Google Readerrek bere harpidetza kopuruak publikatu ditu, eta ondorioak ateratzen hasi dira batzuk. Nagusia, hauxe: Bloglines hilko duela dirudi.
Seguraski, bai.
Han eta hemen ikusitako konparaketen ondoren, euskarazko jario batzuk konparatzen hasi naiz. Zenbat irakurle ditu jario baten Google Readerren (GR) eta zenbat Bloglinesen (Bl).
Zabaldu.com: GR ?, Bl 39
Sustatu.com: GR ?, Bl 368
Berria.info: GR 212, Bl 104
Eta utzi egin dut azterketa. Ezin datuak atera Google Readerren! Google bilatzailea da, baina datu hoiek ezin bilatu, inolaz ere. Txukunago jarriko al dituzte!
Baina, berdin da. Egia izango da terreno hau ere bere egingo duela Googlek. Jakinekoa da, blogak edo Interneteko aktualitatea jarraitzeko ezinbestekoa dela jario-irakurtzaile bat erabiltzea, askok eta askok egunero erabiltzen dugula, e-posta erabiltzen dugun bezalaxe, eta mokadu goxoa dela, ondorioz, publizitatearentzat. Eta nekez utziko diola Googlek ihes egiten aukera horri. Esfortzu haundia egin du, eta nagusitu egingo dela dirudi, hor ere, esan beharko dugu.
Baina, Enrique Dans-ek dioen bezala, Googlek irabazi baino gehiago, Bloglines-ek galduko duelakoan nago. Ask-ek galduko du, bilatzaile honek erosi zuenetik ezer gutxi egin baitu tresna honen alde. Edo ez du asmatu, behintzat. Niri, oraindik ere, interfase txukunagoa iruditzen zait Bloglines-ena, baina bertsio berri bat prestatzen ari direla zabaldu dute, eta han egin ditudan probak atzerakada baino ez didate eman. Ohitura kontua izango da, agian.
Lagunei jario irakurle bat gomendatzen diedadean, beti izaten dut duda: Google Reader edo Bloglines? Uste dut dudarekin jarraituko dudala, baina denbora gutxirako.
2007/10/16 21:51:51.541 GMT+2
Bloglines eta Google Reader
Nork: azpi.2007/10/16 21:51:51.541 GMT+2
Etiketak:
blogak
bloglines
feed-irakurgailuak
google-reader
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Niri Bloglinesek zerbitzu ona ematen dit gaur, eta ez daukat aldatzeko intentziorik oraingoz. Tradizionala naiz: 1996an bezala, Eudora erabiltzen jarraitzen dut... Baina egia da Ask-en eskutik ez doala inora. Mark Fletcher Bloglineseko sortzaileak lehenago ere egin zuen jokaldia: eGroups saldu Yahoori, eta Yahook ahaztuta utzi Yahoo Groups.
Nork: Luistxo.2007/10/17 09:04:57.811 GMT+2
http://eibar.org/blogak/luistxo
Nork: karrikas.2007/10/17 12:08:00.888 GMT+2
http://www.karrikas.com/
PD.: Zure captcha hau gainditzeko minimo 5 saiakera egin behar ditut.
Nork: karrikas.2007/10/17 15:19:55.359 GMT+2
http://www.karrikas.com/
Eta bai: captcha hau munduko txarrena da.
Nork: azpi.2007/10/17 20:02:38.749 GMT+2