garrantzitsua da teknologia hobetzen joan ahala gure mentalitatea ere aldatzea, teknologia kontrolatzea eta behar bezala erabiltzea. Desberdintasunen aurrean errespetua izaten ikasi behar du gizarteak. Gaur egun gazteen artean izugarri hedatu dira Facebook eta Tuenti bezalako material pertsonala igotzeko web orrialdeak, eta ez da kontutan hartzen pertsonak heldu izatean material hori publikatzeagatik jaso ditzaketen ondorioak. Argazki bat interneten publikatzen den momentutik azkar hedatu daiteke mundu osoan zehar, hau da, publiko bihurtzen da eta edozein momentuta publikatu dezakete Kontuz internet asko erabiltzen duzuenak, gaizki erabili ezkero arriskutsua izan daiteke eta!

Nork: JulenP.2009/03/18 01:12:22.706 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/10 12:44:04.704 GMT+1

MOZILLA FIREFOX




Mozilla Firefox azken urteotan internet nabigatzailerik erabiliena izatea lortu du. Orain arte Windows-en Internet Explorerrek zuen lehenengo postua. Dohaineko programa izateaz gain kodigo irekian egina dago, hau da, programatzaileek etxean aldatu egin dezakete hobetzeko. Modu horretan arazoak azkarrago konpon daitezke eta produktua etengabe ari da hobetzen.

                Erreza da Firefox erabiltzea eta egunero asko erabiltzen dutenentzat azkarra da gainera.   Fitxa bidezko nabigazioak izugarri azkartzen du orria aurkitzea, azken Internet Explorerrek ere ateratako bertsioa. Esatekoa da programaren tekla konbinazioek  ere asko azkartzen dutela nabigatzea. Hala ere gehiago nahi dutenentzat erabilgarritasuna edo itxura aldatzeko aukera ugari ematen ditu ere. Markadoreak ere gustura sailka daitezke.


                Esanguratsua da gehigarrien atala. Bertan mota ugariko aplikazioak deskarga daitezke firefoxekin erabiltzeko. Haien artean hiztegiak, bilatzaileak, informazio iturri berriak edo eranskin pertsonalizatuak daude, denak ordaindu gabe. Euskaraz dago ere programa eta interneten euskaraz aritzen direnentzat Elhuyar edo 3000 bezalako hiztegietara sarrera azkarra eskaintzen dute.

                Seguritatearen kasua ere oso garrantzitsua da internet ugari erabiltzen dutenentzat eta bertan galdu nahi ez diren gauza pertsonalak dituztenentzat. Programak ireki nahi ez diren leihoak blokeatzen ditu eta deskargetan ere birusik ez izatea kontrolatzen du. Pasahitzak gordetzen ditu eta formularioetako erantzunak ere.

                Erabili ez dutenentzat saiatzea gomendatuko nieke, asko eskaintzen duelako Firefoxek.



Nork: JulenP.2009/03/10 12:44:04.704 GMT+1
Etiketak: mozilla firefox | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/05 16:53:33.480 GMT+1

Bost blogen iritzia

Blogak.com orrialdetik abiatuta bost blog interesgarri aurkitu ditut:

Gido Kirol Taldea:
     
     Atletismo kirol talde baten bloga da, Donostia inguruan egiten diren kirol kontzentrazio edo aktibitateak erakusten dituena. Duela gutxi sortua izan bada ere bertako informazioa interesgarria izan daiteke kirol honen partaideentzat. Badaude urrunago egiten diren lasterketen albisteak ere. Gainera kirol taldearen partaideen emaitzak ikusteko aukera ematen du ere, edo haiei buruzko kirol albisteak. Irakurterraza da gainera.

Hitzaro Euskara Elkartea:
      
     Ordiziako Euskara Elkartearen bloga da hau. Bertan euskararekin zerikusia duten albisteak edo euskararen alde egindako aktibitateei buruzko informazioa irakur dezakegu. Material ugariko bloga da; agenda, argazki edo antzeko ataletan banatuta dago informazioa eskuragarriagoa izateko. Gainera euskararekin zerikusia duen mota askotariko informazioa jasotzen da bertan.

Gasteizko Bertso Kontuak:
    
     Bertsolaritzari buruzko bloga da, Araban egiten diren emanaldi edo bertako bertsolarien inguruko informazioa jaso egiten duena. Informazioa ataletan sailkatuta dago bilatzen dugun informazioa eskuragarriagoa izateko. Gainera informazio grafiko ugari eskaintzen du informazio gehiago izateko.

Tabira Telebista:
    
     Durangaldeko blog honetan Tabira eskualdeko gertakariei buruzko informazioa ematen du. Informazio multimedia asko dago bertan (bideo,  musika, edo adibidez hauteskundeei buruzko informazioa flasg-en). Zaila izan daiteke bertan mugitzea baina eskualdekoentzat informazioa interesgarria izan daiteke.

Lemoako Karabie Gaztetxea:
    
     Blog honetan gaztetxe honi buruzko informazio ugari ikus dezakegu. Irakurterraza izateaz gainera argazki moduan informazio ugari ematen du. Gainera gaztetxeak egiten dituen txango edo ekitaldiei buruzko informazioa ere ematen da. Gaztetxeen ideologiarekin zerikusia duten albisteak ere ageri dira bertan, eta horren aldeko orrialde interesgarrietara loturak ere baditu.

Norbait gai hauetako batean interesatuta badago horri buruzko blogean sartzea gomendatuko nioke. Ondo pasa!

Nork: JulenP.2009/03/05 16:53:33.480 GMT+1
Etiketak: blogak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/03/04 18:18:43.146 GMT+1

JAMAIKA

Jamaika Bertan bainua hartzeko gogoekin

Nork: JulenP.2009/03/04 18:18:43.146 GMT+1
Etiketak: jamaika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)