Oporretako egun batzuk Sallent de Gallegon pasa genituen, lagun batzuren etxean. Afaltzeko, arkumea atera ziguten. Eta ardoa.
- Umm, ona dago arkumea... eta baita ardoa ere.
- Bai. Ardo hau oparitu egin ziguten Zaragozako lagun batzuk. Hangoa da nonbait.
- Jode, ba oso ona dago.
-
Bai, geu jardun ginen horixe komentatzen lehengoan... ez kriantza, ez
reserba eta ez ezer, baina oso ondo edaten dela. Badu gustu berezi
bat...
- Bai, hasi zaite, fruitu gustua duela eta aroma ezdakitzer...
- Ez, baina han jardun ginen geu ere boteila bakoitzak zenbat balio ote zuen galdezka...
- Bai, zuk nik bezala: prezioa jakin behar ona edo txarra den erabakitzeko...
- Bai ba...
Etiketako begiratu eta Care 2005 Syrah, Tempranillo eta Interneteko helbidea, carewines.com.
- Interneten begiratu eta enteratuko naiz. Esango dizut.
- Baietz 15 bat euro balio.
- Igoal bai...
Bodegako
wegune flasheroan ez du ezer jartzen. Google-k ardoa saltzen duten
webgune mordo batera bidali ninduen, baina kosta egin zitzaidan Care
saltzen zuen batekin topo egitea. Baina lortu nuen.
- Hi, jakin diat Care ardo horren prezioa.
- Ah, bai? 15etik gora?
- Bai... 3 boteila.
- Mekaguen.
- Ez duk piperrik entenditzen.
- Ez, ez... heuk ere...
Larunbatean izan zen hori.
De paso, kaxa bat eskatu nuen... prezio horretan! Gaur iritsi dira, 3 egunera, eta tartean igandea! Zerbitzu ona, benetan.
Ze etorkizun ona duten komertzio elektronikoek. Onek.
Beno. Ea arkumerik gabe ere gusto ona duen ardo horrek...
2007/08/21 10:21:32.375 GMT+2
Ardoa erosi dut Internetez
Nork: azpi.2007/08/21 10:21:32.375 GMT+2
Etiketak:
ardoa
komertzioa
internet
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
A, eta animo blogarekin (ez nekien hainbeste ginenik 8. probintzia honetan).
Nork: Jabi.2007/08/28 14:04:05.769 GMT+2
http://www.sarean.com
Harrigarria egin zitzaidan hori, portzierto, ez bailuke berdina izan behar 6 boteila edo 60 eskatu... baina baietz dirudi.
Nork: azpi.2007/08/28 14:11:15.079 GMT+2