Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/30 15:47:17.443 GMT+2

EHNA eskuan guztiok BALMASEDARA

Zestuatik Balmasedara, Urolatik Enkarterrira, Gipuzkoatik Bizkaira, EHNA egitetik erabiltzera!

EUSKAL HERRIA izEHNA eta IZANA izan zen 2005eko Naziotasun Egunaren leloa. Lehenengoz Euskal Herriko Naziotasun Aitormena gauzatzetik haratago, EHNAk tresna bezala duen garrantzia era erabilgarritasuna azpimarratzeari ekin genion.

Urtebetean, makinabat euri egin du Euskal Herri luze zabalean. Eta noski EHNAk ere eman ditu hainbat urrats. Herriz herri finkatzen eta iraunkortzen ari da EHNA. Poliki-poliki eta egunez egun gero eta herritar gehiagok dute EHNA eskuan eta gero eta toki gehiagotan aitortzen zaio EHNAri duen ofizialtasun eta erabilgarritasuna. Jada, euskal diaspora osatzen diren euskal herritarrak ere, hasi dira EHNA izapidetzen. Hasi gara euskal herritarrok, munduaren aurrean garen bezala agertzeko, pausoak ematen.

Lan hau burutzearen bidean BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak hainbat ekimen bultzatzen dihardu, EHNArek erabilera sustatu asmoz. Hor kokatzen ditugu antolaturiko EHNA erabili ekimenak bai eta EHNAren ERABILPENERAKO KOMERTZIO GIDAren zabalpena ere. Gaur egun, kalean dira Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Zumarraga, Urretxu eta Arrasateko EHNA ERABILI GIDAk eta laster izango dira Ondarru, Lekeitio, Markiña-Xemein eta Bergarakoak ere.

Euskal Herri luze zabalari so, aspaldi geldirik ziren urak mugitzen ari dira. Gaur egun, politikariak ere EUSKAL HERRIAz eta euskal herritarron erabakitzeko eskubideaz mintzo dira; pauso garrantzitsua iruditzen zaigu hau. Halere oso momentu garrantzitsuak bizi ditugu, euskal herritar garen aldetik, gure ekarpena egiteko momentua iritsi da. Euskal herritarrok gure hitza eta gure erabakia praktikan jartzeko momentua iritsi da.

Euskal Herriak nazio gisa irauteko eta aurrera egiteko, nazio gisa pentsatu eta erabaki behar du. Finean nazio gisa aritu behar du. Garai politiko garrantzitsua bizi dugu eta berak, tamainako konpromezu eta erantzukizunak eskatzen ditu. Garaiak herri bezala aritzeko konpromezua eskatzen du, denon proiektuak ahalezko bihurtzeko Euskal Herriak orube sendoa behar baitu. Garaiak nazio estrategian aurrera egitea eskatzen du, eta horretarako Euskal Herria lehenesten dugunon artean, nazio eraikuntzan, batera aritzeko tenorea dugu,

EHNA ERABILIAZ, EUSKAL HERRIA ERAIKI, esamolde edo lelo batetik haratago doan izenburua duzue hau. Bizi ditugun momentu hauetan, euskal herritarroi parte hartzaile zuzenak izatea dagokigu. Euskal Herriko Naziotasun Aitormenak herritarron nahi eta borondatea agertzeaz gain, Euskal Herriaren eskubideak aldarrikatzen ditu. Beraz, herritarron hitza eta erabakia praktikan jartzeko unea iritsi da, EHNA erabiliaz, Euskal Herriaren eskubideak praktikan egikaritzeko unea iritsi da.

BALMASEDAn, ekainaren 11an, EHNA ERABILIAZ, EUSKAL HERRIAREN ERAIKUNTZAN parte hartzera, gonbidatzen zaitugu. Euskal Herriaren eta euskal herritarron izena eta izana praktikoki gauzatzen hasteko guztiok bai gara ezinbestekoak.

Informazio gehiago: www.baieuskalherriari.org

 

Nork: bai.2006/05/30 15:47:17.443 GMT+2
Etiketak: aitormena konpromezua 2006 erabili eta ehna euskal balmaseda egin naziotasun herria bizkaia eguna | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2006/05/21 18:51:31.319 GMT+2

EUSKOTREN EHNA ONARTU

KONTZENTRAZIOA > EHNA ONARTU ERRESPETATU
EUSKOTREN EHNA ONARTU, eskubideak errespetatu2006-05-21 | EuskoTren garraio enpresak ez du EHNA onartzen bidaiari txartela bezala ezagutzen den zerbitzua eskuratu ahal izateko.

MAIATZAren 20a, larunbata, eguerdiko 12:30tan DURANGOko EuskoTren geltokiaren aurrean kontzentrazioa burutu dugu.

 

EGUNGO EGOERA

Gaur egun, EuskoTren garraio enpresak ez du EHNA onartzen, Bidaiari txartela bezala ezagutzen den euskarria eskuratzeko egin beharreko tramitazioan.

EuskoTrenek bere bezero guztiei eskaintzen dien zerbitzua da Bidaiari Txartela.

Atzerriko naziotasunaren jabe diren herritarrek ez dute inolako arazorik Bidaiari txartela lortzerko. Aldiz, euskal naziotasunaren jabe, EHNA eskuan eskatzen dutenei, zerbitzu hau ematera ukatzen da EuskoTren.

Euskal herritarrok munduaren aurrean, garen bezala agertzeko eskubidea urratzen ari da EuskoTren.

EuskoTren enpresak EHNA ez onartzeko erabakia, guztiz erabaki politikoa da. EuskoTreneko agintariek hala erabakita indarrean jartzen duten arau baztertzailea da.

BURUTURIKO IBILBIDEA

2005eko maiatzaren 21an EHNA ERABILI egunaren baitan, lehendabiziko 2 ekimen egin ziren (konzentrazioa eta erreklamazio orriak bete) EuskoTreneko 2 geltokitan (Errenteria-Orereta eta Pasaian). Ekimen hauekin Bidaiari txartela EHNArekin egitea eskatzen genuen.

Geroztik, lehendabiziko une batean EHNA onartzen hasi baziren ere, egun, “goitik” hartutako erabaki baten ondorioz EHNA ez onartzea deliberatu dute. 2005eko abenduaren 24an Errenteria-Oreretan beste konzentrazio-salaketa egin zen.

Ikusiz EHNA ez onartzeko erabakia itxia dela, 2006ko martxoaren 3an eskutitz bat igorri genion EuskoTreneko kontseilari ordezkaria den JULIAN ERASO ARRIETA jaunari. Eskutitz honetan, BAI EUSKAL HERRIARI ekimenak hitzordu bat eskatzen zion arazo hau konpondu nahian, gure borondate ona erakutsiz. Erantzunik ez dagoenez 2006ko martxoaren 21an, prentsaurreko batean, arazo hau konpontzeko asmotan sentsibilizazio kanpaina publiko baten hasiera aipatzen dugu, bertan lehengo pausua, langile batzordearekin biltzeko asmoa aipatuz.

 

Maiatzaren 4ean EuskoTren enpresako langileen komite iraunkorrarekin bildu ginen. Arazoa azaldu ostean, gure hausnarketak bateratu eta hainbat konpromezu hartu zituen langileen komiteak; besteak beste ukazio honen berri ematea langileei nahiz gizarteari orokorrean eta Administrazio Kontseiluan EHNA onartua izan dadin eskatzea.

Pauso garrantzitsua iruditzen zaigu, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta CGT sindikatuek, euskal herritarrok gure naziotasuna agertu eta aldarrikatzeko dugun eskubidearekin bat egitea. Egoera honek bere horretan jarraitzen duen bitartean izango dira pauso berriak.

SALAKETA

Guztiz eskandalagarria iruditzen zaigu EuskoTreneko Adminitrazio Kontseiluaren jarrera eta batik bat berau gidatzen duen JULIAN ERASO kontseilari ordezkariarena.

Bi galdera zuzen luzatu nahi dizkiogu JULIAN ERASO EuskoTreneko kontseilari:

ZERGATIK URRATZEN DIRA EUSKAL HERRITARRON ESKUBIDEAK EUSKOTRENEN?

EUSKAL HERRITARROK ZERGATIK BEHARTU NAHI GAITUZU, ESPAINIAR edo FRANTSES GISA AGERTZERA?

Horretarako, BAI EUSKAL HERRIARI ekimenarekin batzartzera gonbidatzen zaitugu, berriro ere, behin betikoz arazo hori aterabide zuzen bat eman asmoz.

SALAKETA KANPAINA

Gaurtik aurrera, EuskoTrenek EHNA onartu arte mobilizazioak burutzeari ekingo diogu. Datorren asteetarako ondorengo bi deialdi zabalduaz:

EKAINAK 3 EHNA eskuan guztiok EuskoTrenera! KONTZENTRAZIOAK:

    Eguerdiko 12etan Bilboko Atxukiko geltokian.

    Eguerdiko 12tan Donostiako Amarako geltokian.

 

EKAINAK 11 NAZIOTASUN EGUNA BALMASEDAN

    EHNA ERABILIAZ, EUSKAL HERRIA ERAIKI. Lemapean antolaturiko jai eguna.

informazio gehiago www.baieuskalherriari.org

Nork: oidui.2006/05/21 18:51:31.319 GMT+2
Etiketak: www kontzentrazioa herriari erabili euskotren ehna euskal baieuskalherriari org egin herria bai | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/05/16 11:33:10.996 GMT+2

BAI EUSKAL HERRIARI SAREAN DA!

www.baieuskalherriari.org

 

Nork: BAI.2006/05/16 11:33:10.996 GMT+2
Etiketak: herriari erabili ehna euskal egin naziotasuna herria bai | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)