Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/09/26 08:51:46.270 GMT+2

Munduko xake txapelketa

Mexiko hirian ari dira munduko xake txapelketa jokatzen. Internetez ari naiz jarraitzen, neure kasa.

Erral nire lagunari irakurri nion albistea eta geroztik, ia gauero sartzen naiz webgune ofizialean edo chessbasen, bestela. Han ari naiz partidak jarraitzen -asko eta asko ez ditut ulertzen baina-. Argazkiak, komentarioak, albisteak, sailkapena. Badirudi, Anand izango dela txapeldun berria. Kramnik -ez dakit zergatik baina nire 'faboritoa'- larri dabil.

Inoiz ez nuen txapelketa bat horrela jarraitu eta gozatzen ari naiz.


Nork: azpi.2007/09/26 08:51:46.270 GMT+2
Etiketak: xakea txapelketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru