FreeChess 1.2.0 xakean jokatzeko dohanikako programa portablea da eta euskaraz (aukeratu menu nagusian "idioma" delakoan). Portablea izateko derrigorrezkoa da pendrivean bertan exekutatzea. Xakearen onurak anitzak eta ezagunak dira; beraz, ez du merezi gehiago sakontzea.Deskargatu eta jokatzera!xake jokua           Erabilpenerako aurrepausuak nola eman ikusteko jarraiean duzu tutorial labur bat (gazteleraz)     Jose Luis Etxezarreta Garin


Tristeak dira gaur bezalako egunak. Tristeak gure errealitatearen tristura erakusten digutelako. Tristeak eskubideen aurkako ekintzak gertatzen direlako. Nire lehen postean esan nuen galdera batek gobernatzen zuela nire bizitza: zergatik? Zergatik ez dugu hitz egiten? Zergatik ez dugu marko berri bat adosten? Zergatik ez ditugu konfliktoaren bortizkeriak alde batera uzten? Beste post batean esan nuen arazo bat gainditzeko era bakarra arazoa onartzea dela. Horretaz jabetzean zerbait eraikitzeko aukera izango dugu. Bitartean guda. Bitartean futbol partida.   Gaur ETAk sartu dio gola es...


Munduko xake txapelketa

azpi 1456131281766 azpi | 2007-09-26 08:51

Mexiko hirian ari dira munduko xake txapelketa jokatzen. Internetez ari naiz jarraitzen, neure kasa.Erral nire lagunari irakurri nion albistea eta geroztik, ia gauero sartzen naiz webgune ofizialean edo chessbasen, bestela. Han ari naiz partidak jarraitzen -asko eta asko ez ditut ulertzen baina-. Argazkiak, komentarioak, albisteak, sailkapena. Badirudi, Anand izango dela txapeldun berria. Kramnik -ez dakit zergatik baina nire 'faboritoa'- larri dabil. Inoiz ez nuen txapelketa bat horrela jarraitu eta gozatzen ari naiz.